180/2013 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 28KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, 408 EREDUA ONESTEN DUENA (21/2012 FORU LEGEAREN AKTIBOEN ERREBALORIZAZIOAREN GAINEKO KARGA BAKARRA. AUTOLIKIDAZIOA)
BON N.º 108 - 07/06/2013
ERANSKINA.
Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriak ezartzen du balantzeak eguneratzeko aukera pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboei eta bere errentak establezimendu iraunkorren bidez lortzen dituzten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunei, sozietateen gaineko zergaren foru araudia aplikatu behar bazaie, hitzarmen ekonomikoan xedatuarekin bat. Kontabilitate balioko monetaren eguneratze horrek, araudietan aurrekari ugari dituenak, dagoeneko ezagunak diren eguneratze teknikak dauzka eta zerga-karga murriztua dakar.
Edukiari dagokionez, xedapen gehigarri horren 8. atalak adierazten du eguneraketa egiten duten subjektu pasiboek edo zergadunek karga bakarra ordaindu beharko dutela, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legearen (2012ko abenduaren 20an onetsia) errebalorizazio erreserbaren kontuaren saldo hartzekodunaren gaineko %5, hain zuzen. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen kasuan, enpresa edo lanbide jardueraren erregistro liburuak eraman behar badituzte, karga bakarra izanen da ondare elementu eguneratuen balioen handitze garbiaren gainean.
Karga bakarraren zenbatekoa ez da kontsideratuko sozietateen gaineko zergaren kuota bat, ez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena, ez ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarena, ez aipatutako zergen gastu kengarri bat.
Karga hori autolikidatuko eta ordainduko da sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera (eguneratzeko eragiketak zein balantzetan jasotzen diren, hari dagokion zergaldikoak), edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera (2012ko zergaldikoa). Aitorpena epetik kanpo aurkezteak baliogabetuko ditu eguneratze eragiketak.
Orobat, aipatutako 21/2012 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 8. atalean, ezartzen da karga bakar horren aitorpenaren eredua Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru aginduaren bidez onetsiko dela, eta gaitasuna ematen diola hari balioak eguneratzeko eragiketak egin dituzten subjektu pasiboek aurkeztu beharreko informazio osagarria zehazteko.
Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua. 408 eredua onestea (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa).
1. 408 eredua onesten da (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa), bai eta 768 eta 769 ereduen ordainketa gutunak ere, foru agindu honen eranskinean jasotzen direnak.
2. Eredua bide telematikoa erabiliz aurkeztuko da, Internet bidez, foru agindu honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza orokorren eta prozeduraren arabera, eta 2. artikuluan finkatutako epeen barnean.
2. artikulua. 408 eredua aurkezteko eta dirusarrera egiteko epea.
1. Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 8. atalarekin bat, 2012ko zergaldiari dagokion zerga aitorpenarekin batera aurkeztu eta ordainduko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboendako 408 eredua (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa).
2. Era berean, abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 8. atalarekin bat, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboendako eta bere errentak establezimendu iraunkorren bidez lortzen dituzten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunendako, 408 eredua (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa) aurkezteko eta ordaintzeko epeak bat eginen du, eguneratzeko eragiketak zein balantzetan jasotzen diren, hari dagokion zergaldiko zerga horien aitorpenarekin.
3. Aitorpena aurreko ataletan zehaztutako epetik kanpo aurkezteak baliogabetuko ditu eguneratze eragiketak.
3. artikulua. 408 eredua aurkezteko eta dirusarrera egiteko modua.
1. 408 eredua (21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa) aurkeztuko da, nahitaez, bide telematikoak erabiliz, Interneten bidez, foru agindu honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.
2. Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein finantza entitate laguntzailetan eginen da diru-sarrera, 768 ereduaren ordainketa gutuna erabiliz pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboendako, eta 769 ereduaren ordainketa gutuna erabiliz sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboendako eta bere errentak establezimendu iraunkorren bidez lortzen dituzten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunendako. Foru agindu honen eranskinean jasotzen dira. Orobat, telematika bidez ordainduta edo banku bidez helbideratuta egiten ahalko da diru-sarrera.
4. artikulua. 408 ereduari dagozkion aitorpenak telematikoki, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak.
1. 408 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du.
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.
Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da.
c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.
d) 408 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.
5. artikulua. 408 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.
408 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bidez, web inprimakia baliatuz, egiteko, prozedura hau erabiliko da:
1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
Azken xedapenetan lehena. Helbideratu daitezkeen ereduak.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez, eta agindu horren eranskina honela idatzita agertuko da:
“ERANSKINA. Foru agindu honen arabera ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduak.
130 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa”.
715 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak” (hiruhilekoa).
716 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak” (hiruhilekoa).
745 eredua. “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak” (hilekoa).
746 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak” (hilekoa).
747 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak eta etekin inplizituak izan ezik” (hilekoa).
748 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Etekin inplizituak” (hilekoa).
759 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduetako atxikipenak” (hiruhilekoa).
760 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak” (hilekoa).
780 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hilekoa).
781 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hiruhilekoa).
785 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Kapitalizazio eragiketen eta bizitza edo elbarritasuneko aseguru kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errenta edo etekinak” (hilekoa).
S-91 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Ordainketa zatikatua”.
S-90 eredua. “Sozietateen gaineko zerga eta finkagune iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.
216 eredua. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Finkagune iraunkorrik gabe lortutako errentak”.
220 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Talde fiskalen tributazio araubidea” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.
610 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Kreditu erakundeek negoziatutako ordainagiri eta zor-agirien gaineko zerga eskudirutan ordaintzea”.
640 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Efektu tinbredunak”.
F66 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.
F69 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhileko aitorpen-likidazioa. Araubide Orokorra eta Erraztua”.
309 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa”.
353 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitateen multzoa. Eredu erantsia. Hileko aitorpen-likidazioa”.
560 eredua. “Elektrizitatearen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
561 eredua. “Garagardoaren gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
562 eredua. “Tarteko Produktuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
563 eredua. “Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
564 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
566 eredua. “Tabakogaien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
569 eredua. “Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”. (Hiruhilekoa).
581 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”. (hilean).
582 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga: erregularizazioa produktuak beste autonomia erkidegoetara berbidaltzeagatik” (hiruhilekoa).
583 eredua. “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak”.
430 eredua. “Aseguru primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.
J-20 eredua. “Jokoaren gaineko zerga tasa. Bingo aretoak. Aitorpen-likidazioa”. (Hiruhilekoa).
J-50 eredua. “Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga tasa. Apustuak. Aitorpen-likidazioa”. (Hiruhilekoa).
408 eredua. “21/2012 Foru Legearen aktiboen errebalorizazioaren gaineko karga bakarra. Autolikidazioa”.
Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA.