(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

56/2014 FORU AGINDUA, EKAINAREN 19KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO OSPITALEGUNEKO OFTALMOLOGIA ZERBITZUA SORTZEN DUENA

BON N.º 137 - 15/07/2014



Zioen azalpena

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak atariko III. atalean adierazten du erakunde horren egitura osatu eginen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte -horiek baitaude jatorrian-.

Nafarroako Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzua eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzua, hurrenez hurren, pixkanaka eratu eta garatu dira. 2010ean sortutako Nafarroako Ospitalegunearen eta arestian aipatutako ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek “A” eta “B” izendatu ziren, hurrenez hurren, Nafarroako Ospitalegunearen barrenean.

Gaur egun, bidezkoa da, besteak beste, osasun zentro horiek batzeko baliabidea erabiltzea eta Oftalmologia Zerbitzu bakar bat sortzea, aipatu jarduera medikoak batuta eta antolaketa berria emanda, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. artikulua . Oftalmologia Zerbitzua sortzea.

Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Zerbitzua sortzen da; bertan Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologiako “A” Zerbitzuko eta Oftalmologiako “B” Zerbitzuko langileak eta baliabideak integratzen dira.

2. artikulua . Eginkizunak.

Nafarroako Ospitaleguneko Oftalmologia Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu Oftalmologiaren esparru zientifikoen arloan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

3. artikulua . Oftalmologia Zerbitzuaren egitura.

1. Oftalmologia Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek ditu bere egituran:

a) Aurreko Poloaren Atala.

b) Atzeko Poloaren Atala.

c) Haurren Atala.

2. Oftalmologia Zerbitzuari atxikitako fakultatiboek Oftalmologiaren espezialitate medikoari dagozkion laguntzako, irakaskuntzako, prestakuntzako eta ikerkuntzako jarduerak eginen dituzte, bai aurreko puntuan adierazitako ataletan, zein bere atalburuaren zuzendaritzapean arituz eta, betiere, galarazi gabe beste edozein atalen esparruan ere esku hartzea zerbitzuburuak edo osasun laguntzako premiek hala eskatzen dutenean, bai Zerbitzuari zuzenean atxikiak, zerbitzuburuaren menpe arituz.

Xedapen gehigarri bakarra.-Lehenagoko izendapenak.

Foru agindu honek indarra hartzen duen egunaren bezperan bukatuko da A Oftalmologia Zerbitzuaren eta B Oftalmologia Zerbitzuaren egituraren araudiaren babespean eginak diren zerbitzuburuen eta atalburuen izendapenen eragina, araudi hori indargabetzen baita.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da Oftalmologia Zerbitzuari buruzko aipamena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalearen egitura organikoa osatu eta aldatu zuen Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 451/2001 Foru Aginduan arautu zena.

2. Indarrik gabe uzten da Oftalmologia Unitateari buruzko aipamena, Nafarroako Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduan arautu zena.

3. Indarrik gabe uzten dira Oftalmologia Zerbitzuari eta Oftalmologia Atalari buruzko aipamenak, Bideko Ama Birjina Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta haren unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduan arautu zirenak.

4. Indarrik gabe uzten da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko egitura organikoa aldatu zuen Osasuneko kontseilariaren irailaren 9ko 142/2002 Foru Aginduaren 2. artikulua, Betsarearen Atala sortu zuena.

5. Orobat, indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo txikiagoko beste arau guztiak.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko ekainaren 19an.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1409036

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web