86/2015 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 2KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSAK SARTU ETA DOKUMENTUAK AURKEZTU EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO 2016KO EPEAK ETA DATAK FINKATZEN DITUENA
BON N.º 251 - 18/12/2015
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua) Nafarroako Ogasun Publikoari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak arautzen dira.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.
Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Horrenbestez, AGINDU DUT:
1. Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek diru-bilketari buruz prestatutako dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2016. urtean:
| HAMABOSTALDIAK | KONT. KOR. OROKORREAN SARTZEKO BALIO DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKAZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA | ||||
| Hilabeteak | Izena/Hilabetea | Ordena zk. | ||||
| Urtarrila | 1.a | 1. | abe. 22 | urt. 05 | urtarrilaren 11 | urtarrilaren 12a |
| Urtarrila | 2.a | 2. | urt. 06 | urt. 20 | urtarrilaren 25a | urtarrilaren 26a |
| Otsaila | 1.a | 3. | urt. 21 | ots. 01 | otsailaren 5a | otsailaren 8a |
| Otsaila | 2.a | 4. | ots. 02 | ots. 22 | otsailaren 26a | otsailaren 29a |
| Martxoa | 1.a | 5. | ots. 23 | mar. 07 | martxoaren 11 | martxoaren 14a |
| Martxoa | 2.a | 6. | mar. 08 | mar. 21 | martxoaren 29a | martxoaren 31 |
| Apirila | 1.a | 7. | mar. 22 | api. 05 | apirilaren 11 | apirilaren 12a |
| Apirila | 2.a | 8. | api. 06 | api. 20 | apirilaren 25a | apirilaren 26a |
| Maiatza | 1.a | 9. | api. 21 | mai. 05 | maiatzaren 10a | maiatzaren 11 |
| Maiatza | 2.a | 10. | mai. 06 | mai. 20 | maiatzaren 25a | maiatzaren 26a |
| Ekaina | 1.a | 11. | mai. 21 | eka. 06 | ekainaren 10a | ekainaren 13a |
| Ekaina | 2.a | 12. | eka. 07 | eka. 20 | ekainaren 24a | ekainaren 27a |
| Uztaila | 1.a | 13. | eka. 21 | uzt. 05 | uztailaren 11 | uztailaren 12a |
| Uztaila | 2.a | 14. | uzt. 06 | uzt. 20 | uztailaren 26a | uztailaren 27a |
| Abuztua | 1.a | 15. | uzt. 21 | abu. 05 | abuztuaren 10a | abuztuaren 11 |
| Abuztua | 2.a | 16. | abu. 06 | abu. 22 | abuztuaren 26a | abuztuaren 29a |
| Iraila | 1.a | 17. | abu. 23 | ira. 05 | irailaren 9a | irailaren 12a |
| Iraila | 2.a | 18. | ira. 06 | ira. 20 | irailaren 26a | irailaren 28a |
| Urria | 1.a | 19. | ira. 21 | urr. 05 | urriaren 10a | urriaren 11 |
| Urria | 2.a | 20. | urr. 06 | urr. 20 | urriaren 25a | urriaren 26a |
| Azaroa | 1.a | 21. | urr. 21 | aza. 07 | azaroaren 11 | azaroaren 14a |
| Azaroa | 2.a | 22. | aza. 08 | aza. 21 | azaroaren 25a | azaroaren 28a |
| Abendua | 1.a | 23. | aza. 22 | abe. 05 | abenduaren 12a | abenduaren 13a |
| Abendua | 2.a | 24. | abe. 06 | abe. 20 | abenduaren 27a | abenduaren 28a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iragarkiaren kodea: F1516302