98/2025 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 3KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 181 - 11/09/2025; corr. err., BON 15/09/2025
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.
Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira, bai eta ingelesezko jakite mailari buruzkoak ere. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko irailaren hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
- Arkitektoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12041 zenbakia duena.
- Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12039 zenbakia duena.
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia
- Gizarte-langileak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12037 eta 12038 zenbakiak dituztenak.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia
- Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39402 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Aretoko buruak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 4277 zenbakia duena.
Bi. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12112 zenbakia duena.
- Administrazioko erdi mailako tituludunak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12113 eta 12114 zenbakiak dituztenak.
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia
- Soziologoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12115 zenbakia duena.
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12116 zenbakia duena.
Idazkaritza Tekniko Nagusia
- Enpresa-zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12117 zenbakia duena.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia
- Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 40689 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Koordinazioko operadore laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12118 zenbakia duena.
2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretua. Foru dekretu horren bidez, aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeari begira:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
Araubide Administratiboaren Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 7097.
Maila: A, B.
Bi. Aldatzen da Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria:
ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia
Harrera Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 10872.
Maila: B.
Lagun Egiteko eta Kulturen arteko Bitartekaritzarako Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 10873.
Maila: B.
Hiru. Aldatzen da otsailaren 19ko 14/2020 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa:
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia
0-3 urteko Haurren Bulegoko burutza.
Plaza zenbakia: 35322.
Sexu delituen ziurtagiria.
Lau. Aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, behean azaltzen den burutzari esleitzeko mailari dagozkion betebeharrak, hura betetzeko merezimendu-lehiaketako deialdiko izangaiek bete beharrekoak, hain zuzen.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Turismo Zuzendaritza Nagusia
Turismo Laguntzen Bulegoko burutza.
Plaza zenbakia: 10448.
Maila: B, C.
3. artikulua. Ingelesezko jakite maila esleitzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko plaza bati.
1. Ingelesezko B2 jakite maila esleitzen zaio administrari lanpostuaren plaza bati. Plaza hori 11937 zenbakiarekin identifikatuta dago plantilla organikoan, eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.
2. Plaza hori betetzen ari den langileak bertan jarraituko du lanean harik eta lanpostuak betetzeko ohiko prozeduren bidez behin betiko bete arte.
Sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.