14/2013 FORU AGINDUA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK OTSAILAREN 12AN EMANA, NAFARROAKO OSPITALEGUNEKO MEDIKUNTZA PREBENTIBOKO ZERBITZUA, OSPITALEETAKO HIGIENE ZERBITZUA ETA KUDEAKETA KLINIKOAREN ZERBITZUA BATERATU ETA HAIEN EGITURA ORGANIKOA GARATZEN DUENA 
BON N.º 29 - 12/02/2013
.
.OMEren estrategia eta jarraibideen araberako eredu sanitarioetan aurreikusirik dago osasun zerbitzuaren antolaketa bideratu behar dela eritasunen prebentziora eta arretaren kalitatera; betebehar horiek Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Legean jaso ziren, bertan aldarrikatzen baita osasun arloko jarduketen xedea dela eritasunak sendotzea ez ezik eritasun horien prebentzioa bermatzea ere. Horri dagokionez, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko prestazioek bete beharreko printzipioak honakoak dira: eritasunen prebentzioa, osasunaren sustapena eta laguntzaren kalitatea.
Maiatzaren 18ko 170/1998 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetako medikuntza prebentiboaren eta kalitatearen kudeaketaren zerbitzu eta jarduerak berrantolatu ziren. Arau horretan egitura organikoa jasotzen da, lehengo Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko medikuntza prebentiboko eta kalitatearen kudeaketako unitateen zerbitzu eta atalen mailakoa.
Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu zen, eta haren zuzendaritza egitura ezarri. Arau horren helburuetako bat zen Nafarroako Ospitalegunean sartu ziren zentro eta zerbitzuak bateratzea.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak.
Foru dekretu horren bidez, Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua sortu zen, Ospitaleguneko Zuzendaritzari laguntza organo gisa atxikia, 56. artikuluan jaso zenez. 57. artikuluak zerbitzu horren eginkizunak ezarri zituen.
Izaera horizontal hori ukatu gabe, lehendik zegoen zerbitzu asistentzial bat da, Nafarroako Ospitalean eta Bideko Ama Birjina Ospitalean -egungo Nafarroako Ospitalegunea sortu zutenak- zeuden bi zerbitzu ordezten dituena.
Xedapen indargabetzaile bakarrak berariaz indargabetzen dituen arauen artean ez dago maiatzaren 18ko 170/1998 Foru Dekretua. Nolanahi ere, aurreikusten du indarrik gabe uztea foru dekretu hartan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak ere.
Bigarren xedapen gehigarriak, "Laguntza atalen eta hortik beherako unitateen egitura" izenekoak, honakoa xedatzen du: "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura, laguntza atalei eta hortik beherako unitateei dagokiena, beste xedapen berariazko baten bidez indargabetzen ez den bitartean, foru dekretu honek indarra hartu aurretik ezarritako bera izanen da, harik eta Gobernuak edo, hala badagokio, Osasuneko kontseilariak aldatu arte."
Azkenik, bidezkoa da gogoratzea aipatutako 62/2012 Foru Dekretuaren 13.2 artikuluak xedatzen duela laguntza zerbitzuak, atalak eta unitateak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Segurtasun juridikoa eta argitasun handiagoa lortzeko, urtarrilaren 30eko 10/2013 Foru Dekretuaren bidez maiatzaren 18ko 170/1998 Foru Dekretua indargabetu da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetako medikuntza prebentiboko eta kudeaketaren kalitateko zerbitzuak eta jarduerak berrantolatu dira, tresna juridiko egokiaren bidez Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua, Ospitaleetako Higiene Zerbitzua eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua bateratzeko eta haien egitura organikoak garatzeko.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Antolaketaren, Osasun Laguntzaren Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendaritzaren eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren txostenak ikusirik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik,
AGINDU DUT:
Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua arautzea. Zerbitzu hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 56. artikuluan sortu zen.
2. artikulua. Eginkizunak.
Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 57. artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu.
3. artikulua. Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuaren egitura.
Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuak atal asistentzial hauek ditu:
a) Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Atala
b) Kudeaketa Klinikoaren Atala
.
4. artikulua. Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Atalaren eginkizunak.
Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Atalaren eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Ospitaleguneko pertsonengan eta ingurumenean kalte eragin dezaketen faktore kimiko, fisiko eta biologikoen -airearen bidez transmititzen diren infekzioak eta mikroorganismoen kolonizazioak barne- prebentzio, zaintza eta kontrolerako beharrezkoak diren neurriak planifikatu, aholku eman, txostenak eta proposamenak egin eta kudeatzea; horrekin batera, arreta-neurriak, bakartze eta zuzentze neurriak ezartzea egoera kliniko/epidemiologiko berezien aurrean.
b) Ospitaleguneko zentroetan bertan sortutako ingurumen faktoreak zaindu eta kontrolatzea, bai eta ospitaleetako higiene eta osasun baldintzak kaltetu ditzaketen kanpoko faktoreak ere.
c) Zaintza epidemiologikoa mantentzea, eta beharrezkoak diren ikerketak egitea infekzio nosokomialen intzidentziaz eta agerraldien prebalentziaz, atzemateaz eta kontrolaz; era berean, eri infekto-kutsakorrak edo inmunoeskasiak jotakoak bakartzeko neurriak ezartzea. d) Osasun laguntzarekin lotutako infekzioa helburutzat duten lantalde eta batzordeak zuzentzea.
d) Nahitaez deklaratu beharreko eritasunen gaineko zaintza aktiboa mantentzea eta Osasun Publikoaren Institutuari eta Lan Osasunaren Institutuari jakinaraztea kasu susmagarriak eta berretsiak, nahitaez aitortu beharreko eritasunen zerrendakoak, gaiaren gaineko araudiak ezartzen duen aldizkakotasunarekin.
e) Epidemiologia klinikoko eginkizunak betetzea, eta, horretarako, informazio epidemiologikoko sistemak eta ospitaleetako eri eta hildakoen kopuruei buruzko estatistikak eta erregistroak garatzea; laguntza ematea unitate klinikoei, prebentzio, diagnostiko, tratamendu, emaitzen ebaluazio eta biziraupeneko teknikak ebaluatzeko; ikerketa aplikatuko proiektuak eta prozesu eta emaitza asistentzialaren analisienak, guztia metodologia epidemiologikoa erabiliz.
f) Kontrolatzea zer higiene eta osasun baldintzatan betetzen diren zerbitzu hauek: saneamendua, hondakinak kentzea, garbitasuna, desinsektazioa, desratizazioa, dispositiboen (endoskopioak, dialisi monitoreak), lanabes mediko eta klinikoen, likidoen eta sukaldeko instalazioen desinfekzioa.
g) Nafarroako Ospitaleguneko elikagaien higienea kontrolatzea.
h) Esterilizazio zentraleko eta azpizentraletako jarduera eta ekoizpena kontrolatu eta gainbegiratzea, eta zerbitzuei aholku ematea esterilizazioaren arloan.
i) Nafarroako Ospitaleguneko lanen arduradunei aholku ematea lanak hasi aurretik hartu beharreko neurriez, gomendioak betetzen ote diren jarraipena egitea eta biosegurtasuna egiaztatzea lanak amaitzean.
j) Eritasun kronikoak eta/edo inmunosupresioa dituzten erien txertaketarako kontsulta programatua gainbegiratzea, bai eta ospitaleratuta dauden erien txertaketa oportunista ere.
k) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuarekin lan egitea.
l) Osasun laguntzarekin lotutako infekzioaren arloko helburua duten lantalde eta batzordeetan buru aritzea.
m) Aurrekoekin lotutako beste jarduketa guztiak, Ospitaleguneko zuzendaritzak eta osasun arloko agintariek eskatutakoak.
5. artikulua. Kudeaketa Klinikoaren Atalaren eginkizunak
.
Kudeaketa Klinikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzari sostengu ematea helburu estrategiko eta operazionalak lortzeko.
b) Protokolo klinikoen ezarpena bultzatu, erregistratu eta kudeatzea arlo hauetan: diagnostiko eta tratamendu klinikoak, proba osagarriak agintzea, farmakoak eta protesiak jartzea; helburua da Nafarroako Ospitalegunean laguntzaren kalitatea ahalik handiena izatea eta baliabide asistentzialen erabilera eraginkorra.
c) Nafarroako Ospitalegunean argibide ondoko baimenak homogeneizatzea eta irizpideak betetzen direla kontrolatzea.
d) Nafarroako Ospitaleguneko ikerketa eta berrikuntza klinikoaren jarduerak bultzatu, kontrolatu eta lan administratiboak kudeatzea.
e) Ikerketa protokoloen alderdi metodologikoak diseinatu eta egiteko aholkuak ematea.
f) Bideragarritasun azterlanak edo txostenak prestatzea Nafarroako Ospitaleguneko jarduera asistentzialetan zerbitzu, teknika edo bitarteko berriak jartzeko.
g) Prozesu eta helburuen araberako kudeaketa klinikoa bultzatzea, prozesu asistentziala hobetzeko tresna nagusia delakoan.
h) Nafarroako Ospitaleguneko erien eta hildakoen erregistroa sustatu eta kudeatzea.
i) Nafarroako Ospitalegunea Oinarrizko Osasun Laguntzako, Osasun Mentaleko eta eskualdeetako ospitaleetako baliabideekin ongi koordinatzen dela gainbegiratu eta horretan laguntzea.
j) Aurreko zereginekin zerikusia duten beste guztiak, Ospitaleguneko zuzendaritzak eta osasun arloko agintariek eskatutakoak.
6. artikulua. Kudeaketa Klinikoaren Atalaren egitura
.
Kudeaketa Klinikoaren Atalaren egituran Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko osasun laguntzaz kanpoko Unitatea dago, eginkizun hauekin:
a) Nafarroako Ospitaleguneko antolaketaren eta kudeaketa klinikoaren eredua diseinatzen eta ezartzen laguntzea, eta haren jarraipena ebaluatzea.
b) Plan estrategikoa egiteko proposamenerako agiri teknikoak prestatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzak eskatuta.
c) Arlo eta zerbitzu klinikoen eta beste unitate asistentzial batzuen kudeaketan laguntzea, kudeaketa itunetan helburuak jartzeko eta haien jarraipena egiteko, eta baliabideen kudeaketa eraginkorra sustatzeko.
d) Aurrekoekin loturiko guztiak, Kudeaketa Klinikoaren Ataleko buruak berariaz unitate honen gain utzitakoak.
Lehen xedapen gehigarria. Baliabide materialak esleitzea.
Orain arte Ospitaleko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen A Zerbitzuari eta Ospitaleko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen B Zerbitzuari atxikitako baliabide material guztiak Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuari atxikita egonen dira aurrerantzean.
Bigarren xedapen gehigarria. Lehenagoko izendapenak.
Foru agindu honek indarra hartu aurreko eguna atalburuen eta unitateko buruen izendapenen eraginaren azken eguna izanen da, Ospitaleko Medikuntza Prebentiboaren eta Higienearen zerbitzuen egiturari buruzko arau indargabetuen babesean eginak badira.
Hirugarren xedapen gehigarria. Plantillaren aldaketa.
Ospitaleko Medikuntza Prebentiboaren eta Higienearen zerbitzuetako langileen plantilla Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuari atxikita egonen dira aurrerantzean.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.