(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

46/2013 FORU AGINDUA, APIRILAREN 11KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO OSPITALEGUNEKO ANALISI KLINIKOEN ZERBITZUA SORTZEN DUENA

BON N.º 108 - 07/06/2013



Atariko

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak, atariko III. atalean, adierazten du erakunde horren egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu berdinetara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte -horiek baitaude jatorrian-.

Nafarroako Ospitaleko Biokimika Zerbitzua eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Analisi Klinikoen Zerbitzua, eta Ubarmin Klinikako Analisi Klinikoen Unitatea pixkanaka-pixkanaka izendatuz eta garatuz joan ziren. 2010ean sortutako Nafarroako Ospitalegunearen eta arestian aipatutako 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek A, B eta D izendatu ziren, Nafarroako Ospitalegunearen barnean.

Gaur egun, bidezkoa da besteak beste osasun zentro horiek batzeko baliabidea erabiltzea eta Analisi Klinikoen Zerbitzu bakar bat sortzea, gaur egungo unitate organikoen baliabide materialak eta giza baliabideak integratzen dituena, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Klinikoen Zerbitzua sortzea.

Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Klinikoen Zerbitzua sortzen da, bertan Biokimika Zerbitzuko, Analisi Klinikoen Zerbitzuko eta Analisi Klinikoen Unitateko baliabide materialak eta giza baliabideak integratuta.

2. artikulua. Eginkizunak.

Analisi Klinikoen Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Mediko Zentralen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu analisi klinikoen esparru zientifikoen arloan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

3. artikulua. Analisi Klinikoen Zerbitzuaren egitura.

1. Analisi Klinikoen Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek ditu bere egituran:

a) Analisi Kliniko Orokorren Atala.

b) Analisi Kliniko Berezien Atala.

2. Analisi Klinikoen Zerbitzuari atxikitako fakultatiboek laguntzako, irakaskuntzako, prestakuntzako eta ikerkuntzako jarduerak beteko dituzte, bai aurreko puntuan adierazitako ataletan, dagokion atalburuaren zuzendaritzapean arituz eta, betiere, galarazi gabe beste edozein atalen esparruan ere esku hartzea, bai ataletatik kanpo ere, zerbitzuburuaren menpe arituz.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da Nafarroako Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta haren unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduaren 4. artikuluko B idatz-zatiaren 1. puntuan Biokimika Zerbitzuari buruz dagoen aipamena.

2. Indarrik gabe uzten da Bideko Ama Birjina Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduaren 4. artikuluko B idatz-zatiaren 1. puntuan Analisi Klinikoen Zerbitzuari, Biokimika Atalari, Mikrobiologia Atalari eta Analisi Klinikoen Atalari buruz dagoen aipamena.

3. Indarrik gabe uzten da Ubarmingo egitura organikoa bateratu eta haren oinarrizko unitate organikoak garatu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko ekainaren 23ko Foru Aginduaren 3. artikuluko B idatz-zatian Analisi Klinikoen Unitateari buruz dagoen aipamena.

4. Orobat, indarrik gabe uzten da foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dion maila bereko edo baxuagoko beste edozein arau.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web