45/2026 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 24KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 140 - 20/07/2026
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.
Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira, bai eta hizkuntzen jakite mailari buruzko betebeharrak ere. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Azkenik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak eskatu du egunera dadila Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina, datuen zientzietako teknikarien lanpostua jasotzeko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko ekainaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
- Gizarte-hezitzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11443 zenbakia duena.
Nafarroako Gazteriaren Institutua
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 8639 zenbakia duena.
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1075 zenbakia duena.
Nafarroako Foru Ogasuna
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1315 zenbakia duena.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren Zuzendaritza Nagusia
- Musika-hastapeneko irakasleak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 32371 zenbakia duena.
- Zeregin bereziak eta maniobrak emateko irakasle bereziak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 33264 zenbakia duena.
- Logopedak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70120 zenbakia duena.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua
- Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 63078 zenbakia duena.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
- Puntu kritikoetako goi mailako tituludunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67009 zenbakia duena.
- Erdi mailako unibertsitate tituludunak (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 6632 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
- Arkitektoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6869 zenbakia duena.
INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
- Zerbitzu orokorrak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1976 zenbakia duena.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
- Administrariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 2713 eta 7938 zenbakiak dituztenak.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Pedagogoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 985 zenbakia duena.
- Eskolazainak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 4075 zenbakia duena.
- Biltegiko ofizialak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 7216 zenbakia duena.
- Bide-segurtasuneko hezkuntzako monitoreak, erdi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5822 zenbakia duena.
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12020 zenbakia duena.
Idazkaritza Tekniko Nagusia
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12025 zenbakia duena.
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11965 zenbakia duena.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA
Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia
- Nekazaritzako ingeniariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 5460 zenbakia duena.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia
- Liburutegiko laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 36086 zenbakia duena.
- Zerbitzu orokorretako langileak: bost plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 33580, 34687, 34926, 35053 eta 35816 zenbakiak dituztenak.
Turismo Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2848 zenbakia duena.
Bi. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
- Enpresa-zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12226 zenbakia duena.
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Nafarroako Foru Ogasuna
- Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12164 zenbakia duena.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua
- Farmaziako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73978 zenbakia duena.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
- Erdi mailako unibertsitate tituludunak (laneko arriskuen prebentzioa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73979 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
- Geografoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12165 zenbakia duena. Nahitaezkoa du B motako gidabaimena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12166 zenbakia duena.
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12167 zenbakia duena.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia
- Liburutegiko arduradunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12168 zenbakia duena.
- Turismo jardueretako ofizialak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12169, 12170 eta 12171 zenbakiak dituztenak. 12169 eta 12170 zenbakiak dituzten plazek ezarrita dute euskararen (B2 maila) eta ingelesaren (B1 maila) jakite maila; 12171 zenbakia duen plazak, berriz, euskararena (B2 maila) eta frantsesarena (B1 maila).
- Zerbitzu orokorretako langileak: plaza huts bat, lan araubide finkokoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 12172 zenbakia duena.
2. artikulua. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusia
- Datuen zientzietako teknikariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12173 eta 12174 zenbakiak dituztenak.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73980 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: bederatzi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12175, 12176, 12177 12178, 12179, 12180, 12181, 12182 eta 12183 zenbakiak dituztenak.
- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12184 zenbakia duena.
Justizia Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12185 eta 12186 zenbakiak dituztenak.
3. artikulua. Burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Aldatu egiten da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeari begira:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
Mantentze-lanen Bulegoko burutza.
Plaza zenbakia: 6799.
Maila: C.
Lanpostua: lehen mailako ofizialaren edo mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu baterako izendatua izatea.
Gidabaimena: B.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 9375.
Maila: A, B.
Titulazioa: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren arloko gradua izatea, edo Enpresa Zientzietako diplomadun titulua edo Enpresa Zientzien arloko gradua izatea.
Bi. Aldatu egiten da 252/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena:
Honako hauek dira Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko Informazio Sistemen Ataleko burutzarako (plaza zenbakia: 9745) betebeharrak:
- Telekomunikazioetako Ingeniaritzako titulua, Informatikako Ingeniaritza Teknikoko titulua, Industria Ingeniaritzako titulua, Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua, Enpresa Zientzietako titulua, Zuzenbideko titulua, Telekomunikazioetako Ingeniaritzaren lanbide arloko gradua/masterra, Informatikako Ingeniaritzaren lanbide arloko gradua/masterra, Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren lanbide arloko gradua/masterra, Industria Ingeniaritzaren lanbide arloko gradua/masterra, Industria Ingeniaritza Teknikoaren lanbide arloko gradua/masterra, Enpresa Zientzien lanbide arloko gradua/masterra edo Zuzenbidearen lanbide arloko gradua/masterra, edo honako lanpostu hauetako baterako izendatua izatea:
a) Telekomunikazioetako ingeniaria.
b) Informazio sistemetako goi mailako teknikaria.
c) Sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.
d) Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.
e) Informazio sistemetako erdi mailako teknikaria.
f) Administrazio publikoko teknikaria, arlo juridikoan.
g) Administrazio publikoko teknikaria, arlo ekonomikoan.
h) Ingeniari tekniko topografoa.
i) Herri-lanetako ingeniari teknikoa.
j) Bide, ubide eta portuetako ingeniaria.
4. artikulua. Hizkuntzen jakite mailari buruzko betebeharrak aldatzea zenbait oinarrizko plazari.
Bat. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Aldatu egiten da 36/2025 Foru Dekretua, apirilaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena:
INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA
Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia
Plaza zenbakia: 12061.
Lanpostua: enpresa-zientzietako diplomaduna.
Maila: B.
Hizkuntza: ingeleseko B1 maila.
Bi. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA
Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzua
Plaza zenbakia: 2614.
Lanpostua: industria ingeniaria.
Maila: A.
Hizkuntza: ingeleseko C1 maila.
Hiru. Plaza horiek betetzen ari ziren langileek jarraituko dute horiek betetzen, harik eta plaza bakoitza plazak betetzeko prozedura baten bidez bete arte.
Lau. Plaza horien hizkuntza-eskakizuna aldatzeak ez die eraginen sartzeko hautapen-prozeduretako plazei, foru dekretu hau indarrean jartzen den unean deialdian bertan zehaztuta daudenei.
5. artikulua. Nafarroako Osasun ZerbitzuaOsasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea.
Eguneratzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zena), eta handitzen da, ondoren azaltzen diren izendapenekin, eta eranskin hartan adierazitakoari jarraikiz izendapen bakoitzari esleitutako kodea ere adierazten da:
| ESTAMENTUAK | ESPEZIALITATEAK | IZENDAPENAK | |||
| Kodea | Izena | Kodea | Izena | Kodea | Izena |
| B.1 | Administrazio publikoko teknikariak | B.1.5 | Goi mailako tituludunak | B.1.5.10 | Datuen zientzietako teknikariak |
Kontratazioaren arloan eskumena duten organoei baimena ematen zaie sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.