134/2013 FORU AGINDUA, APIRILAREN 17KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, 2012KO URTARRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31 ARTEAN HASITAKO ZERGALDIETAKO SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA EZ-EGOILIARREN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN (ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRA) AUTOLIKIDAZIORAKO S-90 EREDUA ONETSI, ETA AITORPENAK AURKEZTEKO ARAUAK EMATEN DITUENA
BON N.º 81 - 30/04/2013
ERANSKINA.
Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, zerga hori arautzen duen abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beharturik daude zergaren aitorpena aurkeztera, haren diru-sarrera zehaztu eta egitera eta behar diren dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztera, Ekonomi eta Ogasuneko kontseilariak ezarritako toki eta moduan.
Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik tributudunek errazago bete ahal izateko tributu betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.
Beraz, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik tributudunek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabili ahal izateko aukera Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide telematikoa izan dadila sistema bakarra S-90 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.
Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten tributudunek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak zehazten dira. Erregistroen diseinu horiek foru agindu honen eranskinean agertzen dira.
Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (finkagune iraunkorra) subjektu pasiboei dagokienez, fitxategi bat bide telematikoak erabiliz aurkezten ahalko dituzte aitorpenak. Fitxategi hori araudia aplikatzen duen administrazioak eredu bakoitzarentzat zehazten dituen erregistro diseinuetara egokituko zaie. Nafarroako Zerga Ogasunak webgunean eskaintzen duen inprimakia da aurkezteko beste bide bat.
Urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 20. ter artikuluak xedatzen duenez, tributudunak bere eragiketa lotuei buruzko informazioa jarri beharko du aitorpenean, hala aurreikusten den kasuetan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak foru agindu bidez ezartzen duen moduan.
Azkenik, Foru Agindu honen eranskinean gehitu egin da 5. eranskina, non heldu baitira egoeraren balantzea eta ematzen kontua, horiek bete behar baitituzte 10/1996 Foru Legeak araututako zerga araubidearen peko entitateek; izan ere, horren 11. artikuluaren arabera irabazi asmorik gabeko entitateei Kontabilitate Plan Orokorrari egokitzeko arauak aplikatuko zaizkie, eta aurkeztu beharko dituzte bai egoeraren balantzea bai emaitzen kontua, non eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean.
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Finkagune iraunkorrei dagokien ezegoiliarren errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren autolikidazioaren eredua (S90) onestea.
1. Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorra) autolikidaziorako S-90 eredua onesten da, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artean hasitako zergaldietarako.
Eredu horren argibide osagarrien zatiak estatistiketarako bakarrik balioko du.
2. Subjektu pasibo guztiek baliabide telematikoak erabiliz aurkeztu beharko dute S-90 eredua, zeinahi delarik eragiketen bolumena, foru agindu honen 4. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei eta 5. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.
2. artikulua. Aitortu beharra.
Aitorpena S-90 ereduari jarraituz egitera behartuta daudenak: Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, zerga hori arautzen duen 24/1996 Foru Legearen 11. artikuluan aipatzen direnak, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, bai eta establezimendu iraunkorrei dagozkien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak ere, aipatu Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute.
Araubide komuneko araudia aplikatzen duten subjektu pasiboek foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu ahalko dituzte autolikidazioak.
3. artikulua. Aurkezteko epea, eta ordaindu edo itzultzeko modua.
1. Subjektu pasiboek zergaldia bukatu eta hurrengo bosgarren hilabeteko lehenengo egunetik zazpigarren hilabeteko hogeita bosgarren egun naturalera arte doan epearen barnean aurkeztu beharko dute aitorpena, hala Nafarroako foru arautegia, nola araubide komuneko araudia aplikatu behar denean.
Aurreko paragrafoan aipatzen denaren arabera, subjektu pasiboek, haien aitortzeko epea foru agindu honek indarra hartu eta hurrengo hogeita bosgarren egun naturala baino lehen amaitu bada, foru aginduak indarra hartu eta hurrengo hogeita bost egun naturalen barrenean aurkeztu beharko dute aitorpena.
2. Subjektu pasiboak, aitorpena aurkezten dutenean, behartuta egonen dira autolikidaziotik ateratako tributu-zorra Nafarroako Zerga Ogasunaren lankide den edozein finantza entitatetan sartzera. Diru-sarrera egiteko “712 Ordain gutuna” eredua erabiliko da. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak ordaintzeko onartzen duen beste edozein bide erabiliz egin dezakete diru-sarrera.
Egindako autolikidaziotik dirua itzultzeko ateratzen bada, zein entitate eta kontutan ordaindu behar den adierazi beharko da, aitorpenak horretarako duen atalean.
4. artikulua. Autolikidazioen aurkezpen telematikorako baldintza orokorrak.
1. S-90 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.
Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da. http://www.hacienda.navarra.es
c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.
d) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak S-90 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.
Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.
3. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten subjektu pasiboei dagozkien autolikidazioak honela aurkezten ahalko dira:
a) Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztu behar diren aitorpenak lortzeko, subjektu pasiboek lurralde komuneko administrazioan aurkeztutako aitorpenaren kopia bat gordeko dute, administrazio horrek eredu bakoitzarentzat zehazten dituen erregistro diseinuetara egokitutako fitxategi informatikoan.
b) Aipatu fitxategi informatikoa telematika bidez igorriko da, Nafarroako Foru Komunitatean aurkezteko, eta dagokion diru-sarrera eginen da, edo itzulketa eskatuko, foru agindu honen 3.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Bestetik, 3. atal honek aipatzen dituen autolikidazioak bide telematikoa erabiliz aurkezten ahalko dira, Interneten dagoen inprimakiaren bidez, foru agindu honen 8. eta 9. artikuluetan ezarritako baldintza orokorren eta prozeduraren arabera, eta foru agindu honen 3. artikuluan finkatutako epearen barnean.
5. artikulua. S90 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.
S-90 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoan honako prozesuari jarraitu beharko zaio:
1. Aitorpena betetzea, laguntza-programa erabiliz.
2. Aitorpena bete ondoren, balioztatu egin behar da, aurkeztu aurretik.
3. Aitorpena balioztatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu, eredu eta urte berekoak baldin badira.
4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, hartze-agiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanda. Gero, igorpena balioztatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza egiaztatzen ahalko da, Interneteko ondoko helbidean aitorpenak kontsultatzeko erabiltzen ahal den aplikaziotik abiatuta: http://www.hacienda.navarra.es.
6. artikulua. S90 ereduari dagozkion aitorpenekin batera aurkeztu beharreko dokumentu eta egiaztagiriak.
Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 66.6 artikuluak aipatzen dituen agiriak aurkeztu behar dituzten subjektu pasiboek eta, orokorrean, lege edo arauzko agindu bitartez S-90 ereduari dagozkion aitorpenarekin batera agiriak aurkeztu behar dituztenek, eskakizun hori betetzeko, agiri horiek aitorpenerako epearen barnean aurkeztu beharko dituzte Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren bideetatik.
Subjektu pasiboek agiri horien urtea eta erregistro zenbakia agerraraziko dituzte Zergaren aitorpenean, horretarako prestatuta dauden laukietan. Era berean, lauki horiek erabiltzen ahalko dituzte aitorpenaren agiri osagarriak norberaren kabuz aurkeztu izana agerrarazteko.
7. artikulua. Eragiketa lotuei buruzko informazioa.
S-90 ereduko eragiketa lotuei dagokien atala osorik bete beharko da nahitaez agiriak aurkeztu behar direneko eragiketei dagokienez, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 20. ter artikuluak xedatzen duenez.
Hala ere, lotura duen mota bereko pertsona edo entitate bakoitzeko baterako zenbatekoa balorazio-metodo berberarekin kalkulatuta 100.000 euro gainditzen ez duten eragiketak ez dira aitortu beharko.
8. artikulua. Bi administrazioei batera ordaindu behar dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten subjektu pasiboei dagozkien aitorpenak bide telematikoz (Interneteko inprimakiaren bidez) aurkezteko baldintza orokorrak.
1. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten subjektu pasiboei dagozkien aitorpenak bide telematikoz (Interneteko inprimakiaren bidez) aurkezteko prozedura baldintza hauei lotua egonen da:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du.
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.
Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da. http://www.hacienda.navarra.es.
c) Aurkezlea hirugarren pertsonen izenean aitorpenak aurkezteko pertsona edo entitate baimendu bat baldin bada, kainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatua, beharko du.
d) Aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.
9. artikulua. Bi administrazioei batera ordaindu behar dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten subjektu pasiboei dagozkien aitorpenak bide telematikoz (Interneteko inprimakiaren bidez) aurkezteko prozedura.
Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten subjektu pasiboei dagozkien aitorpenak aurkezteko prozedura hauxe izanen da:
1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA.