(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

37/2020 FORU AGINDUA, APIRILAREN 8KOA, HEZKUNTZAKO KONTSEILARIAK EMANA, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ZERBITZUAN ALDI BATERAKO KONTRATUEKIN IRAKASLE LANPOSTUETAN ARITU NAHI DUTEN IZANGAIEN ZERRENDAK KUDEATZEKO ARAUAK ONESTEN DITUENA

BON N.º 84 - 23/04/2020



  I. ERANSKINA.


  II. ERANSKINA


  III. ERANSKINA


  IV. ERANSKINA


Zioen azalpena

Aldi baterako kontratuekin eta araubide administratiboan irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren bidez arautu dira orain arte.

Foru agindu hori, ordea, baliogabe deklaratu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko zenbait epaik, haren tramitatzean formazko akats bat egin zelako, alegia, ez zelako bete aldez aurreko kontsultaren tramitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak ezartzen duena. Epai horiek ez dira oraindik irmoak, haien inguruko intzidente prozesal batzuk ebazteko daudelako.

Epai horiek irmo bihurtuz gero, Hezkuntza Departamentuak ez luke aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko araurik izanen, eta beraz, beharrezkoa da aurrea hartzea arau-hutsune hori gertatzeko aukerari.

Foru agindu honen helburu nagusia aipatutakoa bada ere, orain indargabetuko denak indarra izan duen bitartean atzeman da zenbait puntu daudela hobetzeko modukoak, eta hobekuntza horiek luza gabe egin daitezke, geroago aldaketa sakonagoak egitea galarazi gabe; honakoak dira:

Kudeaketa arauetan aurreikusirik dagoenez, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan edo kontrataziorako izangaien zerrenda orokorrean lehendik dauden izangaiek nahitaez aurkeztu behar dute beren kidego, espezialitate eta hizkuntzari dagokion oposizioaldiko lehen ariketara, zerrenda orokorrean jarraitu nahi badute, bestela zerrendatik kanpo geldituko baitira, salbu eta 6. artikuluan xedatutakoaren kasuan.

Horrek disfuntzio larri bat eragiten du, hautapen prozesuetan islatzen dena; izan ere, arau horrek behartzen ditu prozesuetara aurkeztera horiek gainditzeko asmoa dutenak ez eze -normala den bezala-, lehenagotik zerrendetan egon eta horietan jarraitzea beste asmorik ez dutenak ere.

Ondorio hori saihesteko, 5.1.B) artikulua aldatzen da, honela: zerrendetan lehendik sartuta dagoenak bertan jarraitzeko, aski izanen da hautapen prozesuko edozein espezialitate eta hizkuntzatara aurkeztea.

Beste alde batetik, “landa eskola” deitutakoetan, hau da, ondorio hauetarako, guztira bost unitate edo gutxiago duten haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan, betidanik zailtasunak izan dira langileen plantillak egonkortzeko. Ikastetxe hauetako lanpostu hutsak betetzen zailak direla ulertuta, zenbait abantaila ezartzen dira horietara aurkezten direnentzat, betetzen eta egonkortzen laguntzeko asmoz. Neurri horien helburua da 2019-2023 legealdiko Akordio Programatikoaren 3.1.21 puntua betetzea, non landa eskolen aldeko apustu garbia egiten baita, betiere “haien antolaketa, funtzionamendua eta plantillak aintzat hartuta”, eta berariaz aipatzen baitira hura egonkortzea lortzeko neurriak.

Amaitzeko, kudeaketa arauen 7.7 eta 8.9 artikuluetan aurreikusirik dagoenez, “artikulu honen babesean eratzen diren aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda berariazkoak [probak eginez nahiz probarik gabe] indarrean egonen dira kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko beste deialdi bat ebatzi arte.”

Planteatzen den aldaketaren helburua da saihestea zerrenda berariazko horiek (besteekin behar bezala ordenatzea galarazi gabe) indarra gal dezaten nahitaez kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozedurak egiten direnean, horren ondorio bakarra delako zerrendak prestatzen egindako lana eta ahalegina errepikatzea. Beraz, indarraldia mugagabea izatea planteatzen da.

Foru agindu hau unibertsitatetik kanpoko irakasleen Mahai Sektorialeko sindikatuekin negoziatu da, baina ez da akordiorik lortu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua . Xedea eta aplikazioeremua.

1. Foru agindu honen xedea da, alde batetik, irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bitartez betetzeko prozedura arautzea, eta bestetik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko izangaien zerrendak kudeatu eta arautzea.

2. Hemen biltzen den araudiari jarraikiz aldi baterako kontrataziorako eratzen diren izangai zerrendak, bai eta zerrenda horiek kudeatzeko arauak ere, foru agindu honek indarra hartzen duen unean berean hasiko dira aplikatzen, lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoa galarazi gabe.

2. artikulua . Kontratazio modalitateak.

Hezkuntza Departamentuak irakasleak kontratatzen ahalko ditu hezkuntza arloan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko, bai eta lanpostuen titularrak ordeztu ahal izateko ere, hori bidezkoa denean.

Administrazio kontratua izanen da erabiliko den kontratazio modalitatea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duen araudian xedatutakoari jarraikiz.

Iraupena ezin da urtebetetik gorakoa izan, eta ez du inola ere gaindituko hurrengo ikasturtearen hasiera eguna.

3. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

Hezkuntza Departamentuak kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean osatzen ahalko ditu aldi baterako kontrataziorako izangai zerrendak. Horietan lehentasun hurrenkera hau izanen da:

Lehena. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, hau da, oposizioaldia gainditu arren, kasuan kasuko deialdiko sarrerako hautapen prozedura gainditzen ez duten pertsonek osatzen dutena.

Bigarrena. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra.

Hirugarrena. Aldi baterako kontrataziorako izangaien berariazko zerrendak, hautapen proben deialdiaren bidez edo zerrendak irekitzeko deialdiaren bidez osatuko direnak.

Laugarrena. Enplegu zerbitzu publikoen bitartez hautatutako izangaien zerrendak.

4. artikulua . Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

1. Lanposturik lortzen ez duten izangai gaindituen zerrendan egonen dira, Hezkuntza Departamentuak kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko egindako azken deialdiko oposizioaldia gainditu arren, lanposturik eskuratzen ez duten izangaiak.

2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan izangaiak honela ordenatuko dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagokion zerrendan: oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batuketa ponderatuaren ondorioz ateratzen den puntuazioaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera kontratatuko dira, horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua.

3. Artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz osatzen diren zerrendak indarrean egonen dira harik eta aldi baterako kontrataziorako beste zerrenda bat onesten den arte kasuan kasuko irakasle kidego, espezialitate eta hizkuntzan oposizioaldia bai baina hautapen prozesua gainditzen ez duten izangaiekin.

5. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra.

1. Honako pertsona hauek osatuko dute aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean:

A) Hezkuntza Departamentuak dagokion kidego, espezialitate eta hizkuntzarako deitutako sarrerako azken hautapen prozeduran aurkeztu diren izangaiak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Oposizioaren lehenengo ariketara aurkeztu izana.

b) Oposizioaldian puntuazio positiboa jaso izana.

c) Foru agindu honen I. eranskinean espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako zehazten diren titulazio baldintzak betetzea.

Baldintza hori ez da frogatu beharko baldin eta pertsona hori lehenagotik badago kidego, espezialitate eta hizkuntza horretako zerrenda indardun batean.

d) Foru agindu honen 14.1 artikuluko f) eta g) ataletan agertzen diren baldintzak betetzea.

e) Hautapen prozesuko ariketa praktikoa gainditu izatea zerrenda orokorraren parte izateko sarrerako hautapen prozeduraren deialdiak berak zehazten dituen espezialitate eta hizkuntzetan.

Atal honetako erregulazioaren arabera zerrenda orokorrean sartzen diren pertsonak bertan ordenatzeko, kontuan hartuko da sarrerako hautapen prozedurarako eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako merezimenduei foru agindu honen II. eranskineko baremoa aplikatzetik ateratzen den puntuazioa.

B) Kasuan kasuko kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan sartzeko azken hautapen prozesuaren ondorioz sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda berriak onesten diren unean indarra duten zerrenda orokorretan ageri diren izangaiak, baldin eta ondoko beharkizunak betetzen badituzte:

a) Hezkuntza Departamentuak onetsitako deialdi beraren arabera irakasleen beste kidego, espezialitate edo hizkuntza batean sartzeko hautapen prozedurako oposizioaldiko lehenengo ariketara aurkeztu izana.

b) Oposizioaldian puntuazio positiboa jaso izana.

Atal honetako erregulazioaren arabera zerrenda orokorrean sartzen diren izangaiak bertan ordenatzeko, kontuan hartuko da sarrerako hautapen prozedurarako eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako merezimenduei foru agindu honen II. eranskineko baremoko irakasle gisa duten esperientziaren atala aplikatzetik ateratzen den puntuazioa.

C) Hezkuntza Departamentuak dagokion kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko hautapen prozedura deitzen duen ikasturtean zerbitzuak gutxienez kontratu baten bidez eman dituzten irakasleak, betiere kontratu hori bukatzean izangaiak jarraitzen badu kidego, espezialitate eta hizkuntza horretarako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorrean edo lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan.

Atal honetan jasotzen den erregulazioaren arabera zerrenda orokorrean sartutako izangaiak puntuaziorik gabe agertuko dira zerrendan, aurreko bi ataletan aipatu direnen atzetik, eta beren artean ordenatuko dira jatorrizko zerrendetan zuten ordena berarekin.

2. Aurreko ataleko A) eta B) letretako izangaien artean berdinketarik gertatuz gero, hurrengo irizpideak hurrenez hurren kontuan hartuta erabakiko da:

a) Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik handiena ateratzea, II. eranskinean agertzen diren hurrenkerari jarraikiz.

b) Merezimenduen baremoko azpitaletan puntuaziorik handiena ateratzea, II. eranskinean agertzen diren hurrenkerari jarraikiz.

c) Lehenbiziko deituraren ordena alfabetikoa, eta, behar izanez gero, bigarrenarena, Hezkuntza Departamentuan letra horiek zehazteko egindako azken zozketaren arabera.

3. Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra indarrean egonen da harik eta izangai zerrenda orokor berri bat onetsi arte, kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko hurrengo deialdia ebatzi ondoren.

6. artikulua . Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendetan eta aldi baterako kontrataziorako zerrenda orokorrean mantentzea.

Aurreko bi artikuluetan xedatutakoa galarazi gabe, Hezkuntza Departamentuak kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko egindako azkeneko hiru deialdietatik edozeinetan parte hartu duten pertsonek segitzen ahalko dute lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendetan eta aldi baterako kontrataziorako zerrenda orokorrean, foru agindu honen hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat.

Hori horrela, kontrakoa berariaz eskatu ezean, Administrazioak, ofizioz, azkeneko hiru deialdietatik edozeinetan lortutako notarik altuena mantenduko die pertsona horiei.

7. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako izangaien berariazko zerrendak.

1. Hezkuntza plangintzaren beharrak ikusita, Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrendak irekitzea erabakitzen ahalko du, proba bat gainditzea eskatzen ez den espezialitate eta hizkuntzetarako. Kasu horietan, interesdunak berariazko zerrendetan sartzen ahalko dira eskabide bat aurkeztuz eta kasuan kasuko deialdian kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako eskatzen diren baldintzak frogatuz, foru agindu honetan xedatutakoarekin bat.

Orobat, Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrenda horiek irekitzea erabakitzen ahalko du, bakar-bakarrik, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako baldintzak betetzeaz gain, berariazko profil jakin bat frogatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenentzat.

Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzean gutxienez bi aldiz irekiko ditu berariazko zerrendak.

2. Izangaiak berariazko zerrendetan sartzeko deialdiak Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira. Gehienez hogei egun naturaleko epea izanen da eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez onetsiko dira deialdiaren ondoriozko behin-behineko zerrenda berariazkoak, baita eskatutako baldintzak ez frogatzeagatik onartzen ez diren izangaien zerrendak ere.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da. Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Parte-hartzaileek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko.

4. Bidezko diren erreklamazioak kontuan hartu ondoren eta eskatutako zuzenketak egin ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez onetsiko dira deialdiaren ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak, baita eskatutako baldintzak ez frogatzeagatik onartzen ez diren izangaien zerrendak ere.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da. Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

5. Izangaiak berariazko zerrendetan ordenatzeko, kasuan kasuko zerrendan sartzeko betebehar gisa alegatutako tituluaren ikasketa ziurtagiri pertsonalean agertzen den batez besteko notari erreparatuko zaio, foru agindu honen III. eranskinean jasotako zehaztapenekin bat.

Berdinketarik gertatuz gero, eskabideak zer sarrerako ordena duen Nafarroako Gobernuan, horren arabera ebatziko da.

6. Behar bezala justifikatutako presako arrazoiak direla kausa, beharrezkoa bada kontratazioa egitea artikulu honen aurreko ataletan ezarritako tramiteak bete baino lehen, Hezkuntza Departamentuak ahalmena izanen du jasotako eskaerak kasuan kasuko espezialitate eta hizkuntzarako erabiltzeko, aurkeztu diren ordenari jarraikiz, eta kontratazioa eskainiko die eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonei, ordena hori errespetatuz.

7. Artikulu honen arabera eratzen diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda berariazkoak indarrean egonen dira kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko beste deialdi bat ebatzi arte.

8. artikulua . Probetarako deialdien bidez eratzen diren berariazko zerrendak.

1. Hezkuntza plangintzaren beharrak ikusita, Hezkuntza Departamentuak berariazko zerrendak osatzeko proben deialdiak egitea erabakitzen ahalko du, proba bat gainditzea nahitaezkoa den espezialitate eta hizkuntzetarako.

Betiere, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoei dagozkien espezialitateetako zerrendetan izangai berriak sartzeko, proba bat gainditzea eskatuko da.

Orobat, proba bat gainditzeko eskatzen ahalko da izangaiak Lanbide Heziketako berariazko espezialitate batzuei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntza batzuei dagozkien zerrendetan sartzeko; Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zein diren espezialitate eta irakaskuntza horiek, kasuko zuzendaritza nagusiak txostena egin ondoren.

2. Izangaiak berariazko zerrendetan sartzeko proben deialdiak Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira. Izangaiek hogei egun naturaleko epea izanen dute parte hartzeko eskabidea aurkezteko, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bidez onetsiko ditu probak egiteko onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da. Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Parte-hartzaileek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko.

4. Bidezko erreklamazioak kontuan hartu ondoren eta eskatutako zuzenketak egin ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bidez onetsiko ditu probak egiteko onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak.

Ebazpen berean, probak egiteko eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da. Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

5. Probak egiteko deialdietan, betiere, honako hauek jaso beharko dira:

a) Izangaiek bete beharreko baldintzak, adierazita probak egiteko onartua izateak ez dakarkiela inolako eskubiderik, prozesua gaindituz gero, frogatzen ez dutenei baldintza horiek betetzen dituztela.

b) Probaren ezaugarriak, argi eta garbi adierazita proba guztiari esleitutako gehieneko puntuazioa, eta, hala badagokio, proba osatzen duen zati bakoitzari.

c) Nortzuek osatuko dituzten kalifikazio epaimahaiak. Epaimahaikide horiek irakasleen kidegoetako funtzionarioak izanen dira, eta probari dagokion kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera eskumena duen Hezkuntza Departamentuko organoak proposatuko ditu.

6. Probari hamar puntu emanen zaizkio gehienez, eta baztertzailea izanen da probari esleitutako puntuazioaren erdia gainditzen ez dutenentzat. Probak bi zati edo gehiago baditu, haietako bakoitza izanen da baztertzailea, hau da, zati bakoitzaren puntuazioaren erdira iristen ez direnak bazterturik geldituko dira.

Proban lortzen duten puntuazio osoaren arabera ordenatuko dira izangaiak.

Berdinketarik gertatuz gero, eskabideak zer sarrerako ordena duen Nafarroako Gobernuan, horren arabera ebatziko da.

7. Kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko deialdi bat baino gehiago egiten badira indarrean dauden bitartean, geroko deialdi batean hautatzen diren izangaiak lehendik zeudenen atzetik sartuko dira zerrendan.

8. Behar bezala justifikatutako presako arrazoiak direla kausa, beharrezkoa bada kontratazioa egitea artikulu honen aurreko ataletan ezarritako tramiteak bete baino lehen, Hezkuntza Departamentuak ahalmena izanen du kasuan kasuko proba gainditu duten pertsonen zerrenda erabiltzeko, guztira lortutako puntuazioari jarraikiz, eta kontratazioa eskainiko die eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonei, ordena hori errespetatuz.

9. Artikulu honen arabera eratzen diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda berariazkoak indarrean egonen dira kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan sartzeko beste deialdi bat ebatzi arte.

9. artikulua . Enplegu zerbitzu publikoen bitartez aldi baterako kontrataziorako hautatutako izangaien zerrenda.

Ohiz kanpoko kasuetan, foru agindu honen aurreko artikuluetan aipatzen diren zerrendetan jenderik ez badago, Hezkuntza Departamentuak enplegu zerbitzu publikoei eskatuko die kidego, espezialitate eta hizkuntza jakin batean irakasle aritzeko baldintzak betetzen dituzten enplegu-eskatzaileen zerrenda bat.

Sistema horren bidez hautatzen diren pertsonak enplegu zerbitzu publikoek igorritako zerrendan ezarritako ordena berean kokatuko dira zerrendan.

Enplegu zerbitzu publikoen bitartez aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendek indarra izanen dute harik eta enplegu zerbitzu publikoek kidego, espezialitate edo hizkuntza bererako beste zerrenda batzuk osatu arte, eta, betiere, hiru urteko indarraldia izanen dute gehienez.

10. artikulua . Kontratazio bereziak.

1. Salbuespen gisa, ezinbesteko arrazoiengatik beharrezkoa denean, eta betiere aurreko artikuluetan azaldutakoaren arabera kontrataziorik egitea ezinezkoa gertatzen bada, Hezkuntza Departamentuak berariazko kontratazioak egiten ahalko ditu bete nahi den lanpostuaren ezaugarrietara moldatzeko egokienak hartzen diren pertsonekin.

2. Berariazko kontratazio batera jo aurretik, alderdi hauek beharko dira:

a) Ikastetxeko zuzendariaren txostena, non garbi geldituko baita kontratazioa lehenbailehen egiteko premia dagoela ezinbestean.

b) Hezkuntza Departamentuko unitate eskudunaren txostena, adierazteko agortu direla aurreko artikuluetan azaldutako zerrenda guztiak. Horrez gainera, zerrenda horietan dauden pertsonak kontratatzea ezinezkoa egin duten arrazoiak ere azaldu beharko dira.

c) Kontratazio berezia egiteko eskumena duen organoaren idatzizko baimena.

11. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorrean sartzea.

Berariazko deialdietako zerrendetan edo enplegu zerbitzu publikoetatik datozen zerrendetan agertzen diren izangaiak eta kontratazio berezietatik zein kontratazio eskaintzetatik datozenak kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorrean sartuko dira noiz eta onartzen dutenean dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzako irakasle kontratu bat egitea Hezkuntza Departamentuarekin; berdin jokatuko da antzeko zerrenden bitartez kontratatutako pertsonekin.

Izangai horiek puntuaziorik gabe sartuko dira zerrenda orokorrean, bertan ageri diren izangaien atzean, zer egun, ordu, minutu eta segundotan sartu ziren zerrendan, horren arabera ordenatuta, eta berdinketarik egonez gero, zein zerrendaren bitartez kontratatu zituzten, zerrenda hartako ordenaren arabera.

12. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako eskaintzen diren lanpostuak.

1. Irakasle lanpostuak betetzeko aldi baterako kontratazioak espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko izangaien zerrenda berezituak erabiliz eginen dira, irakasleen kidego hauetarako:

- Maisu-maistrak.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.

- Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

- Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

- Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

- Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak.

2. Aldi baterako kontratuen bidez beteko diren lanpostuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zehazten dituen kidegoko, espezialitateko eta hizkuntzako kontratazio zerrendetan dauden izangaiei eskainiko zaizkie, eta horiek beharturik egonen dira eskaintzen zaien lanpostua osatzen duten irakasgai guztietan irakasteko, jarraian aipatzen diren zehaztasunekin.

Eskaintzen diren lanpostuak honelakoak izan daitezke:

A) Zer espezialitate eta hizkuntzatako lanpostuak eskaintzen diren, karga osoa hartan dutenak.

B) Lanpostu mistoak; beste espezialitate batekin edo gehiagorekin osatzen dute karga, eta ez da beharrezkoa berariazko eskakizun edo titulurik frogatzea:

Kasu horietan, izangaiek uko egiten ahalko diete ordu kopurua Musikarekin, Gorputz Hezkuntzarekin, Atzerriko Hizkuntzarekin, Euskararekin -gaztelaniazko ikastetxeetan- edo trebetasun instrumental edo teknikoak behar dituzten bestelako espezialitateekin osatzen duten lanpostuei, salbu eta eskainitako lanpostuaren orduak osatzeko erabiltzen den espezialitate eta hizkuntzan aldi baterako kontrataziorako izangai zerrendetan ere agertzen badira edo dagokien profila frogatu badute.

C) Berariazko profila duten lanpostuak:

Lanpostu horiek betetzeko, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan behar den profilarekin identifikatuko dira kasuan kasuko araudian ezarritakoaren arabera eskatzen den betebeharra frogatu duten izangaiak. Dagokien zerrendako hurrenkera eta araudi horretan ezarritakoa kontuan hartuta eginen da kontratazioa.

Kontratazio zerrendetan profila duten izangaiak behartuta egonen dira agertzen diren espezialitate eta hizkuntzako lanpostuak, profil horrekin zehaztuta daudenak, kontratatzeko eskaintzak onartzera. Kasu horietan, ezaugarri horietako kontratazio eskaintza bati uko eginez gero, justifikatu gabeko ukotzat joko da.

13. artikulua . Zerrendak berrordenatzea.

Foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, Hezkuntza Departamentuak kasuan kasuko kidegoan sartzeko onetsitako azken bi hautapen prozeduretan lanpostuen deialdirik egin ez den espezialitate eta hizkuntzetan, zerrenda orokorreko izangaiak berrordenatu eginen dira dagokion deialdiaren unean indarra duen baremoa aplikatuta.

14. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartzeko baldintzak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetako batean sartzeko edo enplegu zerbitzu publikoen bitartez sartzeko, izangaiek artikulu honen hurrengo ataletan zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte.

Baldintza guztiak zerrendan sartzeko eskabidea aurkezteko unean bete beharko dira, eta Administrazioak izangaiari zerbitzu ematen hasteko deitzen dion momentura arte mantendu, bai eta zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

Kontratazio zerrenda batean egonik, zerrenda horretan egoteko eskatzen diren baldintzetako bat betetzeari uzten dioten izangaiek horren berri eman beharko diote Administrazioari lehenbailehen.

Nolanahi ere den, izangaiak automatikoki baztertuko dira kasuko zerrendatik, eta, hala bada, baita sartuta dauden aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda guztietatik ere, zerrenda horietan egoteko baldintzak betetzen ez badituzte.

1. Betebehar orokorrak:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen diren estaturen batekoa: Europar Batasunaren barruko langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 5ean emandako 499/2011 (EE) Erregelamendua eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.

Orobat, espainiarrak eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideak ere sartzen ahalko dira aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, haien nazionalitatea edozein izanda ere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Halaber, baldintza beretan, haien ondorengoek ere sartzen ahalko dira, 21 urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, gurasoen kontura bizi badira.

Espainiako nazionalitatea ez badute, izangaiek gaztelaniazko jakite mailari buruzko proba bat gainditu beharko dute, non ez duten Gaztelaniaren Diploma (goi maila), zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo, bestela, Gaztelaniaren C1 mailako diploma, Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoan lizentziadun edo gradudun titulua. Orobat, gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela frogatzeko proba egitetik salbuetsita egonen dira, bai eta Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

b) 18 urte beteak izatea, eta orokorrean erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiaren egoeran deklaratuta ez egotea, eta irakaslanarekin bateraezina den eritasunik edo eragozpen fisiko zein psikikorik ez izatea.

d) Diziplinazko espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea, ez eta enplegu eta soldata gabetuta behin-behinean edo irmoki ere diziplinazko espediente baten ondorioz.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek frogatu beharko dute, halaber, beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela, eta espezialitate bakoitzerako foru agindu honen I. eranskinean eskatzen den titulua homologatua edo balio berekoa dutela.

e) Karrerako edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo funtzionario izendatzeko zain ez egotea, zein zerrendatan sartu nahi den, kidego horren maila bereko edo goragoko beste batean.

f) Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda batetik baztertua ez izatea, irakasteko gaitasun faltaren ondorioz gerora sortutako arrazoiengatik kontratua ezeztatu zaiolako.

g) Aldi baterako kontrataziorako zer izangai zerrendatan sartu nahi den, handik baztertua ez izatea, kontratua probaldian ezeztatu zaiolako edo espezialitatean aritzeko gaitasun faltaren ondorioz gerora sortutako arrazoiengatik.

h) Zein kidego, espezialitate eta hizkuntzatan sartu nahi den, haiei dagokien aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda indardunetako batean ez egotea, enplegu zerbitzu publikoetatik datozenetan izan ezik.

i) Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik.

2. Titulazio baldintzak:

2.1. Ikasketa tituluak:

a) Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartzeko, izangaiek titulu orokor hauek izan beharko dituzte:

- Maisu-maistren kidegoko espezialitateetarako, maisu-maistra titulua, OHOko diplomadun titulua edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistra titulua edo baliokidea den gradu titulua izan beharko dute.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako espezialitateetarako, doktore, ingeniari, arkitekto edo lizentziadun titulua edo horiei dagokien graduko titulua izan beharko dute, edo irakasteari begira balio bera duen beste titulu bat.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako espezialitateetarako, diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua edo horiei dagokien gradu titulua izan beharko dute, edo irakasteari begira balio bera duen beste titulu bat.

b) Izangaiek, halaber, foru agindu honen I. eranskinean espezialitate bakoitzerako zehazten diren berariazko tituluen jabe izan beharko dute, edo, zein den kasua, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendu berritik ateratzen direnak.

Horretarako, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari gaikuntza ematen zaio eranskin hori ebazpen baten bidez aldatzeko, unibertsitate ikasketa ofizialen arabera eguneratu edo egokitu beharra dagoenean.

c)

2.1 atal honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko zerrenda orokorrean sartzen direnei lehendik dagokien zerrendan egoteagatik, ez eta probak gainditu arren lanposturik gabe gelditzeagatik edo antzeko zerrenda batean egotegatik sartzen direnei ere.

2.2. Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa:

Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako espezialitateetan aldi baterako kontrataziorako izangai zerrendetan sartzeko, izangaiek prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa eduki beharko dute, hau da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen dena.

Izangaiek prestakuntza pedagogiko eta didaktiko hori frogatu beharko dute foru agindu honen I. eranskinean ezarritakoaren arabera, deusetan galarazi gabe bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegorako eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegorako ez da prestakuntza horren eskakizuna bete beharko harik eta Arte eta Lanbide Irakaskuntzen irakasle gisa aritzeko gaitzen duten titulu ofizialak arautu arte.

2.3. Euskara titulazioa:

Euskarazko lanpostuetako aldi baterako kontrataziorako izangai zerrendetan sartzeko, edozein dela ere eskatzen d(ir)en espezialitate(eta)ko kidegoa, izangaiak EGA edo balio bereko titulua izan beharko du.

Salbuespen gisa, zerbitzuaren beharrak direla eta, Hezkuntza Departamentuak proba bat egiten ahalko die titulu hori ez dutenei, behar den jakite mailarik duten erabakitzeko.

2.4. Berariazko profila duten lanpostuetarako eskatzen diren baldintzak:

Berariazko profilen egiaztapena kasuan kasuko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen da. Hortaz, izangaiek frogatu beharko dute araudi horretan ezarritako berariazko profilak dituztela.

15. artikulua . Aldi baterako kontrataziorako izangaiei deitzeko modua.

1. Ikasturte bakoitzaren hasieran, irakasleak kontratatzeko beharrak betetzeko deiak baliabide telematikoen bidez eginen dira, foru agindu honen IV. eranskinean agertzen den prozedurari jarraikiz.

2. Ikasturte hasieran lanpostuen esleipena egin ondoren, irakasleak kontratatzeko beharrak betetzeko deiak baliabide telematikoen bidez eginen dira, foru agindu honen IV. eranskinean agertzen den prozedurari jarraikiz.

3. Hezkuntza Departamentuak, orobat, borondatez parte hartzeko deiak egiten ahalko ditu irakasle lanpostuak betetzeko. Dei horietan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoetako espezialitateentzat, deiaren espezialitateari dagokion Musikako edo Dantzako berariazko titulua eskatuko da, eta, zein den kasua, tituluari dagokion Europako Osagarria, aldez aurretik organo eskudunak txostena eginda.

Bana-banako deiak azkar eginen dira, kontratazio premiak lehenbailehen bete daitezen. Hortaz, pertsona batekin harremanetan jartzerik ez badago, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Lau aldiz segidan saiatuta ere lokalizatzen ez diren izangaiak eskuragai ez daudenen zerrendan sartuko dira.

4. Espezialitate eta hizkuntza bateko destinoa aukeratuz gero, ezin zaio uko egin, eta ezin da aldatu geroagoko beste dei batean.

Kontratu bat kidego, espezialitate eta hizkuntza jakin batean onartu ondoren, izangaia eskuragai ez daudenen artean agertuko da aldi baterako kontrataziorako agertzen den gainerako zerrenda guztietan.

5. 3. artikuluak kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrenden artean ezartzen duen lehentasunaren arabera eginen zaie dei izangaiei, zerrendan duten hurrenkeraren arabera, eta bakoitzaren profilak kontuan izanda.

Salbuespen gisa, espezialitate eta hizkuntza bati dagozkien profilak erabiltzen ahalko dira antzeko beste espezialitate bati dagozkion irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko. Modu horretan lanpostu baten esleipen-hartzaile gertatzen diren izangaiak, zer espezialitate eta hizkuntzatan kontratatzen diren, haietan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorrean sartuko dira, foru agindu honen 11. artikuluan ezartzen den moduan.

6. Araubide orokorraren salbuespenak:

a) Izangai bat dagoeneko lanpostu batean ari bada ordezte kontratu batekin eta kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada irakasle hori bera ordezteko premia, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak zilegi izanen du lehendik ordezkapena egin zuen izangai berari eskaintzea kontratua, baldin eta tarte horretan ez badu beste kontratu bat sinatu.

b) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, zerbitzuak ematen ari deneko ikastetxean espezialitate horretako edo beste bateko beharrizana sortzen bada eta lanpostu hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio beharrizan hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aurretiaz aldeko txostena emanda, betiere kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak ordura arte esleituta zituenekin bateragarriak badira.

c) Betetzeko zailak diren lanpostuak: aldi baterako kontrataziorako izangaiak, betetzeko zailak diren lanpostuetako batean ikasturte osorako lanpostu huts gisa eskainitako lanpostu baten esleipen-hartzaile badira, Hezkuntza Departamentuak ondoz ondoko hiru ikasturteetarako kontratatuko ditu, lanpostu hori benetan funtzionario batek bete arren, ikastetxean beharrizan hori desagertu arren edo lanpostua aldatu arren lanaldi erditik beherakoa, ibiltaria edo trebetasun instrumental edo teknikoak behar dituena bihurtzeko, eta, horren ondorioz, izangaiarentzat nahitaezkoa ez izan arren. Kasu horietan eta beharrik ez dagoen bitartean, Nafarroako Foru Komunitatearen barruan beste lanpostu batzuk betetzeko destinoa emanen zaio kontratudunari, hiru urteko epea bukatu arte, aldi baterako langileei kontratuak esleitu aurretik.

Kidego, espezialitate eta hizkuntza berean, eta zein den kasua, profil berean, betetzeko zaila den lanpostu batean bi kontratudun edo gehiago ari direnean zerbitzu ematen ikastetxe berean, lehen hiru ikasturteko epean, eta beharra desagertu edo aldatzen bada aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera, lanpostuan antzinatasun txikiena duen kontratudunari eraginen dio inguruabar horrek. Berdinketa gertatuz gero, zer zerrendatatik datozen, hartan duten postua hartuko da aintzat, eta beherago dagoen izangaiak jasoko ditu ondorioak.

Kontratuaren indarraldiko hasierako hiru ikasturteak igarotakoan betetzeko zaila den lanpostua funtzionario batek benetan bete ez badu, kontratatutako langilea lanpostu horretan geratzen ahalko da lanpostu hori funtzionario batek behin-behinean edo behin betiko bete arte.

Ikasturte bakoitzean, betetzeko zaila den lanpostu batean aritzeko kontratua sinatuta izanik ere hurrengo ikasturtean lanpostu horretan jarraitu nahi ez duten izangaiek uko egiten diotela jakitera eman beharko dute maiatzaren lehen hamabostaldian. Kasu horretan, eskuragai gisa agertuko dira kontrataziorako izangaien dagokien zerrendan, hurrengo ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin. Atal honetan aurreikusitako epetik kanpo uko eginez gero, indarra duen kontratuari uko egin zaiola ulertuko da, eta izangaia agertzen den zerrenda guztietatik baztertuko da.

Foru agindu honen ondorioetarako, hauexek dira betetzeko zailak diren lanpostuak:

- Aurizberrin, Auritzen, Erron, Garraldan, Luzaiden, Otsagabian, Erronkarin eta Zugarramurdin daudenak.

- Arantzako, Beteluko, Goizuetako eta Urdazubi-Zugarramurdiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu hutsak.

- 2016-2017 ikasturtetik aurrera D eredua duten eremu ez-euskalduneko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako espezialitateetako euskarazko lanpostu hutsak eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoetako espezialitateetako euskarazko lanpostu hutsak.

- 2016-2017 ikasturtetik aurrera D eredua duten ikastetxeetako Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren lanpostu hutsak.

- Ikastetxe hauetan Haur eta Lehen Hezkuntzako espezialitateetan dauden lanpostu hutsak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu hutsak: Iruñeko García Galdeano HLHIPa, Iruñeko San Jorge HLHIPa, Iruñeko Rotxapea HLHIPa, Nicasio de Landa HLHIPa, Iruñeko San Frantzisko HLHIPa (A eta G ereduetan bakarrik), Uharte BHIa, Figarolgo Nuestra Señora de Ujué HLHIPa eta Zudairiko Las Amescoas EIPa.

- Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako espezialitateetako lanpostu hutsak, oinarrizko lanbide heziketako zikloak eta lanbide heziketa berezia eskaintzen duten ikastetxeetan.

- Bost unitate edo gutxiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako lanpostu hutsak.

Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda eguneratuko du, ebazpen bidez, arlo horren eskumena duen zerbitzuak arrazoizko proposamena aurkeztu ondoren, eta, betiere, Irakasleen Batzordeari aurretik kontsulta eginda.

d) Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera deituko zaie, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izanik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan dauden izangaiei eta proben deialdi baten bidez osatzen den berariazko zerrendan daudenei, baldin eta frogatzen badute desgaitasuna bateragarria dela lanpostuaren eginkizunak betetzearekin.

16. artikulua . Lanpostuari uko egitea.

1. Irakasle lanpostuak betetzeko aldi baterako kontrataziorako zerrendetan dauden izangaiek behin bakarrik egiten ahalko diote uko eskaintzen zaien nahitaezko lanpostuari. Halakoetan, ez daudela eskuragai agertuko da zerrenda guztietan.

Orobat, lokalizatzen ez diren izangaiak eta kontratazio eskaintzaren berri jaso ondoren telefono deiari erantzuten ez diotenak eskuragai ez egotera igaroko dira.

Izangai horiek zerrendetan eskuragai egotera itzultzea eskatzen ahalko dute, baina ikasturte bakoitzean behin baino ez. Orokorrean, eskaera egin eta 10 egun balioduneko epean aldatuko da izangaiaren egoera. Eskaintza bati uko egiten dioten izangaiak ez dira inola ere eskuragai egonen uko egin dioten azken eskaintzaren ondorioak hasten diren egunaren biharamuna baino lehen.

Aukera hori baliatu ondoren, izangaiak uko egiten badio nahitaezko lanpostu bati arrazoi justifikaturik gabe, eskuragai ez daudenen artean agertuko da dagozkion zerrenda guztietan ikasturte osorako.

2. Lanaldi partzialeko kontratu eskaintza bati uko egitea onartuko da lanaldi erdia baino gutxiagokoa bada, lanpostu ibiltaria bada, antzeko espezialitate batekoa bada edo espetxeko lanpostua bada. Horrelako kasuetan, izangaia zerrendako leku berean jarraituko du, eskuragai gisa.

Foru agindu honen 15.1 artikuluan aipatutako deietan baizik ez da onartuko uko egitea lanaldi osoaren %80tik beherako lanaldi partzialeko kontratu bati. Horrelako kasuetan, izangaia zerrendako leku berean jarraituko du, eskuragai gisa.

3. Artikulu honen aurreko ataletan ezarritakoa galarazi gabe, izangaiek uko egiten ahalko diote edozein kontratazio eskaintzari kasu hauetako batean badaude:

a) Erditze, adopzio edo harreragatik lizentzia izatea.

Aldi baterako kontrataziorako izangaiek erditze, adopzio edo harreragatik lizentzia badute, soldata hartuz nahiz hartu gabe, eskubidea izanen dute dei egiten zaienean dagokien lanpostua erreserba dakien, eta lizentzia aldia bukatzen denean hartu beharko dute lanpostu hori. Erreserbatu zaien lanpostua hartzen ez badute, ukoa justifikatutzat hartuko da.

b) Aitatasun baimena izatea.

c) Aldi baterako ezinduta egotea.

Kasu horietan, izangaia ez dagoela eskuragai agertuko da zerrenda guztietan, harik eta izangaiak berak eskuragai gisa agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. Eskuragai dagoela adierazten duen unean agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera, bai eta hura bukatu dela ere.

Eskaintza bati uko egiten dioten izangaiak ez dira inola ere eskuragai egonen uko egin dioten azken eskaintzaren ondorioak hasten diren egunaren biharamuna baino lehen.

4. Hurrengo ikasturteetan, deiak eginen dira izangaiek zerrendetan duten ordenaren arabera, eta ondoriorik gabe geldituko dira artikulu honetako arauak direla-eta aurreko ikasturtean eskuragai ez egoteko aplikatu ziren egoerak.

17. artikulua . Baztertzeak.

1. Ondoren aipatzen diren egoeretan dauden izangaiak kontrataziorako erabili den zerrendatik baztertuko dira, baina sartuta dauden gainerako zerrendetan eskuragai gisa agertuko dira:

a) Kontratua ezereztea probaldiak dirauen bitartean.

b) Kontratua ezereztea betetzen ari den lanpostuan aritzeko gaitasun faltaren ondorioz edo hari ez egokitzearen ondorioz gerora sortutako arrazoiengatik.

c) Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako kontratuari uko egitea, gutxienez ere 15 egun natural lehenago abisu emanda.

2. Ondoren azaltzen diren egoeretako batean dauden izangaiak sartuta dauden aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda guztietatik baztertuko dira:

a) Eskainitako eta izangaiak onartutako kontratua ez sinatzea.

b) Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako kontratuari uko egitea 15 egun natural lehenago abisua eman gabe, edo lanpostua abandonatzea.

c) Edozein kidego, espezialitate edo hizkuntzatarako sinatutako kontratua ezereztea irakasteko gaitasun faltaren ondorioz gerora sortutako arrazoiengatik.

d) Praktiketako funtzionario edo karrerako funtzionario izendatua izatea hezkuntza administrazio batek irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen prozedura batean. Kasu horretan, izangaia zer kidegotan izendatu den karrerako praktiketako funtzionario, haren maila bereko edo beheragoko baten zerrenda guztietatik baztertuko da.

e) Erretiroa hartzeko oro har ezarritako adina betetzea, salbu eta, adin horretara iritsita ere, izangaia gauza denean zerbitzu ematen jarraitzeko, indarra duen araudiaren arabera.

f) Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartzeko eskatzen diren baldintzetako bat betetzeari uztea.

3. Aldian behin, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen baten bidez onetsiko du artikulu honetan ezarritako kasuetako batean egoteagatik zerrendetatik baztertzen diren izangaien zerrenda. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da.

18. artikulua . Kontratua suntsiaraztea betetzen ari den lanpostuan aritzeko gaitasun faltaren ondorioz edo lanpostuari ezin egokitzearen ondorioz gerora sortutako arrazoiengatik.

1. Ikastetxeko zuzendariak ikusten badu kontrataturiko pertsona batek ez duela lanpostuan aritzeko gaitasunik edo ez dela egokitzen lanpostu horretara, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari txosten arrazoitu bat igorriko dio eskatuz has dadila kontratu hori bertan behera uzteko prozedura.

2. Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Irakasleen Batzordeari igorriko die txostena, hamar egun balioduneko epean idatziz jakinarazi dezaten zer iritzi duten kontratua bertan behera uzteko prozedura hasteaz.

3. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta Irakasleen Batzordearen txostenak jasota, edo hamar egun balioduneko epea igarotzen bada txostenik jaso gabe, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuak erabakiko du egokia den edo ez prozedura hastea, honako hauei jarraikiz:

a) Kontratua bertan behera uzteko prozedura hastea justifikatuta ez dagoela iritziz gero, espedientea artxibatuko da ebazpen arrazoitu baten bidez. Ebazpen hori dagokion ikastetxeko zuzendaritzari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Langileen Batzordeari jakinaraziko zaie.

b) Kontratua bertan behera uzteko prozedura hastea justifikatuta dagoela iritziz gero, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak prozedurari hasiera emateko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko zaio, behar diren egiaztatze lanak egin ditzan, interesdunari eta Langileen Batzordeari entzunaldia emanda.

4. Agerian gelditzen bada ustezko gaitasun falta horren atzean arrazoi medikoak daudela, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposatzen ahalko du kontraturiko langilea behar den prebentzio zerbitzura bideratu dezatela, indarreko legediarekin bat.

5. Bidezko diren egiaztapen lanak egin ondoren, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kontratudunaren irakasteko gaitasuna edo betetzen ari den lanpostuari dagokion espezialitatearekiko egokitzapena baloratzeko txosten bat prestatu, eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaritzari igorriko dio. Prozedura ebatzi baino lehen, interesdunari eta Irakasleen Batzordeari entzunaldia emanen zaie berriz.

6. Prozedura Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatuko da. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena negatiboa bada, ebazpen horretan interesdunarekin sinatutako kontratua ezereztatzea erabakiko da. Irakasteko gaitasuna negatiboki baloratzen bada, interesduna zerrenda guztietatik baztertuko da. Negatiboki baloratzen dena espezialitate batean aritzeko gaitasuna bada, edo betetzen ari den lanpostuarekiko egokitzapena, irakasle hori kontratatzeko erabili den zerrendatik baizik ez dute baztertuko.

7. Artikulu honetan araututako prozedura tramitatzen segitzen ahalko da interesdunarekin sinatutako kontratua bukatu bada ere, zertarako eta hurrengo batean pertsona hori kontratatua izan ez dadin gaitasunik ez duen espezialitate edo lanpostu batean aritzeko.

Lehen xedapeen gehigarria. Irakaskuntzako espezialitateak.

Foru agindu honetan xedatuta dagoenaren ondorioetarako, irakaskuntzako espezialitateak izanen dira arauz hala definituta daudenak, eta horiez gain, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zer irakasgai edo arlo emateko erabakitzen duen aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bereiziak eratzea, irakasgai horiek guztiak.

Zerrenda bereiziak eratzen ahalko dira, orobat, berariazko profil jakin batzuk dituztela frogatzen duten izangaiekin.

Bigarren xedapen gehigarria. Zerrenda desberdinak aldi berean.

1. Proben deialdi baten ondorioz berariazko zerrenda berriak eratuz gero, kidego, espezialitate eta hizkuntza horietan probarik gainditu gabe sartzeko dauden berariazko zerrendak deuseztatuko dira.

2. Proben deialdi baten bidez eratutako berariazko zerrenda egonda ere, Hezkuntza Departamentuak erabakitzen badu probarik gabe sartzeko berariazko zerrenda bat eratzea, lehentasuna emanen zaio proben deialdi baten bidez eratutako berariazko zerrendari.

Hirugarren xedapen gehigarria. Foru agindu honen I. eranskinean agertzen diren titulazio baldintzak eguneratzea.

Foru agindu honen I. eranskinean agertzen diren titulazio baldintzak etengabe eguneratuak izateko asmoz, zilegi izanen da Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez titulu berriak gehitzea, irailaren 12ko 1509/2008 Errege Dekretuaren bidez sortu zen Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroarekin bat etorriz.

Oro har, espezialitate jakin bat ematen ahalko dute, adierazten den titulazioaren jabe izan gabe ere, parekatzeko moduko prestakuntza osagarria duten pertsonek. Foru agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, irakasleak kasuan kasuko espezialitatean trebatzeko unibertsitate-masterra hartuko da parekatzeko moduko prestakuntza osagarritzat.

Lehen xedapen iragankorra. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren arabera eratuak; foru agindu horren bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren babesean eratutako zerrendak indarrean egonen dira harik eta beste kontratazio zerrenda batzuk eratzen diren arte foru agindu honetan ezarritakoaren arabera.

Bigarren xedapen iragankorra. Apirilaren 12ko 1081/2017 Ebazpena eta ekainaren 20ko 1772/2017 Ebazpena aplikatzearen ondorioz zerrendetatik baztertu zirenek frogatu beharreko prestakuntza pegagokikoa eta didaktikoa.

Foru agindu honek indarra hartzen duen unetik aurrera, prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatzeko Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 12ko 1081/2017 Ebazpenean ezarritako prozedura eta epeak ez betetzeagatik Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 20ko 1772/2017 Ebazpenaren bidez aldi baterako kontratazio zerrendetatik baztertu ziren izangaiek aukera izanen dute baztertuta gelditu ziren zerrenda horietan zeukaten tokia berreskuratzeko, baldin eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak berariaz ezarriko duen prozeduraren bidez frogatzen badute jaso dutela prestakuntza hori.

Xedapen iragankor hau ez zaie aplikatuko sartzeko deialdi berrien xede diren espezialitate eta hizkuntzei dagozkien zerrendei.

Hirugarren xedapen iragankorra. Kontratazio zerrendetan jarraitzea foru agindu honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Foru agindu honen 6. artikuluan ezarritakoa aplikatzen hasiko da hautapen probak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten dituzten prozeduren ondorioz sortzen diren zerrendetan, hala lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendetan, nola zerrenda orokorretan. Ordura arte, zerrendetan jarraitzeko ezinbesteko baldintza izanen da deitzen diren oposizioetan parte hartzea.

2012tik atzerako deialdietako kalifikazioak ez dira inola ere gordeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak, eta, zehazki, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 51/2018 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratazioaren bidez irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi zituena.

Azken xedapenetako lehena. Foru agindu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari eta, hark eskuordetuta, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari ahalmena ematen zaie foru agindu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA.

I. ERANSKINA

Vínculo a objeto

II. ERANSKINA

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa, zerrenda orokorra eratzeko eta berrantolatzeko

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

I. ATALA.-IRAKASLE LANETAN EMANDAKO ZERBITZUAK (10,000 puntu gehienez).

Gehienez hamar urte hartuko dira kontuan, eta haietako bakoitza hurrengo azpiataletako bakar batean baloratuko da.

1.1.    Izangaiaren helburu den kidegoko espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0833 puntu.

1,000 puntu

1.2. Izangaiaren helburu den kidegoaz besteko kidegoetako espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0416 puntu.

0,500 puntu

1.3. Izangaiaren helburu den kidegoko hezkuntza maila edo etapa bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0416 puntu.

0,500 puntu

1.4. Izangaiaren helburu den kidegoko hezkuntza maila edo etapa bera ez den espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0208 puntu.

0,250 puntu

II. ATALA.-PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (5,000 puntu gehienez).

Atal honetan honako merezimendu hauek hartuko dira kontuan, eta sarrerako hautapen prozedurako deialdiaren arabera baloratuko dira:

2.1.    Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Azpiatal honetan, bakar-bakarrik baloratuko da behar den kidegoan sartzeko orokorki eskatzen den titulazio mailaren arabera izangaiak alegatzen duen tituluaren ikasketa-espedientearen batez besteko nota, honela kalkulatua:

0tik 10era bitarteko eskala 0tik 4ra bitarteko eskala

6tik 6,99ra bitarte 1,5etik 1,99ra bitarte

7tik 8,49ra bitarte 2tik 2,74ra bitarte

8,5etik 10era bitarte 2,75etik 4ra bitarte

1,000 puntu

1,250 puntu

1,500 puntu

2.2. Graduondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira:

1,000 puntu

2.2.2. Doktore titulua izateagatik:

1,000 puntu

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik:

0,500 puntu

2.3. Unibertsitateko beste titulazio batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan izaera orokorrarekin sartzeko baldintza gisa alegatutakoez beste batzuk, honela baloratuko dira:

2.3.1. Lehen zikloko tituluak:

diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:

1,000 puntu

2.3.2. Bigarren zikloko tituluak:

lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik:

1,000 puntu

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

Hizkuntza eskola ofizialek, musikako kontserbatorio profesionalek eta goi mailakoek eta arte eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

a)      Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko:

b)      Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri bakoitzeko:

c)       Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

d)      Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

e)      Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko:

0,500 puntu

0,500 puntu

0,200 puntu

0,200 puntu

0,200 puntu

III. ATALA.-BESTE MEREZIMENDU BATZUK (2,000 puntu gehienez).

Sarrerako hautapen prozedurako deialdian ezarritakoak izanen dira atal honetan baloratu beharreko merezimenduak.

IV. ATALA.-OPOSIZIOALDIKO NOTA.

Atal honetan baloratuko dira oposizioaldiko bi probetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

Merezimendu baremoaren xedapen osagarria:

Baremoan aurreikusitako atalak bakar-bakarrik aplikatuko zaizkio izangaiek epe barnean aurkeztutako merezimenduei, hots, zerrenda orokorra eratzeko erabiltzen den sarrerako hautapen prozedurarako eskabideak aurkezteko epean aurkeztutakoei.

I. ataleko azpiataletako puntuazioak (Irakasle lanetan emandako zerbitzuak) %50 handituko da baldin irakasle lana Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan egin bada.

III. ERANSKINA

III. ERANSKINA

IZANGAIEN BERARIAZKO ZERRENDETARAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

A) Baldintza gisa eskatutako tituluaren espediente akademikoa:

MEREZIMENDUA

FROGAGIRIAK

Ezinbesteko baldintza gisa izangaiak alegatzen duen tituluaren ikasketa-espedientearen batez besteko nota baloratuko da bakar-bakarrik, 0-10 eskalan.

Batez besteko nota 0-4 eskalan bakarrik agertzen bada, 0-10 eskalara bihurtuko da, eranskin honen B) letrako taulari jarraikiz.

Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

Nahiko: 5,5.

Ongi: 6,5.

Oso ongi: 7,5.

Bikain: 9.

Ohorezko matrikula: 10.

Espediente akademikoan ez bada berariaz agertzen batez beteko nota edo ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren fotokopia aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota 5 dela.

Izangaiak ziurtagiri akademiko pertsonala igorri beharko du, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko den.

Nolanahi ere, aurkeztutako ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1.       Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, salbu euskarazkoak eta tituluak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

2.       Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira. Dena dela, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

B) Bihurketa taula:

0-4

0-10

0-4

0-10

0-4

0-10

1,00

5,00

2,00

7,00

3,00

9,00

1,01

5,02

2,01

7,02

3,01

9,01

1,02

5,04

2,02

7,04

3,02

9,02

1,03

5,06

2,03

7,06

3,03

9,03

1,04

5,08

2,04

7,08

3,04

9,04

1,05

5,10

2,05

7,10

3,05

9,05

1,06

5,12

2,06

7,12

3,06

9,06

1,07

5,14

2,07

7,14

3,07

9,07

1,08

5,16

2,08

7,16

3,08

9,08

1,09

5,18

2,09

7,18

3,09

9,09

1,10

5,20

2,10

7,20

3,10

9,10

1,11

5,22

2,11

7,22

3,11

9,11

1,12

5,24

2,12

7,24

3,12

9,12

1,13

5,26

2,13

7,26

3,13

9,13

1,14

5,28

2,14

7,28

3,14

9,14

1,15

5,30

2,15

7,30

3,15

9,15

1,16

5,32

2,16

7,32

3,16

9,16

1,17

5,34

2,17

7,34

3,17

9,17

1,18

5,36

2,18

7,36

3,18

9,18

1,19

5,38

2,19

7,38

3,19

9,19

1,20

5,40

2,20

7,40

3,20

9,20

1,21

5,42

2,21

7,42

3,21

9,21

1,22

5,44

2,22

7,44

3,22

9,22

1,23

5,46

2,23

7,46

3,23

9,23

1,24

5,48

2,24

7,48

3,24

9,24

1,25

5,50

2,25

7,50

3,25

9,25

1,26

5,52

2,26

7,52

3,26

9,26

1,27

5,54

2,27

7,54

3,27

9,27

1,28

5,56

2,28

7,56

3,28

9,28

1,29

5,58

2,29

7,58

3,29

9,29

1,30

5,60

2,30

7,60

3,30

9,30

1,31

5,62

2,31

7,62

3,31

9,31

1,32

5,64

2,32

7,64

3,32

9,32

1,33

5,66

2,33

7,66

3,33

9,33

1,34

5,68

2,34

7,68

3,34

9,34

1,35

5,70

2,35

7,70

3,35

9,35

1,36

5,72

2,36

7,72

3,36

9,36

1,37

5,74

2,37

7,74

3,37

9,37

1,38

5,76

2,38

7,76

3,38

9,38

1,39

5,78

2,39

7,78

3,39

9,39

1,40

5,80

2,40

7,80

3,40

9,40

1,41

5,82

2,41

7,82

3,41

9,41

1,42

5,84

2,42

7,84

3,42

9,42

1,43

5,86

2,43

7,86

3,43

9,43

1,44

5,88

2,44

7,88

3,44

9,44

1,45

5,90

2,45

7,90

3,45

9,45

1,46

5,92

2,46

7,92

3,46

9,46

1,47

5,94

2,47

7,94

3,47

9,47

1,48

5,96

2,48

7,96

3,48

9,48

1,49

5,98

2,49

7,98

3,49

9,49

1,50

6,00

2,50

8,00

3,50

9,50

1,51

6,02

2,51

8,02

3,51

9,51

1,52

6,04

2,52

8,04

3,52

9,52

1,53

6,06

2,53

8,06

3,53

9,53

1,54

6,08

2,54

8,08

3,54

9,54

1,55

6,10

2,55

8,10

3,55

9,55

1,56

6,12

2,56

8,12

3,56

9,56

1,57

6,14

2,57

8,14

3,57

9,57

1,58

6,16

2,58

8,16

3,58

9,58

1,59

6,18

2,59

8,18

3,59

9,59

1,60

6,20

2,60

8,20

3,60

9,60

1,61

6,22

2,61

8,22

3,61

9,61

1,62

6,24

2,62

8,24

3,62

9,62

1,63

6,26

2,63

8,26

3,63

9,63

1,64

6,28

2,64

8,28

3,64

9,64

1,65

6,30

2,65

8,30

3,65

9,65

1,66

6,32

2,66

8,32

3,66

9,66

1,67

6,34

2,67

8,34

3,67

9,67

1,68

6,36

2,68

8,36

3,68

9,68

1,69

6,38

2,69

8,38

3,69

9,69

1,70

6,40

2,70

8,40

3,70

9,70

1,71

6,42

2,71

8,42

3,71

9,71

1,72

6,44

2,72

8,44

3,72

9,72

1,73

6,46

2,73

8,46

3,73

9,73

1,74

6,48

2,74

8,48

3,74

9,74

1,75

6,50

2,75

8,50

3,75

9,75

1,76

6,52

2,76

8,52

3,76

9,76

1,77

6,54

2,77

8,54

3,77

9,77

1,78

6,56

2,78

8,56

3,78

9,78

1,79

6,58

2,79

8,58

3,79

9,79

1,80

6,60

2,80

8,60

3,80

9,80

1,81

6,62

2,81

8,62

3,81

9,81

1,82

6,64

2,82

8,64

3,82

9,82

1,83

6,66

2,83

8,66

3,83

9,83

1,84

6,68

2,84

8,68

3,84

9,84

1,85

6,70

2,85

8,70

3,85

9,85

1,86

6,72

2,86

8,72

3,86

9,86

1,87

6,74

2,87

8,74

3,87

9,87

1,88

6,76

2,88

8,76

3,88

9,88

1,89

6,78

2,89

8,78

3,89

9,89

1,90

6,80

2,90

8,80

3,90

9,90

1,91

6,82

2,91

8,82

3,91

9,91

1,92

6,84

2,92

8,84

3,92

9,92

1,93

6,86

2,93

8,86

3,93

9,93

1,94

6,88

2,94

8,88

3,94

9,94

1,95

6,90

2,95

8,90

3,95

9,95

1,96

6,92

2,96

8,92

3,96

9,96

1,97

6,94

2,97

8,94

3,97

9,97

1,98

6,96

2,98

8,96

3,98

9,98

1,99

6,98

2,99

8,98

3,99

9,99

IV. ERANSKINA

IV. ERANSKINA

ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IRAKASLE LANPOSTUAK TELEMATIKA BIDEZ ESLEITZEKO PROZEDURA (LANPOSTUEN ESLEIPEN TELEMATIKOA)

Lehena:

Prozedura hau aplikatuko da Hezkuntzako Departamentuak onetsitako indarreko zerrendetan dauden langileei dei orokorra egiteko, foru agindu honen 3. artikuluan ezarritako lehentasun ordenari jarraikiz, eta, orobat, kontratuak telematika bidez esleitzeko, hala ikasturtearen hasieran nola ikasturtea hasi ondoren sortzen diren kontratazio beharrak betetzeko.

Prozedura hau aplikatuko da, halaber, ikasturte bakoitza hasi baino lehen egindako irakasle lanpostuen esleipenaren ondoren sortzen diren kontratazio beharrak betetzeko.

Bigarrena:

Lanpostuak esleitzeko ekitaldiak telematika bidez eginen dira eta haien deialdiak Hezkuntza Departamentuaren webgunean iragarriko dira.

Oro har, ikasturtea hasi aurretik lanpostuak esleitzeko ekitaldien deialdiak udan eginen dira (ekainean, uztailean eta abuztuan).

Ikasturtea hasi ondoren, lanpostuak esleitzeko ekitaldietarako deiak astelehen, asteazken eta ostiraletan eginen dira oro har, bete beharreko hezkuntza beharren eta kontratazioaren presaren arabera.

Aldian aldiko ekitaldi horietan lanpostuak batuta eskainiko dira, haiek betetzeko erabiltzen den zerrendaren arabera. Eskaintza horietan informazio hau sar daiteke:

- Identifikatzailea.

-Zerrenda (kidegoa, espezialitatea eta hizkuntza).

-Herria.

-Ikastetxea.

-Lanpostu mota (lanpostu hutsa edo ordezkapena).

-Profilak.

-Lanaldia (osoa edo partziala).

-Ibiltaritzak.

-Trebetasunak.

-Kontratuaren hasiera eguna.

-Kontratua bukatzeko mugaeguna.

-Ordezkapenaren arrazoia (ordezkapen kasuan soilik).

-Oharrak.

Salbuespenez, espezialitate edo hizkuntza bati dagozkion izangaien zerrendak erabiltzen ahalko dira antzeko beste espezialitate bateko lanpostuak aldi baterako kontratazioekin betetzeko, foru agindu honen 15.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Hirugarrena:

Prozedura honetan parte har dezakete espezialitate eta hizkuntza bakoitzean indarra duten zerrendetan dauden pertsonek, deialdi bakoitza argitaratzen den unean eskuragai badaude, prozedura honetan ezartzen diren modalitateekin bat.

1. Parte hartzeko betebeharrak:

Lanpostuen esleipen telematikoa egiteko ekitaldian parte hartzeko eta, edonola ere, irakasle kontratu baten esleipen-hartzailea izateko, beharrezkoa izanen da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda indardunetakoren batean egotea, foru agindu honetan ezarritako baldintza orokorrak eta titulaziokoak betetzea eta erabiltzailearen ziurtagiri bat (NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala) edo NANa+PINa egiaztagiria edukitzea, edo Hezkuntza Departamentuak kasuan-kasuan sarrerarako ezar ditzakeen egiaztagarriak.

1.2. Partaidetza motak:

Hezkuntza Departamentuak, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean eta lanpostuak esleitzeko ekitaldi bakoitzean, lanpostuak esleitzeko ekitaldira dei eginen die izangaiei, nahitaez eta/edo borondatez ager daitezen:

1.2.1. Nahitaezko parte-hartzea: izangai zerrendetan duten tokiaren arabera nahitaez parte hartu behar dutenentzat, Hezkuntza Departamentuak lanpostuen esleipen telematikoaren ekitaldi bakoitzean bete nahi dituen beharren kopurua kontuan harturik. Parte hartzeko modalitate honen bidez deitzen diren izangaiak eranskin honen 7. atalean ageri denari lotuta geldituko dira.

1.2.2. Borondatezko parte-hartzea: aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan ageri diren gainerakoentzat izanen da, alegia, lanpostuen esleipen telematikoaren ekitaldian nahitaez parte hartu behar izan gabe, borondatez parte hartu nahi dutenentzat, lanpostuak nahitaez parte hartu duten izangaiekin betetzen ez diren kasurako. Izangai horiei ez zaie aplikatuko eranskin honen 7. atalean ezarritakoa.

1.2.3. Beste dei batzuekin bat egitea: foru agindu honen 15. artikuluari jarraikiz, gerta daiteke lanpostuak esleitzeko prozedura telematiko baterako deia bat etortzea presagatik egiten diren banakako telefono deiekin. Banakako eskaintza onartuz gero, esleipen telematikoaren deialditik kanpo geldituko da automatikoki izangaia.

Laugarrena:

Izangai batek, nahitaezko deia jaso arren, uko egin diezaioke nahitaezko izaera ez duten lanpostuak hautatzeari, foru agindu honen 16. artikuluaren arabera.

Era berean, foru agindu honen 12.2 artikuluaren arabera ezaugarri hauek dituzten lanpostuak ez dira nahitaezkoak izanen izangaientzat:

-Izangaiak frogatu ez duen profil bat (edo gehiago) dutenak.

-Musikarekin, Gorputz Hezkuntzarekin, Hizkuntza Modernoarekin edo, gaztelaniazko ikastetxeetan, euskararekin osatzen direnak, baldin eta izangaia ez bada agertzen lanpostua osatzeko esleitzen diren espezialitateen edo hizkuntzen kontratazio zerrendetan.

-Beste trebetasun instrumental edo tekniko batzuk eskatzen dituztenak.

Deia espresuki jasotzen duen izangai batentzat nahitaezkoa den lanpostu bati uko egitearen ondorioak foru agindu honen 16. artikuluan ezarrita daude.

Bosgarrena:

Lanpostuen esleipen telematikoaren ekitaldirako deia jasotzen duten izangaiek deialdi horretarako eskaera aurkezten ahalko dute parte hartzeko epea irekita dagoen bitartean.

Deialdia argitaratzen den unean izangaia zein zerrendatan dagoen prest, horren araberako eskaintzen poltsatik eginen da lanpostuen hautaketa, izangaiak ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

Eskaera aurkeztutakoan, izangaiak horren frogagiria lortuko du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean eman zaion sarrera zenbakiarekin. Eskaerak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, izangaiek baliogabetu ditzateke aurkeztu dituzten eskaerak. Deialdi bakoitzean aurkezten den azken eskaerak bakarrik izanen du balioa.

Era berean, aurkezpen epea irekita dagoen bitartean, salbuespenez eta justifikatutako arrazoirik badago, Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du izangai bat deialditik kanpo uztea edo eskaintza bat deialditik kentzea.

Seigarrena:

Hezkuntza Departamentuak deialdi bakoitza ebatziko du, orokorrean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egun berean edo bukaera horren ondoko egunean, eta, betiere, hurrengo deialdia argitaratu baino lehen.

Izangaiak adierazitako lehentasun hurrenkeraren arabera esleituko dira lanpostuak, kasuan kasuko zerrendan izangaiek duten ordenaren eta, hala denean, profilen arabera.

Indarrik gabe geldituko dira deialdietan parte hartzeko foru agindu honetan ezarritako baldintza orokorrak eta titulaziokoak betetzen ez dituzten parte-hartzaileei esleitutako destinoak.

Esleipenaren gaineko behin betiko ebazpena eman baino lehen, Hezkuntza Departamentuak zilegi du deialdi bakoitzaren behin-behineko ebazpen bat ematea, akatsak zuzentzeko eta izangaiek erreklamazioak egin ditzaten.

Zazpigarrena:

Aldi baterako kontrataziorako izangai bat, lanpostu ukaezinak esleitzeko ekitaldira nahitaez agertzeko deia jasota ere, ekitaldira agertzen ez bada, eta, agertuz gero, zerrendetan duen hurrenkeragatik lanposturen bat egokitu izan balitzaio, eskuragai ez egotera igaroko da zerrenda guztietan, foru agindu honen 16.1 artikuluari jarraikiz eta artikulu horretan ageri diren ondorioekin.

Zerrendetan berriz eskuragai egoteko aukera eta, beraz, lanpostuen esleipen telematikoa egiteko hurrengo prozeduretan parte hartzeko aukera, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da.

Zortzigarrena:

Hezkuntza Departamentuak www.educacion.navarra.es webgunean jarriko du lanpostuen esleipen telematikorako deialdi bakoitzaren ebazpenaren emaitza. Aipatu ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako. Halaber, Hezkuntza Departamentuak, informazioa emateko asmoz bakar-bakarrik, zilegi du deialdi bakoitzaren ebazpenaren emaitza posta elektronikoz eta sms mezuz jakinaraztea eskainitako lanposturen baten esleipena jaso duten izangaiei. Baliabide berak erabiliko dira kontratua zein ikastetxetan sinatu behar duten jakinarazteko.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web