(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

189/2015 FORU AGINDUA, EKAINAREN 29KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN URTEKO LABURPENA. ZENBAIT LOTERIA ETA APUSTUREN SARIEN GAINEKO KARGA BEREZIA” IZENEKO 270 EREDUA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 154 - 10/08/2015



  I. ERANSKINA. 270 EREDUA TELEMATIKOKI AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK Nota de Vigencia


Atariko

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalarekin bat (Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalarekin bat (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 88.5.f) artikuluarekin bat, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziari lotutako sariek atxikipena edo konturako sarrera egin behar dute, agindu horietan aurreikusten den bezala.

Martxoaren 25eko 105/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”, karga bereziagatik atxikitako zenbatekoak eta konturako sarrerak aitortu eta ordaintzeko.

Foru agindu hori berriki aldatu du Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 25eko 188/2015 Foru Aginduak, helburua izanik, besteak beste, haren xedapenak egokitzea Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 14.2 artikuluan zehazten den lotura puntu berrira, ekainaren 24ko 14/2015 Legearen testuaren arabera. Lotura puntu berri horrekin bat, Nafarroako Foru Komunitateak eskumena izanen du zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak eskatzeko, hartzaileak bere ohiko bizitokia edo helbide fiskala lurralde horretan duenean, ordaintzailearen helbide fiskala edozein dela ere.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalak testu bateginaren 80. eta 87. artikuluetara bidaltzen du. Zehazki, 87.1 artikuluak ezartzen du atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta dauden subjektu guztiek atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen bat aurkeztu behar dutela, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin. Ez-egoiliarren gaineko ezarpenari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalak bidalita, 31.5 artikuluak ezartzen du atxikipena eta konturako sarrera egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa duela atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen bat egitea, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin. Azkenik, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 88.2 artikuluak ezartzen duenez, atxikipena egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa du atxikipenen urteko laburpena aurkeztea, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.1 artikuluak ezartzen du atxikipenen eta konturako sarreren laburpenak aurkeztu beharko direla, kasuan kasuko araudiaren arabera, haietan sartu behar diren atxikipenak eta konturako sarrerak ordainarazteko eskumena duen administrazioan.

Hortaz, bidezkoa da 270 eredua onestea, hots, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren kontura egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpenaren eredua, aurrekoaren arabera aitorpenak Nafarroan aurkeztu behar dituzten atxikitzaileentzat.

Ondorio horietarako, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak; Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31.5 artikuluak; eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 40.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren betebeharren esparruan, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko.

Bestalde, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz, aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Bestalde, aipatutako xedapenekin bat eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 6. artikuluko eskudantziarekin bat, AGINDU DUT:

1. artikulua . 270 eredua onestea.

1. “Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia” izeneko 270 eredua onestea, baita I. eranskinean biltzen diren diseinu fisikoak eta logikoak ere.

2. 270 ereduaren aurkezpena, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, telematikoki eginen da, Internet bidez.

2. artikulua . 270 eredua aurkeztera behartuak Nota de Vigencia.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean eta Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legearen 79.2 f) artikuluan xedatuaren arabera atxikipena eta konturako sarrerak egitera behartuta egonik, artikulu honetan aipatutako sarietako bat ordaintzen duten subjektuek aurkeztu beharko dute 270 eredua.

3. artikulua . 270 eredua aurkezteko tokia eta epea Nota de Vigencia.

270 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan aurkeztu beharko da urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurreko urtean ordaindutako sariei dagokienez.

4. artikulua . 270 eredua aurkezteko moduak.

270 eredua telematika bidez, Internet baliatuz, aurkeztu beharko da, ondotik heldu diren 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

5. artikulua . 270 ereduko aitorpenak telematika bidez, Internet erabiliz, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 270 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

c) Aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea, Nafarroako Zerga Ogasunak aurreko b) letran adierazitakoaren arabera onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du.

d) 270 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak izan beharko dituzte kontuan. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude argitaratuta, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

6. artikulua . 270 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa, Internet bidez, egiteko prozedura.

Honako hau izanen da 270 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bide egiteko prozedura:

a) Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen atalean sartu.

b) Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

c) Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzena bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2016an egin beharreko informazio aitorpena, 2015eko ekitaldiari dagokiona, aurkezteko izanen da aplikagarri.

I. ERANSKINA. 270 EREDUA TELEMATIKOKI AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK Nota de Vigencia

I. ERANSKINA

Erregistroen deskripzioa.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

-1. mota: aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

-2. mota: xehetasun erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, zenbat ondasun eta eskubide jasotzen diren aitorpenean, hainbeste erregistro izanen dira, baina kontuan izanik erregistro bat baino gehiago izan daitekeela ondasun edo eskubide bakoitzerako, aitortzaile berberak izan ditzakeen izaera desberdinen arabera, eta izan daitezkeen eskuratze data desberdinen arabera.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpen kolektiboa egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago fitxategi berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, atal honetan berean jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, xehetasun-erregistroak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak, eta, ondoren, xehetasun-erregistroak; eta horrela gainerakoetan ere.

Fitxategiko lehen erregistroak (0. mota, aitorpena kolektiboki aurkezten denean, edo 1. mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 488. idazgunearen eta 500.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

270. EREDUA

A. - 0. ERREGISTRO MOTA

AURKEZPEN KOLEKTIBOA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘270’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

Sozietatearen izena edo izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

SG: Bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA: bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA: etxearen zenbakia edo kilometro puntua (dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA: aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA: aitortuaren erregistroan (2. mota) “Probintziaren kodea” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

5 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK GUZTIRA.

Euskarrian heldu diren hartzaileen osoko kopurua (erregistroak) adieraziko da, alde batera utzita zein aitortzaileri dagokien

(Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hau beteko da:

`T´

Transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA: zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

134-173

DEITURAK ETA IZENA: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-487

ZURIUNEAK

488-500

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA

Aurkezpen kolektiboetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.-1. ERREGISTRO MOTA

AITORTZAILEAREN ERREGISTROA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘1’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘270’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

Sozietatearen izena edo izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako honekin beteko da:

“T”: Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, nahitaez hurrenkera horretan.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENA IDENTIFIKATZEKO ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia adieraziko da.

13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 270 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA.

“C” bat adieraziko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA.

“S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENA IDENTIFIKATZEKO ZENBAKIA

“Ordezko aitorpena” eremuan “S” idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion egiaztagiriaren zenbakia idatziko da.

13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Beste edozein kasutan ZEROZ beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERREGISTROAK, GUZTIRA.

Entitate aitortzaileak 2. motako xehetasun erregistroan guztira adierazitako hartzaileen kopurua adieraziko du entitate aitortzaileak.

Hartzaile bera erregistro batzuetan agertzen bada, agertu bezainbat aldiz kontatuko da (2. motako erregistroen kopurua).

145-161

Zenbakizkoa

SARIEN BALORAZIOA EDO ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

Zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da hartzailearen erregistroei dagozkien “Sariaren guztirako zenbatekoa/sariaren gauzazko balioa” izeneko eremuan (136 idazgunetik 150era) adierazten diren diru-kopuruen batura.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-159

Sarien balorazioaren edo guztirako zenbatekoaren osoko zatia.

160-161

Sarien balorazioaren edo guztirako zenbatekoaren zati hamartarra. Ez badago, zeroz beteko da.

162-178

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “Atxikipenen eta konturako sarreren oinarria” eremuan (151-165 idazguneak) adierazten diren diru-kopuru guztien batura zeinurik eta koma hamartarrik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan adierazi behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da.

162-176

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren guztirako zenbatekoaren osoko zatia.

177-178

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren guztirako zenbatekoaren zati hamartarra. Ez badago, zeroz beteko da.

179-195

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “Atxikipenen edo konturako sarreren zenbatekoa” eremuan (166-180 idazguneak) adierazten diren diru-kopuru guztien batura zeinurik eta koma hamartarrik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan adierazi behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

179-193

Atxikipenen eta konturako sarreren guztirako zenbatekoaren osoko zatia.

194-195

Atxikipenen eta konturako sarreren guztirako zenbatekoaren zati hamartarra. Ez badago, zeroz beteko da.

196-487

ZURIUNEAK

488-500

ZIGILU ELEKTRONIKOA

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

-Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

C.-2. ERREGISTRO MOTA

HARTZAILEAREN ERREGISTROA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘2’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

‘270’ konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1.   motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1.   motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Hartzailearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Salbuespenez, HARTZAILE MOTA izeneko eremuan (2. erregistroko 116 idazgunea) 5. gakoa adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten badu bertan) eta hartzaileak ez badu Espainiako zerga administrazioak emandako identifikazio fiskaleko zenbakirik, eremu honetan zuriuneak utziko dira, eta horren ordez, EGOITZA FISKALA DUEN HERRIALDEKO IDENTIFIKAZIO FISKALEKO ZENBAKIA izeneko eremua bete beharko da nahitaez (2. motako erregistroko 433-452 idazguneak).

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua adingabea bada edo ezintasunen bat baldin badu, eta haren legezko ordezkariak Espainian esleitutako IFZ baldin badu, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta horri loturiko hainbat zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

36-75

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Aitortua adingabea edo ezgaitua bada, adingabearen edo ezgaituaren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

Pertsona juridikoen eta entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76-115

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN ORDEZKARIAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENA.

Hartzailearen ordezkaria pertsona fisikoa bada, honela paratuko da: ordezkariaren lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, hurrenkera horretantxe.

Ordezkaria pertsona juridikoa edo entitatea bada, entitatearen izena edo sozietatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

Bestelako edozein kasutan, eremu hauetan zuriuneak utziko dira.

116

Zenbakizkoa

HARTZAILE MOTA.

Ondokoei dagokien zenbakizko gakoa idatziko da:

1

Pertsona fisikoa, PFEZren zergaduna.

2

Errentak eratxikitzeko araubideko entitatea, Espainiako lurraldean egoitza duena.

3

Pertsona juridikoa edo entitatea, Espainiako lurraldean egoitza duena eta sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa dena.

4

Espainiako lurraldean egoitza izan gabe, establezimendu iraunkorra Espainian duen pertsona edo entitatea, atzerrian eratutako errenta-eragozpenaren araubideko entitatea.

5

Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena.

117

Alfabetikoa

NORTASUNAREN GAKOA.

HARTZAILE MOTA izeneko eremuan (2. erregistro motako 116 idazgunea) 5. gakoa adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena) beteko da soilik. Hartzailea pertsona fisiko bat baldin bada “F” adieraziko da, eta pertsona juridiko edo entitate bat baldin bada, “J”.

118-119

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

a)   Oro har, hartzailearen helbide fisikaleko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERÍA

04

ASTURIAS

33

ÁVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CÁCERES

10

CÁDIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEARRAK

07

JAÉN

23

LEÓN

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MÁLAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.C. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

SORIA

42

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

b) 98 digituak adieraziko dira hartzaileak ohiko bizilekua atzerrian duten PFEZen zergadunak badira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 10.1 artikuluak aipatzen dituenak (nazionalitate espainiarra izanik eta garai batean Nafarroako foru arauen menpe egonik, helbide fiskala paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo eskualde batera eraman dutela frogatzen duten pertsona fisikoak).

c)   99 digituak adieraziko dira HARTZAILE MOTA izeneko eremuan 5. gakoa (2. erregistro motako 116 idazgunea) adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena).

120-127

Zenbakizkoa

ZOZKETA EDO APOSTUA NOIZ EGIN ZEN.

Eremu honetan adieraziko da, UUUUHHEE formatuan, noiz egin zen zozketa edo noiz izan zen apustuaren xedeko gertaera, saria irabaztea ekarri duena.

128-135

Zenbakizkoa

SARIA NOIZ ORDAINDU ZEN.

Eremu honetan adieraziko da, UUUUHHEE formatuan, noiz ordaindu zitzaion lortutako saria hartzaileari.

136-150

Zenbakizkoa

SARIAREN ZENBATEKO OSOA/SARIAREN GAUZAZKO BALIO INDIBIDUALA.

Eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da diruzko sariaren zenbateko osoa, edo, bestela, sariaren gauzazko balioa, agertzen den banakako hartzaileari dagokiona.

Zozketa berean hartzaile bakar batek sari bat baino gehiago eskuratu baditu, eremu horretan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da banakako hartzaile bakoitzari dagokion diruzko sarien zenbateko osoen batura, edo, bestela, sarien gauzazko balioena.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

136-148

Ekitaldian ordaindu eta banakako hartzaileari dagokion diruzko zenbateko osoaren edo sariaren gauzazko balioaren osoko zatia.

149-150

Banakako hartzaileari dagokion diruzko guztirako zenbatekoaren edo sariaren gauzazko balioaren zati hamartarra. Ez badago, zeroz beteko da.

151-165

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN EDO KONTURAKO SARRERAREN OINARRIA.

Eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da zein den atxikipenaren edo konturako sarreraren oinarriaren zenbatekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 3. eta 6. ataletan (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean eta Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 79.2 artikuluko f) atalean zehazten den moduan.

Zozketa batean hartzaile batek sari bat baino gehiago eskuratu baditu, eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da zein den zozketa bereko banakako hartzaile bakoitzari dagokion atxikipenaren edo konturako sarreren oinarrien batura.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

151-163

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren osoko zatia.

164-165

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

166-180

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA

Eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da zein den saria ordaindu behar duen entitateak benetan egindako atxikipenaren edo konturako sarreraren zenbatekoa.

Zozketa batean hartzaile batek sari bat baino gehiago eskuratu baditu, eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da zein den zozketa bereko banakako hartzaile bakoitzari dagokion atxikipenen edo konturako sarreren batura.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

166-178

Atxikipenaren eta konturako sarreraren zenbatekoaren osoko zatia.

179-180

Atxikipenaren eta konturako sarreraren zenbatekoaren zati hamartarra. Ez badago, zeroz beteko da.

181

Alfabetikoa

KOBRANTZAREN KUDEATZAILEA.

“X” bat adieraziko da eremu honetan, baldin eta aldez aurretik partaidetzatan banatuta dauden sariak kobratzen badira, halako eran non saria kobratzen duen pertsona fisikoa, fisikoa edo juridikoa ez baita horren azken onuraduna.

182-432

ZURIUNEAK

433-452

Alfazenbakizkoa

EGOITZA FISKALA DUEN HERRIALDEKO IDENTIFIKAZIO FISKALEKO ZENBAKIA.

Soilik beteko da HARTZAILE MOTA izeneko eremuan (2. erregistro motako 116 idazgunea) 5. gakoa adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena) eta hartzaileak ez badu Espainiako zerga administrazioak emandako identifikazio fiskaleko zenbakirik.

Halakoetan ondokoa adieraziko da eremu honetan:

a)   Hartzailea pertsona fisikoa bada, haren pasaporte zenbakia, edo, bestela, jatorrizko herrialdean balioduna den nortasun agiriarena.

b)   Hartzailea entitatea bada, zerga arloko agintaritzak jatorrizko herrialdean hari esleitutako identifikazio zenbakia edo kodea.

Bestelako edozein kasutan, eremu hauetan zuriuneak utziko dira.

453-460

Zenbakizkoa

JAIOTEGUNA.

Soilik beteko da HARTZAILE MOTA izeneko eremuan (2. erregistro motako 116 idazgunea) 5. gakoa adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena) eta NORTASUNAREN GAKOA izeneko eremuan (2. erregistro motako 117 idazgunea) F gakoa adierazi bada. Halakoetan hartzailearen jaiotza data adieraziko da. Urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12era) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, UUUUHHEE formatuan.

461-497

Alfazenbakizkoa

JAIOLEKUA.

Soilik beteko da HARTZAILE MOTA izeneko eremuan (2. erregistro motako 116 idazgunea) 5. gakoa adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena) eta NORTASUNAREN GAKOA izeneko eremuan (2. erregistro motako 117 idazgunea) F gakoa adierazi bada. Halakoetan hartzailearen jaioterria adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

461-495

HIRIA.

35 idazgune. Jaiolekua dagoen udalerria eta, bidezkoa bada, probintzia, eskualdea edo departamendua adieraziko dira. Izenak hogeita hamabost karaktere baino gehiago badauzka, lehen hogeita hamabostak artikulurik eta preposiziorik gabe adieraziko dira.

496-497

HERRIALDEAREN KODEA.

Eremu alfabetikoa, 2 idazgunekoa. Jaiolekua zein herrialde edo lurraldetan dagoen, haren kodea jarriko da, 196 eredua onesteko azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen eta lurraldeen gakoekin bat.

498-499

Alfabetikoa

HARTZAILEAREN EGOITZA FISKALA DAGOEN HERRIALDEA EDO LURRALDEA.

Soilik beteko da HARTZAILE MOTA izeneko eremuan (2. erregistro motako 116 idazgunea) 5. gakoa adierazi bada (Espainiako lurraldean egoitza ez duen pertsona edo entitatea, bertan establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten duena). Halakoetan, eremu horretan hartzailearen egoitzaren herrialdea edo lurraldea adierazten duten bi karaktere alfabetikoak adieraziko dira, 96 eredua onesteko azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen eta lurraldeen gakoekin bat.

Bestelako edozein kasutan, eremu hauetan zuriuneak utziko dira.

500

ZURIUNEAK

-Kopuru guztiak positiboak izanen dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den eremuaren azalpenean besterik agintzen.

Iragarkiaren kodea: F1509794

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web