163/2013 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 7KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, 583 EREDUA ONESTEN DUENA (ENERGIA ELEKTRIKOAREN EKOIZPENAREN BALIOAREN GAINEKO ZERGA. AUTOLIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA ZATIKATUAK)
BON N.º 90 - 14/05/2013
ERANSKINA.
Iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak, sistema fiskala bateragarriagoa izan dadin ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldetik eraginkortasun eta errespetu handiagoa duen erabilerarekin, eta aurrekontuen oreka lor dadin ingurumeneko politikak zerga sisteman sartzeko esparruan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zuzeneko zerga erreala sortu zuen, energia elektrikoa sortzeko eta hura sistema elektrikoan sartzeko jarduerak zergapetzen dituena Espainiako sistema elektrikoan.
Foru Komunitateak, zergapetzeko ahalmena erabiliz, Parlamentuan onetsi zuen, abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legearen bidez, bertan zerga hori aplikatzea. Haren ordainaraztean hura arautzen duen Estatuko araudia aplikatuko da.
Hori guztia gorabehera, 24/2012 Foru Legearen bidez, zerga ordaintzetik salbuetsita daude energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalazioen titularrak edo kotitularrak, haien potentzia nominala 100 kW-tik beherakoa bada instalazio bakoitzerako, bai eta energia elektriko berriztagarrien instalazioen titularrak edo kotitularrak ere, bost urteko epean, egungo ekoizpen ekipoak ekoizpena handituko duten beste batzuekin berritzen direnetik aurrera.
Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.
Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat,
AGINDU DUT:
1. artikulua. 583 eredua onestea.
1. 583 eredua onesten da (Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak), baita 767 ordainketa gutuna ere, foru agindu honen eranskinean ageri dena.
2. 583 eredua telematikoki aurkeztu behar da, Internet bidez, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. artikulua. 583 eredua aurkeztera behartuta daudenak.
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko nahiz juridikoek eta entitateek aurkeztu behar dute 583 eredua, Iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legearen 4. artikuluko jarduerak egiten badituzte, Nafarroan daudenean energia elektrikoa ekoizteko eta hura sistema elektrikoan sartzeko zentroak.
3. artikulua. 583 eredua aurkezteko tokia eta epea.
1. Tributudunek ondoko epe hauetan aurkeztuko dute, Nafarroako Zerga Ogasunean, 583 eredua, eta, hala balegokio, zerga kuotaren ordainketa edo ordainketa zatikatuak:
a) Ordainketa zatikatuak. Urte natural bakoitzeko hiru, sei, bederatzi eta hamabi hilabeteko epeei dagozkienak, epe bakoitza bukatu ondoko maiatz, irail, azaro eta otsailaren 1etik 20ra bitartean, hurrenez hurren.
Ekoizpenaren balioak, instalazio guztiak barne, gainditzen ez duenean 500.000 euro aurreko urte naturalean, zergadunak behartuta egonen dira, soilik, likidazio epea azaroaren 1etik 20ra bitartean daukan ordainketa zatikatua egitera.
b) Autolikidazioa. Kasuan kasuko ekitaldiaren ondoko urte naturaleko azaroaren 1etik 30era bitartean, non ez den jarduna uzten urte natural bakoitzeko urriaren 31 baino lehenago, zeren, kasu horretan, kuota ordaindu beharko baita jarduna utzi zeneko urte naturaleko azaroaren 1etik 30era bitartean.
2. Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein erakunde laguntzailetan eginen da diru-sarrera, 767 ereduko ordainketa gutunaren bidez. Orobat, telematika bidez ordainduta edo banku bidez helbideratuta egiten ahalko da diru-sarrera.
4. artikulua. Aurkezteko modua.
583 eredua telematikoki, Internet bidez aurkeztu beharko da nahitaez, ondotik heldu diren 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.
5. artikulua. 583 ereduari dagozkion aitorpenak telematikoki, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak.
1. 583 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.
Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da.
c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.
d) 583 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak atzematen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.
6. artikulua. 583 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.
Aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bidez, web inprimakia baliatuz, egiteko, prozedura hau erabiliko da:
1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
Azken xedapenetan lehena. Helbideratu daitezkeen ereduak.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez, eta agindu horren eranskina honela idatzita agertuko da:
“ERANSKINA. Foru agindu honen arabera ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduak.
130 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa”
715 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak” (hiruhilekoa).
716 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak” (hiruhilekoa).
745 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak” (hilekoa).
746 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak” (hilekoa).
747 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Banku kontuetako interesak eta etekin inplizituak izan ezik” (hilekoa).
748 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Higigarrien kapitalaren atxikipenak. Etekin inplizituak” (hilekoa).
759 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduetako atxikipenak” (hiruhilekoa).
760 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak” (hilekoa).
780 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hilekoa).
781 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak” (hiruhilekoa).
785 eredua. “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Kapitalizazio eragiketen eta bizitza edo elbarritasuneko aseguru kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errentak edo etekinak” (hilekoa).
S-91 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Ordainketa zatikatua”.
S-90 eredua. “Sozietateen gaineko zerga eta finkagune iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.
216 eredua. “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Finkagune iraunkorrik gabe lortutako errentak”.
220 eredua. “Sozietateen gaineko zerga. Talde fiskalen tributazio araubidea” (urtekoa). Urte naturalarekin bat datozen zergaldiei buruzkoa.
610 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Kreditu erakundeek negoziatutako ordainagiri eta zor-agirien gaineko zerga eskudirutan ordaintzea”.
640 eredua. “Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Efektu tinbredunak”.
F66 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.
F69 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhileko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua”.
309 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa”.
353 eredua. “Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitateen multzoa. Eredu erantsia. Hileko aitorpen-likidazioa”.
560 eredua. “Elektrizitatearen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
561 eredua. “Garagardoaren gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
562 eredua. “Tarteko Produktuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
563 eredua. “Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
564 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
566 eredua. Tabakogaien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa”.
569 eredua. “Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).
581 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa” (hilekoa).
582 eredua. “Hidrokarburoen gaineko zerga: erregularizazioa produktuak beste autonomia erkidegoetara berbidaltzeagatik (hiruhilekoa).
583 eredua. “Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak).”
430 eredua. “Aseguru primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa”.
J-20 eredua. “Jokoaren gaineko zerga tasa. Bingo aretoak. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).
J-50 eredua. “Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga tasa. Apustuak. Aitorpen-likidazioa” (hiruhilekoa).
Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA.