214/2014 FORU AGINDUA, AZAROAREN 11KOA, LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAN KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ARLOKO PROZEDURAK KUDEATZEKO PROZEDURA ELEKTRONIKOA EZARTZEA ONESTEN DUENA
BON N.º 228 - 20/11/2014
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen prozeduren tramitazioan zerbitzu elektronikoak pixkanaka ezarriko dira, eta, horretarako, kasuan kasuko prozedura administratiboak onetsi beharko dira aldez aurretik, baliabide elektroniko horiek aplikatzeko neurri egokiak hartzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait departamentuk, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiarekin batera, kontratazio publikoaren arloko prozedurak kudeatzeko prozedura elektronikoa ezarri dute. Espediente honi bi zuzendaritza horien txostena erantsi zaio, non 11/2007 Foru Legearen 2.3 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen direla bermatzen den.
Horrenbestez, lehen aipatutako apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Kontratazio publikoaren arloko prozedurak kudeatzeko prozedura elektronikoaren ezarpena onestea.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko Interneteko webgunean argitaratzea. Webgune horretan argitaratuko dira, orobat, sarbiderako behar diren zehaztapen teknikoak.
3. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako idazkaritza tekniko nagusietara, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko azaroaren 11n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1415343