107/2014 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 31KOA, KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO LIBURUTEGI PUBLIKOEN SISTEMAKO ZERBITZUEN GUTUN BERRIA ONESTEN DUENA
BON N.º 29 - 12/02/2015
Zerbitzuen Gutunak administrazio publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.
Gaur egun, Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira. Foru lege horren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean”.
Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Gutun berria onestea.
2. Aditzera ematea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Gutun berria Liburutegien Zerbitzuan eskuratzen ahal dela.
Zerbitzuen Gutun berria Interneteko helbide honetan ere kontsultatzen ahal da:
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko abenduaren 31n.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: F1501300