35/2013 FORU AGINDUA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK OTSAILAREN 4AN EMANDAKOA, HIDROKARBUROEN GAINEKO ZERGAREN AITORPEN-LIKIDAZIOA EGITEKO 581 EREDUA ONESTEN DUENA 
BON N.º 28 - 11/02/2013
.
. I. ERANSKINA. 581 EREDUAREN FORMATU ELEKTRONIKOA. HIDROKARBURUEN GAINEKO ZERGA. AITORPENLIKIDAZIOA 
II. ERANSKINA. 581 EREDUAREN FORMATU ELEKTRONIKOA. HIDROKARBURUEN GAINEKO ZERGA. AITORPENLIKIDAZIOA 
Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluak xedatzen duenez, fabrikazioaren zerga bereziak ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitateari dagokio zerga horiek Nafarroako lurraldean sorrarazten direnean, eta Estatuak uneoro indarra duten oinarrizko printzipio, arau sustantiboak eta formalak aplikatuta. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta aitorpena eta diru-sarrera egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.
Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legeak, hirugarren xedapen indargabetzailean, Zerga, Administrazio eta Gizarte Antolamenduko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 9. artikulua indargabetu zuen, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga sortu zuen artikulua alegia. Horrez gain, Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hogeigarrenak aldaketak egin zituen Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko Legean, Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zerga Hidrokarburoen gaineko zergan sartzeak -abenduaren 18ko 22/2009 Legearen zazpigarren xedapen iragankor berriaren bidez- eragindako alderdi tekniko batzuk arautzeko xedez; 22/2009 Legeak araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen du eta zerga-arau batzuk aldatzen ditu.
Aurreikuspen horien osagarri da abenduaren 28ko 1715/2012 Errege Dekretuak xedatutakoa; errege dekretu horrek uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onetsitako Zerga Berezien Erregelamendua aldatzen du, eta zerga arloko beste xedapen batzuk ere ezartzen ditu.
Bestalde, abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoak, laugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zenbait hidrokarburoren salmenten gaineko zergaren karga-tasa autonomikoak, zeinak Diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legean ezarri baitziren, hidrokarburoen gaineko zergaren zerga-tasa autonomiko gisa aplikatuko dira, 2013ko urtarrilaren 1eko eraginarekin.
Horrela bada, hidrokarburoen gaineko zergaren egitura berria dela eta -tasa orokorra, tasa berezia eta tasa autonomikoa-, beharrezkoa da 581 eredu berri bat sortzea zergaren aitorpen-likidazioetarako, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazioaldietarako erabiliko dena.
Hidrokarburoen gaineko zergaren aitorpen-likidazioetarako orain arte erabili den 564 eredua erabiliko da, soilik, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazioaldietarako, aldi horietarako aitorpen osagarriak edo zuzentzaileak aurkezteko aukera dagoelako.
Zerga bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak aipatzen duenez, subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz.
Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.
Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat,
AGINDU DUT:
1. artikulua. 581 eredua, ‘Hidrokarburuen gaineko zerga. Aitorpenlikidazioa’, onestea
.
581 eredua, ‘Hidrokarburuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa’, onesten da. Eredu hori, nahitaez, bide telematikoan aurkeztu beharko da, Interneten bitartez, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es.
2019a baino lehenagoko likidazio aldiei dagokienez, I. eranskinean azaltzen da haien formatu elektronikoa.
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio aldiei dagokienez, II. eranskinean azaltzen da haien formatu elektronikoa.
2. artikulua. 581 eredua aurkeztera behartuta daudenak
.
Zerga hau dela eta, 581 eredua aurkeztu beharko dute Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Legearen 8. artikuluan eta Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 8. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek, azken lege horren 46. artikuluan zehazten diren hidrokarburoekin aritzen badira.
Harrerarik edo entregarik izan ez den likidazioaldietan, ez dira 581 ereduko aitorpen-likidazioa aurkeztera beharturik egonen Hidrokarburoen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, subjektu pasibo direnak soilik hemendik kanpoko Europar Batasuneko lurralde eremuko produktuak hartzeagatik edo entregatzeagatik.
3. artikulua. Aurkezteko eta sarrera egiteko epea.
581 eredua aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epea hileko likidazioaldia amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturalekoa izanen da.
4. artikulua. 581 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.
1. 581 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).
b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.
Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke."
c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.
d) 581 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo, hala bada, baimendutako aurkezleak Nafarroako atarian eskuragarri dagoen inprimakia erabili beharko du.
e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.
2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak atzematen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.
5. artikulua. 581 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.
Aitorpenen aurkezpen telematikoa Internet bidez, web inprimakia baliatuz, egiteko, prozedura hau erabiliko da:
1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
Xedapen gehigarri bakarra. Helbideratu daitezkeen ereduak.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak apirilaren 23an emandako 80/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu zuen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez; agindu horren eranskinari eredu hau gehitu zaio:
"581 eredua. "Hidrokarburoen gaineko Zerga. Hileko aitorpen-likidazioa".
Xedapen iragankor bakarra. 564 ereduaren aitorpenlikidazioa aurkezteko betebeharra, soilik 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazioaldietarako.
564 ereduaren aitorpen-likidazioa aurkezteko betebeharra egonen da, soilik, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko likidazioaldien kasurako.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazioaldiei aplikatuko zaie lehen aldiz.
I. ERANSKINA. 581 EREDUAREN FORMATU ELEKTRONIKOA. HIDROKARBURUEN GAINEKO ZERGA. AITORPEN-LIKIDAZIOA 
2019A BAINO LEHENAGOKO LIKIDAZIO ALDIAK
Aitorpenaren edukia
581 eredu bakarra aurkeztu beharko da. Bertan, adieraziko da zein autonomia erkidegotan sortu diren aldian zergaren sortzapenak, estatuko tasa bereziarekin kargatutako produktuetarako.
Estatuko tasa bereziarekin kargatuta ez dauden produktuak ez dira bereiziko autonomia erkidego bakoitzeko.
A.–Goiburuko datuak.
–Entregak egin diren tokian eskumena duen administrazioa.
Autonomia erkidegoaren eremua bete egin behar da estatuko tasa bereziarekin kargatutako produkturen bat dagoenean aitorpen-likidazioan. Aitorpen-likidazioaren barnean hartutako produktuen helmuga zein autonomia erkidegoa edo foru lurraldea den adieraziko da, taula honen arabera:
| Andaluzia | Aragoi | Asturiasko Printzerria |
| Balear Uharteak | Kantabria | Gaztela-Mantxa |
| Gaztela eta Leon | Katalunia | Extremadura |
| Galizia | Madril | Murtzia |
| Nafarroako Foru Diputazioa | Errioxa | Valentziako Erkidegoa |
| Arabako Foru Aldundia | Gipuzkoako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia |
–Identifikazioa.
Datu pertsonalak: IFZren eremuan zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar da.
Establezimendua: CAE edo CAR eremua beti bete behar da. Jarduera eta establezimendu kodea (CAE) jasoko da eta, aitorpen-likidazioaren jatorria 505 ereduaren baimen bat bada, produktuak jasotzeko baimenaren kodea (CAR) adieraziko da.
–Likidazio aldia:
Ekitaldia:
Aitorpenak hizpide duen aldiari dagokion urtearen lau zifrak adierazi beharko dira.
Aldia:
Taula honen arabera:
01 urtarrila 02 otsaila 03 martxoa 04 apirila 05 maiatza 06 ekaina.
07 uztaila 08 abuztua 09 iraila 10 urria 11 azaroa 12 abendua.
B.–Harremanetarako datuak.
Harremanetarako pertsonaren eremua nahitaez bete beharko da. Datu hauek gehitzen ahalko dira: harremanetarako telefono zenbakia, fax zenbakia edo helbide elektronikoa.
C.–Likidazio eta kuoten xehakapena.
Epigrafea: azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren XLIV. eranskinean ezarritako epigrafeak adieraziko dira.
Zerga-oinarria: zerga-oinarriak likidazio aldiari dagozkionak izanen dira. Epigrafe bakoitzari dagokion unitatean adieraziko dira, bi zifra dezimalekin, beherantz edo gorantz biribilduta, hirugarren zifra dezimala 5etik beherakoa den ala ez kontuan izanik.
Zerga-tasa: epigrafe bakoitzean, zergaren sortzapenaren unean aplikatu beharreko zerga-tasen batura jarri beharko da (estatuko orokorra, estatuko berezia eta autonomia erkidegokoa, hala badagokio).
Kuota osoa: epigrafe bakoitzari dagokion zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen emaitza jarriko da, eurotan, bi dezimalekin.
Kuotaren kenkariak. Kontzeptua: subjektu pasiboak zerga berezien araudian ezarritako kuoten kenkariak aplikatzen dituenean beteko da. Kenkaria zein kontzepturengatik egiten den adieraziko da. Hauetako bat izanen da:
1. Proiektu pilotuak (bioerregaiak).
2. Produktu kutsatuak.
3. Lurrunen berreskurapena.
4. Beste kenkari batzuk.
Kuotaren kenkariak. Kuota kengarria: CAEari dagokion kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko kuota kengarria adieraziko da, eurotan, bi dezimalekin.
CAEagatik kenkariren bat egozten ahal ez bada, haren zenbatekoa modu independentean jasoko da, kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko guztira adierazia.
Guztizko kuota osoa: aitorpen-likidazioan jasotako epigrafeei dagozkien kuota osoen batura adieraziko da.
Kuotaren kenkarien guztizkoa: kuota kengarrien batura adierazi beharko da.
Sartu beharreko kuota likidoa: “guztizko kuota osoa” eta “kuotaren kenkarien guztizkoa” laukietan jasotakoaren arteko aldea izanen da.
D.–Aitorpen-likidazio osagarria edo zuzentzeko eskaera.
Aitorpen osagarria: X batez markatuko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren erregistro aitortuak adieraztea.
Ordezteko eskaera: X batez markatuko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada lehenago aurkeztutako ekitaldi bereko beste aitorpen batean gaizki adierazi diren erregistro aitortuak zuzentzea.
Aurreko aitorpenaren frogagiriaren zk.: ordezten edo osatzen duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da.
II. ERANSKINA. 581 EREDUAREN FORMATU ELEKTRONIKOA. HIDROKARBURUEN GAINEKO ZERGA. AITORPEN-LIKIDAZIOA 
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio aldiak
A.–Goiburuko datuak.
–Identifikazioa.
Datu pertsonalak: IFZren eremuan zergapekoaren identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar da.
Establezimendua: CAE edo CAR eremua beti bete behar da. Jarduera eta establezimendu kodea (CAE) jasoko da eta, aitorpen-likidazioaren jatorria 505 ereduaren baimen bat bada, produktuak jasotzeko baimenaren kodea (CAR) adieraziko da.
–Likidazio aldia:
Ekitaldia:
Aitorpenak hizpide duen aldiari dagokion urtearen lau zifrak adierazi beharko dira.
Aldia:
Taula honen arabera:
01 urtarrila 02 otsaila 03 martxoa 04 apirila 05 maiatza 06 ekaina.
07 uztaila 08 abuztua 09 iraila 10 urria 11 azaroa 12 abendua.
B.–Harremanetarako datuak.
Harremanetarako pertsonaren eremua nahitaez bete beharko da. Datu hauek gehitzen ahalko dira: harremanetarako telefono zenbakia, fax zenbakia edo helbide elektronikoa.
C.–Likidazio eta kuoten xehakapena.
CAE: kuoten xehekapena dagokion establezimenduaren CAEa jarriko da soil-soilik aitorpen-likidazio zentralizatua denean.
Epigrafea: azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren XLIV. eranskinean ezarritako epigrafeak adieraziko dira.
Zerga-oinarria: zerga-oinarriak likidazio aldiari dagozkionak izanen dira. Epigrafe bakoitzari dagokion unitatean adieraziko dira, bi zifra dezimalekin, beherantz edo gorantz biribilduta, hirugarren zifra dezimala 5etik beherakoa den ala ez kontuan izanik.
Kuota osoa: epigrafe bakoitzari dagokion zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen emaitza jarriko da, eurotan, bi dezimalekin.
Kuotaren kenkariak. Kontzeptua: subjektu pasiboak zerga berezien araudian ezarritako kuoten kenkariak aplikatzen dituenean beteko da. Minorazioa zein kontzepturengatik egiten den adieraziko da. Hauetako bat izanen da:
1. Proiektu pilotuak (bioerregaiak).
2. Produktu kutsatuak.
3. Lurrunen berreskurapena.
4. Beste kenkari batzuk.
Kuotaren kenkariak. Kuota kengarria: CAE bati dagokion kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko kuota kengarria adieraziko da, eurotan, bi dezimalekin.
CAEagatik kenkariren bat egozten ahal ez bada, haren zenbatekoa modu independentean jasoko da, kontzeptu eta epigrafe bakoitzeko guztira adierazia.
Guztizko kuota osoa: aitorpen-likidazioan jasotako epigrafeei dagozkien kuota osoen batura adieraziko da.
Kuotaren kenkarien guztizkoa: epigrafe eta kontzeptu bakoitzeko kuota kengarrien batura adieraziko da.
Sartu beharreko kuota likidoa: “guztizko kuota osoa” eta “kuotaren kenkarien guztizkoa” laukietan jasotakoaren arteko aldea izanen da.
D.–Aitorpen osagarria edo zuzentzeko eskaera.
Aitorpen osagarria: X batez markatuko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren erregistro aitortuak adieraztea.
Ordezteko aitorpen-likidazioa: X batez markatuko da autolikidazio hau aurkeztearen helburua baldin bada lehenago aurkeztutako ekitaldi bereko beste autolikidazio batean gaizki adierazi diren erregistro aitortuak zuzentzea.
Aurreko aitorpenaren frogagiriaren zk.: ordezten edo osatzen duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da.