(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión en castellano

427/2013 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 30EKOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, “AUKERA ETA UKOAK. ZENTSU BEREZIAK (BEZA). JARDUERA HASI AURREKO JAKINARAZPENA” IZENEKO F-65 EREDUA ETA AURKEZPEN TELEMATIKOA EGITEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA PROZEDURA ONESTEN DITUENA ETA IRAILAREN 15EKO 280/2006 FORU AGINDUA ALDATZEN DUENA. HORREN BIDEZ, BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN HIRUHILEKO AITORPEN-LIKIDAZIOA EGITEKO F-69 EREDUA ONETSI ZEN ETA HAREN INTERNET BIDEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA EGITEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA PROZEDURA EZARRI ZIREN, BAITA BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN HILEKO AITORPEN-LIKIDAZIOA EGITEKO F-66 EREDUAREN INTERNET BIDEZKO AURKEZPEN TELEMATIKOA EGITEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA PROZEDURA ERE; OROBAT, AITORPEN-LIKIDAZIOAK, AUTOLIKIDAZIOAK, URTEKO AITORPEN-LABURPENAK, INFORMAZIO AITORPENAK, JAKINARAZPENAK ETA ZERGA ARLOKO ARAUDIAK ESKATUTAKO BESTE AGIRI BATZUK BALIABIDE TELEMATIKOEN BIDEZ ETA ORDENAGAILUAK IRAKURTZEN AHAL DUEN EUSKARRIAREN BIDEZ AURKEZTERA BEHARTZEN DUTEN KASUAK ARAUTZEN DITUEN UZTAILAREN 3KO 132/2009 FORU AGINDUA ALDATZEN DUNota de Vigencia

BON N.º 7 - 13/01/2014; corr. err., BON 13/02/2014



  I. ERANSKINANota de Vigencia


  2 erregistro mota: aitorpenaren zenbakizko datuak


  2 ERREGISTRO MOTA: AITORPENAREN ZENBAKIZKO DATUAK.


Atariko

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, ekainaren 30eko 228/2004 Foru Aginduaren bidez, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua eta aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura onetsi zituen; agindu hori urtarrilaren 16ko 3/2009 Foru Aginduaren bidez aldatu zen gero.

Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Legea aldatu duen Tributu Harmonizazioari buruzko urriaren 30eko 4/2013 Legegintzako Foru Dekretuak kutxa-irizpidearen araubide berezia onetsi du, aukera ematen diena 2.000.000 euroko eragiketa-bolumena gainditzen ez duten subjektu pasiboei sorrarazpena atzeratzeko eta, beraz, jasanarazitako BEZaren aitorpena eta diru-sarrera ere bai, haien merkataritzako eragiketa gehienetan bezeroei kobrantza osoa edo zati batena egin arte, azken eguna eragiketa horiek egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 izanik.

Dena dela, merkataritzako betebeharrak atzeratzera bultza dezaketen egoerak galaraztearren, Europako araudiak ezarrita du subjektu pasiboei modu berean atzeratuko zaiela eskurapenetan jasandako BEZaren kenkaria, harik eta hornitzaileei ordaindu arte, eta, orobat, eragiketak egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 dute azken eguna.

Subjektu pasiboaren aukerako araubide berezi berriaren ondorioz hura eragiketa guztiei aplikatuko zaie, zenbait salbuespenekin, hala nola, Europako erkidego barreneko eragiketei eta zergaren beste araubide berezi batzuen menpe daudenei.

Araubide horren garapena balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduko VIII. tituluko VIII. kapitulu berrian, kutxa-irizpidearen araubide berezia izenekoan, erregulatzen da, abenduaren 30eko 77/2013 Foru Dekretuaren bidez erantsi baitzen.

Zergaren Erregelamenduko 50 septies artikuluak ezartzen du jarduera hasteko aitorpena aurkezten denean aukeratu beharko dela araubide horren aplikazioa, edo zer urte naturaletan izan behar duen ondorioa, urte hori hasi aurreko abenduan. Araubideari uko egiteari dagokionez, 50 octies artikuluak zehazten du Nafarroako Zerga Ogasunari emanen zaiola haren berri, zer urte naturaletan izan behar duen ondorioa, urte hori hasi aurreko abenduan. Bestetik, 50 nonies artikuluak araubidetik kanpo nola gelditu arautzen du.

Jardueran hasteko aitorpena, eta zenbait araubide berezi aukeratu, uko egin, ezeztatu edo haietatik kanpo gelditzeko, F-65 ereduaren bidez egiten denez, ontzat eman da eredu hori erabiltzea kutxa-irizpidearen araubide berezi hori aukeratu, hari uko egin eta kanpoan gelditu izanaren berri emateko.

Zergaren Erregelamenduko zortzigarren xedapen iragankor berriak araubidea aukeratzeko araubide iragankor bat ezarri du 2013ko abenduaren 31n jardunean dauden enpresaburu edo profesionalentzat, 2014ko urtarrileko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea amaitzen denean bukatuko dena zergaren likidazioa hilean behin dutenentzat, eta 2014ko martxoaren 15ean likidazioa hiru hilean behin dutenentzat.

Orobat, F-65 eredua telematika bidez nola aurkeztu arautzen duen egungo araudia jasotzen du foru agindu honek, bai prozedurari bai baldintzei dagokienez.

Horregatik, beharrezkotzat jo da beste F-65 bat onestea eta, aldi berean, aurreko eredua onetsi zuen foru agindua indargabetzea.

Bestetik, Foru agindu honetako azken xedapenetako lehenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen du, hau da, balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri zituena, baita balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri zituena ere; izan ere, aipatu ereduetan aitorpena egiteko laukitxo berriak erantsi ditu; batez ere, bereizita aitortu behar direlako subjektu pasiboaren inbertsioa dakarten zenbait eragiketa, eta kutxa-irizpidearen araubide berezia aukeratzeagatik horren aplikazioaren xedeko ondasunen entregen eta zerbitzu emateen eragiketez informatu behar delako.

Azken xedapenetako bigarrenak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen du, hau da, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituena; helburua telematika bidez, Internet baliatuz, aurkeztera behartzea da, baldin eta aurkezpen modalitate hori bada kasu bakoitzean aitorpen-likidazio, autolikidazio, urteko aitorpen-laburpen eta informazio aitorpen guztietan, baita jakinarazpenetan eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuetan ere, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpena kutxa-irizpidearen araubide bereziaren bidez egitea aukeratzen duten tributudunentzat.

Horregatik, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen azken xedapenetako hirugarrenaren ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria gaitzen baitu foru lege hori garatu eta gauzatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriaren ondorioz, zeinak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria baimentzen baitu foru agindu bidez arautzeko zer kasu eta baldintzetan aurkezten ahal dituzten zergadunek eta entitateek aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez.

AGINDU DUT:

1. artikulua . F65 eredua onesteaNota de Vigencia.

F-65 eredua onesten da, "Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena" izenekoa, formatu elektronikokoa. Haren edukia I. eranskinean agertzen da.

2. artikulua . F65 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.3 artikuluarekin bat, kasu hauetako batean dauden pertsonek edo entitateek F-65 eredua aurkeztu beharko dute Nafarroako Zerga Ogasunean:

a) Balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboak, baldin eta, zerga horri aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, ondoko araubide bereziei dagozkien aukerak, ukoak, errebokazioak edo salbuespenak egin behar badituzte: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzakoa, erraztua, baliokidetza errekarguarena, ondasun erabili, arte-lan, antzinako gauza eta bildumagaiena eta kutxa-irizpidearenaNota de Vigencia.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, egin behar dituztenak, zerga horri aplikatu beharreko araudian xedatutakoarekin bat, zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuari eta bereziari dagozkien aukerak, ukoak, errebokazioak edo salbuespenakNota de Vigencia.

c) Batasunaren barneko Operadoreen Erregistroan alta edo bajako deklarazioak egin behar dituzten pertsonek edo entitateek, ekainaren 29ko 227/2004 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotu gabeko enpresa edo lanbide arloko jarduerak egiten dituzten zergadunek, jarduera hasteko edo uzteko deklarazioa egin behar badute.

e) Enpresa edo lanbide arloko jarduerei dagozkien ondasunen entregak edo zerbitzu egiteak hasi aurretik jakinarazpena egin behar duten balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboek, balio erantsiaren gaineko zergari aplikatzen zaion araudian xedatutakoari jarraituz.

f) Sozietateen gaineko zergaren zentsutik eta balio erantsiaren gaineko zergaren zentsutik kanpo diren subjektu pasiboek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 19. eta 33. artikuluak aplikatzearen ondorioz.

g) Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, egin behar dituztenak, zerga horri aplikatu beharreko araudian xedatutakoarekin bat, Hileko Itzulketen Erregistroari dagozkion aukerak, ukoak edo salbuespenakNota de Vigencia.

h) Hainbanaketa erregela aplikatzea aukeratzen duten balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboek, edo aukera hori errebokatzen dutenek.

i) Zenbait aparatu elektronikoren enpresaburu edo profesional birsaltzaile izatearen berri eman behar duten balio erantsiaren gaineko zergako subjektu pasiboak, zergaren araudian ezarritakoari jarraituz, edo izateari uztearen berri eman behar dutenakNota de Vigencia

j) Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergari ordaintzea dakarten jardueren hasiera, aldaketa eta amaieraren aitorpenak egin behar dituzten pertsona juridikoak edo entitateak, abenduaren 28ko 38/2022 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoarekin batNota de Vigencia.

k) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, komunika dezaten Zergaren erregistro Liburuak eramateko sisteman beren borondatez sartzen edo salbuesten direla, hain zuzen ere Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan aipatutako sistemanNota de Vigencia.

l) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren subjektu pasiboak, negozio-zifraren zenbateko garbia eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 150.1.g) artikuluaren hirugarren paragrafoan jasotzen den partaidetza baldintza betetzen dela jakinarazteko betebeharra dutenak.

Sozietate taldeen kasuan, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren zentzuan, erakunde nagusiek dute F-65 eredua aurkezteko betebeharra eta, gainera, taldeko entitate guztien identifikazio fiskaleko zenbakia zerrendatu beharko dute ereduan. Berdin jokatuko du pertsona fisikoa den subjektu pasiboak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1.g) 3. artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako lotura kasuetan.

Egoiliarra ez den pertsonaren edo erakunde baten Espainiako lurraldean dauden establezimendu iraunkor batzuen kasuan, egoiliarra ez den pertsonak edo entitateak aurkeztu beharko du F-65 eredua, eta, gainera, horietako bakoitzaren identifikazio fiskaleko zenbakia adierazi beharko duNota de Vigencia.

m) Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko edo hidrokarburoen gaineko zergen eremu objektiboetako produktuak gordailu fiskaletatik ateratzen dituztenen erregistroan alta edo baja aitorpenak egin behar dituzten pertsonek edo entitateek, apirilaren 25eko 31/2023 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat etorrizNota de Vigencia.

3. artikulua . F65 eredua aurkezteko modua eta tokia.

Honela aurkezten ahalko da F-65 eredua:

1. Telematika bidez, Internet erabiliz; bide hori aurreko artikuluko g) letran aurreikusitako kasuaz gain, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan ere nahitaezkoa izanen da. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk telematika bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dira.

2. Paper inprimatuan, telematika bidez aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. atalarekin bat. F-65 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztu beharko da.

4. artikulua . F65 eredua aurkezteko gaikuntza eta baldintza orokorrakNota de Vigencia.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute F-65 eredua modu elektronikoz, Internet bidez:

a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.

b) Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, foru agindu horretan onesten baita kanpo lankidetzarako akordioa, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu-zorren ordainketa.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen telematiko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

2. F-65 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki beharko du.

b) Eredua elektronikoki aurkezteko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dira, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

5. artikulua . F65 ereduaren internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozeduraNota de Vigencia.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web-eko inprimakitik abiatuta prozesu hau erabiliko da:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzena bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

1. Aitorpena betetzea, laguntza-programa erabiliz.

2. Aitorpena bete ondoren, balioztatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena balidatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko daNota de Vigencia.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, hartze-agiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanda. Gero, igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza egiaztatzen ahalko da, Interneteko ondoko helbidean aitorpenak kontsultatzeko erabiltzen ahal den aplikaziotik abiatuta: http://www.hacienda.navarra.es.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra . Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi da “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua onetsi zuen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 228/2004 Foru Agindua, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenetan izanen ditu ondorioak.

Azken Xedapenetan Lehena . Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpenlikidazioa egiteko F69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren eta, orobat, balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpenlikidazioa egiteko F66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren.

Bat. 280/2006 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri den F-69 ereduaren ordez, foru agindu honen II. eranskinekoa erabiliko da.

Bi. 280/2006 Foru Aginduaren II. eranskinean ageri den F-69 ereduari dagozkion 2. erregistro motako (aitorpenaren zenbakizko datuak) erregistroen diseinuen ordez, foru agindu honen III. eranskinekoak erabiliko dira.

Hiru. 280/2006 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri den F-66 ereduari dagozkion 2. erregistro motako (aitorpenaren zenbakizko datuak) erregistroen diseinuen ordez, foru agindu honen IV. eranskinekoak erabiliko dira.

Azken Xedapenetan Bigarrena . Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, aitorpenlikidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpenlaburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen diren kasuak arautu ziren.

Baldintza berri bat, 3.a, erantsi zaio 1.1 artikuluari. 3., 4. eta 5. baldintzen gaur egungo edukia 4.arena, 5.arena eta 6.arena izanen dira, hurrenez hurren.

“3. Kutxa-irizpidearen araubide berezia aukeratu dutenek balio erantsiaren gaineko zergan.”

Azken Xedapenetan Hirugarrena . Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie.

Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

I. ERANSKINANota de Vigencia

I. ERANSKINANota de Vigencia

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

2 erregistro mota: aitorpenaren zenbakizko datuak

2 erregistro mota: aitorpenaren zenbakizko datuak

IV. ERANSKINA

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web