(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

36/2022 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 13KOA, HEZKUNTZAKO KONTSEILARIAK EMANA, IRAKASLEEK FROGATU DITZAKETEN BERARIAZKO ESKAKIZUNAK ZEHAZTU ETA HAIEK EGIAZTATZEKO PROZEDURA EZARTZEN DUENA.

BON N.º 116 - 13/06/2022; corr. err., BON 21/06/2022



  ERANSKINA. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko betebeharrak


ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren bidez, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu ziren, eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri.

Foru agindu hori onetsi zenetik denbora luzea igaro denez, eskatutako berariazko eskakizunak aztertu dira, eta agerian geratu da, alde batetik, eskakizun horiek aldatu egin behar direla, bai eskakizun batzuk gehituz, bai beste batzuk ezabatuz, bai eskakizunak egiaztatzeko baldintzak aldatuz; eta, bestetik, prozedura bat ezarri behar dela, arinagoa izanen dena -eskabideak aurkezteko epea beti irekita egonen baita- eta eskabideak ebazteko epea murriztuko duena, baldintzak egiaztatzeari kalterik egin gabe.

Irakasleen eskakizunak irakasleen administrazio-kontratazioarekin lotuta egonik, komeni da, halaber, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua aldatzea (foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko). Horrela, aipatutako foru aginduaren 7. eta 8. artikuluetan araututako berariazko zerrenden deialdietan, aurkezten ahalko dira interesdunek betetzen dituzten eskakizunak egiaztatzeko agiriak, foru agindu honetan eskakizunak egiaztatzeko arautzen den berariazko prozedura tramitatu beharrik gabe; izan ere, egiaztatu ahal izan dituzten eskakizunak jasota geldituko lirateke izangaien zerrendan hasieratik.

Horretarako, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua . Xedea.

1. Foru agindu honen helburua da irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztea eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzea.

2. Foru agindu hau aplikagarri duten langileek eska dezakete bertan araututako eskakizun guztiak egiaztatzeko.

3. Berariazko eskakizun bat frogatzen duen irakasleak eskakizun hori duen lanpostua aukera dezake, baldin eta lanpostu hori eskaintzen bada bera titularra den espezialitate eta hizkuntza berean, edo aldi baterako kontratatua izateko sartua dagoen zerrendan.

4. Foru agindu honetan araututako eskakizunak soilik galdegin daitezke ikasturtearen hasieran edo ikasturtean barna destinoak esleitzeko ekitaldietan irakasleei eskaintzen zaizkien lanpostuetan.

5. Funtzionarioek berariazko eskakizunak frogatzeak ez dakar inolaz ere beste espezialitate bat lortzea.

2. artikulua . Eremu subjektiboa.

Eskakizunak egiaztatzeko eska dezakete unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko aldi baterako kontrataziorako izangaiek, baldin eta foru agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.

3. artikulua . Eskatzaileen betebeharrak.

1. Irakasle funtzionarioek baldintza hauek bete behar dituzte eskakizunen bat egiaztatzea eskatzeko:

- Irakasle funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.

- Edozein egoera administratibotan egotea.

Foru agindu honen eranskineko titulazioetako bat izatea edo baldintzak betetzea.

2. Aldi baterako kontratatzeko izangaiek ondoko baldintzak bete behar dituzte foru agindu honetan arautzen den prozeduran parte hartzeko:

- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatutako edozein espezialitate eta hizkuntzatan indarrean dagoen zerrendaren batean egotea, edo espezialitate eta hizkuntza bateko aldi baterako kontratazio-zerrenda batean sartzeko eskatzea.

- Foru agindu honen eranskineko titulazioetako bat izatea edo baldintzak betetzea.

4. artikulua . Eskakizunak egiaztatzeko prozedura.

1. Eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea.

Eskaerak edozein unetan aurkezten ahalko dira.

b) Aurkezteko kasuak.

b.1) Irakasle funtzionarioek edo aldi baterako kontrataziorako indarreko zerrendetan dauden izangaiek eskaera aurkeztu beharko dute Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuan.

Indarreko zerrendetan dauden eta hizkuntza eta espezialitate bereko berariazko zerrenden deialdietan parte hartzen duten izangaiak, baldin eta soilik eskakizun jakin bat betetzen duten izangaiak sartzeko irekitzen badira zerrendak, deialdi horretatik kanpo geratuko dira eta ofizioz tramitatuko dira parte hartzeko beren eskaerak, dagokien eskakizuna egiaztatzeko eskaera gisa.

b.2) Kontrataziorako izangaien zerrendetan ez dauden interesdunak.

Irakasleen lanpostuen aldi baterako kontrataziorako zerrendak kudeatzeko arauen arabera egiten diren berariazko zerrenden deialdiak direla eta, interesdunek lortu nahi dituzten eskakizunak frogatzeko agiriak aurkezten ahalko dituzte. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez egiaztatuko dira deialdi horietan eskatutako eskakizunak, hala badagokio.

Deialdi horiei dagokienez, berariazko zerrenda horiek irekitzea erabakitzen ahalko da, bakar-bakarrik, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako baldintzak betetzeaz gain, berariazko eskakizun jakin bat frogatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenentzat.

c) Dokumentazioa.

Eskaerarekin batera, eskakizuna frogatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agirien kopia aurkeztu beharko da, eranskinean ezarritakoaren arabera.

Administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko dizkie eskaerarekin batera aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa edo horren fotokopia konpultsatuak.

Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira. Hizkuntzen eskakizunak frogatzeko titulazioak daude salbuetsita betekizun horretatik.

Unibertsitate-titulazioak atzerrian eskuratu badira, eskatzaileek, titulazioaz gain, homologazioa edo onarpena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen atzerrian eskuratutako tituluaren zinpeko itzulpena.

2. Prozeduraren instrukzioa.

a) Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak aztertuko ditu aurkeztutako eskaerak, foru agindu honen eranskinean ezarritako titulazioetan oinarrituta.

b) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, ebazpen bidez, eskakizunen bat frogatzen duten langileen eta frogatzen ez dutenen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda horretan, arrazoiak adieraziko ditu, eta hamar eguneko epea emanen du erreklamazioak aurkezteko eta eskaeretan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.

c) Erreklamazioak eta zuzenketak aztertu ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, gutxienez bi hilean behin, ebazpena emanen du, eskakizunen bat frogatzen duten langileen eta frogatzen ez dutenen behin betiko zerrenda onesten duena, eta arrazoia zein den adieraziko du.

3. Beste organo batzuen aholkularitza.

Prozeduraren instrukzioan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak dena delako arloaren edo eskakizunaren arabera eskudunak diren organoen aholkularitza izaten ahalko du, eta organo horiek txostena eman beharko dute eskatzen zaienean, gehienez ere hamar eguneko epean.

4. Tramitazio telematikoa.

Prozeduraren tramitazioa telematikoa izanen da, eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean etengabe argitaratuta egonen den fitxaren bidez eginen da: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio.

5. artikulua . Eskakizunak ofizioz egiaztatzea.

1. Hezkuntza Departamentuak ofizioz egiaztatuko ditu lortzen diren eskakizunak, foru agindu honen eranskinaren arabera, espezialitate baten titularra izateagatik edo espezialitate jakin bateko izangaien zerrendetan egoteagatik.

2. Sartzeko hautaketa-prozeduretan parte hartzen dutenei ofizioz egiaztatuko zaizkie, kasu guztietan, prozedura horietarako aurkeztutako titulazio eta/edo merezimenduen ondoriozko eskakizunak.

6. artikulua . Eskakizunak ezabatzea eta berriz frogatzea eskatzeko prozedura.

Horretarako gaitutako fitxan, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko aldi baterako kontrataziorako izangaiek, eskakizunen bat frogatuta badute, eskakizun hori ezabatzea eskatzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuaren webgunearen bidez: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez ezabatuko da eskakizuna.

Berariazko eskakizunak ezabatzeko eskaerak horiek egiaztatzeko ezarritako epe berean ebatziko dira.

Interesdunak eskatuta ezabatuta geratu den eskakizun bat berriz frogatzeko eskaera ikasturte bakoitzeko maiatzaren 1etik 15era bitartean egin beharko da, eta kontuan hartuko da, hala badagokio, ondorioen hasierako data hurrengo irailaren 1a edo geroagokoa duten kontratuak edo destinoak esleitzeko.

Lehen Xedapen Gehigarria .Eskakizunak egiaztatzeko probak.

Hezkuntza Departamentuak piano-jotzaile errepertoristaren eskakizuna frogatzeko proben deialdia egiten ahalko du Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetako piano espezialitateko irakasle funtzionarioentzat edo espezialitate horretako kontratazio zerrendetan daudenentzat.

Bigarren Xedapen Gehigarria .Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Agindua aldatzea; foru agindu horren bidez, arauak onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko.

1. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 7. artikuluaren 1. apartatua aldatu da eta ondoko idazketa du:

“1. Hezkuntza plangintzaren beharrak ikusita, Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrendak irekitzea erabakitzen ahalko du, proba bat gainditzea eskatzen ez den espezialitate eta hizkuntzetarako. Kasu horietan, interesdunak berariazko zerrendetan sartzen ahalko dira eskaera bat aurkeztuz eta kasuan kasuko deialdian espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako eskatzen diren baldintzak frogatuz, foru agindu honetan xedatutakoarekin bat.

Orobat, Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrenda horiek irekitzea erabakitzen ahalko du, bakar-bakarrik, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako baldintzak betetzeaz gain, berariazko eskakizun jakin bat frogatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenentzat.

Deialdi horietan parte hartzen dutenek egoki iritzitako eskakizunak frogatzeko agiriak aurkezten ahalko dituzte. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez egiaztatuko dira deialdi horietan eskatutako eskakizunak, hala badagokio.

Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzean gutxienez bi aldiz irekiko ditu berariazko zerrendak.”

2. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 8. artikuluaren 1. apartatua aldatu da eta ondoko idazketa du:

“1. Hezkuntza plangintzaren beharrak ikusita, Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrendak osatzeko proben deialdiak egitea erabakitzen ahalko du, proba bat gainditzea eskatzen den espezialitate eta hizkuntzetarako.

Betiere, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoei dagozkien espezialitateetako zerrendetan izangai berriak sartzeko, proba bat gainditzea eskatuko da.

Orobat, proba bat gainditzeko eskatzen ahalko da izangaiak Lanbide Heziketako berariazko espezialitate batzuei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntza batzuei dagozkien zerrendetan sartzeko; Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zein diren espezialitate eta irakaskuntza horiek, dagokion zuzendaritza nagusiaren txostena ikusita.

Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrenda horiek irekitzea erabakitzen ahalko du, bakar-bakarrik, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako baldintzak betetzeaz gain, berariazko eskakizun jakin bat frogatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenentzat.

Deialdi horietan parte hartzen dutenek egoki iritzitako eskakizunak frogatzeko agiriak aurkezten ahalko dituzte. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez egiaztatuko dira deialdi horietan eskatutako eskakizunak, hala badagokio.”

Hirugarren Xedapen Gehigarria .Eskakizunak ezabatzea.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, 2022ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako eskakizun hauek ezabatuko ditu: On line prestakuntza, Proiektuak eta Prebentzioa, egiaztatuta dituzten pertsonentzat.

Azken Xedapenetan Lehena .Gaikuntza eskakizunak sortu edo aldatzeko.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari eta, hark eskuordetuta, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari ahalmena ematen zaie foru agindu honetan araututako eskakizunak sortu, ezabatu edo aldatzeko.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.

1. Indargabetuta geratzen da 32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariarena, irakasleek froga ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen duena, bai eta foru agindu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.

2. Hala ere, On line prestakuntzako, Proiektuetako eta Prebentzioko eskakizunek indarrean jarraituko dute kontrataziorako 2021/2022 ikasturtean, eskakizun horiekin definitutako lanpostuetan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 13an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2207153

ERANSKINA. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko betebeharrak

ERANSKINA

ENTITATEA

I ESKAKIZUNA

PI ESKAKIZUNA

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria, ingelesekoa.

Maila aurreratuaren ziurtagiria, B2 tarteko mailaren ziurtagiria edo B2 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009an edo hortik aurrera datatua), ingelesekoa.

C1 mailaren ziurtagiria edo C1 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua, ingelesekoa.

C2 mailaren ziurtagiria edo C2 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua, ingelesekoa.

Cambridge English Language Assessment

FCE ziurtagiria (First Certificate in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

CAE ziurtagiria (Certificate in Advanced English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

CPE ziurtagiria (Certificate of Proficiency in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

Linguaskill B2.

Linguaskill C1.

IELTS (International English Language Testing System)

IELTS 5.5-6.5 ziurtagiria.

IELTS 7-8 ziurtagiria.

IELTS 8.5-9 ziurtagiria.

ETS (Educational Testing System) Capman

TOEFL iBT 87-109 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test).

TOEFL iBT 110-120 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test).

TOEFL iBT +120 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test).

TOEIC B2 (Test of English for International Communication) Four skills:785-940/ Wr:150-190/ Sp:160-190.

TOEIC C1 (Test of English for International Communication) Four skills:945-990/ Wr:190-200/ Sp:190-200.

Trinity College London

ISE II (Integrated Skills in English).

ISE IV (Integrated Skills in English).

ISE IV.

Oxford University

Oxford Test of English (OTE).

Upper intermediate Level B2.

British Council

APTIS B2.

APTIS C1.

APTIS C2.

Language Cert International ESOL

Communicator B2.

Expert C1.

Mastery C2.

Pearson

Pearson Test of English PTE General Level 3.

Pearson Test of English PTE General Level 4.

Pearson Test of English PTE General Level 5.

BESTE BATZUK

–Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diploma, Ingeles Filologia espezialitatean, edo maisu-maistra titulua Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa espezialitatean (1440/1991 ED), edo gradudun titulua, Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena, eta Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa aipamena daukana.

–Hizkuntzen unibertsitate eskoletako ingeleseko diploma (itzultzaileak eta interpreteak), edo hari dagokion gradua.

–Ingeles Filologiako lizentzia, edo hari dagokion gradua.

–Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo hari dagokion gradua.

–Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak eskatutako eskakizunari dagokion hizkuntzan eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea.

ENTITATEA

F ESKAKIZUNA

PF ESKAKIZUNA

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuetako frantsesaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

Maila aurreratuaren ziurtagiria, B2 tarteko mailaren ziurtagiria edo B2 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009an edo hortik aurrera datatua), frantsesekoa.

C1 mailaren ziurtagiria edo C1 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua, frantsesekoa.

C2 mailaren ziurtagiria edo C2 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua, frantsesekoa.

Alliance Française eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa

Diplôme d’Etudes en Langue Française (DELF B2).

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1).

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2).

Diplôme de Langue Française (DL).

Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Modernes (DS).

Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF).

* Test de connaissance de Français (TCF) B2.

* Test de connaissance de Français (TCF) C1.

* Test de connaissance de Français (TCF) C2.

Chambre de Commerce et d’industrie de Paris

* Test d’Evaluation de Français (TEF) B2 (541-698).

* Test d’Evaluation de Français (TEF) C1 (699-833).

* Test d’Evaluation de Français (TEF) C2 (834-900).

BESTE BATZUK

–Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diploma, Frantses Filologia espezialitatean, edo maisu-maistra titulua Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa espezialitatean (1440/1991 ED), edo gradudun titulua, Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena, eta Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa aipamena daukana.

–Hizkuntzen unibertsitate eskoletako frantseseko diploma (itzultzaileak eta interpreteak), edo hari dagokion gradua.

–Frantses Filologiako lizentzia edo hari dagokion gradua.

–Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo hari dagokion gradua.

–Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak eskatutako eskakizunari dagokion hizkuntzan eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea.

ENTITATEA

PERFIL ALE

PERFIL PALE

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria, alemanekoa.

Maila aurreratuaren ziurtagiria, B2 tarteko mailaren ziurtagiria edo B2 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009an edo hortik aurrera datatua), alemanekoa.

C1 mailaren ziurtagiria edo C1 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua, alemanekoa.

C2 mailaren ziurtagiria edo C2 maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua, alemanekoa.

Goethe Institut

TestDaf-Institut

Goethe-Zertifikat B2.

Certificado ZDfB (Zertifikat Deutsch für den Beruf).

TestDaF Nivel 3-4 (Test Deutsch als Fremdsprache).

Goethe-Zertifikat C1.

Certificado PWD (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International).

C1 Oberstufe Deutsch (OD).

TestDaF Nivel 5 (Test Deutsch als Fremdsprache).

Goethe-Zertifikat C2 (GZ C2).

Zentrale Oberstufenprüfung ZOP.

Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).

Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).

ÖSD ziurtagiria (Österreichisches Sprachdiplom Deutsch)

ÖSD Zertifikat B2.

Mittelstufe Deutsch (MD).

ÖSD Zertifikat C1.

Wirtschaftssprache Deutsch C2 (WD).

ÖSD Zertifikat C2.

ÖSD Zertifikat C2 Wirtschaftsdeutsch.

Kultusministerkonferenz (KMK)

Deutsches Sprachdiplom Stufe 2 (DSD II).

The European Language Certificates (telc)

Telc Deutsch B2.

Telc Deutsch C1.

Telc Deutsch C2.

BESTE BATZUK

–Gradudun titulua, Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena, eta Alemana aipamena daukana.

–Hizkuntzen unibertsitate eskoletako alemaneko diploma (itzultzaileak eta interpreteak), edo hari dagokion gradua.

–Germaniar Filologiako lizentzia, edo hari dagokion gradua.

–Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo hari dagokion gradua.

–Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak eskatutako eskakizunari dagokion hizkuntzan eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea.

BESTE ESKAKIZUN BATZUK EGIAZTATZEKO BETEBEHARRAK

ESKAKIZUNA

EGIAZTAPENA LORTZEKO BETEBEHARRAK

EXAL (HEOko aleman aztertzailea)

EXEU (HEOko euskara aztertzailea)

EXFR (HEOko frantses aztertzailea)

EXIN (HEOko ingeles aztertzailea)

EXIT (HEOko italiera aztertzailea)

–HEOko irakasle gisa, dagokion departamentuan, gutxienez ikasturte oso batean lan egin izanaren ziurtagiria.

–HEOko ikasturte bateko maila guztietako estandarizazioko 3 saioetan parte hartu izanaren ziurtagiria, dagokion hizkuntzan.

–Dagokion sailean maila guztietako aztertzaile gisa gutxienez deialdi arrunt edo berezi batean lan egin izanaren ziurtagiria.

–HEO edo ILZ batek antolatutako aztertzaileentzako gaikuntza ikastaroa, dagokion hizkuntzan, aprobetxamenduz egin izanaren ziurtagiria.

AC (Akordeoia)

CL (Klarinetea)

FT (Zeharkako Flauta)

GU (Gitarra)

PN (Pianoa)

VI (Biolina)

VL (Biolontxeloa)

–Lanbide titulua eta irakasle titulua dagokion espezialitatean, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emana.

–Irakasle titulua eta goi mailako irakasle titulua dagokion espezialitatean, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

–Lanbide titulua dagokion espezialitatean, ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako titulu profesionala edo musikako lanbide irakaskuntzen teknikari titulua, dagokion espezialitatean, abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako goi mailako titulua, dagokion espezialitatean. Musikako goi mailako titulua Interpretazioa espezialitatekoa bada, tituluaren edo ziurtagiri akademikoaren gehigarri europarra erantsi beharko da, ikasketak egin diren zentroak emana.

LM (Musika Hizkuntza eta Abesbatza)

–Lanbide titulua eta irakasle titulua, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emana.

–Irakasle titulua eta goi mailako irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

–Solistetarako goi mailako espezializazio diploma, urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren arabera emana.

–Lanbide titulua, ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako titulu profesionala edo musikako lanbide irakaskuntzen teknikari titulua, abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako goi mailako titulua.

PR (Piano-jotzaile errepertorista)

–Egiaztapen proba gainditzea.

PD (Hortz Protesia)

Hortz Protesietako goi mailako teknikari titulua, edo titulu baliokidea.

–Odontologiako gradudun titulua, edo dagokion lizentzia.

–Medikuntza eta Estomatologiako titulua.

RX (Izpiak)

–Diagnosi-irudia eta Medikuntza Nuklearreko goi mailako teknikari titulua, edo titulu baliokidea.

–Erradioterapia eta Dosimetriako goi mailako teknikari titulua, edo titulu baliokidea.

HD (hortz Higienea)

–Hortz Protesietako goi mailako teknikari titulua, edo titulu baliokidea.

–Aho-hortzetako Higieneko goi mailako teknikari titulua, edo titulu baliokidea.

–Erizaintzako gradudun titulua, edo dagokion diploma.

–OLT titulua, edo dagokion gradua.

–Odontologiako gradudun titulua, edo dagokion lizentzia.

–Medikuntzako eta Estomatologiako titulua.

SA (Osasungintza)

–Erizaintzako gradudun titulua, edo dagokion diploma.

–OLT titulua, edo dagokion gradua.

–Medikuntzako gradudun titulua, edo dagokion lizentzia.

–Fisioterapiako gradudun titulua, edo dagokion diploma.

–Farmaziako gradudun titulua, edo dagokion lizentzia.

–Terapia Okupazionaleko gradudun titulua, edo dagokion diploma.

VE (Bela)

–Aparailu finkoko belako goi mailako kirol teknikari titulua.

–Aparailu libreko belako goi mailako kirol teknikari titulua.

MO (Mendia)

–Gorputz Hezkuntza espezialitateko irakasleak, Goi Mendietako goi mailako teknikari titulua dutela frogatzen badute.

ES (Eskalada)

–Gorputz Hezkuntza espezialitateko irakasleak, Eskaladako goi mailako teknikari titulua dutela frogatzen badute.

EE (Hezkuntza Berezia)

–Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen gradudun titulua, Pedagogia Terapeutikoa, Aniztasunari Erantzutea edo Hezkuntza Inklusiboa aipamena daukana, edo beste aipamenen bat, haren curriculuma hezkuntza premia berezietako ikasleen arretarekin berariaz lotua badago.

–Maisu/maistra titulua, Hezkuntza Bereziko espezialitatekoa (1440/1991 ED).

Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diploma, Hezkuntza Bereziko espezialitatekoa.

–Maisu-maistra titulua edo dagokion gradudun titulua izatea, edozein espezialitatetan, eta, gainera, honako titulu hauetako bat frogatzea:

• Filosofia eta Letretako lizentzia, Pedagogia atalekoa, Hezkuntza Bereziko azpiatalekoa, edo baliokidea, 1983ko azaroaren 7ko Aginduan xedatutakoari jarraituz (11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

• Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentzia, edo dagokion gradua.

• Honako hauekin lotutako master ofiziala: Pedagogia Terapeutikoa, Psikopedagogia, Esku-Hartze Psikopedagogikoa, Hezkuntza Berezia, Arreta Goiztiarra, Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Pertsonentzako Arreta, Ikasteko zailtasunak dituzten Pertsonentzako Arreta, Aniztasunari Erantzutea, Hezkuntza Inklusiboa, Gaitasun Handiak, edo, bestela, garapenaren eta ikaskuntzaren nahasmenduekin (autismoa, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, etab.) lotutako espezialitateak (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua).

• Hezkuntza Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu horretan Hezkuntza Ministerioak homologatu beharko du. Baita hezkuntza administrazioen eta unibertsitateen arteko hitzarmen bidez egindakoak ere.

LOG (Logopedia)

–Gradudun titulua, Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena, eta Entzumena eta Hizkuntza aipamena daukana.

–Maisu-maistra titulua, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatekoa. (1440/1991 E.D.).

–Maisu-maistra titulua edo dagokion gradua izatea, edozein espezialitatetan, eta honako hau frogatzea:

• Gradudun titulu bat, logopedako lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena.

• Honako gai hauekin lotutako master ofizial bat: Logopedia, Logoterapia edo Hizkuntzaren Nahasmenduak, Asaldurak edo Patologiak (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua).

• Logopediako diploma.

• Beste titulu batzuk, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuak ondorio horietarako onartuak (azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuak emandako idazkeraren arabera).

• Hizkuntzaren eta Entzumenaren Asalduretako irakasle espezializatuen titulu edo diploma edo Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek antolaturiko ikastaroak gainditu direla egiaztatzen duen agiria. Azken kasu horretan Osasun Ministerioak homologatu beharko du.

LS 3 (Zeinuen Hizkuntza 3)

–Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan 3. mailako ikastaroa egin izanaren ziurtagiria, edo titulazio homologatua. Ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua.

LS 2 (zeinuen hizkuntza 2)

–Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan 2. mailako ikastaroa egin izanaren ziurtagiria, edo titulazio homologatua. Ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua.

LS 1 (zeinuen hizkuntza 1)

–Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan hasiera maila egin izanaren ziurtagiria (kasuan kasuko ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua), edo irakasleen etengabeko prestakuntza-planaren barruan Espainiako zeinuen hizkuntzako ikastaroetan gutxienez 100 ordu egin dituela egiaztatzen duena.

LANBIDEKO ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA

ESKAKIZUNA

FUNTZIONARIOAREN ESPEZIALITATEA, EDO ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAIA SARTUTA DAGOEN ZERRENDA

I, F edo ALE

–Maisu-maistren kidegoa, Ingelesa, Frantsesa edo Alemana.

PI, PF edo PALE

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoa, Ingelesa, Frantsesa edo Alemana.

EE

–Pedagogia Terapeutikoa.

LOG

–Entzumena eta Hizkuntza.

Iragarkiaren kodea: F2208705

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web