105/2013 FORU AGINDUA, MARTXOAREN 25EKOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, “PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA ETA EZ-EGOILIARREN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA: ZENBAIT LOTERIA ETA APUSTUREN SARIEN GAINEKO KARGA BEREZIAREN ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK; SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: ZENBAIT LOTERIA ETA APUSTUREN SARIEN GAINEKO KARGA BEREZIAREN ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK. AUTOLIKIDAZIOA” IZENEKO 230 EREDUA ETA “PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA. ZENBAIT LOTERIA ETA APUSTUREN SARIEN GAINEKO KARGA BEREZIA. AUTOLIKIDAZIOA” IZENEKO 136 EREDUA ONESTEN DITUENA 
BON N.º 63 - 04/04/2013
.
.
.
.
.
.I. ERANSKINA
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 22/2012 Foru Legearen artikulu bakarreko hamabigarren idatz-zatiak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin aldatzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori.
Aipatu xedapenak karga berezi baten bidez lotzen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako zozketetan lortzen diren sariak, horiek Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak eta Foru Komunitateko edo autonomia erkidegoetako organo edo erakundeek antolatutako loteria eta apustuetan, baita Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetan eta Organización Nacional de Ciegos Españoles erakundeak baimenduta dituen joko modalitateetan lortzen direnean. Orobat, karga berezi horren menpe daude gizarte jarduerak edo laguntzakoak irabazi asmorik gabe egiten dituzten entitateek edo erakunde publikoek antolatutako loteria, apustu eta zozketetako sariak, erakunde horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean finkatuta izanik, lehen adierazitako Espainiako erakunde edo entitateen helburu berberak dituztela, orain arte salbuetsita baitzeuden.
Saria ordaindu edo ematen den unean sorraraziko da karga berezia, eta %20ko atxikipena edo konturako sarrera egin beharko da. Karga bereziaren zerga-oinarriaren araberakoa izanen da atxikipenaren oinarria edo konturako sarrera.
Xedapen honetan aurreikusitako sariak lortzen dituzten zergadunak behartuta egonen dira karga berezi horren autolikidazioa aurkeztera, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta zenbateko horren diru-sarrera egitera.
Dena dela, ez da aipatu autolikidazioa aurkeztu beharrik izanen, lortutako saria salbuetsitako zenbatekoa baino txikiagoa denean edo atxikipena edo konturako sarrera egina denean; izan ere, konturako ordainketa horiek askatzaileak dira, aipatu xedapen gehigarrian aurreikusitako sariak ez baitira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian sartzen.
Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz adierazi bezala, Finantza publikoak sendotu eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko zenbait tributu neurriri buruzko abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 11. artikuluak, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin ere, bosgarren xedapen gehigarria eransten dio Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginari, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitakoari; bertan, zerga horren menpe jartzen ditu, karga berezi baten bidez, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1.a) idatz-zatiko sariak, hau da, zergadun ez-egoiliarrek finkagune iraunkorrik gabe lortutakoak, eta berariaz adierazten du karga berezi horrek bakarrik kargatzen ahalko dituela aipatu sariak, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eremuan.
Aipatu bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako sariak atxikipenaren edo konturako sarreraren menpe daude Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen aipatu Testu Bateginaren 31. artikuluan aurreikusitako moduan; gainera, betebeharra dago atxikipena edo konturako sarrera egiteko saria salbuetsita dagoenean hitzarmen batean xedatutakoaren ondorioz, zergapetze bikoitzik izan ez dadin. Atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea %20koa ere da, eta karga bereziaren zerga-oinarriaren araberakoa izanen da atxikipenaren oinarria edo konturako sarrera.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kasuan bezala, aipatu xedapen gehigarrian aurreikusitako sariak lortu dituzten finkagune iraunkorrik gabeko zergadun ez-egoiliarrak ere behartuta egonen dira karga berezi hori dela eta aitorpena aurkeztera, dagokien zerga zorra zehaztuta, eta haren zenbatekoaren diru-sarrera egitera. Aurreko kasuan bezala, ez da aipatu aitorpena aurkeztu beharrik izanen, lortutako saria salbuetsitako zenbatekoa baino txikiagoa denean edo aurreikusitako atxikipena edo konturako sarrera egina denean.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eremuko zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezitik bereizten duen espezialitate gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eremuan, karga berezi honengatik, Nafarroako Foru Komunitateko organo edo entitateek antolatutako loteria eta apustuen sariei buruz, Nafarroako Foru Ogasunean diru kopuruak sartu edo konturako atxikipenak egin direnean, eta horien zenbatekoa zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen baten aplikaziotik ateratzen dena baina handiagoa denean, aplikazio hori eskatzen ahalko da, eta dagokion itzulketa; horretarako, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 215 ereduak onesten dituen apirilaren 25eko 72/2000 Foru Aginduak onetsitako 210 eredua erabiliko da.
Azkenik, eta sozietateen gaineko zergari dagokionez, adierazi behar da Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen 1. artikuluko hamabosgarren idatz-zatiak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea aldatzen duela, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin, eta f) letra erantsi zaiola 88.5 artikuluari; horrela, atxikipena edo konturako sarrera eginen zaie, beren zenbatekoa dela eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia) hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren zenbait loteria eta apusturen karga berezitik salbuetsita ez dauden loteria eta apustuetako sariei, eta atxikipena eginen da salbuetsita ez dagoen sariaren zenbatekoaren gainean. Horrela, orain arte indarra izan duen araudia aldatu da, sari horien guztirako zenbatekoa baitzegoen atxikipenaren edo konturako sarreraren menpe.
Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren arau-esparrua ezarrita, autolikidaziorako eta atxipenerako eta konturako sarrerarako ereduak onestea du xede foru agindu honek.
Orobat, komenigarri da Foru Komunitatearen eskumenaren eremua zehaztea kargari buruz. Atxikipenei eta konturako sarrerei dagokienez, Nafarroako Foru Ogasunak du eskumena haiek eskatzeko berak ordaindutako sariei buruz, Estatuarekin izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoaren 14.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioz. Orobat, eskumena du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei buruzko kargaren autolikidazioa eskatzeko, horiek Nafarroako Foru Komunitatean tributatu behar dutenean, baita Nafarroako Foru Komunitateak antolatutako loteria eta apustuen sariak lortu dituzten ez-egoiliarrei buruz ere, lurralde horretan lortutako errentatzat jotzen baitira, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoaren 29.1.m) artikuluan ezarritakoaren ondorioz.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia) hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriaren 7. idatz-zatiak baimena ematen dio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari karga horren aitorpena zein toki, modu eta epetan aurkeztu behar den erabakitzeko.
Horrenbestez, abenduaren 14ko Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak emandako eskudantzia erabiliz,
AGINDU DUT:
1. artikulua. 230 eredua onestea.
1. Onetsi egin da “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa” izeneko 230 eredua, foru agindu honen I. eranskinean jasoa.
2. 4. artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztuko da 230 eredua, paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ereduari jarraituz; bi ale ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, eta 764 ereduko ordainketa gutuna.
2. artikulua. 230 eredua aurkeztera behartuak
.
1. Dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia) hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, dela Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen Testu Bategineko (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) 31. artikuluari jarraituz, dela Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 79. artikuluari jarraituz, atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta egonik, 230 eredua aurkeztera behartuta daude artikulu honen 2. atalean aipatu sarietako bat ordaintzen duten subjektuak.
2. Aipatutako xedapen gehigarriaren 1.a) atalean aipatzen diren sariek egin beharko dute atxikipena eta konturako sarrera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintza eta beharkizunekin, edo Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoekin, baldin jasotzaileak ohiko bizilekua edo helbide fiskala Nafarroan badu.
En el caso de contribuyentes del Impuesto sobre la Renta de no Residentes, también existirá obligación de practicar retención o ingreso a cuenta cuando el premio esté exento en virtud de lo dispuesto en un convenio para evitar la doble imposición que resulte aplicable, pudiendo en este caso, solicitar la devolución que pudiera resultar procedente, de acuerdo con lo dispuesto en el referido convenio
.
3. artikulua. 230 eredua aurkezteko tokia eta epea.
1. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztuko da 230 eredua, eta Nafarroako Zerga Ogasunaren laguntzaile den edozein finantza entitatetan eginen da diru-sarrera, 764 ereduko ordainketa gutunaren bitartez.
2. Atxikipena edo konturako sarrera egitera behartutako subjektuek hilabete bakoitzeko lehen hogei egun naturalean aurkeztu beharko dute 230 eredua, baita haren zenbatekoaren diru-sarrera egin ere Nafarroako Zerga Ogasunean, aurreko hilabetean ordaindutako sariei dagozkien zenbateko eta konturako sarrerei dagokienez, salbu eta ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenetan, horiek abuztuaren 5a, irailaren 20a eta urtarrilaren 31 arte aurkezten ahalko baitira, hurrenez hurren.
Hala ere, balio erantsiaren gaineko zergan beren likidazioaldiak hilabete naturalarekin bat egiten badu, atxikitzaileen eta konturako sarrera egitera behartutakoen aitorpena eta sarrera hileko likidazioaldiaren ondoko hileko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaleko epean eginen dira, edo otsaileko azken egunera arte, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan. Hala ere, ekainari dagokion aitorpen-likidazioa abuztuaren 5era arte egin daiteke, uztailari dagokiona irailaren 20ra arte, eta abenduari dagokiona, urtarrilaren 31ra arte
.
4. artikulua. 230 eredua aurkezteko modua.
Paper inprimatuan aurkeztuko dira 230 ereduko autolikidazioak, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ereduari jarraituz. Inprimaki hori Nafarroako Zerga Ogasunak inprimakiak sortzeko duen zerbitzuan lortuko da, beste inon ez, eta Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean eskuratzen ahal da.
5. artikulua. 136 eredua onestea
.
1. 136 eredua, “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa” izenekoa, eta 790 ordain gutuna onesten dira. II. eranskinean dago eredua.
2. 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 136 eredua aurkezten ahalko da bai inprimatutako papera erabiliz, II. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa, bai bide telematikoa erabiliz Internet bidez, 9. eta 10. artikuluetan jasotako baldintza orokorrekin eta prozedurarekin bat.
6. artikulua. 136 eredua aukeztera behartuta daudenak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 7. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarri horren 1. idatz-zatian aipatzen diren sariak lortzen dituzten subjektu pasiboak daude beharturik 136 eredua aurkeztera eta, beraz, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren autolikidazioa eta diru-sarrera egin beharko dute Nafarroako Zerga Ogasunean, saria salbuetsitako zenbatekoa baino handiagoa denean, sari horiek ez badira aipatu xedapen gehigarriko 6. idatz-zatian aurreikusitako atxikipenaren edo konturako sarreraren xede.
Modu berean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategineko (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) bosgarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Foru Komunitateko organo edo erakundeek antolatutako zenbait loteria eta apusturen sariak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 1.a) idatz-zatian aipatuak, lortzen dituzten azken zerga horren zergadunak ere behartuta daude 136 eredua aurkeztera eta, beraz, Nafarroako Zerga Ogasunean zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren autolikidazioa eta diru-sarrera egitera, saria salbuetsitako zenbatekoa baino handiagoa denean, sari horiek ez badira aipatu bosgarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian aurreikusitako atxikipenaren edo konturako sarreraren xede.
7. artikulua. 136 eredua aurkezteko eta dirusarrera egiteko epea
.
1. 136 eredua urteko hiruhileko natural bakoitza amaitu eta hurrengo hileko lehen hogei egun naturalean aurkeztuko da, aitzin-aitzineko hiruhileko naturalean kobratutako sariei dagokienez, salbu eta bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenetan, horiek aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epeak abuztuaren 5ean eta hurrengo urteko urtarrilaren 31n amaituko baitira, hurrenez hurren.
2. Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein erakunde laguntzailetan eginen da diru-sarrera, 790 ereduko ordainketa-gutunaren bidez, edo, bestela, ordaintzeko onartuta dagoen beste bide bat erabiliz.
8. artikulua. 136 eredua aurkezteko modua
.
136 ereduaren autolikidazioak modu hauetako batean aurkeztuko dira:
1. Paper inprimatuan, II. eranskinean ezarritako ereduari jarraituz; bi ale ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, eta 790 ereduko ordainketa gutuna. Inprimaki hori Nafarroako Zerga Ogasunak inprimakiak sortzeko duen zerbitzuan lortuko da, beste inon ez, eta Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean eskuratzen ahal da.
2. Inprimaki bidez, bide telematikoan Internet erabiliz, 9. eta 10. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.
9. artikulua. 136 ereduaren aurkezpen telematikorako baldintza orokorrak
.
1. 136 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.
Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.
c) Aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea, Nafarroako Zerga Ogasunak aurreko b) letran adierazitakoaren arabera onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du.
d) Aitortzaileak edo, kasua bada, aurkezle baimenduak Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian aurkezpen telematikorako dagoen inprimakia erabili beharko du.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak izan beharko dituzte kontuan. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude argitaratuta, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Bide telematikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.”
10. artikulua. 136 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa, Internet bidez, egiteko prozedura
.
Aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko, prozedura hau erabiliko da:
a) Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen atalean sartu.
b) Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
c) Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du zer zenbaki esleitu zaion aurkeztutako aitorpenari eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindutako sariei aplikatuko zaie.
I. ERANSKINA