264/2013 FORU AGINDUA, UZTAILAREN 19KOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA, MAHATS MOTA ZURIETAKO MAHASTIAK LANDATZEA BAIMENTZEKO PROZEDURA EZARTZEN DUENA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN LANDATU ERE, ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAK BABESTURIKO MAHASTIZAINTZA EREMUAN, BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUETATIK, BESTE JATORRIZKO DEITURA BATZUETATIK, HELDU DIREN BIRLANDATZEKO ESKUBIDEEKIN, ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ESKUALDEKO ERRESERBAREN LANDATZEKO ESKUBIDEEKIN.
BON N.º 160 - 21/08/2013
ERANSKINA. BIRLANDAKETA ESKUBIDEEN ESKUALDAKETEN EDO/ETA NAFARROAKO ESKUALDEKO ERRESERBAKO LANDAKETA ESKUBIDEEN ESKAERA, ERRIOXA JATORRIZKO DEITURAKO ALDAERA ZURIAK LANDATZEKO (UZTAILAREN 19KO 264/2013 FORU AGINDUA, NAFARROAKO GOBERNUKO LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA)
Nekazaritzako merkatu antolamendu bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzen dituen Kontseiluaren (EE) 1234/2007 Erregelamenduak (Merkatu Antolakunde Bateratuetarako erregelamendu bakarra), IV bis atalean, mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ekoizpen ahalmena arautzen du. 85 decies artikuluak ezartzen du birlandatzeko eskubideak beste ustiategi batera eskualdatu daitezkeela, osorik edo partzialki. 85 undecies artikuluak ezartzen du ezen, nazioko edo eskualdeko mailan ekoizpen ahalmenaren kudeaketa hobetzeko, estatu kideek Erreserba Nazional bat eratuko dutela, edo, kasua bada, landatzeko eskubideen Eskualdeko Erreserbak.
Mahastien ekoizpen ahalmena arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuak, II. kapituluan, birlandatzeko eskubideak eskualdatzeko prozedura ezartzen du, eta mahastien landaketei eta birlandaketei buruzko alderdiak arautzen ditu. VII. kapituluak eskubideen Erreserbak arautzen ditu, eta jasotzen du Eskualdeko Erreserbak sor daitezkeela mahastizaintzako ahalmenaren kudeaketa hobetzeko.
Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuak (16/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzkoa), I. tituluan, landatze eta birlandatze eskubideak arautzen ditu: I. kapituluan ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko eskubideen Eskualdeko Erreserba arautuko duten arauak, eta II. kapituluan arautzen du nola erabili behar diren birlandatze eskubideak eta zer kasutan egin daitezkeen eskualdaketak. II. tituluan mahasti landaketak baimentzeko xedapenak jasotzen dira.
2009ko otsailaren 6an, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko kontseilu arauemailearen osoko bilkura bereziak erabaki zuen, ardo zurien lehiakortasuna hobetzeko neurri estrategiko gisa, jatorrizko deitura horrek babestutako mahats zuriko aldaerekin landatutako azalera handitzea, 2.000-2.500 hektarea bitarte, hiru autonomia erkidegoen arteko egungo proportzionaltasunari eutsiz.
Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioaren 2009ko uztailaren 7ko komunikazioaren arabera, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko mahastien azalerei buruzko datuen arabera -2008ko uztailaren 31ko Mahastizaintzako Inbentarioan jasoak-, Errioxako autonomia erkidegoan landatutako mahastien azalera 43.686 hektareakoa da, 13.483 hektareakoa Euskal Autonomia Erkidegoan eta 6.826 hektareakoa Nafarroako Foru Komunitatean. Horrenbestez, eta Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko mahastien azaleren proportzionaltasunean orekari eusteko, komunikatzen du Errioxako Autonomia Erkidegoari %68,26 dagokiola, %21,07 Euskal Autonomia Erkidegoari eta %10,67 Nafarroari.
Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eremu geografikoa eratzen duten hiru autonomia erkidegoetan egin beharko litzateke azalera horren landaketa. Lurralde horietako bakoitzak Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuan inskribatuta duen mahasti azalera kontuan hartuta, proportzionalki egin beharko litzateke banaketa.
Nafarroan 339/2009 Foru Agindua argitaratu zen (339/2009 Foru Agindua, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, mahats mota zurietako mahastiak landatzea baimentzeko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean landatu ere, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babesturiko mahastizaintza eremuan, deitura horrek babestuta ez dauden eremuetatik heldu diren eskubideekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbaren eskubideekin).
Kontuan harturik sektoreak erakutsi duen interesa, deialdi honen bidez banatu nahi da Nafarroari dagokion eta eskuragarri dagoen azalera.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 25. artikuluari jarraituz, Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuko Nekazaritzako Erregistroen Atalari dagokio foru agindu hau betearazteko behar diren kudeaketak egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Foru Agindu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako eremuan, mahats zuriaren zenbait mota landatzeko eskaerak aurkezteko eta baimenak tramitatu eta emateko prozedura ezartzea, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko kontseilu arauemailearen osoko bilkura bereziak erabakitako handitzearen arabera.
2. Eskubide hauek etorriko dira:
a) Beste autonomia erkidego edo jatorrizko deitura batzuetatik heldu diren birlandaketako eskubideak eskuratzetik.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbatik.
3. Aldaera zuriko mahastien landaketak egiteko lurzatiak udal-mugape hauetan daude: Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Mendabia, San Adrián, Sartaguda eta Viana; betiere, Nafarroako Foru Komunitatean Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako mahastizaintza eremuan.
2. artikulua . Gehienez ere esleituko den mahasti azalera.
Gehienez ere 103,6455 hektareako mahasti azalera esleituko da, hau da, honako bi hauen arteko kendura: batetik, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko kontseilu arauemailearen osoko bilkura bereziak 2009ko otsailaren 6an Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritako gehieneko azalera eta, bestetik, azkenik landatutako azalera, ekainaren 19ko 339/2009 Foru Aginduko deialdiaren araberako baimenarekin.
3. artikulua . Onuradunak.
1. Honako hauek izanen dira beste autonomia erkidego edo jatorrizko deitura batzuetatik heldu diren birlandaketa eskubideak eskualdatzeko baimenen onuradunak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbaren landaketa eskubideen onuradunak, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako Nafarroako eremuetan aldaera zuriko mahastien landaketak egiteko: foru agindu honen 4. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
2. Birlandaketa eskubideen eskualdaketen onuradun edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen onuradun izan daitezke eskatzaileak baldin katastroko lurzati bakarrerako bada, edo zenbaiterako, betiere mugakide badira eta landaketaren ondoren nekazaritzako lurzati bakarra eratzen bada.
4. artikulua . Baldintzak.
1. Guztientzako baldintzak:
a) Eskatzaileak Nafarroako Mahastien Erregistroan egonen dira inskribaturik Foru Agindu honek indarra hartzen duen egunean, salbu lehenbiziko instalazioa 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egin duten nekazari gazteak badira.
b) Birlandaketa eskubideen eskualdaketak edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak eskatzen dituztenek eta birlandatze eskubideen lagatzaileek mahastizaintza ustiategia osorik erregularizaturik izan beharko dute, foru agindu hau indarrean sartzen den egunean indarrean dagoen araudiarekin bat.
c) Birlandaketa eskubideen eskualdaketen edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen eskaeraren xedeko azalerak ez du mahastirik landatuta izan behar foru agindu honen 12. artikuluan aurreikusitako landaketa baimena eskuratu baino lehen.
d) Birlandatze eskubide eskualdatuak edo Nafarroako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak lurzati batean gauzatu nahi baditu eskatzaileak, eta lurzati horrek indarreko Errioxa Jatorrizko Deiturako eskubideak baldin baditu, erabili beharko ditu proiektatutako landaketen azalera osatzeko.
e) Lurzatia erabiltzeko eskubidea herrilurren esleipenaren bidez justifikatuz gero, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik esleituta izan beharko du, eta hamar urterako gutxienez ere, landaketa egin zenetik.
f) Lurzatia erabiltzeko eskubidea errentamendu bidez justifikatzen bada, eredu ofizialean formalizatuta egon beharko du, hamar urterako gutxienez ere, landaketa egin zenetik, eta Nafarroako Gobernuko Landa Errentamenduen Erregistroan inskribatuta egon beharko du eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik.
2. Birlandatze eskubideen eskualdaketetarako baldintzak:
a) Beste autonomia erkidegoen edo jatorrizko deitura batzuen birlandaketa eskubideen eskualdaketak eskatzeko, eskubide hartzaileek, gainera, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
-Birlandatze eskubiderik ez eskualdatzea oraingo kanpainan edo aurreko bost mahastizaintza kanpainetan, salbu eta lehen gradurainoko ahaideen alde badira eskualdatzeak, errentamenduak edo lagapenak, edo ezinbesteko kasua bada.
-Mahastia uzteagatik diru-laguntzen onuradun ez izatea oraingo kanpainan edo aurreko bost mahastizaintza kanpainetako batean.
b) Birlandatze eskubideak eskualdatzeko, lagatzaileek, gainera, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
-Eskualdatu behar diren birlandatze eskubideak indarrean izatea.
-Eskabidearen aurreko bost kanpainetan Eskualdeko Erreserbatik landatzeko eskubiderik ez jasotzea. Landatzeko eskubiderik jaso badute, berriz ere Erreserbara itzuli beharko dituzte.
-Mahastien erregularizazioa egin ez izana eskabidearen aurreko bost kanpainetan.
c) Lurzatiko mahastiaren bukaerako azalerak 0,6 hektareakoa izan beharko du gutxienez ere, hartan birlandaketarako eskubideak aplikatzeko.
d) Lurzati batean, birlandaketa eskubideak ezin izanen dituzte erabili pertsona batek baino gehiagok, salbu jabekideak badira.
e) Eskubideen eskualdaketa balioduna izanen da baldin eta bi hauen artean egiten bada: batetik, bere mahastia erauzteagatik birlandatze eskubideak sortu dituen titularra, eta, bestetik, birlandatzea eginen den lurzatiaren titularra.
f) Birlandaketa eskubideen eskualdatzeek ez dute ekarriko mahastien produkzio ahalmena handitzea. Landatu beharreko lurzatiaren errendimenduak erauzitako lurzatiaren errendimendua gainditzen badu, %5 baino gehiago gainditu ere, dagokion egokitzapena eginen da. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuaren I. eranskinean agertzen diren batez besteko errendimenduak.
3. Nafarroako Eskualdeko Erreserbako eskubideak emateko baldintzak:
a) Eskatzaileek ez dute mahastiak birlandatzeko eskubiderik lagata edo eskualdatuta izanen aurreko bost kanpainetan, hau da, 2008ko abuztuaren 1etik aurrera, salbu lehen maila arteko ahaideentzako eskualdaketak izan badira.
b) Eskatzaileak ez dira diru-laguntzen onuradun izanen mahastia uzteagatik eskabideko kanpainaren aurreko bost kanpainetan, hau da, 2008ko abuztuaren 1etik aurrera.
c) Lurzatiko mahastiaren bukaerako azalerak 1 hektareakoa izan beharko du, gutxienez ere, hartan Eskualdeko Erreserbako landaketarako eskubideak aplikatzeko.
4. Eskatutako baldintzak betetzen ez badira, edo aurkeztutako dokumentu edo datuak okerrak eta faltsuak badira, eskaera ezetsi eginen da.
5. artikulua . Erabilgarri dagoen azalera banatzeko irizpideak.
1. Lehentasun ordena honen arabera eginen da esleitu beharreko gehieneko mahasti azaleraren banaketa:
a) 1. taldea: nekazari gazteak, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 3. artikuluko 6. puntuan emandako definizioaren arabera. Talde horren barrenean, lehenik eta behin, nekazaritzako ustiategi lehenetsien titularrak hobetsiko dira eta, gero, ogibide nagusia nekazaritza dutenak.
b) 2. taldea: nekazaritzako ustiategi lehenetsiak.
c) 3. taldea: ogibide nagusia nekazaritza dutenak.
d) 4. taldea: gainerako mahastizainak.
Nekazari gaztea, ustiategi lehenetsia edo ogibide nagusia nekazaritza izatea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan agertu beharko da eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
2. Hau izanen da onuradun bakoitzari emanen zaion gehieneko azalera:
a) Lehen landaketa egiten duten eta lehentasunezko ustiategi baten titular diren nekazari gazteek 2 hektarea.
b) Gainerako nekazari gazteen, 2. taldearen eta 3. taldearen kasuetan, 1,5 hektarea.
c) Gainerako eskatzaileek, hektarea bat.
3. Behin eskaera guztiei arreta emanik, baldin emandako guztirako hektareak ez badira esleitu beharreko gehieneko mahasti azalera adina, beste azalera-esleipen bat eginen da lehen banaketan kanpoan gelditu diren eskaeren artean, betiere foru agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, artikulu honetako 1. eta 2. puntuetan ezarritako irizpideak aplikatuz.
4. Talde bakoitzaren barnean, lehenetsiko dira emakidarako azalera handiena dutenak baliozkoturik eta onarturik, aintzat harturik artikulu honen 3. puntuan ezarritako mugak. Bigarrenik, behar izanez gero, landatutako mahasti azalera handiena duten lurzatiak lehenetsiko dira.
6. artikulua . Konpromisoak.
1. Denentzako konpromisoak:
a) Onuradunak zuzenean landu beharko du landaketa ondoko mahastizaintzako hamar kanpainetan, eta ezin da errentatu, laga edo eskualdatu, non ez den ezinbesteko arrazoirik. Gainera, ez da epe horretan mahastia erauziko, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
b) Landatutako mahastia ezin izanen da mota beltz batera igaro, landatu ondoko 20 urteko epean.
c) Eskualdatutako birlandaketa eskubideak edo/eta emandako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak ondoko mahats aldaeretako batekin erabiliko dira, zeinak Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Erregelamenduak baimenduak baitaude: Sauvignon Blanc, Chardonnay, Verdejo, Maturana Zuria, Tempranillo Zuria, Garnatxa Zuria eta Malvasía. Beste mahats mota batekin egiten den beste edozein landaketa legez kanpokoa izanen da, eta erauzi egin beharko da.
d) Eskualdatutako birlandaketa eskubideekin edo/eta emandako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideekin egin beharreko landaketek Errioxa jatorrizko deitura kalifikatuaren kontseilu arauemailearen egungo araudia bete beharko dute, eta dagokien erregistroan inskribatuta egon.
2. Birlandaketarako eskubide hartzaileen konpromisoak:
Eskualdaketarako baimena eman eta bigarren mahastizaintza kanpaina bukatu aurretik erabili beharko dira eskualdaketa bidez hartutako birlandaketa eskubideak. Epe hori igaro ondoan, birlandatzeko eskubideak Nafarroako Foru Komunitateko Erreserban sartuko dira.
3. Nafarroako Eskualdeko Erreserbako eskubideen onuradunen konpromisoak:
a) Esleipenaren ondoko bigarren mahastizaintza kanpaina bukatu aurretik erabili beharko dira Eskualdeko Erreserbako landatze eskubideak. Epe hori igaro ondoan, landatzeko eskubideak Nafarroako Foru Komunitateko Erreserban sartuko dira berriz ere.
b) Eskatzailearentzat, eskatutako lurzatirako, esleitutako azalerarako eta emakida eragin zuten helburuetarako bakarrik izanen dira Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen esleipena.
c) Eskualdeko Erreserbatik heldu diren landaketa eskubideak ezin izanen dira eskualdatu.
d) Eskualdeko Erreserbako landatze eskubideen onuradunek ezin izanen dituzte errentan eman, laga edo eskualdatu, inola ere, mahastizaintzako ustiategiaren gainerako zatia, mahasti lurzatiak eta bere jabetzako Errioxa jatorrizko deitura kalifikatua duten birlandaketa eskubideak, landaketa ondoko bost mahastizaintza kanpainetan, salbu eta lehen maila arteko ahaideen alde badira eskualdatzeak, errentamenduak edo lagapenak, edo ezinbesteko kasua bada. Gainera, ezin izanen dute epe horretan primarik eskatu beren mahastizaintzako ustiategiaren gainerakoan mahastia uzteko, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
e) Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen esleipen hartzaileek, 1. taldekoak badira, finantza ordainik gabe jasoko dituzte eskubideak. Mahastizainek, 2., 3. eta 4. taldeetakoak badira, 800 ordainduko dute hektareako, esleitutako Erreserbako landatze eskubide bakoitzeko.
4. Onuradunek konpromisoak betetzen ez badituzte eskubide guztiak galduko dituzte, eta Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbara sartuko dira berriz ere, dagokion espedientea tramitatu ondoren.
7. artikulua . Birlandaketa eskubideen eskualdaketak eta Nafarroako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen eskaerak.
1. Foru agindu honen eranskinak jasotzen duen eredu ofizialaren arabera beteko dira eskabideak.
2. Eskabide ereduak Internet bidez eskuratzen ahalko dira, www.navarra.es helbidean, Nafarroako Aldizkari Ofizialetik edo, Nafarroako Gobernuaren web orrian, “Zerbitzuak” atalean dagoen deialdiaren aipamenetik.
3. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroetan aurkezten ahalko dira, Iruñeko González Tablas kaleko 9an diren bulegoetan, Erriberriko Valle de Orba kaleko 34ko bulegoetan, departamentuko arloko bulegoetan, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein tokitan. Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, artxiboak eransteko Erregistro Orokor Elektronikoan aurreikusitako formatuetatik edozein erabil daiteke parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko.
4. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenbiziko orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.
5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da foru agindu honek indarra hartzen duenetik hasita.
6. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
a) Eskatzailearen eta lurzatiaren jabearen NANaren edo IFKren fotokopia.
b) Ahaidetasun mailaren frogagiria, birlandatzeko eskubideak lehen maila arteko ahaideei eskualdatu badizkie eskatzaileak abian den mahastizaintza kanpainan edo azken bost kanpainetan.
c) Eskritura publikoaren jatorrizko agiria eta fotokopia, eskaeran sartutako lurzatien gozamen eskubidea frogatzen dutena.
d) Herrilurretako lurzatiak badira, udalaren ziurtagiria, honako hauek adierazita: esleipen hartzailea, esleipen eguna eta emakidaren iraupena. Esleipenak hamar urte baino gutxiago irauten badu, landaketatik hasita, udalaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinek baimenduko baitu herrilurretako lurzati hori erabiltzea, gutxienez ere aldi horretarako.
7. Eskabidearekin batera ez bada eskatutako dokumentazioa aurkezten, interesdunari errekerimendua eginen zaio, hutsegitea zuzendu edo agintzen diren agiriak aurkeztu ditzan 10 eguneko epean. Akatsak zuzentzen ez badira, eskaera ezesten duen ebazpena emanen da.
8. artikulua . Eskabideen gaineko ebazpena.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari dagokio deialdi honetako eskaerak ebaztea, eskaera aurkeztu eta 6 hilabeteko epean gehienez ere. Epe hori berariazko ebazpenik eman edo jakinarazi gabe bukatzen bada, eskaera ontzat hartua izanen da, 56/2006 Foru Dekretuaren arabera (56/2006 Foru Dekretua, abuztuaren 16koa, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duena).
9. artikulua . Birlandaketa eskubideen eskualdaketen tramitazioa, baimena ematea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari dagokionean.
1. Birlandaketa eskubideak eskualdatzeko eskaerak ontzat hartzen dituen ebazpena jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, foru agindu honen 7. artikuluan azaldutako tokietan aurkeztu beharko du mahastizainak ondoren adierazten den dokumentazioa, Nekazaritzako Erregistroen Atalari zuzendua, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak behin betiko baimena eman dezan.
a) Birlandatze eskubideen eskualdaketa eskaera, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen zuzendari nagusiari zuzendua.
b) Birlandatze eskubideak badirela dioen ziurtagiria, horien jatorrizko autonomia erkidegoak emana, balioduna izanen dena eskubideak eskualdatzeko eskaerako kanpainarako.
c) Birlandaketarako eskubideen salerosketa kontratuaren jatorrizkoa eta fotokopia (mahastizain eskuratzailearen eta lagatzailearen arteko eskualdaketarako euskarri den horrena).
2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari bidaliko dio birlandatzeko eskubideen eskualdaketa eskaera, frogagiriekin batera, eskualdaketa baimentzeko.
3. Dagokion dokumentazioa ez aurkezteak berarekin ekarriko du birlandatzeko eskubide eskualdaketarako eskaera ezestea.
10. artikulua . Eskubideak eskualdatzeko eskaeren ebazpena.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen zuzendari nagusiari dagokio behar den ebazpena ematea, eskatutako eskualdaketa baimentzeko edo, arrazoituta, ukatzeko, eta eskatzaileei jakinaraztea.
11. artikulua . Nafarroako Eskualdeko Erreserbako eskubideak ordaintzea.
1. Nafarroako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak esleitzeko ebazpena jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, eskubide horiei dagokien ordainketa gutuna aurkeztu beharko da, Nekazaritzako Erregistroen Atalari zuzendua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan edo foru agindu honen 7. artikuluan azaldutako tokietan.
2. Ordainketa gutunean informazio hau azalduko da: IFK/IFZ, onuradunaren deiturak eta izena eta, kontzeptu gisa, “Mahasti Erreserbako Eskubideak”.
3. Dagokion ordainketa gutuna ez aurkezteak berarekin ekarriko du interesdunak uko egitea esleitutako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideei.
12. artikulua . Landaketetarako baimena.
1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko ditu landaketarako eskubide eskaerak 6 hilabeteko epean, gehienez ere, eskabidea aurkezten denetik. Epe hori berariazko ebazpenik eman edo jakinarazi gabe bukatzen bada, eskaera ontzat hartua izanen da, 56/2006 Foru Dekretuaren arabera (56/2006 Foru Dekretua, abuztuaren 16koa, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duena).
2. Birlandatze eskubideen eskualdaketen kasuan, behin Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak mahastizain bakoitzari jakinarazten dionean eskatutako eskualdaketarako baimena, mahastizainak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu beharko du landaketarako baimena, edo, bestela, foru agindu honen 7. artikuluan aipatutako tokietan, horretarako aurreikusitako ereduaren arabera, honako agiri hauek erantsiz:
a) Birlandatzeko eskubideen eskualdaketari dagokion ordainketaren frogagiria, edo aplikatzekoa den zergatik salbuetsia izatearen edo atxikia ez izatearen frogagiria.
b) Eskualdaketarako baimena ematen duen ebazpenaren fotokopia, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak emana.
3. Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak esleitzen badira, mahastizainari eskubideak zer azalerarako esleitzen zaizkion dioen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, kasua bada, onuradunak dagokion ordainketa egin ondoren, baimen eskaera aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, edo, bestela, foru agindu honen 7. artikuluan aipatutako tokietan, horretarako aurreikusitako ereduaren arabera.
4. Landaketarako baimen eskaeran, adierazi behar da onartutako birlandaketa eskubideei edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideei dagokien azalera.
5. Ez da mahasti landaketarik eginen nekazaritza lurzatietan baldin eta ureztalur gisa agertzen badira katastroan, Nafarroako Lur-ondasunen eta Katastroaren Erregistroan, salbu indarreko araudiarekin bat presioko ureztaketa sistema bat paraturik daukatenean, edo paratzeko konpromisoa hartzen dutenean, edo muskiltzetik uztara bitarte urik ez daukatenean.
Lehen xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbaren landaketa eskubideak esleitzetik eratorritako diru-sarrerak.
Foru Agindu honetatik etorritako diru-sarrerak kontu-sail honetan sartuko dira: 710000-71200-3305-000000 “Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbako mahasti landaketako eskubideak saltzetik etorritako diru-sarrerak”, 2013. urteko diru-sarreren aurrekontukoa, edo horren baliokidea, 2014ko diru-sarreren aurrekontuan sortzen dena.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra . Arauen indargabetzea.
339/2009 Foru Agindua indargabetzen da (339/2009 Foru Agindua, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, mahats mota zurietako mahastiak landatzea baimentzeko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean landatu ere, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babesturiko mahastizaintza eremuan, deitura horrek babestuta ez dauden eremuetatik heldu diren eskubideekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Erreserbaren eskubideekin). Nolanahi ere, aipatutako arauan xedatutakoaren arabera esleipena jaso zuten onuradunek betebeharra dute esleipena eragin zuten konpromisoei eusteko.
Azken Xedapen Bakarra . Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2013ko uztailaren 19an.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
ERANSKINA. BIRLANDAKETA ESKUBIDEEN ESKUALDAKETEN EDO/ETA NAFARROAKO ESKUALDEKO ERRESERBAKO LANDAKETA ESKUBIDEEN ESKAERA, ERRIOXA JATORRIZKO DEITURAKO ALDAERA ZURIAK LANDATZEKO (UZTAILAREN 19KO 264/2013 FORU AGINDUA, NAFARROAKO GOBERNUKO LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA)
ESKURATZAILEAREN/ESKATZAILEAREN DATUAK

ADIERAZTEN DU honela justifikatzen dela proiektatutako landaketarako lurzatia erabiltzeko eskubidea:
θ Jabetza.
θ Jabekidetza.
θ Gozamena.
θ Udalaren herrilurren esleipena.
θ Errentamendua.
ADIERAZTEN DU foru aginduaren 5. artikuluan zehaztutako taldeetatik ondoko hau dela:
θ 1. taldea: nekazari gaztea.
θ 2. taldea: ustiategi lehenetsia.
θ 3. taldea: ogibide nagusia nekazaritza duena.
θ 4. taldea: gainerako mahastizainak.
Foru aginduaren 6. artikuluan zehaztutako konpromisoen berri baduela eta haiek betetzeko hitza ematen duela.
AZALTZEN DU ezen, foru aginduan zehaztutako baldintza guztiak betez, eskatzen duela:
θ Erantsitako birlanlandaketa eskubideen eskualdatzea onartzea eta tramitatzea.
θ Nafarroako Eskualdeko Erreserbako landaketarako eskatutako eskubideak ematea.
............................(e)n, 2013ko........................aren...........(e)an Sin.:..............................
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikulua betez, adierazten dizu(e)gu eskatutako informazioa beharrezkoa dela birlandaketa eskubideen eskualdaketak edo/eta Nafarroako Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen eskaera tramitatzeko, eta ez dela beste helburu batzuetarako erabiliko.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kudeaketa fitxategietan sartuko da informazio hori. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak erabiltzen ahalko dituzu(e), eta, horretarako, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusira jo beharko duzu(e) (González Tablas kalea, 9 - 31005 Iruña).
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO ZUZENDARI NAGUSIA.
LURZATIAREN JABEAREN DATUAK
BIRLANDATZEKO ESKUBIDEEN LAGATZAILEAREN DATUAK
LAGA BEHAR DIREN BIRLANDAKETA ESKUBIDEEN JATORRIZKO LURZATIAREN DATUAK
PROIEKTATUTAKO LANDAKETA, ESKUALDATU BEHARREKO BIRLANDATZEKO ESKUBIDEAK IZANEN DITUENA
PROIEKTATUTAKO LANDAKETA, ESKUALDEKO ERRESERBAKO LANDAKETA ESKUBIDEAK DITUENA

Iragarkiaren kodea: F1310762