(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión en castellano

8/2013 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 18KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, JASOTAKO EKARPENEN ETA DOHAINTZEN ETA EGINDAKO ERABILEREN INFORMAZIO-AITORPENAREN EREDU BERRI BAT (182 EREDUA) ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 16 - 24/01/2013; corr. err., BON 9/08/2012



  I. ERANSKINA Nota de Vigencia


  II. ERANSKINA. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak 182 eredua aurkezteko Nota de Vigencia


Atariko

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 2ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzen informazio-aitorpenaren 182 eredua onetsi zen. Informazioa emateko betebehar berri batzuk arautu ziren eta, horregatik, bi eredu berri onetsi ziren: abenduaren 15eko 369/2003 Foru Aginduaren bidez eta, gero, abenduaren 5eko 415/2007 Foru Aginduaren bidez. Eredua gaur egun indarrean dagoen araudira egokitu behar dela eta eredua aurkeztera behartuta dauden pertsona berri batzuk sartu direla ikusita, komenigarritzat jotzen da informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onestea.

Foru Agindu honetako berritasun gisa, komenigarritzat jo da 182 eredu hau aurkeztera behartuta daudenen eremua handitzea, tributuak hobeto kudeatzeko asmoz, Zerga Administrazioari lagundu beharra (Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritakoa) eta agintariek eta erakundeek datuak emateko duten betebeharra (foru lege horren 104. artikuluan ezarritakoa) oinarri harturik.

Horrela, langileen sindikatuek informazioa emanen dute informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman duten afiliatuen gainean. Alderdi politikoek, jasotako dohaintzen gainean dagoeneko ematen duten informazioaz gain, afiliazio-kuoten eta jasotako ekarpenen berri emanen dute, betiere afiliatuek edo dohaintza edo ekarpenen bat eman dutenek informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman badute. Halaber, profesionalen elkargoek haien elkargokideek emandako ekarpenen berri emanen dute. Informazioaren eskakizun berri honen helburua da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kasuan kasuko kenkariak aplikatzea.

Kontuan harturik eman behar den informazio berri hori jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenean (182 eredua) eman beharrekoaren antzekoa dela, informazio-aitorpenen eredu berriak ez sortzeko, komenigarritzat jo da aitorpen eredu hori erabiltzea sindikatu, alderdi politiko eta elkargo profesionalen informazio berria emateko. Hortaz, informazio hori sartzeko eredu berri bat onetsi behar da. Hori horrela, foru agindu honen bidez, legezko eta erregelamenduzko xedapenei egokituriko aitorpen eredu bat onesten da, 182 eredua hain zuzen, eta orain arte indarra zuen eredua, abenduaren 5eko 415/2007 Foru Aginduaren bidez onetsia, baliogabetzen da.

Halaber, 182 eredua aurkeztera beharturik egonen dira, orain arte bezala, emaileari pertsona fisikoaren errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen dioten dohaintzak jasotzen dituzten entitateak, baita sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboengandik jasotzen dituzten entitateak ere, emaileak zerga horren zerga-oinarrian kenkaria egiteko modukoak direnean, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz. 182 eredua aurkeztu beharko dute, orobat, emaileari ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen dioten dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, zergaren araudian ezarritakoari jarraikiz. Eredu honen bidez informazioa emateko betebeharra betetzen jarraituko dute, halaber, Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen tributu araubidea aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak arautzen duen ondare babestu baten titularrek eta, haiek ezgai direnean, ondare horien administratzaileek, urte natural bakoitzean informazioa bidaliz jasotako ekarpenei eta egindako erabilerei buruz.

Eredua aurkezteko modua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan araututakoa izanen da. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautu ziren.

182 eredua onesteko eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hari dagokio, orobat, aitorpena aurkezteko modua eta tokia finkatzea eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan edo baliabide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzea.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 182 eredua onestea Nota de Vigencia.

“Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa” izeneko 182 eredua onesten da. Formatu elektronikoa izanen du, eta I. eranskinean jasotzen da haren edukia.

2. artikulua. 182 eredua aurkeztu behar duten zergapekoak Nota de Vigencia.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritako eskumen irizpideekin bat, aitorpen informatibo hau aurkeztu behar dute honako hauek:

a) Dohaintzak jaso dituzten entitateak, dohaintza horiek eskubidea ematen badute kenkaria egiteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan edo sozietateen gaineko zergan, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluan ezarritakoaren arabera.

b) Dohaintzak jasotzen dituzten alderdi politikoak, dohaintza horiei aplikatzen bazaizkie fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako kenkariak, bai eta afiliazio eta ekarpenak jasotzen dituztenak ere, horiek kuotan kengarriak badira Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 62.8 artikuluan ezarritakoaren arabera. Baldintza izanen da dohaintza-emaileak, afiliatuak edo ekarpen-egileak onartzea aitorpen informatiboetan agertzea.

c) Ondare babestuen titularrak, desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondareak badira. Titular horiek ezgaituta baldin badaude, ondare horien administratzaileak.

d) Afiliatuen kuotak jasotzen dituzten langileen sindikatuak, kuota horiek eskubidea ematen badute Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 62.6 artikuluan ezarritako kenkaria egiteko, aitorpen informatiboetan agertzea onartu duten afiliatuei dagozkienez betiere.

e) Elkargoko kideen kuotak jasotzen dituzten lanbide-elkargoak, kuota horiek kengarriak badira Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

f) Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren I. tituluan aipatzen diren entitateak, interes orokorreko jardueretarako lankidetza-hitzarmenak sinatzen dituztenak, eta enpresa-lankidetzako beste modu batzuen onuradun diren entitateak, testu bategin horren II. tituluko I. kapituluaren 3. atalean eta II. tituluko III. kapituluan araututa daudenak.

g) Kirolaren, kulturaren eta gizarte laguntzaren arloko jarduerak babesteko kontratuen ondoriozko publizitate gastuetarako diru kopuruak jasotzen dituzten entitateak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu eskudunek jarduera horiek gizarte interesekoak direla deklaratzen badute eta kopuru horiek ekarpen-egilearen kuota likidoan kengarriak badira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 63. artikuluaren arabera.

h) Kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsona eta entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 1. atalean ezarritakoaren arabera.

i) Gizarte mezenasgoaren onuradun diren entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

j) Ingurumen mezenasgoaren onuradun diren entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 3. atalean ezarritakoaren arabera.

k) Kirol mezenasgoaren onuradun diren pertsona eta entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoaren arabera.

3. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia Nota de Vigencia.

1. Dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, ereduan dauden zehaztapenei jarraikiz, beren identifikazio datuak emateaz gain, adieraziko dute sartuta dauden ala ez fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluan kenkarietarako ezarritako araubidean, eta dohaintza-emaileei buruzko honako datu hauek ere emanen dituzte:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik bada.

2. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondare babestuen titularrek eta, haiek ezgai direnean, ondare horien administratzaileek, beren izen-deiturez gainera, honako informazio hau adierazi behar dute:

a) Ekarpen-egileen eta egindako erabileren onuradunen izen-deiturak eta identifikazio fiskala.

b) Urte naturalean jasotako ekarpenen eta egindako erabileren mota, zenbatekoa eta identifikazioa.

3. Aurreko atalean aipatutako ondare babestuen titularrek edo, hala badagokio, ondare horien administratzaileek, 182 ereduaren arabera aurkezten duten lehenbiziko informazio-aitorpenarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteak:

a) Ondare babestuaren eraketari dagokion eskritura publikoaren kopia bat, hasieran osatu zuten ondasun eta eskubideen zerrenda ageri duena.

b) Ondare babestua eratu zenetik lehenbiziko aitorpen hau aurkeztu bitarte jasotako ekarpenen eta egindako erabileren zerrenda zehaztua.

4. Langileen sindikatuek, nork bere identifikazio datuez gain, honako datu hauek adierazi behar dituzte haien afiliatuen gainean:

a) Izen-deiturak.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Urtean pagatutako sindikatu-kuota, betiere kengarria bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. Alderdi politikoek, nork bere identifikazio datuez gain, honako informazio hau adierazi behar dute haien afiliatuen edo dohaintza edo ekarpenen bat eman diotenen gainean, kasuan kasu:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

d) Urtean pagatutako afiliazio-kuota edo emandako ekarpena.

e) Urte naturalean deuseztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik badago.

6. Profesionalen elkargoek, nork bere identifikazio datuez gain, honako informazio hau adierazi behar dute haien elkargokideen gainean:

a) Izen-deiturak.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Urtean pagatutako lanbide-kuota, betiere kengarria bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7. Interes orokorreko jardueretarako lankidetza-hitzarmenak sinatzen dituzten entitateek eta enpresen bestelako lankidetzaren onuradun diren entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluaren 3. atalean eta II. tituluko III. kapituluan araututakoek, beren identifikazio datuez gain, laguntzaile, dohaintza-emaile edo ekarpen-egileen honako datu hauek ere eman beharko dituzte:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintza edo ekarpen bidezko kopuruen zenbatekoa.

8. Babes-kontratuen ondoriozko diru kopuruak jasotzen dituzten entitateek, beren identifikazio datuez gain, babeslearen honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuen kopuruak, kengarriak direnak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 63. artikuluaren arabera.

9. Kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsona eta entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 1. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Mezenasaren izen-deiturak, edo, hala behar bada, haren sozietate-izena, baita haren Identifikazio fiskaleko zenbakia ere.

b) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 30. eta 31. artikuluen arabera kalkulatua.

c) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzei buruzko informazioa, horrelakorik baldin badago.

10. Gizarte mezenasgoaren onuradun diren entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, mezenasari buruzko honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 43. eta 44. artikuluen arabera kalkulatua.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzei buruzko informazioa, horrelakorik baldin badago.

11. Ingurumen mezenasgoaren onuradun diren entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 3. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, mezenasari buruzko honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 43. eta 44. artikuluen arabera kalkulatua.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzei buruzko informazioa, horrelakorik baldin badago.

12. Kirol mezenasgoaren onuradun diren pertsonek eta entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, mezenasari buruzko informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 43. eta 44. artikuluen arabera kalkulatua.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik bada.

4. artikulua. 182 eredua aurkezteko tokia eta epea Nota de Vigencia.

182 eredua Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein bulegotan aurkeztu beharko da, urte bakoitzeko urtarrilean, aurreko urte naturaleko honako hauei dagokienez: jasotako ekarpenak eta dohaintzak edo egindako erabilerak; sindikatuei pagatutako afiliazio-kuotak, alderdi politikoei emandako dohaintzak, afiliazio-kuotak eta ekarpenak, eta profesionalen elkargoei pagatutako lanbide-kuotak; interes orokorreko jardueretan eta artea sustatzekotan egindako gastuak; eta babes-kontratuen ondoriozko diru kopuruak.

5. artikulua. 182 eredua aurkezteko moduak Nota de Vigencia.

Aipatutako eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen telematiko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean argitaratuta daudenak.

6. artikulua. 182 eredua aurkezteko gaikuntza Nota de Vigencia.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 182 eredua modu elektronikoz, Internet bidez:

1. Zergapekoek edo, hala dagokionean, haien legezko ordezkariek.

2. Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).

7. artikulua. 182 eredua aurkezteko baldintza orokorrak Nota de Vigencia.

182 eredua elektronikoki aurkezteko, honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki beharko du.

b) Eredua elektronikoki aurkezteko, beteko dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

8. artikulua. 182 eredua elektronikoki aurkezteko prozedura Nota de Vigencia.

Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web formulariotik:

1. Sartu 182 eredua aurkezteko tramitera, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.

2. Bete aitorpena aurkezteko beharrekoak diren datu guztiak.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.

Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du. Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Nafarroako Foru Ogasunak garatutako laguntza programatik:

1. Aitorpena laguntza programa erabiliz bete.

2. Aitorpena bete ondoren, baliozkotu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena baliozkotu ondoren, Internet bidez igortzen ahalko da.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena baliozkotu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.

c) Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko adierazpenak 12.000 erregistro baino gehiago baditu, eredu informatiboen formulario osagarritik:

1. Eredu informatiboen formulario osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M182.

3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.

Fitxategi horren edukia II. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izan beharko da.

Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.

2. Zehazki, indarrik gabi uzten da, 182 ereduari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 5eko 415/2007 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, jasotako ekarpenei eta dohaintzei eta egindako erabilerei buruzko informazio-aitorpena egiteko 182 eredua onetsi zen, baita informazio-aitorpen hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ezarri ziren eta aitorpena egiteko 184, 187, 188, 190, 193, 194, 196, 198 eta 345 ereduak aldatu ziren.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2012ko informazioa jasoz, indarra hartutakoan aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

I. ERANSKINA Nota de Vigencia

I. ERANSKINA Nota de Vigencia

Vínculo a objeto

II. ERANSKINA. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak 182 eredua aurkezteko Nota de Vigencia

II. ERANSKINA

A) Euskarrien ezaugarriak.

Arau honen xedeko informazioa ordenagailuaz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko, euskarriek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

–Mota: CD-R (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

–Edukiera: 700 MB bitarte.

–ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

–Multisaiorik ez.

B) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota.–Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota.–Aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortutako dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinean zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larriz, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, ikurrik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, aitortuak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak, eta, ondoren, aitortuak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0. mota aitorpena kolektiboki aurkezten denean edo 1. mota banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

A.–0. erregistro mota

Aurkezpen kolektiboa

Ikus taula osoa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea ‘182’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

SG: bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA: bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA: Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA: aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA: aitortuaren erregistroaren (2. mota) “PROBINTZIAREN KODEA” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUEN ERREGISTROAK, GUZTIRA.

Euskarri kolektiboan sartutako aitortu guztien kopurua jarriko da. Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan ematen diren kopuruen baturarekin, euskarrian sartutako aitortzaileei dagozkien erregistroekin alegia (grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C’:

informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

‘T’:

transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA: zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

134-173

DEITURAK ETA IZENA: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.–1. motako erregistroa

Aitortzailearen erregistroa

Ikus taula osoa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’ (bat).

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘182’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZENA.

Entitatearen izen osoa jasoko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C’:

informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

‘T’:

transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau honela banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, nahitaez hurrenkera horretan.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adieraziko da.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA.

“C” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren aitortuen erregistroak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA.

“S” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat, datu okerrak edo desegokiak dituena, osorik baliogabetu eta ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

“ORDEZKO AITORPENA” eremuan “S” jarri bada, eta soilik kasu horretan, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da.

Beste edozein kasutan ZEROZ beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUEN ERREGISTROAK, GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren aitortuen erregistro guztien kopurua jarri beharko da. (2. motako erregistroen kopurua).

145-159

Zenbakizkoa

DOHAINTZEN, EKARPENEN EDO ERABILEREN ZENBATEKOA ETA/EDO BALORAZIOA.

Hamartarren komarik gabe idatziko da aitortuen erregistroei dagozkien “Jasotako dohaintzen, ekarpenen edo erabileren diru kopuruen zenbatekoa” eremuetan (2. motako erregistroetako 84-96 idazguneak) jasotako zenbatekoen batura osoa, Deuseztapen Gakoa markatua duten dohaintzetan izan ezik.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-157

Dohaintzen, ekarpenen edo erabileren kopuruaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

158-159

Dohaintzen, ekarpenen edo erabileren kopuruaren zati hamartarra; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

160

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZAERA.

Aitortzailearen izaera adierazten duen digitua jarriko da, zerrenda honen arabera:

1

Fundazioen eta babes-jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako kenkarien araubideari loturiko entitatea.

2

Legez ezagututako fundazioa, kontuak dagokion babesgoaren organoari ematen dizkiona, edo onura publikoko elkartea, bata zein bestea aurreko atalean sarturik ez badaude.

3

Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen tributu araubidea aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak arautzen duen ondare babestu baten titularra edo administratzailea.

4

Langileen sindikatua.

5

Alderdi politikoa.

6

Profesionalen elkargoa.

7

Entitate babes-hartzailea

8

Irakaskuntzako kooperatiba

9

Kultur mezenasgoaren onuradun den pertsona edo entitatea (maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. art.).

161-169

Alfazenbakizkoa

ONDARE BABESTUAREN TITULARRAREN IFZ.

Aitortzailea administratzailea denean, eremu honetan ondare babestuaren titularraren IFZ jasoko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

170-209

Alfazenbakizkoa

ONDARE BABESTUAREN TITULARRAREN IZEN-ABIZENAK.

Aitortzailea administratzailea denean, eremu honetan hauexek jasoko dira: ondare babestuaren titularraren lehenengo abizena, zuriune bat, bigarren abizena, zuriune bat eta izena osorik.

210-237

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

C.–2. motako erregistroa

Aitortuaren erregistroa

Ikus taula osoa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’ (bi).

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘182’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta esleipeneko araubidea duen entitatea bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia etab.), haren IFZ jasoko da.

Adingabe edo ezgaituen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezgaituaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea adingabea bada, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

Aitortua adingabea bada, haren izen-abizenak jarriko dira eremu honetan.

Pertsona juridikoen eta errenta-esleipeneko araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena osorik jasoko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Emaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera. Emailea Espainian establezimendu iraunkorrik ez duen ez-egoiliar bat baldin bada, probintziaren kode gisa 99 jarriko da.

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERIA

04

ASTURIAS

33

AVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CACERES

10

CADIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEARRAK

07

JAEN

23

LEON

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MALAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.C. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

SORIA

42

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

EZ-EGOILIARRAK

99

78

Alfabetikoa

GAKOA.

Hurrengo xehetasun honen arabera bidezkoa dena adieraziko da:

A

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean babes-ekintzei begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barruan sarturik ez dauden dohaintzak.

B

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean babes-ekintzei begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barruan sarturik dauden dohaintzak.

Ondare babestuentzako ekarpenak edo erabilerak direnean, hiru gako hauetako bat zehaztu beharko da:

C

Desgaitasuna duenaren ondareari egindako ekarpena.

D

Desgaitasuna duenaren ondarearen erabilera.

E

Informazio-aitorpenaren xede den urte naturalean edo aurreko lauetan ondare babestuari ekarritako diruaren gastua eta ondasun suntsikorren kontsumoa, onuradunaren bizi-beharrei erantzuteko, ondasun edo eskubideen erabileratzat hartu behar ez direnak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakiaren ondorioetarako.

F

Kuota sindikala.

G

Alderdi politikoentzako afiliazio-kuotak eta ekarpenak.

H

Alderdi politikoei emandako dohaintzak, kuotan kengarriak badira 10/1996 Foru Legearen 9. xedapen gehigarriaren arabera.

I

Profesionalen elkargoaren kuota.

J

Lankidetza hitzarmenen bidezko ekarpenak eta beste jarduketa batzuk (10/1996 Foru Legearen II. Tituluko II. eta III. Kapituluen arabera).

K

“Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua lortu zuten urte anitzeko proiektuei emandako dohaintzak, 10/1996 Foru Legeko bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Hartutakoaren gako honetan sartuko dira aurreko urteetan “Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua lortu duten urte anitzeko proiektuei egindako dohaintzak eta ekarpenak, harik eta proiektu horien gauzatzea bukatzen den arte.

L

Babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuak, kengarriak direnak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 67. artikuluaren arabera.

M

Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen arabera kultur mezenasgoaren onuradun diren proiektuetarako dohaintzak edo ekarpenak, salbu N gakoan sartuak daudenak.

N

Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera kultur mezenasgoaren onuradun diren lehentasunezko proiektuetarako dohaintzak edo ekarpenak.

79-83

Zenbakizkoa

KENKARIAREN %

1. motako erregistroko “AITORTZAILEAREN IZAERA” (160 idazgunea) eremuan jasotzen denean aitortzailearen izaera adierazten duen zenbakia (1, 2, 4, 5, 7, 8 edo 9), egindako dohaintzei aplikatu beharreko kenkariaren ehunekoa jarriko da. Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

Eremu hau bitan banatuta dago:

79-81

OSOA. Zenbakizkoa. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

82-83

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

84-96

Zenbakizkoa

DOHAINTZAREN, EKARPENAREN EDO ERABILERAREN ZENBATEKOA ETA/EDO BALORAZIOA.

Urtean jasotako dohaintza, ekarpena edo erabilera diruzkoa izan bada, haren zenbatekoa jarriko da, kenkariaren ehuneko bera dutenak batuz, zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Espezietan emandako dohaintzen, ekarpenen edo erabileren aitorpena egiten duen entitatea 10/1996 Foru Legean kenkarietarako aurreikusitako araubidepean baldin badago, dohaintzaren edo ekarpenaren balorazioa jarriko da, aipatu foru legearen 34. eta 38. artikuluetako arauei jarraikiz zehazturik.

Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean aurreikusten diren gauzazko dohaintzetan, erabilera maileguetan edo lankidetza hitzarmenetan, dohaintzaren balorazioa jarriko da, aipatu foru legearen 9. eta 12. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

E GAKOA markatu bada 78. idazgunean, gastatutako diruaren zenbatekoa jarri beharko da, edo kontsumitutako ondasun suntsikorren balioa.

Emaile baten dohaintzei kenkariaren ehuneko desberdinak aplikatzen baldin bazaizkie, aitortuen erregistro independenteak beteko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

84-94

Dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

95-96

Dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoaren zati hamartarra; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

97

Alfabetikoa

ESPEZIETAN EGINDAKO DOHAINTZA, EKARPENA EDO ERABILERA.

Dohaintza, ekarpena edo erabilera espezietan jaso baldin bada, ‘‘X’’ bat jarriko da. Beste edozein kasutan eremu hau zuriz beteko da.

Aldi berean, aitortu beraren dohaintza, ekarpen eta erabileren artean diruzkoak zein gauzazkoak daudenean, horietako bakoitza aitortuen erregistro bereizietan jarriko da.

98-104

ZEROAK

105

Alfabetikoa

AITORTUAREN IZAERA.

Aitortuaren izaera jarriko da, ondoko gako hauen arabera:

Gakoa

Azalpena

F

Pertsona fisikoa

J

Pertsona juridikoa

E

Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak.

Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

106

Alfabetikoa

ERREBOKATZEA

A, B, H eta K gakoetarako, entitate aitortzailea baliatzen baldin bada Fundazioen eta Babes-jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubideaz, eta ekitaldian aurreko urteetan kenkarirako eskubidea izan duen dohaintza bat errebokatzen bada, eremu honetan X bat jarriko da, baita errebokatutako dohaintzaren gainerako datuak ere.

M eta N gakoetarako, entitate aitortzailea baliatzen baldin bada Nafarroako Foru Komunitatean Kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubideaz, eta ekitaldian aurreko urteetan kenkaria egiteko eskubidea izan duen dohaintza bat deuseztatzen bada, eremu honetan X bat jarriko da, baita deuseztatutako dohaintzaren gainerako datuak ere.

Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

107-110

Zenbakizkoa

BALIOGABETUTAKO DOHAINTZA ZEIN EKITALDITAN EGIN ZEN

A, B, H, K, M eta N gakoetarako, “ERREBOKATZEA” izeneko laukitxoan X jarri bada, errebokatutako dohaintza zein ekitalditan egin zen adieraziko da. Bestela, zeroz beteko da eremu hau.

111

Alfabetikoa

ONDASUN MOTA

C edo D gakoetarako, “gauzazko dohaintza, ekarpena edo erabilera” laukitxoa markatu denean, aitotzen den ekarpenari edo erabilerari dagokion ondasun mota adieraziko da, honako gakoak jarriz:

Gakoa

Azalpena

I

Ondasun higiezina

V

Balore higigarriak

O

Beste batzuk

Bestela, zuriz beteko da.

112-131

Alfazenbakizkoa

ONDASUNA IDENTIFIKATZEA

Aurreko laukiak (“ONDASUN MOTA”) edukirik baldin badu, zein ondasun den zehaztuko da (aitortzen den ekarpen edo erabilerari dagokiona): NRC higiezinen kasuan, eta ISIN balore higigarrien kasuan. Bestelako ondasunak badira, zuriz beteko da.

132

Zenbakizkoa

DOHAINTZEN ERREPIKAPENA

Baldin 2. motako erregistroaren “GAKOA” izeneko eremuan (78 idazgunea) A, B edo H letrak agertzen badira, honako zehaztapenen arabera beteko da eremua:

1. Aurre-aurreko bi zergaldietan aitortzaileak kenkarirako eskubidea duen dohainik, dohaintzarik edo ekarpenik egin baldin badu entitate horren alde, bakoitzean aurreko ekitaldiko zenbateko bera edo handiagoa.

2. Aurre-aurreko bi zergaldietan aitortzaileak ez baldin badu egin kenkarirako eskubidea duen dohainik, dohaintzarik edo ekarpenik entitate horren alde, bakoitzean aurreko ekitaldiko zenbateko bera edo handiagoa.

133-200

ZURIUNEAK.

201-204

Zenbakizkoa

SORRARAZPENAREN EKITALDIA

Soilik 2016ko zergaldiko aitorpenerako.

1. motako erregistroko “AITORTZAILEAREN IZAERA” (160 idazgunea) eremuan jasotzen denean aitortzailearen izaera adierazten duen zenbakia (1, 4, 5, 6, 8 edo 9), informazioaren sortzapen ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira.

205-250

ZURIUNEAK

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web