(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

8/2026 FORU LEGEA, MAIATZAREN 20KOA, NAFARROAKO 2024KO KONTU OROKORREI BURUZKOA

BON N.º 106 - 02/06/2026



Atariko

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuari aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru-legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorrak egitea. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsita, Nafarroako Parlamentuari igorri behar zaizkio kasuko foru-lege proiektuaren bidez, aipatutako foru-legearen 130. artikuluan ezartzen den bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak dituelarik aipatutako izapideak 2024ko ekitaldiko kontu orokorrei dagokienez, Kontuen Ganberak jaulkia duelarik nahitaezkoa den irizpena, eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 154. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz izapidetuta dagoelarik Nafarroako 2024ko Kontu Orokorrei buruzko foru-lege proiektua, onetsi egin behar da foru-legea.

Artikulu bakarra

Onetsi egiten dira Nafarroako 2024ko Kontu Orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egin eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Nafarroako Atarian ematen da argitara kontu orokorren edukia.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal |