3/2018 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 8KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA. HORREN BIDEZ ONETSI DA 190 EREDUA, “LAN ETEKINENGATIK, ENPRESA ETA LANBIDE JARDUERA BATZUENGATIK, SARIENGATIK ETA ERRENTA-EGOZPEN BATZUENGATIK PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO DIRU-SARREREN URTEKO LABURPENA” 
BON N.º 14 - 19/01/2018
.
.
.
.
. II. ERANSKINA. ERREGISTRO DISEINUAK 190 EREDUA AURKEZTEKO 
Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 190 eredua, “lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena” aurkezteko. Horren helburua zen arau bakar batean biltzea 1999an hasiera batean onetsi zenetik izandako aldaketa guztiak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen araudian, aldaketak izan dira urteetan zehar; horietako batzuek aipatutako eredua aldatu dute. Hori dela eta, komenigarritzat jotzen da horiek foru agindu honetan biltzea.
Foru agindu honetan 190 ereduari eragiten dion beste aldaketa bat sartu da (ez dago jasoa horren gaineko aurreko araudian).
Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak, lege hori hein batean aldatu zuen maiatzaren 9ko 4/2017 Foru Legearen bidez erantsia, berezitasun batzuk ezartzen ditu atxikipen eta informazio betebeharrei dagokienez, kirol eta kultura zerbitzuekin zerikusia duten jarduera batzuei eragiten dietenak, hala nola kirol jarduerak sustatzea eta praktikatzea xede duten irabazi-asmorik gabeko entitateek ordaindutako lan etekinen gaineko atxikipen eta informazio betebeharra ezartzea, bai eta kultur proiektu eta jarduerak sustatzea eta egitea xede dutenen gainekoa ere, kirolarekin lotutako jardueretan aritzen diren pertsonei edo kultur proiektu eta jarduera horiekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenei, hurrenez hurren, betiere etekin horiek urtean pertsonako 3.600 eurotik gorakoak badira.
Hortaz, beharrezkoa da onestea foru agindu berri bat, 190 ereduaren aurreko araudi guztia, azken aldaketa hori barne, biltzen duena.
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluaren arabera, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren aitorpena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak ezarritako ereduan eginen dira, horrek zehaztutako moduan eta tokian.
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua . 190 eredua onestea.
190 eredua onesten da, “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena”, baita hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere (eranskinean daude), eta Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura.
190 eredua telematikoki aurkez daiteke, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarri batean, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. artikulua . 190 eredua aurkeztera behartuak daudenak.
1. 190 eredua aurkeztu beharko dute, atxikipenak edo konturako sarrerak egitea Nafarroari badagokio Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoan ezarritakoarekin bat, pertsona fisikoek, juridikoek eta gainerako entitateek, Administrazio Publikoak barne, baldin eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura atxikipena edo sarrera egitera behartuta egonik, Zergari buruzko Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 65. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako errentetako bat ordaintzen badute, zergatik salbuetsiak daudenak barne:
a) Lanaren etekinak, barne harturik Zergaren kargatik salbuetsitako dietak, eta mantenu eta egonaldi gastuetarako esleitutako kopuruak.
b) Enpresa eta lanbide jardueren etekinak:
Zenbatespen objektiboan, lanbide, nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta enpresa-jardueren ordainketak direnak bakarrik, Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluan adierazitako moduan, eta horren 64.2.b) artikuluak aipatzen dituen enpresa edo lanbide jardueretatik datozen etekinak.
c) Sariak, Zergaren Erregelamenduaren 64.2 artikuluaren c) letran aipatutako joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen direnean.
d) Pertsona edo entitate ez-egoiliarrei dirutan edo gauzatan ordaindutako kontraprestazioak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 52. bis.8 artikuluan aurreikusitako kasuetan.
2. Era berean, 190 eredua aurkeztu beharko dute Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak aipatutako irabazi-asmorik gabeko entitateek, lan etekin gisa ordaindutako kopuruei dagokienez, betiere urtean pertsonako 3.600 eurotik gorakoak badira.
3. 190 eredua aurkeztera derrigortuak dauden entitateek, hots, Estatuak eta Foru Komunitateak eskatutako Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo direnek eta Hitzarmen Ekonomikoaren 10.1.f) artikuluan ezarritako etekinak ordaintzen dituztenek, etekin guztien eta horien atxikipenen txostena aurkeztuko diote Nafarroako Zerga Ogasunari, Zerga Administrazio bakoitzean sartu beharrekoa gorabehera.
3. artikulua . 190 eredua aurkezteko epea.
Urteroko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurkeztuko da 190 eredua, aurre-aurreko urteko atxikipenei eta konturako sarrerei dagokienez.
4. artikulua . 190 eredua aurkezteko moduak
.
Aipatutako eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 6. eta 7. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.
Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen telematiko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean argitaratuta daudenak
5. artikulua . 190 eredua aurkezteko gaikuntza
.
Honako hauek aurkezten ahalko dute 190 eredua modu elektronikoz, Internet bidez:
1. Zergapekoek edo, hala dagokionean, haien legezko ordezkariek.
2. Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).
6. artikulua . 190 eredua aurkezteko baldintza orokorrak
.
190 eredua elektronikoki aurkezteko, honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki beharko du.
b) Eredua elektronikoki aurkezteko, beteko dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.
7. artikulua . 190 eredua elektronikoki aurkezteko prozedura
.
Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:
a) Web formulariotik:
1. Sartu 190 eredua aurkezteko tramitera, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.
2. Bete aitorpena aurkezteko beharrekoak diren datu guztiak.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.
Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du. Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
b) Nafarroako Foru Ogasunak garatutako laguntza programatik:
1. Aitorpena laguntza programa erabiliz bete.
2. Aitorpena bete ondoren, baliozkotu egin behar da, aurkeztu aurretik.
3. Aitorpena baliozkotu ondoren, Internet bidez igortzen ahalko da.
4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena baliozkotu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.
c) Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko adierazpenak 12.000 erregistro baino gehiago baditu, eredu informatiboen formulario osagarritik:
1. Eredu informatiboen formulario osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.
2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M190.
3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.
Fitxategi horien edukia II. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izanen da.
Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
8. artikulua . 190 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa, Internet bidez, egiteko prozedura
.
Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:
a) Web-eko inprimakitik abiatuta prozesu hau erabiliko da:
1. Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
b) Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:
1. Aitorpena betetzea, laguntza-programa erabiliz.
2. Aitorpena bete ondoren, balidatu egin behar da, aurkeztu aurretik.
3. Aitorpena balidatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu, ekitaldi eta urte berekoak baldin badira.
4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, indargabeturik geldituko da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenerako 190 eredua onetsi eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta Interneten bidez telematikoki aurkezteko prozedura ezarri ziren.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2017ko informazioari dagokionez.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
II. ERANSKINA. ERREGISTRO DISEINUAK 190 EREDUA AURKEZTEKO 
Erregistroen azalpena.
Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauekin bat:
–1. MOTA. Aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1 motako erregistroaren diseinua; eranskin honetan bertan, aurrerago, jasotakoen artekoa.
–2. MOTA. Hartutakoaren erregistroa. 2 motako erregistroaren diseinua; eranskin honetan bertan, aurrerago, jasotakoen artekoa.
Aurkezteko hurrenkera erregistro motarena izanen da. 1 motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2 motakoen kasuan, aitorpenaren hartutakoak adina izanen dira erregistroak.
Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.
Hizkuntzaren karaktere berezietarako, ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letra ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen da eta "Ç" letra (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.
Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.
Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Edukirik ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfanumerikoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.
Aurkezpena kolektiboki egiten denean (atxikitzaile bat edo konturako diru-sarrera egin behar duen pertsona bat baino gehiago fitxategi berean), fitxategiaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori fitxategian atxikitzaile moduan ere agertu. Jarraian, lehen atxikitzailearen datuak jarriko dira (1 mota), eta, ondoren, hartzaileak (2 mota); gero, hurrengo atxikitzailearen datuak, eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.
Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aitorpena kolektiboki aurkezten denean, edo 1 mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 488 idazgunearen eta 500 idazgunearen artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.