(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

255/1999 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 6KOA, PERTSONA HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZA ARAUTZEN DUENA ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN HORREN IRAKASKUNTZAREN EGITURA ETA CURRICULUM ZEHATZA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 108 - 30/08/1999



Texto

Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala" 1990-10-4) 2. artikuluan ezarrita dago hezkuntz sistemaren oinarrizko abiaburua hezkuntza etengabea izatea izanen dela eta, horretarako, ikasleak beren kabuz ikasteko prestatu behar direla eta pertsona helduei erraztu eginen zaiela ikasketei lotzeko bidea. Horrez gainera, Hirugarren Tituluan pertsona helduen hezkuntza jorratzen du.

LOGSEren 51. artikuluan araututa dago hezkuntzaren arloko administrazioek lankidetzan jardunen dutela helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste administrazio publikoekin, pertsona helduen hezkuntzaren bidez ondoren adieraziko diren helburuak lor daitezen:

a) Pertsona helduek oinarrizko prestakuntza eskuratzea eta eguneratzea eta haiei hezkuntz sistemaren maila guztietara sartzeko bideak erraztea.

b) Pertsona helduen lanbide koalifikazioa hobetzea edo beste lanbide batzuetan aritzeko prestatzea.

c) Gizartearen bizitzan, kulturan, politikan eta ekonomian parte hartzeko duten gaitasuna garatzea.

III. tituluan zehar, LOGSEk zehatz-mehatz mugatu ditu hezkuntz administrazioen eskumen esklusiboak eta administrazio haiek beste administrazio, korporazio edo erakunde batzuekin lankidetzan garatu beharko dituztenak.

Hauexek dira hezkuntza administrazioen eskumenak:

-52.2. artikulua. "Hezkuntzaren arloko administrazioek zainduko dute Eskola Graduatua duten pertsona heldu guztiek ikaskuntzako programa edo ikastetxetara jo ahal izan dezaten, honako lege honetan bigarren mailako derrigorrezko hezkuntzarako ezarri den oinarrizko prestakuntza erdiesteko asmoarekin".

-52.3. artikulua "Hezkuntzaren arloko administrazioek aldian-aldian saioak antolatuko dituzte, berariazko baldintzak jarrita, hemezortzi urtez gorako pertsonek Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua erdiets ahal izan dezaten. Saio horietan oinarrizko hezkuntzari dagozkion gaitasun orokorrak baloratuko dira".

-53.1. artikulua "Hezkuntzaren arloko administrazioek neurriak bultzatuko dituzte herritar guztiek lege honetan araupetzen diren derrigorrezkoa ez beste irakaskuntzetako maila edo graduetara iristeko aukera izan dezaten".

-53.3. artikulua "Administrazio eskudunek urrutiko hezkuntzaren eskaintza publikoa zabalduko dute, pertsona helduen etengabeko prestakuntza egokia izan dadin".

-53.4. artikulua "Hezkuntzaren arloko administrazioek saioak antolatuko dituzte, berariazko baldintzak jarrita, hogeita hiru urtez gorako helduek Batxiler titulua zuzenean eskura ahal izan dezaten. Orobat, saioak antolatuko dituzte Lanbide Heziketako tituluak lortzeko; baldintzak eta gainerako inguruabarrak kasuan-kasuan ezarriko dira".

-54.2. artikulua "Helduei lege honetan bildutako irakaskuntzak, hain zuzen ere titulu akademikoa edo lanbide titulua eskuratzea helburu dutenak, ematen dizkieten irakasleek halakoak emateko oro har ezarritako titulazioa izan beharko dute. Hezkuntzaren arloko administrazioek irakasle horiei pertsona helduen beharrizanak asetzeko behar den prestakuntza didaktiko egokia emanen diete".

Zehaztasun berberarekin mugatu ditu hezkuntzaren arloko administrazioak beste organismo batzuekin lankidetzan arituz helduen hezkuntzaren arloan burutu behar dituen eginkizunak:

-51.1. artikulua. "Hezkuntz sistemak bermatu behar du pertsona helduek ezagutzak eta gaitasunak eskuratu ahal izatea eta ezagutza eta gaitasunok eguneratu, osatu edo zabaldu ahal izatea, pertsona eta profesional gisa aurreratzeko. Horretarako, hezkuntzaren arloko administrazioak lankidetzan arituko dira helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste administrazio publiko batzuekin, eta batez ere lan arloko administrazioarekin".

-54.3. artikulua. "Hezkuntzaren arloko administrazioek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izanen dituzte unibertsitate, toki korporazio eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin; erakunde pribatuekin eginez gero, helduen hezkuntzarako irabazteko asmorik gabeko elkarteak hobetsiko dira. Halaber, programak eta ikastaroak garatuko dituzte helduen hezkuntzaren arloa kudeatzeko eta antolatzeko eta hartan behar diren teknikak eta espezializazio didaktikoa lortzeko".

Dekretu honek pertsona helduen oinarrizko hezkuntza arautzen du. Horrela, LOGSEren 52.1. artikulua bete da, hain zuzen ere ondokoa preskribatzen duena: "oinarrizko hezkuntzako ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsona helduei beren ezaugarri eta beharrizanetara moldatutako eskaintza eginen zaie". Gainera, dekretu honetan derrigorrezkoaz ondoko irakaskuntzari ekiteko baldintzak ere ezartzen dira; irakaskuntza hori geroago arautuko da. Hori lortutakoan, hezkuntzaren arloko administrazioak helduen hezkuntza LOGSEk agindurik dagokion heinean arauturik izanen du. Hezkuntzaren arloko administrazioak helduen hezkuntzaren arloan beste administrazio batzuekin hainbanatu behar dituen gaiez denaz bezainbatean, hark lankidetzan aritu beharko du helduen prestakuntzan eskumenak dituzten beste administrazio publikoekin, eta batez ere lan arloko administrazioarekin, LOGSEren 51.1. artikuluan ezartzen den bezala, eta lankidetzako hitzarmenak egin ahal izanen ditu unibertsitate, toki korporazio eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin, LOGSEren 54.3. artikuluan ezartzen dena betetzeko.

Pertsona helduen hezkuntzak bi helburu nagusi izan behar ditu: Helduei oinarrizko prestakuntza ematea eta herritar gisa gizarteratzeko prestatzea. Ondorioz, oinarrizko hezkuntza heldu guztiei heltzea bermatuko duten bideak ezarri behar dira. Beste alde batetik, teknologia berriek ikaragarri ugaldu dituzte kultura transmititzeko aukerak eta ikasle helduek behar duten prestakuntza malgutasunarekin eta eroso eskuratzea ahalbideratuko dute, eta hala beren kabuz ikasi ahal izanen dute tutoreen laguntzarekin.

Lehen Hezkuntzari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ekainaren 14ko 1006/1991 eta 1007/1991 errege dekretuen bidez definitu ondoren ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 1991/06/26), hurrenez hurren, bi hezkuntz etapa horien curriculumak Nafarroako Foru Komunitaterako martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretua, Lehen Hezkuntzari dagokionez (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1992/05/13), eta otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1993/05/14), onestearekin ezarrita, eta foru dekretu horien xedapen xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, bi hezkuntz etapetako curriculumak pertsona helduen hezkuntzak Nafarroako Foru Komunitatean dituen ezaugarri bereizietara moldatu behar dira.

Ondorioz, kontuan izanik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 1982/08/16) eta Estatuaren Administrazioak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloan dituen eginkizunak eta egiten dituen zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari ematea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 1990/09/1) xedatu dena, Foru Komunitateko Gobernuari dagokio Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza erregularizatzea eta bere eskumeneko lurraldean irakaskuntza horien curriculumaren egituraren eta garapenaren oinarrizko ildoak finkatzea; hain zuzen ere, horixe da foru dekretu honen helburu nagusia.

Hori dela eta, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, Nafarroako Eskola Kontseiluak txostena eman ondoren eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren seiko bilkuran erabakitakoarekin bat etorriz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua Nota de Vigencia

Foru dekretu honen helburuak ondokoak dira: Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza erregulatzea, haren egitura ezartzea eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma pertsona helduen ezaugarrietara moldatzea.

2. artikulua Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakaskuntzak alfabetizaziotik hasi eta Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortu arteko prestakuntzako prozesua hartzen du.

3. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, Lehen Hezkuntzarako martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuan ezarri da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuan eta maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretuan; denak ere pertsona helduen ezaugarri bereizgarri eta beharrizanetara moldatu dira.

2. Esperientzia-eremuetako edukien antolamendu eta tratamenduan ondokoak izanen dira zeharbidez: gizarte hezkuntza, bakerako hezkuntza, osasunerako hezkuntza, sexuen arteko aukera berdintasunerako hezkuntza, ingurugiroari buruzko hezkuntza, hezkuntza sexuala, kontsumitzailearen hezkuntza, bide hezkuntza, hezkuntza morala, lan-orientaziorako hezkuntza eta kultura anitzeko elkarbizitzarako hezkuntza.

4. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza bertaratuz eta etxetik jaso ahal izanen dute hemezortzi urtez gorako pertsonek eta matrikula egiten den urtean bertan hemezortzi urte betetzen dituztenek.

2. Halaber, irakaskuntza horiek etxetik jaso ahal izanen dituzte matrikula egiten den unean hamasei urtez gorako eta hemezortziz beherako diren pertsonek, baldin eta aparteko inguruabarrak (Hezkuntza eta Kultura Sailari behar bezala frogaturik) direla medio ohi bezala ezin jaso badituzte.

II. KAPITULUA

PERTSONA HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZAREN EGITURA

5. artikulua Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan hiru maila daude, ondokoak alegia:

.I. maila: Hasierako prestakuntza.

.II. maila: Oinarrizko prestakuntza.

.III. maila: Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza. Maila honetan bi ziklo egonen dira; bakoitza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloetako baten parekoa izanen da.

6. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma esperientzia-eremuka antolatuko da; haietako bakoitzean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hainbat arlo eta gai bilduko dira.

2. Maila eta eremu bakoitza modulu-egitura zabal eta malguaren arabera antolatuko da; malgutasuna sistemari atxikitzeko eretan, ikasteko erritmoaren hautapenean eta ikasiko diren moduluak aukeratzean datza. Malgutasun horren helburua ikasle helduen artean gerta litezkeen inguruabar eta egoera ezberdin guztietara moldatzea da.

3. Modulua Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako esperientzia-eremu bakoitzaren irakaskuntza gauzatzen den antolaketa eta curriculum unitatea da. Modulu bakoitzak lau hilabete iraungo du, oro har.

Modulu bakoitzean honako alderdi hauek jorratuko dira gutxienez: maila eta eremua, helburuak, edukiak, irakaskuntzako jarduerak, ebaluazio irizpideak eta iraupena (ordu kopurua).

III. KAPITULUA

HASIERAKO ETA OINARRIZKO PRESTAKUNTZAREN ANTOLAKETA ETA CURRICULUMA (I ETA II. MAILAK)

7. artikulua Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren I. mailari Hasierako Prestakuntza deritzo; beraren helburua pertsona helduek irakurri, idatzi eta kalkulatzeko behar den oinarrizko trebezia eskuratzea da, eguneroko bizitzan azaltzen zaizkien beharrizanak asetzeko eta gizartean eta kulturan parte hartzeko.

8. artikulua Nota de Vigencia

1. I. mailako curriculuma, Hasierako Prestakuntza, hiru eremutan antolatuko da:

a) Komunikazioaren eremua

b) Matematikaren eremua

c) Natur eta gizarte ingurunearen eremua

2. Foru dekretu honen I. eranskinean I. mailako eremuen curriculuma ageri da.

3. I. maila, Hasierako Prestakuntza, pertsona heldu bakoitzak berak behar duen denboran egin ahal izanen du, bakoitzak bere hezkuntz beharrizanen araberako denboran, astean 10 ordu eginez, honako foru dekretu honen III. eranskinean ageri bezala.

4. I. mailako kontzeptu, prozedura eta gaitasunei buruzko edukiak zortzi modulu orokorretan antolatuko dira, eta haietako bakoitzean artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutako hiru esperientzia-eremuetako edukiak bilduko dira, zailtasunaren arabera hiru gradutan banaturik: alfabetizazioa, irakurle berriak eta sendokuntza.

9. artikulua Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren II. mailari Oinarrizko Prestakuntza deritzo; beraren helburuak III. mailan hasteko behar diren ezagutza eta teknika instrumentalak sendotzea, lanbide koalifikaziorako ikastaroak ongi burutzea eta gizartean, kulturan eta ekonomian buru-belarri parte hartzea dira.

10. artikulua Nota de Vigencia

1. II. mailari dagokion curriculuma hiru esperientzia-eremutan antolatuko da:

a) Komunikazioaren eremua

b) Matematikaren eremua

c) Natur eta gizarte ingurunearen eremua

2. Foru dekretu honen II. eranskinean II. mailako eremuen curriculuma ageri da.

3. Lehen Hezkuntzako arloak, martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuan ageri direnak, I eta II. mailetan dauden esperientzia-eremuetan integratuko dira:

- Komunikazioaren eremuan Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura, Euskara eta Euskal Literatura eta, hala denean, Atzerriko Hizkuntzak arloak egonen dira.

- Matematikaren eremuan Matematika arloa egonen da.

- Natur eta gizarte ingurunearen eremuan Natur, Gizarte eta Kultur Ingurunearen Ezagutza arloa egonen da.

- Hezkuntza Artistikoa arloa aurreko hiru eremuetan integratuko da.

- Hezkuntza Fisikoa arloa Komunikazioaren eremuan eta Natur eta gizarte ingurunean integratuko da.

4. II. maila lau hileko 6 modulutan antolatuko da: 2 Komunikazioaren eremukoak izanen dira, 2 Matematikaren eremukoak eta 2 Natur eta gizarte ingurunekoak.

5. Oro har, II. mailako irakaskuntzak lau hileko bi alditan emateko moduan antolatuko dira. Aparteko kasuetan, Hezkuntza eta Kultura Sailak baimena eman ahal izanen die ikastetxeei irakaskuntza lau lauhilekotan antolatzeko bi ikasturtetan zehar.

6. II. mailako irakaskuntzaren ordutegi orokorra foru dekretu honen III. eranskinean ageri da. Orobat, eranskin horretan asteko ordutegia ere agertarazi da: 12 ordu emanen dira.

11. artikulua Nota de Vigencia

1. I eta II. mailako irakasle-taldeek curriculuma zehaztu eta garatu beharko dute curriculum-proiektuen bidez. Proiektu horietan pertsona helduen gaitasun, ezaugarri, igurikizun, beharrizan eta interesen araberako helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak gauzatuko dira, hain zuzen ere irakasleen jardun koherente eta koordinatua bermatuko dutenak.

2. Curriculum-proiektuetan honako alderdi hauek jorratu beharko dira gutxienez:

1. Curriculumari buruzko erabaki eta neurri hauek:

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren I eta II. mailetako helburu orokorrak ikasleen ezaugarriei eta ikastetxearen gizarte, hezkuntza eta kultur inguruabarrei egokitzea.

b) Maila bakoitzean esperientzia-eremu bakoitzeko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak zehaztu eta banatzea.

c) I eta II. mailako eremuetako curriculuma antolatzen den moduluen sekuentzia.

d) Metodologia didaktikoaren inguruko orotariko erabakiak.

e) Ebaluazio eta promozio prozesuari buruzko irizpideak.

f) Orientabide zehatzak irakaskuntza hauen curriculumera zeharbidezko edukiak biltzeko, eremuen bidez.

g) Erabiliko diren curriculum-materialak eta irakaskuntzako bitartekoak.

2. Hezkuntz Orientaziorako Plana eta Tutoretzako Plana.

12. artikulua Nota de Vigencia

1. I eta II. mailetako curriculum-proiektua zehazten duten erabakiak ikasle helduen ezaugarri bereizgarrietarako egokiak diren gela-programazioetan gauzatuko dira.

Gela-programazioa modulu bakoitzaren antolaketa didaktikoari esaten zaio; gela-programazioa unitate txikiagoetan egitura daiteke: unitate didaktikoak, proiektu didaktikoak etab. Proiektu didaktiko bakoitzak helburu didaktikoak, edukiak, jarduera didaktikoak, bitartekoak eta ebaluazio irizpideak zehaztu behar ditu.

2. Gela-programazioak egitean kontuan izan beharko dira esperientzia-eremu bakoitzeko modulu bakoitzaren I. mailan zehar eta II. mailako moduluetan zehar banatutako helburu eta edukien sekuentzia.

3. Ikasle-talde baten ardura duen irakasleak (edo duten irakasleek) egin behar ditu gela-programazioak; horretarako kontuan izanen ditu mailako taldeek horretaz emandako ildo orokorrak, eta beti ere curriculum-proiektuaren esparruan hartutako erabakiekin bat etorriz jardunen du.

Irakasleek gela-programazioen garapena ebaluatuko dute, ikasleentzat egokia dela ziurtatzeko, eta beraien ondorio nagusiak ikasturte amaierako azken memorian bilduko dira.

4. Curriculum-proiektuak eta gela-programazioak egitea, berrikustea eta hobetzea irakasleen etengabeko prestakuntzaren oinarriak dira. Hezkuntza eta Kultura Sailak curriculumaren garapena errazten duten materialak sortu eta erabiltzea bultzatuko du.

13. artikulua Nota de Vigencia

1. Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakasle-lanaren berezko eginkizunak dira.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetan ari den ikasle-talde bakoitzak bere irakasle-tutorea izanen du; irakasle-tutoreak ikasle bakoitzaren jarraipena eginen du eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua eta ebaluazio prozesua koordinatuko ditu.

IV. KAPITULUA

PERTSONA HELDUEN BIGARREN HEZKUNTZAREN ANTOLAKETA ETA CURRICULUMA (III. MAILA)

14. artikulua Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailari Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza deritzo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren baliokidea da. Beraren helburua irakaskuntza hauen helburu orokorretan bildutako gaitasunak garatzea da; gaitasun horiek eskuratuz gero, ikaslea Bigarren Hezkuntzako graduatua izanen da.

15. artikulua Nota de Vigencia

III. mailako irakaskuntzak bi ziklotan antolatuko dira (lehenengo eta bigarrena); bakoitzak lau hileko bi epealdi izanen ditu.

16. artikulua Nota de Vigencia

1. III mailari dagokion curriculuma lau esperientzia-eremutan antolatuko da:

a) Komunikazioaren eremua

b) Matematikaren eremua

c) Natur Ingurunearen eremua

d) Gizarte Ingurunearen eremua

2. Foru dekretu honen IV. eranskinean III. mailako esperientzia-eremuen curriculuma ageri da.

17. artikulua Nota de Vigencia

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloak eta gaiak, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuan eta maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretuan ageri direnak, III. mailako dauden esperientzia-eremuetan integratuko dira, jarraian adieraziko den moduan:

- Komunikazioaren eremuan Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura, Euskara eta Euskal Literatura eta, hala denean, Atzerriko Hizkuntzak arloak egonen dira.

- Matematikaren eremuan Matematika eta Teknologia arloak egonen dira.

- Natur Ingurunearen eremuan Natur Zientzien arloa egonen da.

- Gizarte Ingurunearen eremuan Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Etika arloa egonen da.

- Hezkuntza Plastiko eta Ikusizkoaren arloa Komunikazioaren, Matematikaren eta Gizarte Ingurunearen eremuetan integratuko da.

- Hezkuntza Fisikoaren arloa Komunikazioaren eta Natur Ingurunearen eremuetan integratuko da.

- Musikaren arloa Komunikazioaren eta Gizarte Ingurunearen eremuetan integratuko da.

2. Ekainaren 25eko 249/1997 Foru Aginduaren hirugarren puntuarekin loturiko hautazko ikasgaiekin honako foru dekretu honen hurrengo artikuluan aipatzen diren hautazko moduluen curriculuma eratu ahal izanen da, Nolanahi ere, modulu horien bitartez ere esperientzia-eremuetako zeinahitan sakondu ahal izanen da, ikastetxe bakoitzak bere curriculum-proiektua egitean erabakitzen duenaren arabera.

18. artikulua Nota de Vigencia

1. III. mailan, 20 modulu egonen dira lauhileko bakoitzean: 16 nahitaezko (4 esperientzia-eremu bakoitzeko) eta 4 hautazko.

2. Nahitaezko moduluek esperientzia-eremu bakoitzean irakaskuntza ulergarria izatea ziurtatuko duten gutxieneko helburuak eta edukiak izanen ditu.

3. Hautazko moduluek prestakuntza integrala eta askotarikotasunari begirunea izatea bultzatuko dute, nahitaezko moduluetan ikasitako edukiak sendotuko dituzte, hezkuntzaren beste maila batzuetara heltzeko behar diren ezagutzak indartuko ditu edo gizartearen eta kulturaren arloan jakingarriak diren beste eduki batzuk ezagutaraziko dituzte. Hautazko moduluak ikastetxeak berak antolatu eta diseinatuko ditu; alabaina, ikasleek, III. mailan zehar hautazko lau modulu eman beharko dituztenek, noiz eman hautatu ahal izanen dute, beti ere hurrengo artikuluko 2. idatz-zatian adierazitako ordutegiaren barruan.

4. III. mailako lehenengo zikloan lau esperientzia-eremuetako 1. eta 2. nahitaezko moduluak emanen dira, eta horiez gainera hautazko bi modulu. Maila honetako bigarren zikloan esperientzia-eremuetako 3. eta 4. nahitaezko moduluak eta hautazko bi modulu emanen dira.

19. artikulua Nota de Vigencia

1. Oro har, III. mailako irakaskuntzak lau hileko lau alditan emateko moduan antolatuko dira.

2. III. mailako irakaskuntzaren ordutegi orokorra foru dekretu honen IV. eranskinean ageri da. Orobat, eranskin horretan asteko ordutegia ere agertarazi da: 15 ordu emanen dira.

20. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila emanen duten irakasle-taldeek curriculuma zehaztu eta garatu beharko dute curriculum-proiektuen bidez. Proiektu horietan pertsona helduen gaitasun, ezaugarri, igurikizun, beharrizan eta interesen araberako helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak gauzatuko dira, hain zuzen ere irakasleen jardun koherente eta koordinatua bermatuko dutenak.

2. Curriculum-proiektuetan honako alderdi hauek jorratu beharko dira gutxienez:

1. Curriculumari buruzko erabaki eta neurri hauek:

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako helburu orokorrak ikasleen ezaugarriei eta ikastetxearen gizarte, hezkuntza eta kultur inguruabarrei egokitzea.

b) Maila bakoitzean esperientzia-eremu bakoitzeko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak zehaztu eta banatzea.

c) Eremu eta ziklo bakoitzaren curriculuma antolatzen den moduluen sekuentzia.

d) Hautazko moduluen eskaintza.

e) Metodologia didaktikoaren inguruko orotariko erabakiak.

f) Ebaluazio eta promozio prozesuari buruzko irizpideak.

g) Orientabide zehatzak irakaskuntza hauen curriculumera zeharkako edukiak biltzeko, eremuen bidez.

h) Erabiliko diren curriculum-materialak eta irakaskuntzako bitartekoak.

2. Hezkuntz Orientaziorako Plana eta Tutoretzako Plana.

3. Esperientzia-eremuetako modulu bakoitzaren programazio didaktikoa.

21. artikulua Nota de Vigencia

1. III. mailako curriculum-proiektua eremu bakoitzean zehazten duten erabakiak ikasle helduen ezaugarri bereizgarrietarako egokiak diren programazio didaktikoetan gauzatuko dira.

2. Eremu bakoitzeko programazio didaktikoak honako alderdi hauek jorratuko ditu:

a) Curriculumaren antolaketa; honetan bi zikloetako modulu bakoitzeko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak egonen dira.

b) Modulu bakoitzeko edukiak denboran nola banatuko diren.

c) Lortu nahi diren helburuekin eta hartarako hautatu diren edukiekin bat datozen erabaki metodologikoak.

d) Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko prozedurak eta sistemak.

e) Promozio eta kalifikaziorako irizpideak.

f) Eremu bakoitzeko irakaskuntzako zeharkako gaiak hautatzeko orientabide zehatzak.

g) Erabiliko diren material eta bitarteko didaktikoak.

22. artikulua Nota de Vigencia

1. Programazio didaktikoak gela-programazioetan garatuko dira.

Gela-programazioa modulu bakoitzaren antolaketa didaktikoari esaten zaio; gela-programazioa unitate txikiagoetan egitura daiteke: unitate didaktikoak, proiektu didaktikoak etab. Proiektu didaktiko bakoitzak helburu didaktikoak, edukiak, jarduera didaktikoak, bitartekoak eta ebaluazio irizpideak zehaztu behar ditu.

2. Gela-programazioak egitean kontuan izan beharko dira esperientzia-eremu bakoitzean III. mailako modulu bakoitzean ezarritako helburu eta edukien sekuentzia.

3. Gela-programazioak sail bakoitzeko irakasleek egin behar dituzte. Programaziook saileko buruak koordinatuko ditu.

23. artikulua Nota de Vigencia

1. Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakasle-lanaren berezko eginkizunak dira.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailan ari den ikasle-talde bakoitzak bere irakasle-tutorea izanen du; irakasle-tutoreak ikasle bakoitzaren jarraipena eginen du eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua eta ebaluazio prozesua koordinatuko ditu.

V. KAPITULUA

EBALUAZIOA, PROMOZIOA ETA TITULAZIOA

24. artikulua Nota de Vigencia

1. Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa jarraikoa, integratzailea, pertsonalizatua eta prestatzailea izanen da, baina ezberdina izanen da curriculumaren moduluaren eta esperientzia-eremuaren arabera.

2. Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa esperientzia-eremu bakoitzean sartutako modulu bakoitza banan hartuta eginen da, helburu orokorrak eta ebaluazio irizpideak aintzat hartuz.

3. Lauhileko bakoitza amaitutakoan, ikasle-talde bakoitzarekin ari den irakasle-taldeak, irakasle-tutorearen koordinazioarekin, taldeko ** ikasle bakoitzak eman dituen moduluak ebaluatu beharko ditu. ** Irakasleek elkarturik jardunen dute ebaluazio-prozesu osoan zehar, ** bai eta ikasleen promozioaz erabaki behar denean ere, eta honexetan ** bereziki. **

4. Ebaluazio-prozesuaren ondorioz, esperientzia-eremu bakoitzeko ** moduluen irakaskuntzaz arduratu diren irakasleek moduluan ikasle ** bakoitzari dagokion kalifikazioa erabakiko dute. Hori gorabehera, ** ikasleen promozioari buruzko erabakiak denen artean hartuko dituzte, ** batez ere I eta II. mailak eta III. mailako lehenengo zikloa ** amaitutakoan eginen den lauhileko-ebaluazioan, bai eta III. maila ** amaitutakoan titulua emateko proposamenaz zerbait erabaki behar ** denean ere. **

5. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ikaskuntzaren ** ebaluazioaren emaitzako kalifikazioak honako hauek izanen dira: **

- I eta II. mailetako esperientzia-eremuetako moduluetan, ** kalifikazio positiboa Gaindituta hitzaren bidez adieraziko da eta ** negatiboa Gainditu gabe esamoldearen bidez. **

- III. mailako esperientzia-eremuetako moduluetan, kalifikazio ** positiboen artean jarraiko gradu hauek egonen dira: Aski, Ongi, Oso ** ongi, Bikain; kalifikazio negatiboa Gutxiegi hitzaz adieraziko da. **

25. artikulua Nota de Vigencia

1. Oro har, ikasle batek esperientzia-eremu bateko ** modulu jakin baterako ezarritako helburuak erdietsi dituela uste ** izanez gero, haren ebaluazioa positiboa izanen da eta ** esperientzia-eremu horretako hurrengo moduluan matrikulatu ahal ** izanen da. **

2. Aitzitik, ikasleak moduluko helburuak ez dituela erdietsi uste ** izanez gero, modulua berriz eman beharko du. **

3. Ikasle batek esperientzia-eremu bateko modulu bat gainditzen ez ** badu, ezin matrikulatu izanen da esperientzia-eremu horretako ** hurrengo moduluan, irakasleen taldeak denen arteko erabakiaren bidez ** hurrengo maila edo ziklora promozionatu ezean. **

26. artikulua Nota de Vigencia

1. I eta II. mailak eta III. mailako lehenengo zikloa ** amaitutakoan eginen den lauhileko-ebaluazioan, maila edo zikloko ** modulu guztiak gainditzen dituzten ikasleak hurrengo maila edo ** ziklora promozionatuko dira. **

2. Aparteko kasuetan, I eta II. mailak eta III. mailako lehenengo ** zikloa amaitutakoan, modulu batean ebaluazio negatiboa jaso duten ** ikasleak ere hurrengo maila edo ziklora promozionatu ahal izanen ** dira, baldin eta ebaluazioa egin duen irakasle taldeak uste badu ** ikasleak dena delako mailako edo zikloko helburu orokorrak bete ** dituela eta hurrengo maila edo zikloan aprobetxamenduarekin aritzen ** ahal direla. **

Idatz-zati honetan aipatzen diren erabakiak irakasle guztiek ** batera hartuko dituzte. **

27. artikulua Nota de Vigencia

1. III. mailako bigarren zikloa amaitutakoan ** nahitaezko eta hautazko modulu guztiak gainditzen dituzten ikasleek ** Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua jasoko dute. **

2. Aparteko kasu gisa, III. mailako bigarren zikloa amaitutakoan ** lauhileko-ebaluazioa egiten denean, irakasle taldeak zikloko modulu ** batean ebaluazio negatiboa izan duen irakasle bati Bigarren ** Hezkuntzako Graduatuaren titulua ematea proposatu ahal izanen du, ** baldin eta denek batera uste badute III. mailako helburu orokorrak ** lortu dituela. **

3. III. mailan ebaluazio positiboa jasotzen duten ikasleei ** Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua emateko proposamena egiten ** denean, artikulu honetako aurreko bi idatz-zatietan adieraziarekin ** bat etorriz, titulu-ematea araupetzen duten arauetan ezarritakoa ** bete beharko da. **

28. artikulua Nota de Vigencia

1. Nolanahi ere, III. mailako irakaskuntza jasotzen ** duten ikasle guztiei ikastetxeak eman dituzten moduluak eta haietako ** kalifikazioak agertaraziko dituen ziurtagiria emanen die. **

2. Ziurtagiri horrekin batera etorkizun akademikoari eta ** lan-etorkizunari buruzko orientazioa ere emanen die; orientazioa ez ** da inolaz ere aginduzkoa izanen eta isilpekoa izanen da. **

29. artikulua Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza jasotzen duten ** ikasleen ebaluazioaz, promozioaz eta titulazioaz denaz bezainbatean, ** foru dekretu honetan eta bera garatzeko onesten den araudian ** ezarritakoa hartuko da aintzat, eta zerbait arau horietatik kanpo ** geratzen bada, horretaz Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari ** buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araupetzen dituen ** araubide orokorreko irakaskuntza ebaluatzeko txostenen oinarrizko ** elementuak ezartzen dituen 1992ko urriaren 30eko Agindua aplikatuko ** da, behar diren egokitzapenak eginik, bai eta ebaluazio-prozesutik ** datozen beharkizun formalak, hain zuzen ere ikasleen mugikortasuna ** bermatzeko behar direnak ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", ** 1992-11-11), eta aurrekoaren zenbait alderdi aldatzen dituen 1993ko ** apirilaren 2ko Agindua ere aplikatuko da. **

VI. KAPITULUA **

Irakasleak **

30. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan arituko ** diren irakasleak Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko ** urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 16, 24 eta 54. artikuluetan ** eta xedapen gehigarrietatik hamargarrenean eta xedapen ** iragankorretatik laugarrenean finkatu dira. **

2. Hezkuntza eta Kultura Sailak prestakuntza zehatza emanen die ** Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan irakasle arituko direnei. **

3. Foru dekretu honetako VI. eranskinean Bigarren Hezkuntzako ** Irakasleen Kidegoko espezialitateak Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako III. mailako lau esperientzia-eremuetan nola banatuko ** diren azaldu da. **

VII. KAPITULUA **

Ikastetxeak **

31. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ** irakaskuntzak Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe ** publikoetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Derrigorrezko ** Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako geletan eman ahal izanen dira, ondoren ezartzen ** denarekin bat etorriz: **

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek ** Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailak emanen ** irakatsiko dira: I. maila ikasleak bertaratuz soilik emanen da; II. ** maila ikasleak bertaratuz eta, hala denean, etxetik bertatik ere ** eman ahal izanen da, kasuan kasukoa ikasle bakoitzari ematen zaion ** baimenaren arabera. **

Ikasleak bertaratuz eginen den irakaskuntzan, ikastetxe horiek ** dauden herriko beste toki batzuetan ere jardun ahal izanen dute, bai ** eta eskualdeko beste herri batzuetan ere. **

b) Bigarren Hezkuntzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ** ikastetxeek Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. maila ** irakatsi ahal izan dute ikasleak bertaratuz eta, hala denean, ** urrutiko modalitatean, baldin eta horretarako baimena ematen bazaie. **

c) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza gelak Pertsona Helduen ** Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikorik ez dagoen eskualdeetako ** herrietan arituko dira; gela horiek Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako I eta II. mailak emanen dituzte ikasleak bertaratuz. **

2. Hezkuntza eta Kultura Sailak Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako lurralde geografikoak onetsiko dira. Halaber, Pertsona ** Helduen Oinarrizko Hezkuntzan arituko diren ikastetxe publikoen ** sarea ere onetsiko du, haien jardun-eremua mugatuko du eta beraien ** plantilak finkatuko ditu. Gainera, alde bakoitzean Pertsona Helduen ** Oinarrizko Hezkuntzako gelez arduratuko diren irakasle-taldeetako ** plantilak ere zehaztuko ditu, eta irakasle bakoitzari bere aldea ** iratxikiko dio. **

32. artikulua

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe ** publikoetan foru dekretu honetan eta bera garatzeko ematen diren ** xedapenetan ezarritakoa beteko da. Horren osagarri, Nafarroako Foru ** Komunitateko Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoei, Lehen Hezkuntzako ** Ikastetxe Publikoei eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe ** Publikoei buruzko Araudi Organikoa onesten duen otsailaren 10eko ** 24/1997 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoa ** aplikatuko da. **

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailak ematen ** dituzten ikastetxe publikoen izendazio generikoa honako hau izanen ** da: Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoa. ** Horri kasuan kasukoaren izen zehatza eransten ahal zaio, otsailaren ** 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat ** etorriz. **

3. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ** ikasleek beraiek izanen dute Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe ** publikoetan gurasoek duten ordezkaritza. **

4. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ** I. maila ematen duten irakasleek beren mailako taldea eratuko dute ** eta II. maila ematen dutenek berena, eta bakoitzak bere ** koordinatzailea izanen du. Talde horiei otsailaren 10eko 24/1997 ** Foru Dekretuaren III. tituluko ("Irakaskuntza koordinatzeko ** organoak") III. kapituluan ziklo-taldeentzat ezarritakoa aplikatuko ** zaie. **

5. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ** Irakaskuntza Koordinatzeko Batzordea eratuko da; batzorde horren ** eskumenak otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 44. artikuluan ** ezarri dira. Honako kide hauek izanen ditu: **

- Zuzendaria, batzordeburua izanen da. **

- Ikasketa burua. **

- Maila-taldeetako koordinatzaileak. **

- Orientatzailea. **

Zuzendariak idazkari izendatuko du Irakaskuntza Koordinatzeko ** Batzordeko kideetako bat. **

33. artikulua

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. maila ** irakasteko baimena ematen zaien Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak ** foru dekretu honetan eta bera garatzeko ematen diren xedapenetan ** ezartzen denari lotuko zaizkio irakaskuntza hauei dagokienez. Horren ** osagarri, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ** Ikastetxe Publikoei buruzko Araudi Organikoa onesten duen otsailaren ** 10eko 25/1997 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan ** xedatutakoa aplikatuko da. Nolanahi ere, Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzan ikasleek eta irakasleek soilik izanen dituzte ** ordezkariak. **

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailarekin batera ** Hezkuntz Sistemaren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 ** Legean agindutako Bigarren Hezkuntzako beste irakaskuntza batzuk ** (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota Batxilergoa) ematen diren ** Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, esperientzia-eremuetan bilduta ** dauden arlo eta gaiak lantzen dituzten sailetako buruek haien ** programazio didaktikoak prestatzen lagunduko dute; sailetako ** buruetako lau (zuzendariak izendatuak) koordinazioan arituko dira, ** bat eremu bakoitzeko. Ikasleek ebaluazioaz aurkezten dituzten ** erreklamazioak ebatzi beharko dituzte, indarreko araudiari lotuz. **

34. artikulua

1. Oinarrizko Hezkuntzako geletan foru dekretu ** honetan ezarritakoa beteko da, bai eta bera garatu eta aplikatzeko ** Hezkuntza eta Kultura Sailak ematen duen araudian xedatutakoa ere. **

2. Eskualde bakoitzeko Oinarrizko Hezkuntzako geletako irakasleek ** eskualdeko irakasle-taldea eratuko dute. **

3. Eskualdeko irakasle-taldearen eginkizunak honako hauek izanen ** dira: **

a) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I eta II. mailetako ** curriculum-proiektuak egitea bere eskualderako, urtero-urtero ** aldatzea, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako ** Zerbitzura bidaltzea. Halaber, aldaki bat bidaliko zaio Helduentzako ** Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikoari. **

b) Taldeburuari Urteko Programazio Orokorrari buruzko proposamenak ** egitea. **

c) I eta II. mailetarako onetsitako curriculum-proiektuetan ** oinarrituz, eskualdeko irakasle-taldeko irakasle bakoitzak bere ** gela-programazioak egiteko erabili beharko dituen ildo orokorrak ** adieraztea. **

d) Eskualdeko Oinarrizko Hezkuntzako geletan eginen diren ** irakaskuntzako jarduerak antolatzea eta koordinaturik garatzea. **

e) Metodologia didaktiko eguneratuak erabiltzea bultzatzea. **

4. Eskualdeko irakasle-taldea taldeburuaren zuzendaritzapean ** arituko da; ikasturte bakoitzerako taldeburu bat izendatuko du ** Hezkuntza eta Kultura Sailak irakasleen artean. **

5. Eskualdeko irakasle-taldeko buruaren eginkizunak honako hauek ** dira: **

a) Eskualdeko irakasle-taldeak artikulu honetako 3. idatz-zatian ** taldeari iratxikitako eginkizunak betetzeko egiten dituen bilerak ** zuzendu eta koordinatzea, batez ere Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako I eta II. mailetako curriculum-proiektuak egiteko eta ** urtero aldatzeko egiten dituen bilerak. **

b) Taldeko erantzule nagusia izatea artikulu honetako 3. ** idatz-zatian taldeari iratxikitako eginkizunak betetzean, batez ere ** I eta II. mailetako curriculum-proiektuak behar diren erakundeei ** garaiz emateari dagokionez. Halaber, berak izanen du bere eskualdeko ** Oinarrizko Hezkuntzako gelen Urteko Programazio Orokorra egiteko eta ** Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzura ** bidaltzeko ardura. **

c) Eskualdeko Oinarrizko Hezkuntzako geletan I eta II. mailetako ** irakaskuntza koordinatzea, eta hura curriculum-proiektuetan eta ** Urteko Programazio Orokorrean ezarritakoaren arabera garatzea ** zaintzea. **

d) Eskualdeko taldeak egiten dituen bilerez arduratzea eta ** haietako aktak idaztea. **

f) Hezkuntza eta Kultura Sailak bere eskumeneko eremuan agintzen ** dizkion eginkizunak betetzea, eskualdeko irakasle-taldea ongi ** antolatzeko eta ongi aritzeko helburuarekin. **

6. Eskualdeko irakasle-taldeko buruaren ordainsariak Haur eta ** Lehen Hezkuntzako 9 unitateko ikastetxe publikoaren ikasketa ** buruarenak bezainbatekoak izanen dira. **

7. Eskualdeko irakasle taldeko buruak bere eginkizunak utziko ditu ** karguaren iraunaldia bukatzen denean edo Hezkuntza eta Kultura ** Sailak hala aginduta. **

Taldeburuak bere kargua ikasturtea amaitu aurretik uzten badu, ** beste bat izendatuko da hura bukatzeko falta den denborarako, ** artikulu honetako 4. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz. **

35. artikulua Nota de Vigencia

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ** irakaskuntza ari diren ikastetxeak ordutegi-malgutasuna abiaburutzat ** hartuz antolatu ahal izanen dira, eskualdeko pertsona helduek ** prestakuntzaren arloan eskatzen dutena asetzeko. Jarduerak goiz. ** arratsalde eta gaueko txandetan egin daitezke, behar izanez gero. **

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako ondorioetarako, ikasturtea hasi ** baino lehen ikastetxe horiek, Hezkuntza eta Kultura Sailak onesten ** dituen arauei lotuz, egutegia prestatuko dute ordutegia finkatuko ** dute; Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako ** Zerbitzuak onetsi egin beharko ditu. **

XEDAPEN GEHIGARRIAK **

Lehenengoa Nota de Vigencia

Hezkuntza eta Kultura Sailak araudia onetsiko du ** 1999-2000 ikasturteaz geroztik 18 urtez gorako pertsona helduei ** Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua zuzenean eskuratzeko modua ** emanen dieten saioak nola antolatu eta deialdiak nola egin ** arautzeko, Hezkuntz Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko ** urriaren 3ko 1/1990 Legearen 52.3. artikuluan eta irailaren 5eko ** 153/1994 Foru Dekretuaren 10.1. artikuluan (Nafarroako ALDIZKARI ** OFIZIALa, 1994-9-9) ezarritakoaren arabera. **

Bigarrena Nota de Vigencia

Maiatzaren 23ko 205/1991 Foru Dekretuaren I. ** eranskinean (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1991-7-5) ageri diren ** irakasleek eta abuztuaren 687/1991 Ebazpena dela bide (Nafarroako ** ALDIZKARI OFIZIALa, 1991-10-4) Helduen Oinarrizko Hezkuntzako plaza ** lortu zuten irakasleek beren zerbitzuak batez ere foru dekretu ** honetan araupetzen den Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ** irakaskuntza egiten jarraituko dute, zeinek bere titulazioaren ** arabera eta indarreko araudiari lotuz. **

Hirugarrena Nota de Vigencia

Foru dekretu honetako xedapen gehigarrietatik ** bigarrenean aipatzen diren irakasleak Helduentzako Hezkuntzaren eta ** Osabidezkoaren Unitate Teknikotik irten eta ikastetxe publiko edo ** eskualde bati atxikiko zaizkio. **

Laugarrena Nota de Vigencia

Hezkuntza eta Kultura Sailak ikasleak inskribatzeko ** prozedurak eta epeak ezarriko ditu pertsona helduen hezkuntzaren ** bereizgarritasunak aintzat hartuz. **

Bosgarrena Nota de Vigencia

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzari dagokion ** eremuan, Helduentzako Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate ** Teknikoak honako eginkizun hauek izanen ditu: **

a) Unitate Teknikoari plan orokorrak eta urteko memoria egiten ** laguntzea. **

b) Atxikita dagoen atalari txosten, proposamen eta proiektu ** teknikoak eta antolakuntzazkoak bidaltzea, Unitate Teknikoaren lana ** eraginkorragoa izan dadin. **

c) Laguntza teknikoa ematea Helduentzako Hezkuntzaren eta ** Osabidezkoaren Unitate Teknikoari Bigarren Hezkuntzako eta ** Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Pertsona ** Helduen Oinarrizko Hezkuntzako geletan. **

d) Hezkuntza eta Kultura Sailak pedagogia berritzeko egiten dituen ** jarduketetan laguntzea, batez ere Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzari dagozkionetan. **

e) Erakunde ofizialekin eta gizarte-ekimenekoekin lankidetza eta ** koordinazioa areagotzea pertsona helduen hezkuntzaren eremuan. **

f) Prestakuntzako Programen Unitate Teknikoarekin lankidetzan ** aritzea Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakasleen ** prestakuntza-beharrizanen analisian eta beharrizanoi jaramon egiteko ** programen diseinuan. **

g) Irizpide teknikoak eta gidalerroak ezartzea Foru Komunitatean ** hezkuntzaren arloko eskuhartzea koherentea izan dadin. **

h) Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren arloan ikerkuntza eta ** berrikuntzako proiektuak sustatzea, prestatzea eta hedaraztea, batez ** ere Nafarroari dagokionez. **

i) Atxikita dagoen atalaren barruan agintzen zaizkion gainerako ** eginkizun guztiak. **

Xedapen Iragankorra ** Nota de Vigencia

Ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua ("Estatuaren Aldizkari ** Ofiziala", 1991-6-26) onetsi zenean Oinarrizko Hezkuntza Orokorra ** emateko behin betiko baimena zuten Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako ikastetxe pribatuek Pertsona Helduen Oinarrizko ** Hezkuntzako I eta II. mailak eman ahal izanen dituzte, baina ** horretarako ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren xedapen ** iragankorretako hirugarrenaren 4. idatz-zatian eskatzen diren ** beharkizunak bete beharko dituzte. **

Xedapen Indargabetzailea ** Nota de Vigencia

Nafarroako Helduen Oinarrizko Hezkuntza, beraren antolaketa eta ** arlo horretako lanpostuetara heltzeko prozedura araupetzen dituen ** maiatzaren 23ko 205/1991 Foru Dekretua (Nafarroako ALDIZKARI ** OFIZIALa, 1991-7-5) indargabetu da, eta harekin batera baita foru ** dekretu honetan ezarritakoarekin bat ez datozen lerrun bereko edo ** beheragoko lerruneko xedapen guztiak ere. **

AZKEN XEDAPENAK **

Lehenengoa Nota de Vigencia

Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ** foru dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ** ditzan. **

Bigarrena Nota de Vigencia

Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ** Helduentzako eta Osabidezko Hezkuntza Unitate Teknikoaren izena eta ** eginkizunak aldatzeko. **

Hirugarrena Nota de Vigencia

Foru dekretu hau 1999ko irailaren 1ean jarriko da ** indarrean. **

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren ** seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz ** Sesma.-Hezkuntza eta Kultura Kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui ** Ros. **

ERANSKINAK Nota de Vigencia

Kenduta

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web