(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

67/2023 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 30EKOA, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA

BON N.º 183 - 31/08/2023



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Era berean, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuaren titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzaren eskumeneko arloa edo arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

b) Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia.

c) Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia lehengo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren jarraipena da eta bere gain hartzen ditu haren eskumenak, salbu eta hezkuntzako teknologiekin eta informazio sistemekin loturikoak.

3. Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren jarraipena da eta bere gain hartzen ditu haren eskumenak, bai eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak hezkuntzako teknologiekin eta informazio sistemekin loturik zituen eskumenak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu osagarriei buruzkoak ere.

4. Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren jarraipena da eta bere gain hartzen ditu haren eskumenak, salbu eta zerbitzu osagarriekin loturikoak.

Xedapen gehigarri bakarra. Izendapenen berrespena.

Berretsi egiten dira Gil Sevillano González Hezkuntzako zuzendari nagusiaren izendapena eta Beatriz Ayerra Gamboa Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren izendapena.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak.

Azken xedapenetako lehena. Gaikuntzak.

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko titularrari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko titularrari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egin dezaten.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web