187/2015 FORU AGINDUA, EKAINAREN 25EKOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, 410 EREDUA, “KREDITU ENTITATEEN GORDAILUEN GAINEKO ZERGAREN KONTURAKO ORDAINKETA. AUTOLIKIDAZIOA” IZENEKOA, ETA 411 EREDUA, “KREDITU ENTITATEEN GORDAILUEN GAINEKO ZERGA. AUTOLIKIDAZIOA” IZENEKOA, ONETSI ETA INTERNET BIDEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA EGITEKO BALDINTZAK ETA PROZEDURA EZARTZEN DITUENA
BON N.º 125 - 30/06/2015
I. ERANSKINA
II. ERANSKINA
Apirilaren 14ko 6/2014 Foru Legeak kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga sortu zuen Foru Komunitatean, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan. Lehenago, abenduaren 27ko 16/2012 Legeak aipatu zerga sortu zuen Estatuan, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Foru lege hori onetsi eta gero, Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak harmonizazio irizpideak adostu zituzten araudi aplikagarriari eta zergaren ordainarazpenari dagokienez. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 31 quáter artikuluan biltzen dira irizpide horiek.
31 quáter artikulu horren arabera, eta araudi aplikagarriari lotuta, Estatuak ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatu beharko ditu Foru Komunitateak. Hori hala delarik ere, Foru Komunitateak zerga horren karga-tasak ezartzen ahalko ditu, betiere lurralde erkidean unean-unean indarrean dauden muga eta baldintzekin. Horrez gain, Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.
Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren ordainarazpenari dagokionez, xedatzen da Nafarroari dagokiola baldin eta hirugarrenen funtsen mantentzen diren egoitza nagusia, sukurtsalak edo bulegoak Nafarroan badaude. Bestetik, Foru Komunitateari egotziko zaio bertan egotera behartzen ez duten merkaturatze sistemen bidez mantentzen diren funtsen zerga, bai eta halako lurralde bati egozten ahal ez zaizkion funtsei dagokien zerga ere, gordailu lurralderatuetan duen partaidetzaren arabera dagokion heinean.
Azkenik, zergaren konturako ordainketak aurreko ataleko irizpidearen arabera eskatuko ditu administrazio batek edo bertzeak.
Irizpide berri horiek biltzeko, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea onetsi zen. Legearen hirugarren artikuluan kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga arautzen da, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Foru lege horren hirugarren artikuluko hamalaugarren atalak indarrik gabe uzten du 6/2014 Foru Legea, aipatu ondorioekin.
11/2015 Foru Legearen hirugarren artikuluko hamargarren atalak xedatzen du zergadunek zergaren autolikidazioa aurkeztu beharko dutela zergaldiaren ondoko urteko uztailean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen tokian eta moduan.
Halaber, artikulu beraren hamaikagarren atalak xedatzen du zergadunak behartuta daudela konturako ordainketaren autolikidazioa aurkeztera, kasuko zergaldiarena, ekitaldi bakoitzeko uztailean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen tokian eta moduan.
Bidezkoa da, beraz, ereduak onestea, horien bidez zergadunak sorrarazitako zergaren autolikidazioa eta ordainketa eta kasuko zergaldiko konturako ordainketaren autolikidazioa aurkez ditzan.
Azken xedapenetako lehenengoan ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduen zerrenda eguneratzen da.
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.
Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta zazpigarren xedapen gehigarrian eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen hirugarren artikuluko 10. eta 11. ataletan eta azken xedapenetako lehenengoan ezarritako eskudantziarekin bat, AGINDU DUT:
1. artikulua . 410 eta 411 ereduak onestea.
1. 410 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa” izenekoa, eta I. eranskinean agertzen den 799 ordainketa gutuna onestea.
2. 411 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, eta II. eranskinean agertzen den 798 ordainketa gutuna onestea.
3. 410 eta 411 ereduak telematika bidez aurkeztuko dira, Internet baliatuz, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. artikulua . 410 eta 411 ereduak aurkeztera behartuta daudenak.
410 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa” izenekoa, eta 411 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, aurkeztera behartuta daude kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren zergadunak, 11/2015 Foru Legearen 3. artikuluko 6. atalarekin bat, betiere salbuetsita ez badaude artikulu horren 5. atalaren arabera.
3. artikulua . 410 eta 411 ereduak aurkezteko eta dirusarrera egiteko epea.
410 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa” izenekoa, kasuko zergaldiarena, ekitaldi bakoitzeko uztailean aurkeztuko da, baita diru-sarrera eginen ere. Aitzineko zergaldiaren zerga-oinarriari zergaldi horretan indarrean den zerga-tasa aplikatzetik heldu den kuotaren %50 ordainduko da.
411 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, hurrengo zergaldiko uztailaren 1etik 31ra bitarte aurkeztuko da, baita diru-sarrera eginen ere.
4. artikulua . 410 eta 411 ereduak aurkezteko eta dirusarrera egiteko modua.
410 eta 411 ereduak telematika bidez, Internet baliatuz, aurkeztu beharko dira nahitaez, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.
410 eta 411 ereduetako autolikidazioen ondoriozko diru-sarrera Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein finantza entitate laguntzailetan eginen da, I. eta II. eranskinetako 799 eta 798 ordain gutunak erabiliz, hurrenez hurren. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak ordaintzeko gaitzen duen beste edozein bide erabiliz egin daiteke diru-sarrera.
5. artikulua . 410 eta 411 ereduei dagozkien autolikidazioen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.
1. 410 eta 411 ereduei dagozkien autolikidazioen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz, nor den frogatu ahal izateko.
Baimenduta dauden ziurtapen zerbitzuak eta ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.
c) Aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezlea aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak aurreko b) letran adierazitakoaren arabera onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du.
d) 410 eta 411 ereduen aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako Atarian eskuragarri dauden web inprimakiak erabili beharko ditu.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak izan beharko dituzte kontuan. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude argitaratuta, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak atzematen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.
6. artikulua . 410 eta 411 ereduei dagozkien autolikidazioen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.
Autolikidazioen aurkezpen telematikoa Internet baliatuz egiteko, prozedura hau erabiliko da:
1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena igorri. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzena bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia komunikatuko du sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
Lehenengo Xedapen Iragankorra. 2014ko zergaldiari dagokion autolikidazioa.
2014ko zergaldiari dagokion zergaren autolikidazioa aurkezteko betebeharra betetzeko, 6/2014 Foru Legearen 9.2 artikuluarekin bat, foru agindu honen bidez onesten den 411 eredua erabiliko da. 2015eko uztailean aurkeztuko da autolikidazioa.
2014ko zergaldiari dagokion zergaren kuota kalkulatzeko, 6/2014 Foru Legearen xedapenei jarraituko zaie. Kuota diferentziala kalkulatzeko, kontuan hartu beharko da 2014ko ekitaldian Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziari ordaindutako konturako ordainketetatik Nafarroari dagokion zatia.
Bigarren Xedapen Iragankorra. 2015eko zergaldiari dagokion konturako ordainketa.
11/2015 Foru Legearen hirugarren artikuluko 13. atalean xedatutakoaren arabera, 2015eko zergaldiari dagokion konturako ordainketa izanen da 2015ean indarra duen karga-tasa 2014ko zergaldiko zerga-oinarriari aplikatzearen ondoriozkoaren %50, artikulu horretan aurreikusten denari jarraikiz kalkulatua.
Azken Xedapenetan Lehena. Helbideratu daitezkeen ereduak.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez, eta agindu horren eranskina honela idatzita agertuko da:
“ERANSKINA. Foru agindu honen arabera ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduak.
130 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa”.
210 eredua. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ohiko aitorpena”, errenta gako guztietarako, ondasun higiezinen eskualdaketen ondoriozko errentak salbu.
216 eredua. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Konturako atxikipenak eta diru-sarrerak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak”.
220 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Talde fiskalen tributazio araubidea” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.
309 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa”.
353 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitateen multzoa. Eredu erantsia. Hileko aitorpen-likidazioa”.
408 eredua. “21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa”.
410 eredua. “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa”.
411 eredua. “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa”.
430 eredua. “Aseguru primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.
560 eredua. “Elektrizitatearen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
561 eredua. “Garagardoaren gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
562 eredua. “Tarteko Produktuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
563 eredua. “Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
564 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
566 eredua. “Tabakogaien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
569 eredua. “Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).
581 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa” (hilekoa).
582 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga: erregularizazioa produktuak beste autonomia erkidegoetara berbidaltzeagatik” (hiruhilekoa).
583 eredua. “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak.”
610 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Kreditu erakundeek negoziatutako ordainagiri eta zor-agirien gaineko zerga eskudirutan ordaintzea”.
640 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Efektu tinbredunak”.
715 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak” (hiruhilekoa).
716 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak” (hiruhilekoa).
745 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak” (hilekoa).
746 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak” (hilekoa).
747 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak eta etekin inplizituak izan ezik” (hilekoa).
748 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Etekin inplizituak” (hilekoa).
759 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduetako atxikipenak” (hiruhilekoa).
760 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak” (hilekoa).
780 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Konturako atxikipenak eta diru-sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hilekoa).
781 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Konturako atxikipenak eta diru-sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hiruhilekoa).
785 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Konturako atxikipenak eta diru-sarrerak. Kapitalizazio eragiketen eta bizitza edo elbarritasuneko aseguru kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errentak edo etekinak” (hilekoa).
F66 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.
F69 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhileko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua”.
F-80 eredua. “Ondarearen gaineko zerga” (urtekoa).
F-90 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga” (urtekoa).
J-20 eredua. “Jokoaren gaineko zerga tasa. Bingo aretoak. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).
J-50 eredua. “Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga tasa. Apustuak. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).
S-91 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Ordainketa zatikatua”.
S-90 eredua. “Sozietateen gaineko zerga eta finkagune iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietako aitorpenei aplikatuko zaie, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa galarazi gabe.
I. ERANSKINA
II. ERANSKINA
Iragarkiaren kodea: F1508841