(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

326/2019 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 15EKOA, NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTU BIHURTZEN DUENA NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTERIAREN INSTITUTUA, ETA HAREN ESTATUTUAK ONESTEN DITUENA Nota de Vigencia-Nota de Vigencia.

BON N.º 235 - 28/11/2019



  I. TITULUA. IZAERA ETA ESKUMENAK


  II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

  I. KAPITULUA. ZUZENDARITZA ORGANOAK

  II. KAPITULUA. GOBERNU KONTSEILUA

  III. KAPITULUA. KUDEAKETAKO ZUZENDARITZA

  IV. KAPITULUA. UNITATE ORGANIKOAK

  V. KAPITULUA. ATALAK

  VI. KAPITULUA. ZENTROAK

  VII. KAPITULUA. KIDE ANITZEKO ORGANOAK


  III. TITULUA. ONDAREA, BALIABIDE EKONOMIKOAK, AURREKONTUAK ETA EKONOMIAKO ETA KONTABILITATEKO ARAUBIDEAK


  IV. TITULUA. LANGILEAK


  V. TITULUA. EGINTZEN ARAUBIDE JURIDIKOA


Atariko

Abuztuaren 6ko 22/2019 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura. Kultura eta Kirol Departamentuari emandako eskumenen artean daude, besteak beste, kirola sustatzea, bizi kalitatea hobetzeko funtsezkoa delako, eta kirol azpiegiturak arautzea eta hobetzea.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu horrek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari ematen dizkio gazteriaren arloko eskumenak.

Gizartearen funtsezko atal bat da kirola, bizikidetzarako eta gizartearen eta gizabanakoen ongizaterako giltzarri baita, eta herritarren osasunaren eta hezkuntzaren oinarrizko osagai. Hori dela eta, administrazio publikoek kirolerako politikak beren gain hartu behar dituzte, herritarrei eman behar dieten beste zerbitzu bat delako. Horregatik sortu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta arlo hori kudeatu du 1991. urtetik.

Gaur egun, bistakoa da kirolari modu globalizatuan ekin behar zaiola, herritar guztiei begiratuta, eta ez, bakar-bakarrik, gutxi gorabehera araututa dauden kirol entitate antolatuetan modu batera edo bestera parte hartzen dutenei. Horrela, bada, kirol federazioen, kluben eta, oro har, kirol lehiaketen inguruan antolatzen den jarduera fisikoaz gain kontuan hartu dira, era berean, guztientzako kirola, ariketa fisikoa osasun iturri gisa ulertua, eskola inguruan egiten den kirola, udal kirola eta nork bere kasa egiten duena. Bide horretan, gainera, kirolaren balioak sustatu dira, eta emakumezkoen kirola bultzatu da, baita eskola adinean egiten dena ere, diziplina anitzeko jarduera baita, hezitzailea, integratzailea eta espezializatu gabea.

Horrez gain, badira gainditzeko zenbait erronka kirol instalazioen arloan, Nafarroako kirol azpiegituren sarea sustatu, bultzatu eta hobetu behar baita, mailaka.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtu beharra dago orain arte Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutu izandakoa, kirol arloaz soilik arduratuko den erakundea izan dadin.

Orobat, erakunde autonomo berriaren estatutuak onetsi behar dira. Nafarroako Gobernuari dagokio hori egitea, halaxe xedatu baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan.

Abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura onetsi da, eta urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 15ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu Bakarra. Aldaketa egitea eta estatutuak onestea.

Lehen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua zena Nafarroako Kirolaren Institutua da orain, eta hark kirol arloan zituen eskumenak bere egiten ditu. Horrez gain, aipatu erakunde autonomo horren estatutuak onesten dira, eta foru dekretu honi atxiki zaizkio, eranskin gisa.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Lege erreferentziak.

Indarreko araudian egiten diren aipamen organiko eta funtzionalak, eragiten dietenak foru dekretu honetan esleitutako eginkizunei, ulertuko da egiten zaizkiela foru dekretu honetan bertan araututako organo eta unitateei.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak berrestea.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, aurrerantzean Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izanen dena.

b) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren zuzendariordearena, aurrerantzean Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren zuzendariorde izanen dena.

c) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren zuzendariordearena, aurrerantzean Nafarroako Kirolaren Institutuko Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren zuzendariorde izanen dena.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Atalburutza berria betetzeko baldintzak.

Baldintza hauek bete behar dira foru dekretu honen bitartez sortzen den atalburutzan jarduteko:

- Araubide Juridikoaren Atala.

Maila: A.

Lanpostua: administrazio publikoko teknikari lanpostu baterako izendatu izana (arlo juridikokoa).

Laugarren Xedapen Gehigarria. Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzea.

Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

“Artikulu bakarra.-Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu oinarrizko egituran:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Nafarroako Kirolaren Institutua izeneko erakunde autonomoa Kultura eta Kirol Departamentuari atxikita egonen da”.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Aldaketa, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluan.

Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da. Horrela idatzita geldituko da:

“3. artikulua. Kultura eta Kirol Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu egituran:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoa Kultura eta Kirol Departamentuari atxikitzen zaio”.

Xedapen Iragankor Bakarra. Administrazio unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, zehazki, abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak.

Azken Xedapenetako Lehena. Erregelamendua garatzeko ahalmena.

Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrari baimena ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.-Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK

I. TITULUA. IZAERA ETA ESKUMENAK

1. artikulua . Izaera.

Nafarroako Kirolaren Institutua administrazio izaerako erakunde autonomoa da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

2. artikulua . Atxikipena eta babesa.

Nafarroako Kirolaren Institutua, bere helburuak betetzeko, Kultura eta Kirol Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen menpean dago. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

3. artikulua . Eskumenak.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuari eskumen hauek dagozkio:

a) Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legeak Foru Komunitateko Kirol Administrazioari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari esleitzen dizkienak.

b) Berariazko legediak ondarearen, kontratuen, aurrekontuen, kontabilitatearen, finantza kontrolaren eta langileriaren arloetan erakunde autonomoei esleitzen dizkienak.

2. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Kirolaren Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bultzatzea eta kudeatzea kirolaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak, eta horien jarraipena egitea.

b) Atxikirik dituen zentro eta instalazioak kudeatzea, baita horietan egiten diren mantentze eta berritze lanak, inbertsioak eta ekipamenduak ere.

c) Laguntza eta dirulaguntzetarako programak zuzentzea eta kudeatzea.

d) Aholkuak eta informazioa ematea bere eskumenekoak diren arloen gainean, bat etorriz estatutu hauetan xedatutakoarekin.

e) Nafarroako Kirolaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

f) Esleitzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun, indarra duen antolamendu juridikoarekin bat.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. ZUZENDARITZA ORGANOAK

4. artikulua . Zuzendaritza organoak.

Honako hauek dira Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendaritza organoak:

1. Gobernu Kontseilua.

2. Kudeaketako Zuzendaritza.

3. Kirolaren Zuzendariordetza.

4. Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetza.

II. KAPITULUA. GOBERNU KONTSEILUA

5. artikulua . Osaera.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

a) Kontseiluburua: Kultura eta Kirol Departamentuaren titularra.

b) Kontseiluburuordea: Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzaren titularra.

c) Kontseiluko kideak:

1. Kirolaren Zuzendariordetzaren titularra.

2. Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren titularra.

d) Idazkaria: administrazio publikoko teknikari bat (adar juridikoa) Nafarroako Kirolaren Institutura atxikitakoa.

2. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

3. Gobernu Kontseiluak, bidezko baderitzo, baimena ematen ahalko die kirol organo eta entitateen ordezkariei bilkuretan parte har dezaten. Hitza izanen dute, baina botorik ez.

6. artikulua . Ahalmenak.

Honako ahalmen hauek dagozkio Gobernu Kontseiluari:

a) Urtero, erakunde autonomoaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenari buruzko txostenak egitea.

b) Erakundearen zuzendaritza eginkizunak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

c) Onestea zentro eta instalazio berekiak erabiltzeko prezio publikoen araubidea.

d) Arduratzea Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzaren titularrak premiaz hartu beharreko erabakiez.

7. artikulua . Gobernu Kontseiluko buruaren ahalmenak.

1. Honako ahalmen hauek izanen ditu Nafarroako Kirolaren Institutuaren Gobernu Kontseiluko buruak:

a) Gobernu Kontseiluaren bilkuretarako deia egitea, eguneko gai zerrenda finkatzea, bilkuretako buru izatea eta horiek zuzentzea.

b) Gobernu Kontseiluaren erabakiak eta haren jardunari buruzko arauak betearaztea.

2. Postua hutsik dagoenean, kontseiluburua kanpoan edo eri dagoenean edo justifikatutako gainerako kasuetan, kontseiluko buruordeak ordezkatuko du.

8. artikulua . Idazkaritza.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuko administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa) Kontseiluaren bilkuretan hartuko du parte, hitza duela baina botorik ez, eta Gobernu Kontseiluko idazkaritzako eginkizunetan arituko da.

2. Kontseiluko idazkariak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestatzea Gobernu Kontseiluaren lanak, buruordearekin elkarlanean, buruaren jarraibideei jarraikiz, eta egitea erabakiak betearazteko tramiteak.

b) Gobernu Kontseiluaren bilkuren aktak egitea, hartzen diren erabakien fede ematea eta eskatzen diren ziurtagiriak luzatzea, Gobernu Kontseiluaren liburu eta dokumentuak zaintzea eta deialdiak egitea.

c) Agintzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.

9. artikulua . Funtzionamendua.

1. Gobernu Kontseilua nahitaez urtean behin bilduko da bilkura arruntean. Bilkura bereziak kontseiluburuak dei egiten duenean eginen dira.

2. Gobernu Kontseiluaren funtzionamenduaren araubidea da oro har ezarrita dagoena martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean, zeinak hizpide baititu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala.

10. artikulua . Aholkularitza.

Gobernu Kontseiluak noiznahi eskatzen ahalko du beste pertsona batzuen aholkua, baldin haien esku-hartzea egokitzat jotzen badu daukaten ezagutza, prestakuntza, izen on edo beste arrazoi batzuengatik. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

III. KAPITULUA. KUDEAKETAKO ZUZENDARITZA

11. artikulua . Izendapena eta kargutik kentzea.

1. Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko du Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrak proposaturik.

2. Kargua hutsik dagoenean, edo zuzendari kudeatzailea kanpoan edo eri dagoenean, edo ezin jardun duenean, haren ordez Kirolaren Zuzendariordetzaren titularra arituko da. Hori ere aipatutako egoeraren batean baldin badago aldi berean, Azpiegituren eta Garapen Estrategikoko Zuzendariordetzaren titularrak ordeztuko du.

12. artikulua . Eginkizunak.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Lidergoari heltzea Nafarroako kirol politikan, zenbait kirol eragilerekin batera.

b) Lidergo aktiboan jardutea erakunde autonomoaren kudeaketan, bere gain hartuta funtzionamenduaren erantzukizun nagusia.

c) Erakundearen ordezkari gorena izatea.

d) Nafarroako Kirolaren Institutuaren eskumenekoak diren instalazio, zentro eta organoen jarduera guztiak zuzentzea, kudeatzea eta barrutik antolatzea.

e) Gobernu Kontseiluko erabakiak eta haren buruarenak bete eta betearaztea.

f) Erakunde autonomoari atxikiriko instalazio eta zentroen funtzionamendurako irizpideak onestea.

g) Txostenak egitea Nafarroako Gobernuak edo Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrak espedienteak ebazteko oinarri hartzen dituzten proposameneni buruz.

h) Erakundeak jarduteko behar diren administrazio ebazpenak ematea eta administrazio egintzak bete daitezen agintzea.

i) Presako kasuetan, beharrezkoak diren ebazpenak ematea Nafarroako Kirolaren Institutuaren eskumeneko gaietan, eta Gobernu Kontseiluari horien berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

j) Kontratazio administratiboaren arloan indarra duen araudiak erakunde autonomoen ordezkariei kontratuak egiteko ematen dizkien ahalmenak.

k) Erakunde autonomoak jarduteko beharrezkoak diren gastu xeheak baimentzeko ahalmena, aurrekontuei, ekonomiari eta kontratuei buruzko araudiak zuzendaritza nagusi baten titularrei ematen diena.

l) Nafarroako Kirolaren Institutuari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak eta auzibide zibila eta lan auzibidea baino lehenagoko erreklamazioak ebaztea, langileriaren arloko erreklamazioak izan ezik.

m) Era guztietako gastu ekonomikoak baimentzea eta xedatzea, ordaintzeko betebeharrak aitortzea eta erakundearen aurrekontu aurreproiektuaren proposamena aurkeztea, bat etorriz arlo horretan indarra duen araudian ezarritakoarekin.

n) Nafarroako Kirolaren Institutuaren helburuak ezartzea eta urteroko memoria eta jarduteko programak prestatzea.

ñ) Bitarte baterako izendatzea Nafarroako Kirolaren Institutuko atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako beste unitate batzuetako buruak, behin aldeko txostena eman ondoren funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak.

o) Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

p) Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako langileek falta oso astunak eta astunak eginez gero, diziplinazko espedienteak irekitzea.

q) Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako langileek falta astunak eta arinak eginez gero, diziplinazko espedienteak ebaztea.

r) Langileriari buruzko araudiak erakunde autonomoei arlo horretan ematen dizkien gainerako eskudantziak.

s) Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrak, bere kargua dela eta, agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

13. artikulua . Eginkizunak eskuordetzea.

Kudeaketako Zuzendaritzaren titularrak bere eskudantzia batzuen erabilera eskuordetu diezaiekete erakunde autonomoaren zuzendariordetzen titularrei, indarra duten legeetan ezarritakoarekin bat.

IV. KAPITULUA. UNITATE ORGANIKOAK

14. artikulua . Nafarroako Kirolaren Institutuaren unitate organikoak.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuak unitate organiko hauek ditu bere egituran, zuzenean Kudeaketako Zuzendaritzaren mendean:

a) Kirolaren Zuzendariordetza.

b) Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetza.

c) Administrazio eta Kudeaketa Atala.

d) Araubide Juridikoaren Atala.

2. Unitate organiko horietako bakoitzaren titularrak bere eginkizunei helduko die elkarrekiko lankidetzaren printzipioan oinarrituta, beste unitate batzuen eskudantziak galarazi gabe, eta erakundeko Kudeaketako Zuzendaritzaren goi plangintzaren, zuzendaritzaren eta koordinazioaren pean.

15. artikulua . Izendapena.

Zuzendariordeen izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak erabakiko du askatasunez, foru dekretu bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrak proposatuta.

16. artikulua . Kirolaren Zuzendariordetza.

1. Kirolaren Zuzendariordetzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako kirol federazioak eratzeko baimena ematea eta haien estatutu eta erregelamenduak onestea.

b) Nafarroako Foru Komunitatean dauden kirol moten eta espezialitateen aitorpena kudeatzea.

c) Elkarteak eta bestelako kirol entitateak onartu ahal izateko, kirolari buruzko araudiak eskatzen dituzten betebeharrak betetzen direla begiratzea.

d) Nafarroako kirol federazioak eta, hala badagokio, Nafarroako beste kirol entitate batzuk koordinatu eta babestea eskuordetu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.

e) Nafarroako lehiaketa ofizialak antolatzea, kalifikatzea eta haien antolaketa gainbegiratzea.

f) Derrigorrezko eskolatze adina dutenentzako Nafarroako kirol txapelketa ofizialak antolatzea, edo hala badagokio, beste batzuek antolatzeko baimena ematea.

g) Nafarroako kirol federazioen bidez eta hala bide denean Nafarroako beste kirol erakundeen bidez, Nafarroako selekzioak osatzen dituzten kirolariak izendatzea.

h) Nafarroako lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen ikur eta ezaugarriak sustatzea.

i) Nafarroako errendimenduko kirolarien kalifikazioa kudeatzea, eta bere gain hartzea errendimenduko kirolaren arloko indarreko legediak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eginkizun guztiak.

j) Dopina saihestea eta kontrolatzea, kirol federazioekin, Estatuko Administrazioarekin eta, bidezko bada, bestelako entitate publiko edo pribatuekin elkarlanean.

k) Ohiz kanpokotzat jotzen diren ikuskizun eta kirol jarduera publikoak egiteko baimenak kudeatzea.

l) Elkarlanean aritzea Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroarekin (CEIMD) kirol arloko ikerketa zientifikoan eta kirolarien eta beste pertsona fisiko batzuen baldintza fisikoen hobekuntzan eta jarraipen medikoan (adineko pertsonak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta obesitatea duten haurrak).

m) Kirolari eta jarduera fisikoari loturiko Nafarroako industria eta zerbitzu sektoreen lehiakortasuna, modernizazioa, berrikuntza eta dibertsifikazioa hobetzea, enplegua kirol arloan sustatuz.

n) Kirol jarduera sustatzea laguntzak eta dirulaguntzak emanez, eta kirol jarduerak gizarte interesekoak deklaratzeko kudeaketak egitea, behar diren kenkari fiskalak izateko.

ñ) Emakumezkoen kirola sustatzea eta babestea, eta emakumezkoek ordezkapen gutxien duten kirol modalitateetan talde berriak sortzen laguntzea.

o) Talde mistoak sortzeko bidea emanen duten kirol modalitateen egokitzapena bultzatzea.

p) Diziplinazko espedienteak irekitzea, zuzendariordetzari atxikitako langileek egindako falta arinak direla eta.

q) Tokiko erakundeei aholku ematea eta haiekin elkarlanean aritzea kirolaren eta jarduera fisikoaren arloetan, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko tresnak baitira.

r) Neurriak hartzea berdintasuna bermatzeko kirol arloan, beste entitate batzuekin elkarlanean, publikoak zein pribatuak izan.

s) Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari eta gainerako unitateei aholku eta sostengu ematea bere eskumeneko arloetan, batik bat kirol arloko jarduerei dagokienez.

t) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketako zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

2. Erakunde autonomoak jarduteko beharrezkoak diren gastu xeheak baimentzeko ahalmena Kirolaren Zuzendariordetzaren titularrari dagokio, aurrekontuei eta ekonomiari buruzko araudiak ahalmen hori zerbitzu zuzendaritza baten titularrei esleitzen dien kasuetan.

17. artikulua . Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetza.

Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kirolaren plan estrategiko berria koordinatzea, Nafarroako Kirolaren Institutuko unitate organikoekin batera eta kirol eragile nahiz eragile zibilen parte-hartze aktiboarekin.

b) Kirolaren arloan garatu beharreko lege berriak eta arauetako aldaketak koordinatzea eta kudeatzea.

c) Kirolaren Zuzendariordetzarekin batera, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentro eta instalazioetako inbertsioak koordinatzea, obrak eta berritze lanak egitean.

d) Lehen ezarpeneko obrak, berritzeko obrak edo konponketa handiko obrak eta ekipamendu handiak egiteko inbertsioak koordinatzea, kontrolatzea eta Kudeaketako Zuzendaritzaren titularrari proposatzea, baita konponketa arrunten ondorioz sortzen diren ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak ere, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikita dauden zentroetan.

e) Kirol Instalazioen Plan Gidaria egitea, honako hauek guztiak jasota: eraikuntza berriak, birmoldaketak, indarreko arauetarako egokitzapena, homologazioa, instalazioaren irisgarritasuna eta ezaugarri bereziak eta horiek egikaritzea.

f) Kudeaketako Zuzendaritzaren titularrari kirol instalazioetarako planak proposatzea, oniritzia eman diezaien eta onesteko tramitazioa has dadin, eta plan horien betearazpena koordinatzea.

g) Kapital transferentzien bidez eragindako inbertsioetako laguntzak koordinatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, bai eta kirolerako ekipamendu eta instalazioetarako dirulaguntzak ere.

h) Kirol instalazioetan segurtasuna bultzatzea. Horretarako, Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea aktibatuko du, eta kirol instalazioen nahiz horien ekipamenduen segurtasun aktei jarraipena eginen die, eta kontrolatuko ditu.

i) Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Instalazioen Errolda kudeatzea, mantentze lanak egitea eta aktak kontrolatzea.

j) Kirolaren Etxean egiten diren mantentze lanak, inbertsioak eta haren funtzionamendua planifikatzea eta kudeatzea, hor baitaude Nafarroako Kirolaren Institutua eta Nafarroako kirol federazioak.

k) Borondatezko lana eta haren erregulazioa sustatzea, Kirolaren Zuzendariordetzarekin, baita haren prestakuntza eta elkarlana ere kirolaren arloko jarduketen esparruan.

l) Nafarroako Kirolaren Institutuaren zentroetako azpiegiturak lagatzeari buruz aholkuak ematea, eta lagapen horiek babestea eta kudeatzea.

m) Kirolaren Zuzendariordetzarekin batera, kontratu publikoen lizitazioa kudeatzea eta gainbegiratzea, erakunde autonomoari atxikitako zentroetako ekipamenduen funtzionamenduarekin, mantentze lanekin eta hornidurekin lotura dutenena. Berariazko kontratuak direnean, zentro baten jarduerari buruzkoak, zentroak berak kudeatu eta gainbegiratuko ditu baita zentroa zer unitateren menpe dagoen, unitate horrek ere.

n) Toki erakundeei aholku eta laguntza ematea kirol instalazioetan inbertsioak egin, horiek eraiki eta horietan berrikuntza lanak egitea xede duten tokiko planak egiten dituztenean (kirol instalazioen tokiko planak).

ñ) Kirol instalazioetara sartzea erraztuko duten programak sor daitezen sustatzea, hitzarmen espezifikoen edota kirol txartel bakarraren bitartez.

o) Elkarlanean aritzea Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek sustatu dituzten eta kirol azpiegiturekin lotura duten proiektuetan.

p) Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko elkarlana bultzatzea, kirol instalazioak eraiki daitezen, eta beste erakunde batzuek instalazio horiek erabil ditzaten.

q) Aholkularitza Juridikoarekin eta Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin zenbait alderdi juridiko koordinatzea, Nafarroa Arenako obrak egitearen eta “Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio” (NICDO S.L.) sozietate publikoarekin duen harremanaren ondoriozkoak.

r) Departamentuen arteko koordinazioa eta informazioa sustatzea eta bideratzea.

s) Toki erakundeetako Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduari (LOEE) buruzko txostenen informazioa ematea behar den departamentuari.

t) Diziplinazko espedienteak irekitzea, zuzendariordetzari atxikitako langileen falta arinak direla eta.

u) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketako zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

2. Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren titularrak du erakunde autonomoak jarduteko beharrezkoak diren gastu txikiak baimentzeko ahalmena, aurrekontuei eta ekonomiari buruzko araudiak ahalmen hori zerbitzu zuzendaritza baten titularrei esleitzen dien kasuetan.

V. KAPITULUA. ATALAK

18. artikulua . Kudeaketako Zuzendaritzaren atalak.

Honako atal hauek izanen dira erakunde autonomoaren Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:

a) Administrazio eta Kudeaketa Atala.

b) Araubide Juridikoaren Atala.

19. artikulua . Administrazio eta Kudeaketa Atala.

Administrazio eta Kudeaketa Atalak, Kudeaketako Zuzendaritzari atxiki zaionak, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Kirolaren Institutuko jarduera administratiboak koordinatzea, banatzea eta garatzea.

b) Nafarroako Kirolaren Institutuko egitura guztiari aholku eta sostengu ematea, erakunde autonomoak egoki diharduela bermatzeko behar diren jarduera guztiak sustatzeko lanetan.

c) Arauen garapenari buruzko espedienteen prozesua eta tramitazioa koordinatzea, Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzeko.

d) Kudeatzea erakunde autonomoaren Erregistro Orokorra eta Artxibo Orokorra.

e) Konpultsatzea erakunde autonomoan ondorioak izanen dituzten dokumentuak, baita hark sortu eta beste erakunde batzuetan ondorioak izanen dituztenak ere, eta egitea ebazpenen eta Nafarroako Kirolaren Institutuan dauden dokumentu eta datuen ziurtagiriak.

f) Erakunde Autonomoaren zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenak jakinaraztea jendeari, erakundeei, instituzioei eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren zuzendariordetza, atal edo zentro ukituei.

g) Planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea Nafarroako Kirolaren Institutuaren giza baliabideak eta barne araubidea, lehenetsiz arriskuen prebentzioa, osasuna, segurtasuna eta laneko autobabesa, bai eta langileen prestakuntza ere arlo horietan.

h) Nafarroako Kirolaren Institutuko egoitza nagusiko mantentze lanak, funtzionamendua eta ekipamenduetako inbertsioak gainbegiratu eta betearaztea.

i) Erakundearen barne komunikazioa zein kanpokoa egitea, komunikazio sistema egokiak garatuz; bereziki, webgunea, sare sozialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak).

j) Nafarroako Kirolaren Institutuaren Aurrekontu Orokorren aurreproiektua prestatzen laguntzea, erakunde autonomoko zuzendariordetzekin, atalekin eta atxikitako zentroekin elkarlanean.

k) Jarduera ekonomiko-administratiboaren plangintza eta kudeaketa koordinatzea, eta aurrekontuaren jarraipena egitea, bai eta erakunde autonomoaren kontratazio eta mandatuen prozesu guztiena ere.

l) Erakunde autonomoaren kontabilitatearen eta aurrekontuen jarraipena egitea.

m) Erakunde autonomoaren unitateekiko gai administratiboen kudeaketan laguntzea eta bultzatzea.

n) Administrazio jardueren jarraipena egitea kirol arloan eskumena duen departamentuko idazkaritza tekniko nagusiarekin koordinaturik; bereziki, Nafarroako Kirolaren Institutuaren urteroko jarduketa planaren jarraipena.

ñ) Kirol arloko kide anitzeko organoen funtzionamendu egokia bermatzeko behar diren administrazio lan guztiak kudeatzea.

o) Nafarroako Kirolaren Institutuaren eskuko datu estatistikoak jaso eta eguneratzea, Nafarroako Estatistika Institutuarekin eta bestelako erakundeekin koordinatuta.

p) Nafarroako Kirolaren Institutuko erroldak eta beste datu erregistro batzuk kudeatzea.

q) Nafarroako Kirolaren Institutua modernizatzea eta prozedurak antolatzeko eta koordinatzeko sistemak hobetzea helburu duten proiektuetan organo eskudunekin elkarlanean aritzea, eta Institutuko unitateei azken berri ematea administrazio elektronikoko tresna berrien erabileraren aurrerapenei buruz.

r) Justifikatu beharreko ordaintze aginduak kudeatzea, jarraitzea eta justifikatzea, eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren kutxako aurrerakinen kontuak kudeatzea eta kontrolatzea.

s) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

t) Beharrezko neurriak hartzea organismo autonomoak pertsona guztien eskubide linguistikoak berma ditzan, sektorean indarra duen araudia oinarri hartuta.

u) Nafarroako Kirolaren Institutuaren webgune eta aplikazioen irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak betetzea.

v) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketako zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

20. artikulua . Araubide Juridikoaren Atala.

Araubide Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kirolaren arloko jarduera juridikoa koordinatzea eta kudeatzea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren barruan.

b) Nahitaezko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta agintzen zaizkion bestelako txostenak ere.

c) Erakunde autonomoaren egintzen aurka jartzen diren administrazio errekurtsoetan eta errekerimenduetan behar diren txosten juridikoak prestatzea.

d) Zehapen prozedurak eta ondare erantzukizunari buruzkoak izapidetzea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren barruan.

e) Erakunde autonomoaren eskumeneko arauen eta xedapenen proiektuak prestatzen laguntzea eta horien gaineko txostenak egitea.

f) Aholku juridikoak ematea bai Nafarroako Kirolaren Institutuko organo tekniko eta administratiboei, bai hari lotutako fundazio publikoei.

g) Nafarroako Kirolaren Institutuarekin zerikusia duten organoetako idazkaritzek izan ohi dituzten eginkizunetatik agintzen zaizkionak betetzea.

h) Nafarroako Kirolaren Institutua ukitzen duen eta Nafarroan aplikatu beharreko foru legeria biltzea eta eguneratzea, estatukoa zein Europar Batasunekoa.

i) Erakunde autonomoaren intereseko legedia, jurisprudentzia eta doktrina aztertzea eta horien gaineko txostenak egitea.

j) Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeari lotutako eginkizunak gauzatzea Nafarroako Kirolaren Institutuaren politikak planifikatzean, kudeatzean eta ebaluatzean.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

21. artikulua . Kirolaren Zuzendariordetzaren atalak.

1. Kirolaren Zuzendariordetzak atal hauek ditu bere egituran:

a) Kirola Sustatzeko Atala.

b) Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atala.

2. Ondoren aipatzen diren zentroek atalaren pareko maila izanen dute, baina Estatutu hauetan zentroentzat xedatutako artikuluen bidez arautuko dira:

a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

b) ‟Larrabide Estadioa’’ Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

22. artikulua . Kirola Sustatzeko Atala.

Kirola Sustatzeko Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Kirolaren Zuzendariordetzari bere eskumeneko arloei buruzko txostenak egitea.

b) Kirol jarduerak eta aisialdikoak sustatzea.

c) Kirolaren balioak sustatzea.

d) Gizartean aukera berdintasuna bermatuko dituzten jarduerak sustatu eta bultzatzea.

e) Nafarroako Kirol Jokoak bultzatzea, koordinatzea, kudeatzea eta gainbegiratzea, gehienbat eskola umeentzako kirol programa gisa, kirolaren balio hezitzaileak sustatuta, kiroltasuna bereziki, Nafarroako kirol federazioekin eta toki entitateekin elkarlanean.

f) Eskola umeek kirol jarduerak egin ditzaten sustatzea eta bultzatzea, eta, hori egitean, kirolaren balioak sustatzea.

g) Kirola sustatzeko programak bultzatzea eta sustatzea, arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren gizataldeentzat.

h) Kirolaren eta jarduera fisikoaren programak antola daitezen sustatzea, toki erakundeen eta kirola sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko helburu nagusia duten beste erakunde batzuen bidez.

i) Beste entitate batzuk sostengatu eta haiekin elkarlanean aritzea, jarduerak egiteko eta kirol lehiaketa eta ikuskizunak antolatzeko.

j) Kirolaren Zuzendariordetzari aholku eta sostengua ematea bere eskumenekoak diren arloetan eta kirolari buruzko araudia garatzeko orduan, atalarekin zerikusia duten eta Kirolari buruzko Legean aurreikusita dauden gaietan.

k) Nafarroako Kirolaren Kontseiluan sortutako lan batzorde espezifikoak bultzatzea eta koordinatzea, kirolaren arloko politika orokorrak prestatzean eta Nafarroan kirola garatzean gizarteak parte har dezan eta elkarreraginean egon dadin sustatzeko asmoz sortutako horietan.

l) Departamentuen arteko koordinazioan parte hartzea, proiektu espezifikoak bultzatzeko.

m) Boluntarioen parte-hartzea bultzatzea eta babestea jarduera fisikoen eta kirol jardueren antolakuntzan.

n) Jarduera fisikoa egitea sustatzea, ume-umetatik kirolean espezializatu gabe.

ñ) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, eta Kirolaren Zuzendariordetzaren titularrak agintzen dizkionak.

23. artikulua . Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atala.

Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kirolaren Zuzendariordetzari txostenak egitea, bere eskumeneko arloei buruz.

b) Kirol Entitateen Erregistroa antolatzea eta kudeatzea, baita etorkizunean sor litezkeen beste erregistro batzuk ere.

c) Kirol babesletza bultzatzea eta gizarte intereseko adierazpenak kudeatzea.

d) Kirola bultzatzea, sostengatzea eta kudeatzea, Nafarroako kirol federazioekin eta horri loturiko bestelako entitate interesgarriekin batera, kirol errendimenduko programak bereziki.

e) Kirolaren Etxeko jarduerak kudeatzea.

f) Kirol entitateen beharrak identifikatzea eta tresna egokiak taxutzea haiek behar bezala kudeatzeko.

g) Nafarroako kirol federazioetako eta Nafarroako Kirolaren Institutuarekin hitzarturiko bestelako entitateetako hauteskunde prozesuak gainbegiratzea eta haien kudeaketaren jarraipen arrunta egitea.

h) Beste entitate batzuk sostengatzea eta haiekin elkarlanean aritzea, jarduerak egiteko eta bereziki interesgarriak diren kirol lehiaketa eta ikuskizunak antolatzeko.

i) Goi errendimenduko kirolarientzako eta goi mailako lehian aritzen diren taldeak eta klubak sustatzeko laguntzak kudeatzea eta tramitatzea, bai eta Espainiako eta nazioarteko kirol jarduerak antolatzeko laguntzak ere.

j) Unibertsitateko kirol jarduera koordinatzea, Nafarroakoa, eta bereziki interesgarriak diren programak sustatzea.

k) Beste lurralde batzuekin kirol arloko trukeak sustatzea eta koordinatzea, bereziki, mugaz haraindikoak.

l) Koordinatzea, Kirolaren Zuzendariordetzari atxikitako zentroetako zuzendaritzekin batera, kirol errendimenduko programak, oro har, kirol emanaldi jakin batzuk eta goi mailako nahiz goi errendimenduko kirolarientzako programak eta laguntzak.

m) Errendimenduko kirolariei eta interes estrategiko berezia duten modalitateetan aritzen direnei laguntza emateko programak eta planak garatzea, Miguel Induráin Fundazioarekin elkarlanean.

n) Nafarroako errendimenduko kirolarien katalogazioak eta horiei lotutako betebeharrak ezartzea, eta katalogazioen tramitazioa kudeatzea.

ñ) Nork bere erakundea kudeatzeko prestakuntza sustatzea eta ematea Nafarroako kirol erakundeetako langileei.

o) Nafarroako kirol sariak emateko prozedura koordinatzea.

p) Kirolaren Zuzendariordetzari aholku eta sostengua ematea bere eskumenekoak diren arloetan eta kirolari buruzko araudia garatzeko orduan, atalarekin zerikusia duten eta Kirolari buruzko Legean aurreikusita dauden gaietan.

q) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, eta Kirolaren Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

24. artikulua . Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren egitura.

Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzari atxikiko zaio Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

25. artikulua . Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzari argibideak, aholkua eta sostengua ematea bere eskumeneko arloetan.

b) Lehen ezarpeneko obrak, haiek berritzekoak edo konponketa handikoak eta ekipamendu handiak egiteko inbertsioak kudeatzea eta kontrolatzea, bai eta konponketa arrunten, kontsumoen eta funtzionamendu gastuen ondorioz sortzen diren ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak kudeatzea eta kontrolatzea ere, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetan.

c) Kirol instalazioetako planak prestatzea, oniritzia eman dakien eta onets daitezen, indarra duen araudiaren arabera, eta plan horien betearazpena kudeatzea.

d) Kapital transferentzien bidez eragindako inbertsioetako laguntzak koordinatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, bai eta kirolerako eta gazteentzako ekipamendu eta instalazioetarako dirulaguntzak ere, egon daitezkeen finantzazio iturriak aztertuta.

e) Toki eta kirol erakundeei aholku ematea kirol azpiegituren arloan, bai eraikuntzari eta zaharberritzeari dagokienez, bai kudeaketari dagokionez.

f) Erabilera publikoko kirol instalazioetako eta bertako ekipamenduetako segurtasun planak kudeatzea eta toki entitateei aholku ematea arlo horren gainean.

g) Nafarroako Foru Komunitateko kirol instalazioen errolda kudeatzea.

h) Kirol instalazioen eraikuntzarekin eta/edo birmoldaketarekin zerikusia duten ekintzak koordinatzea beste departamentu edo entitate publiko batzuekin.

i) Ingurune naturalean eta hirietan bizimodu aktiboa bultzatzen duten kirol instalazioak ikertzea eta diseinatzea.

j) Dauden azpiegiturak modernizatzeko eta haien erabilera hobetzeko plana abian jartzea.

k) Azpiegitura handiei buruzko alderdiak eta haien kudeaketa “Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio” (NICDO SL) enpresa publikoarekin batera koordinatzea eta lantzea.

l) Nafarroako Kirolaren Institutuko Zuzendariordetzen menpeko zentroetako azpiegituren kudeaketarekin lotura duten kontratu publikoen prozedurak koordinatzea, gauzatzea, garatzea eta kontrolatzea, salbu zentroen gai bereki eta berariazkoak, beraiek garatuko baitituzte.

m) Kudeaketa ereduen gaineko aholku lana egitea toki eta kirol arloko entitateentzat.

n) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, gehi Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren titularrak agintzen dizkionak.

26. artikulua . Bulegoak eta horiekin parekaturiko unitateak.

Bulegoak edo bulegoen pareko beste administrazio unitate edo unitate tekniko batzuk sortzea, aldatzea edo kentzea Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak emandako foru aginduaren bidez eginen da, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

VI. KAPITULUA. ZENTROAK

27. artikulua . Zentroak.

1. Hona hemen Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroak:

a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

b) “Larrabide Estadioa’’ Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

c) Guelbenzu Jolaslekua.

d) Printzearen Gotorlekua Gazteen Egoitza.

2. Zentro atxikiak Kirolaren Zuzendariordetzaren menpe egonen dira kirol programa eta jarduerei dagokien gai orotan; aldiz, Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren menpe, haien azpiegituren kudeaketari dagokionez.

28. artikulua . Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak esleitzen dizkionak, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzak planifikatu, zuzendu eta babestuta, bereziki honako arlo hauetan:

- Laguntza teknikoa Nafarroako kirolariei eta populazio talde bereziei.

- Foru Komunitateko osasun administrazioarekin koordinatuta, dagozkion eginkizunak betetzea Komunitateko Administrazioaren giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzeko, ariketa fisikoarekin eta osasunarekin zerikusia dutenak bereziki.

- Kirol jardueren esparruko prestakuntza programak planifikatzea, koordinatzea eta gauzatzea, zer behar den; bereziki, kirol teknikariak eta hasleak prestatzeko esparruan.

- Ikerketa sustatu eta bultzatzea kirol jardueren eremuan, kalitateko ikerketa proiektu berritzaileak bultzatu eta burututa.

- Prestakuntza bultzatzea eta sustatzea kirol arloko medikuntzan eta Jarduera Fisikoen Zientzietan.

b) Herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzea eta horretaz arduratzea ariketa fisikoari loturiko esparruetan, giza talde berezi batzuk lehenetsiz, hala nola, zaharrak, eri kronikoak eta haur gizenak.

c) Lan merkatuaren beharrei erantzunen dieten kirolari profesionalen prestakuntzan ahalegintzea, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatuta kirolaren eta jarduera fisikoaren sektorean.

d) Kirol prestakuntzaren gela birtuala eguneratzea, administratzea eta mantentzea.

e) Zentroak kirol prestakuntzarako duen eskaintzaren baliabide didaktikoak bultzatzea, garatzea eta mantentzea.

f) Eraginkorra izatea I+G+B proiektuak burutzean eta doktoretzako eta doktoretza ondoko ikasleen prestakuntzan.

g) Foru Komunitateko hezkuntza administrazioarekin elkarlanean aritzea kirol arloko prestakuntza jarduerak garatzeko.

h) Instituzio, elkarte eta erakunde nazionalekin parte hartzea, elkarlanean aritzea eta elkarri laguntzea ariketa fisikoarekin lotutako laguntza, prestakuntza eta ikerketa arloetan, indarreko araudiarekin bat.

i) Zentroaren kontratu publiko espezifikoak gauzatzea eta gainbegiratzea, ariketa fisikoari buruzko prestakuntza, laguntza eta ikerketarekin ikustekoa badute, Kirolaren Zuzendariordetzarekin koordinatuta.

j) Zentroarentzako berariazko materiala erostea proposatzea, erostea eta erositakoa gainbegiratzea, Kirolaren Zuzendariordetzarekin koordinatuta.

k) Erregelamenduz esleitzen zaizkion edo Foru Komunitateko Kirol Administrazioak agintzen dizkion bestelako eginkizunak.

2. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentroaren helburu, programa eta jarduerak diseinatzea, planifikatzea, ebaluatzea, koordinatzea eta garatzea.

b) Zentroko laguntza, ikerkuntza eta prestakuntza jarduerak koordinatzea eta bultzatzea eta horietan parte hartzea.

c) Garatzen diren estrategien eta lortzen diren emaitzen berri ematea Kirolaren Zuzendariordetzari, Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzari eta zentroko langileei.

d) Zentroaren jarduera Nafarroako Kirolaren Institutuko unitate organikoekin koordinatzea, behar denarekin.

e) Nafarroako Foru Komunitateko osasun administrazioarekin ekintzak koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak eta baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko.

f) Zentroko kudeaketa arloetan aplikatzekoa den araudia betetzen dela begiratzea.

g) Zentroaren filosofia planifikatzea eta garatzea, bereziki zentroaren eta erabiltzaileen arteko harremanei eta zentroko langileek egiten diren ekintzetan izan beharreko esku-hartzeari dagokienez.

h) Foru dekretu honetan zentroko zuzendariei, oro har, esleitzen zaizkion eginkizunak.

i) Beste edozein eginkizun, baldin aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada, gehi Kirolaren Zuzendariordetzaren titularrak agintzen dizkionak.

29. artikulua . Zentroetako zuzendaritzak.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuko zentro bakoitzari zuzendari bat esleituko zaio, baldin eta kargu hori berariazko lanpostu gisa agertzen bada Institutuko plantilla organikoan.

2. Zentroko zuzendariaren karguari dagozkion ordainsariak aipatutako plantilla organikoan ageri direnak izanen dira. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariaren ordainsariak atalburuenak bezalakoak izanen dira, baita “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendariarenak ere.

3. Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendaritza lanpostuak izendapen askearen bidez beteko dira, edo Foru Administrazioak ezarritako sistemaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen edo hari atxikitako funtzionarioen artean Nota de Vigencia.

4. Zentroko zuzendariei edo horiekin parekaturik dauden Nafarroako Kirolaren Institutuko unitate organikoetako zuzendariei dagokie zentroak kudeatzea arlo hauetan: administrazio lanak, langileria, ohiko hornidurak, fakturetako ohiko gastuak, laguntzarako eta ekipamendurako kontratazioen ohiko jarraipen lanak eta dokumentuak kudeatzea eta artxibatzea.

Haiei dagokie, orobat, zentroko jarduerak programatzea eta betetzen den zaintzea zentroko kudeaketa arlo bakoitzean aplikatu beharreko araudia; hori guztia deusetan galarazi gabe, arloa zein den, Nafarroako Kirolaren Institutuko beste unitate organiko batzuei dagozkien eskumenak.

5. Kudeaketa ereduaren arabera, pertsona batek ahalmena izanen du, behar izanez gero eta behar bezala justifikaturik egonda, bere gain hatzeko zentro bateko baino gehiagoko zuzendaritzak. Guelbenzu jolaslekuari dagokionez, “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko Zuzendaritzaren titularrak izanen ditu artikulu honen 4. atalean zehaztutako eskumenak.

VII. KAPITULUA. KIDE ANITZEKO ORGANOAK

30. artikulua . Kide anitzeko organoak.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuko kide anitzeko organo hauek zuzenean atxiki zaizkio erakunde autonomoaren Kudeaketako Zuzendaritzari:

a) Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea.

b) Nafarroako Kirolaren Kontseilua.

c) Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea.

d) Sortzeko arauekin bat, atxikitzen zaizkion gainerako organoak.

III. TITULUA. ONDAREA, BALIABIDE EKONOMIKOAK, AURREKONTUAK ETA EKONOMIAKO ETA KONTABILITATEKO ARAUBIDEAK

31. artikulua . Ondarea.

Gai horiek erregulatzen dituen araudian xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Kirolaren Institutuari lotuko zaizkio Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubide guztietatik bere helburuak betetzeko asmoz erakundeari atxiki zaizkionak. Ondare horren ondasun diren aldetik dagokien jatorrizko kalifikazio juridikoa mantenduko dute.

32. artikulua . Baliabide ekonomikoak.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren baliabide ekonomikoak hauexek dira:

a) Hari atxikitako ondasunen eta eskubideen interesak, errentak eta mozkinak.

b) Nafarroako Foru Komunitateak erakundeari bere gizarte prestazio eta zerbitzuetarako atxikitzen dizkion baliabideak.

c) Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura egiten zaizkion transferentziak eta ekarpenak.

d) Bidezko diren xedapenen arabera jaso ditzakeen diru sarrera arruntak nahiz bereziak.

e) Entitateek emandako borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

f) Jaso dezakeen beste edozein baliabide.

33. artikulua . Aurrekontuen araubidea.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuaren kudeaketa urteko aurrekontuen araubidearen menpe izanen da, eta hori Nafarroako Parlamentuak onetsi beharko du.

2. Aurrekontuen egitura, diru sarrera eta gastuen sailkatzeari eta horien zehaztasun mailari dagokienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako ezarritako arau eta erregelei egokituko zaie, aurrekontu orokor horien barnean baitira.

3. Aurrekontuen exekuzioari eta likidazioari dagokienez, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aplikatzen zaizkien arau orokorretara joko da.

34. artikulua . Kontuhartzailetza.

Nafarroako Kirolaren Institutuko kudeaketa ekonomikoa -hots, eduki ekonomikoko ondasun eta eskubideak sorrarazten dituzten egintza, agiri eta espedienteak- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako modu eta baldintza berberetan eramanen da kontu-hartzailetzari eta kontabilitateari dagokienez.

35. artikulua . Kontabilitate araubidea.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuak kontabilitate publikorako araubidean ezarritakoa bete beharko du, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren baldintza berberetan.

2. Kontuen ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurreikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

IV. TITULUA. LANGILEAK

36. artikulua . Langileen araubidea.

Nafarroako Kirolaren Institutuko langileria honako hauek osatzen dute:

a) Nafarroako Gobernuak hautaturik, izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen direnak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikita daudenak eta atxikitzen zaizkionak.

c) Erakunde autonomoari atxikitako lan-kontratudunak eta administrazio-kontratudunak.

V. TITULUA. EGINTZEN ARAUBIDE JURIDIKOA

37. artikulua . Araubide juridikoa.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuaren egintzen araubide juridikoa da erakunde autonomoetarako ezarrita dagoena martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen III. tituluko II. kapituluan; foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publikoa.

2. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren araudi berariazkoari jarraituko zaio.

38. artikulua . Errekurtsoak.

Nafarroako Kirolaren Institutuak emandako egintza eta ebazpenen kontra bidezko izanen da legez ezarritako errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak paratzea.

39. artikulua . Laguntza juridikoa.

1. Bat etorriz bere 551.3 artikuluan Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak ezartzen duenarekin, epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren letratuei dagokie Nafarroako Kirolaren Institutuaren ordezkaritza eta defentsa, salbu beste abokatu elkargokide bat izendatzen bada hura ordezkatzeko eta defendatzeko.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoak aholku juridikoa ematen ahalko dio Nafarroako Kirolaren Institutuari, urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

Iragarkiaren kodea: F1914612

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web