179/2014 FORU AGINDUA, EKAINAREN 17KOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ, EZARTZEN DA ZER SISTEMAREN BIDEZ IZENDATUKO DIREN EHIZAKO AHOLKU BATZORDEAN TOKIKO EHIZTARI ELKARTEETAKO ORDEZKARIAK, HAIN ZUZEN ERE EHIZA BARRUTIAK ZUZENEKO ESLEIPEN BIDEZ HARTU DITUZTEN ELKARTEETAKOAK
BON N.ş 145 - 25/07/2014
ERANSKINA. EHIZAKO AHOLKU BATZORDEAN TOKIKO EHIZTARI ELKARTEETAKO ORDEZKARIAK AUKERATZEKO PROZEDURA
Maiatzaren 3ko 144/1993 Foru Dekretuaren bidez Ehizako Aholku Batzordea sortu zen, tokiko ehiztari elkarteen parte-hartze sozialerako organo gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jardueran parte hartzeko, ehizaren arloan.
Urtarrilaren 22ko 45/1996 Foru Dekretuaren bidez, aipatutako maiatzaren 3ko 144/1993 Dekretuaren 3. artikulua aldatu zen, eta xedatu zen, b) atalean, Ehizako Aholku Batzordean izanen zirela, besteak beste, zuzeneko esleipen bidez ehiza barrutiak hartu dituzten tokiko ehiztari elkarteen bederatzi ordezkari. Halaber, xedatu zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emandako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako foru agindu bidez ezarriko zela horiek izendatzeko modua.
2002. urtean izendatu ziren tokiko ehiza elkarteetako bederatzi ordezkariak, eta, behin batzordeko kide izateko indarraldia bukaturik, bidezkoa da hauteskunde berrietarako deia egitea. Horretarako, izendatzeko sistema ezarri behar da.
Horrenbestez, eta Ehizako Aholku Batzordea sortzen duen maiatzaren 3ko 144/1993 Foru Dekretuak (urtarrilaren 22ko 45/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
Ezartzea zer sistemaren bidez izendatuko diren Ehizako Aholku Batzordean tokiko ehiztari elkarteetako ordezkariak, hain zuzen ere ehiza barrutiak zuzeneko esleipen bidez hartu dituzten elkarteetakoak. Foru agindu honen eranskinean ezarritakoa izanen da sistema.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruńean, 2014ko ekainaren 17an.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
ERANSKINA. EHIZAKO AHOLKU BATZORDEAN TOKIKO EHIZTARI ELKARTEETAKO ORDEZKARIAK AUKERATZEKO PROZEDURA
1. Irizpideak.
Aukeraketa egiteko, kontuan hartuko dira lurraldearekin eta ehiztarien elkarte bakoitzaren ordezkaritza mailarekin lotutako irizpideak.
Nafarroa bederatzi mugape edo zatitan banatu da, eta tokiko ehiztarien elkarteak multzokatu, bakoitzaren atxikimendu geografikoaren arabera.
Tokiko ehiztari elkarteen lehendakariek bakarrik emanen dute botoa.
2. Prozedura.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, mugape bakoitzerako, ehiztarien elkarteen zerrenda bat prestatuko du, lehendakariaren izenarekin, eta elkarte bakoitzari bidaliko zaio.
Elkarteek eta lehendakariek zerrenda jaso eta hamar eguneko epea ezarriko da hartutako informazioan eguneraketak edo aldaketak egiteko.
Behin informazioa eguneratzeko epea bukaturik, behin betiko zerrenda birbidaliko zaie lehendakariei, eta hautagaitzak aurkezteko epea ezarriko.
Mugape baterako hautagai bakar bat ere ez badago, batzordean proposatuko da mugape horretan ehiztari gehien dituen elkarteko lehendakaria izendatzea.
Hautagai bakarra badago, aukeratua izanen da, bozketarik egin gabe.
Hautagai bat baino gehiago badago, aurkeztutako hautagaiei buruzko informazioa bidaliko zaie mugapeko elkarte guztiei, lehendakari bakoitzak botoa bidal diezaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, ezartzen den epean.
Botoa posta ziurtatu bidez bidaliko da, barnean dela nortasun agiriaren txartelaren fotokopia, edo bestela posta elektroniko bidez (sinadura digitalarekin).
3. Bozketa mahaia.
Jasotako botoak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko ardura duen mahai bat ezarriko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko teknikari batek eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek osatuko dute mahai hori.
4. Hautatzea.
Boto gehien lortzen dituen elkarteko lehendakaria hautatuko da mugape bakoitzeko ordezkari.
Berdinketarik izanez gero, kide gehien dituen elkarteko lehendakaria hautatuko da.
Eremu bateko bozketan parte-hartzerik ez bada, kide gehien dituen elkarteko ordezkaria izanen da eremu horretako ordezkaria.
5. Jakinarazpena.
Ehiza eta Arrantza Atalak mugapeko lehendakari guztiei jakinaraziko die emaitza, baita izendatutakoari ere.
6. Izendapena.
Hautatutako ordezkariak Ehizako Aholku Batzordeko kide izendatuko ditu batzorde horretako lehendakariak, bost urterako. Izendatutako kideek ordezko bat proposa dezakete; hori ere elkarte bereko kide izanen da.
Batzordeko kide izendatutakoren batek ehiztarien elkarteko lehendakari izateari uzten badio, batzordekide izateari utziko dio, eta elkarte horretan hautatzen den lehendakari berriak ordeztuko du, batzordeko kideak hautatzeko deialdi berria egin arte.
Iragarkiaren kodea: F1409118