50/2015 FORU AGINDUA, URRIAREN 15EKOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ZENBAIT BULEGO KENTZEN DITUENA
BON N.º 220 - 05/11/2015
Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi eta erakunde horren egitura organikoa ezarri zen. Arau horrek sartutako aldaketen ondorioz, beharrezkotzat jotzen da aldaketa batzuk egitea behe mailako antolaketa egituran.
Abuztuarne 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 67. artikuluak dio ezen bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortu, aldatu edo kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen dela, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.
Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten organoen aldeko txostenak, AGINDU DUT:
1. artikulua . Bulegoak kentzea.
BEZaren Itzulketaren Atalari atxikitako Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Urteko Itzulketen Bulegoa kentzea.
Tuterako Lurralde Bulegoa kentzea, Zergadunari Laguntza Emateko Atalari atxikia zegoena. Bulego horretako langileak Zergadunari Laguntza Emateko Atalari atxikiko zaizkio.
Xedapen Indargabetzailea. Indargabetutako arauak.
Indarrik gabe utzi dira foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken Xedapena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iragarkiaren kodea: F1514076