(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

251/1993 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu BATEGINa onesten duena Nota de Vigencia

BON 01/09/1993



Atarikoa

1993ko uztailaren 2ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen 1993ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorren ekainaren 30eko 9/1993 Foru Legeak, bere Lehen Xedapen Gehigarrian, Nafarroako Gobernuari baimena ematen dio legegintzako foru dekretu baten bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina prestatu eta onesteko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 21. artikuluaren babesean eta aurrekontuen foru lege hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Legegintzarako eskuordetze hori erabilirik, Nafarroako Gobernuak honako Testu Bategin hau prestatu du. Bertan sartzen dira martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua ukitzen duten lege mailako xedapenak, gaur egun indarra dutenak, arau-testu bakar batean sistematikoki biltzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 1993ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, dekretatzen dut:

1. artikulua

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategin hau onesten da.

2. artikulua

Legegintzako foru dekretu hau Nafarroako Parlamentura igorriko da, aipatu Ganbera horren Erregelamenduko 156. artikuluak ondorioak sor ditzan.

Azken Xedapen Bakarra

Legegintzako foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egun berean hartuko du indarra.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILERIAREN

ESTATUTUAREN TESTU BATEGINA

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Estatutu hau Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriari aplikatu zaio; hauexei:

a) Foru Komunitateko Administraziokoei.

b) Nafarroako Toki Entitateetakoei.

c) Foru Komunitateko Administrazioaren edo Nafarroako Toki Entitateen menpeko erakunde publikoetakoei.

2. artikulua

1. Estatutu honen aplikazio-eremutik espreski kanpo gelditzen dira:

a) Foruzainak.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak.

c) Nafarroako udaletako osasun-funtzionarioak.

d) Profesionalak, noizbehinka eta mandatu zehatzen kariaz Nafarroako Administrazio Publikoei zerbitzuak ematen dizkietenak.

2. Estatutu hau Nafarroako Toki Entitateen zerbitzuko langileriari aplikatuko zaio, langile horientzat Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako berezitasunekin bat.

3. Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren eta Estatutu honen xedapen aplikagarrien mende egonen dira Nota de Vigencia.

3. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria hauexek osatuko dute:

a) Funtzionario publikoek.

b) Behin-behineko langileek.

c) Langile lan-kontratudunek.

2. Funtzionario publikoak dira Administrazio Zuzenbidearen menpeko eta estatutuak araututako zerbitzu profesional eta ordainduen bidez etengabeko izaeraz Nafarroako Administrazio Publikoei loturik daudenak.

3. Behin-behineko langileek bakarrik izendapen libreko kargu politikoak beteko dituzte edo kargu horiekiko eginkizunetan laguntza edo aholkua emanen, aldi baterako.

4. Langile lan-kontratudunek administrazio- edo lan-araubideko kontratua izan dezakete.

4. artikulua

Nafarroako Administrazio Publiko bakoitzak ahalmen osoa izanen du bere zerbitzuko langileriaren araubidea ezartzeko, estatutu honetan eta hau garatuko duten erregelamenduetan xedatutakoaren arabera.

II. TITULUA

FUNTZIONARIO PUBLIKOAK

I. KAPITULUA

Hautaketa

5. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario izateko izangaiak deialdi irekiaren bidez hautatuko dira eta behar diren oposizio edo oposizio-lehiaketa bidezko hauta-probak eginen zaizkie.

2. Oposizioak lehiatzeko proba bat edo gehiago izanen ditu, izangaien gaitasuna zehaztu eta horien puntuazio hurrenkera finkatzeko.

3. Oposizio-lehiaketak elkarren jarraian eginen diren bi aldi izanen ditu. Lehiaketaldian, behar den deialdian ezarritako baremoaren arabera lehiatzaileek alegatutako merezimenduak kalifikatuko dira. Oposizioaldia aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

4. Hauta-probak, betiere, merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarrituko dira.

6. artikulua

1. Hauta-probak teorikoak eta praktikoak izanen dira eta beren baitan prestakuntza ikastaroak eta administrazio-lana eduki ditzakete.

2. Hauta-proba bakoitza kalifikatzeko sistema eta modua behar den deialdian zehaztu beharko dira.

3. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko hauta-proben deialdietan gorde beharko dira 15. artikuluan zehaztutako lanpostu hutsak, txanda murriztuan bete daitezen.

7. artikulua Nota de Vigencia

Hautapen probetan onartua izateko, honako beharkizun hauek bete beharko dira:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

Europar Batasuneko zuzenbideari jarraikiz, Europar Batasuneko beste estatuetako nazionalitatea dutenek ere sartzea izanen dute lanpostu publiko guztietan, espainiarrei eskatzen zaizkien baldintza berberetan, salbu eta botere publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea dakarten lanpostuetan eta Estatuaren edo Administrazio Publikoen interesak defendatzea helburu duten eginkizunetan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideei, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, hala nola euren oinordekoei eta ezkontidearen oinordekoei ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badago, baldin eta oinordekoak 21 urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanda ere, haien bizkar bizi badira.

Orobat aplikatuko zaie, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio librea aplikatzen duten herrialdeetako biztanleei.

Nafarroako Administrazio Publikoek, zeinek bere eskumenen arabera, zehaztu beharko dute zein diren Europar Batasuneko beste estatuetako nazionalitatea dutenek betetzerik ez duten lanpostuak.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. Soilik foru legez ezarri ahalko da erretiroa nahitaez hartzeko adina ez den gehieneko beste adin bat lanpostu publiko bat eskuratzeko Nota de Vigencia.

c) Eskatutako titulua edukitzea edo, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, hura eskuratzeko egoeran izatea.

d) Kasuan kasuko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo baztertua ez izatea eta Administrazio Publiko bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.

8. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario izateko izangaien hautaketa behar den deialdiaren oinarrien arabera arautuko da eta horren edukia erregelamendu bidez zehaztuko.

2. Deialdiak eta horiei dagozkien oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta Administrazioa, hauta-probak epaituko dituzten epaimahaiak eta horietan parte hartuko dutenak lotuko dituzte.

II. KAPITULUA

Funtzionario izaera hartu eta galtzea

9. artikulua

Funtzionario izaera hartuko da ondoko betekizunak, bata bestearen ondoren, bete eta gero:

a) Behar diren hauta-probak gainditzea.

b) Agintari eskudunak egindako izendapena. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman beharko da.

c) Nafarroako foru araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko direla zin egin edo agintzea.

d) Lanpostuaren jabetza hartzea, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean, aski justifikatutako arrazoia salbu.

10. artikulua Nota de Vigencia

Funtzionario izaera honako arrazoiengatik galduko da:

a) Norberak propio uko eginda.

b) Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea galdutakoan, salbu eta, horrekin batera Batasuneko beste estatu batekoa hartzen baldin bada.

Estatutu honetako 7. artikuluko a) letran xedatutakoaren arabera, lanpostu publiko batean espainiarren baldintza berberetan sartzeko gaitzen duten baldintzetako bat galdutakoan, salbu eta interesdunak a) letran adierazten diren beharkizunetako bat betetzen baldin badu.

c) Diziplina espediente baten bidez edo epai judizial irmo baten bidez zerbitzutik bereizitakoan.

d) Estatutu honetako 26.3 eta 27.7 artikuluetan zehaztutakoak.

11. artikulua

1. Funtzionario izaerari uko egiteak ez du funtzio publikoan berriz sartzeko ezgaitasunik sortzen.

2. Nazionalitate espainiarra berreskuratuz gero, funtzionario izaera berriz eska daiteke.

III. KAPITULUA

Mailak eta graduak

12. artikulua

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak ondoko mailetan sartuko dira, horietan sartzeko eskatutako titulazioaren eta betetzen dituzten eginkizunen arabera:

A maila: maila honetan sartutako funtzionarioek zuzendaritza edo lanbide jarduerak beteko dituzte, horietan aritzeko lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren unibertsitate-titulua behar denean.

B maila: maila honetako funtzionarioek diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren unibertsitate-titulua edo hirugarren graduko Lanbide Heziketako titulua izan beharko dute eta A mailako eginkizunei lankidetza eta laguntza emateko eta beren titulazioari dagozkion lanbide-jarduerak beteko dituzte.

C maila: maila honetako funtzionarioek exekuzio-lanak eginen dituzte eta Batxilergoko titulua, bigarren graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea beharko dute izan.

D maila: maila honetako funtzionarioek laguntza-lanak edo antzekoak eginen dituzte eta Eskola Graduatu titulua, lehen graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea beharko dute izan.

E maila: maila honetako funtzionarioek menpeko laguntzako eginkizunak izanen dituzte eta Eskola Ziurtagiria edo baliokidea beharko dute izan.

13. artikulua Nota de Vigencia

1. Aurreko artikuluak aipatutako maila bakoitzak funtzionarioek aitortutako antzinatasunaren arabera lor ditzaketen adina gradu izanen ditu.

2. Lehen aldiz sartzen diren funtzionarioak dauden mailako 1. graduan sartuko dira, non ez dagokien goragoko gradua izatea, aitortua duten antzinatasunaren arabera.

3. Graduaren hasierako esleipena kasuan kasuko Administrazio Publikoak eginen du, bere langileei antzinatasunaren ondorioetarako aitortu dizkien zerbitzu urteak kontuan hartuta. Horren ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publiko guztietan, aitortutako zerbitzutzat hartuko dituzte Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an hartutako Erabakian horrelakotzat hartutakoak.

4. Emandako zerbitzuen denbora, antzinatasunaren ondorioetarako aitortutakoa, dagokion gradua esleitzeko behar dena baino gehiago bada hasierako esleipenean, soberakoa hurrengo gradurako antzinatasun gisa kontatuko da.

IV. KAPITULUA

Administrazio-karrera

14. artikulua

Administrazio-karrera, funtzionarioak 12. artikuluan zehaztutako mailetako batetik goragoko batera eta maila bakoitzaren barnean gradu eta kategoriaz igotzea da.

15. artikulua Nota de Vigencia

1. Langileak mailaz igo ahal izateko, sartzeko hautapen prozesuetan lanpostu huts batzuk erreserbatuko dira Nafarroako edozein Administrazio Publikotako funtzionarioek txanda murriztuaren bidez betetzeko. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdiko lanpostu hutsak baino maila apalagokoak izatea.

b) Deialdian eskaturiko titulazioa izatea eta Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua duela egiaztatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada deialdia egin duen Administrazioko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

d) Hautapen proba horiek gainditzea Nota de Vigencia.

2. C, D eta E mailako lanpostu hutsak betetzeko, b) letran eskaturiko betebeharraren baliokidea izanen da Administrazio Publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua egiaztatzea.

Aukerabide hori ez da onartuko, lanpostuaren eginkizunak ikusita, legearen indarrez berariazko titulazioa izatea derrigorrezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko.

3. Hautapen prozesuetako deialdi bakoitzean, igoera txandarako lanpostu kopurua formula honen arabera erreserbatuko da: lehenbizikoa, txanda irekikoentzat; bigarrena, igoera txandakoentzat; eta hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandakoentzat eta bikoitiak txanda irekikoentzat.

4. Izangaiek hautapen probak gainditzeko gutxienezko puntuazioa lortu ez eta, hortaz, igoera txandako lanpostuak bete gabe gelditzen badira txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, igoera txandan, gainditzen duten izangaien kopurua hasieran eskainitako lanpostu kopurua baino handiagoa bada, txanda horretan gainditu arren, lanposturik eskuratzen ez duten izangai horiek txanda irekiko lanpostuak eskuratu ahalko dituzte, talde horretako izangaiekin lehian, azkeneko puntuazioaren arabera.

Igoera txandako hautapen probak gainditzen dituzten funtzionarioek, betiere, lanpostu hutsak betetzeko lehentasuna izanen dute, beste txandako izangaien aurretik.

Artikulu honetan aurreikusitako igoera txandan funtzionario batek beste Administrazio batean lortzen baldin badu lanpostua, Administrazio horretara biltzea sartzetzat joko da ondorio guztietarako.

5. Artikulu honetako beste zenbakietan zehazturiko txanda murriztuan parte hartu ahalko dute, baita ere, deitzen diren lanpostuen maila berbera duten funtzionarioek, gainerako beharkizunak betetzen badituzte.

6. Eraginkortasuna eta ekonomia arrazoiengatik, lanpostuen antolaketa eta eginkizunak aldatu eta, hortaz, langileak goragoko maila batean kokatu behar baldin badira nahitaez, Nafarroako Administrazio Publikoek, salbuespen gisa, bertako funtzionarioentzako hautapen proba murriztuetarako deialdia egin ahalko dute, betiere deitzen diren lanpostu horien ondorioz plantillako lanpostu kopurua handitzen ez bada.

Era berean, aipatu aparteko neurri hori erabili ahal izanen da baldin eta administrazio-unitateen antolaketak eta emandako zereginak burutzeak komenigarri egiten badute lanpostu batzuk barne-igoeraren bidez betetzea Nota de Vigencia.

16. artikulua

1. Funtzionarioek graduz-gradu eginen dute gora, gradu bakoitzean 6 urte eta 7 hilabete egin ondotik Nota de Vigencia.

2. Gradu-igotzea honelaxe eginen da urtero:

a) Graduz igotzeko nahitaezkoa izanen da aurreko graduan, gutxienez, bi urte egon izana.

b) Funtzionario bat ez da inolaz ere zortzi urte baino gehiago gradu berean egonen, 7. gradua erdietsi dutenak izan ezik.

c) Aurreko paragrafoetan ezarritakoa galarazi gabe, 1. gradutik 6. gradura artekoetan, biak barne, dauden funtzionarioen 100eko 10 hurbilen dagoen goragoko gradura igoko dira, antzinatasun ordenaren arabera.

d) Merezimendu lehiaketa erregelamendu bidez emanen diren xedapenen arabera egin ondoren, 1. gradutik 6. gradura artekoetan, biak barne, dauden funtzionarioen 100eko 10 hurbilen dagoen goragoko gradura igo daitezke.

17. artikulua Nota de Vigencia

1. Mailaz igotzen diren funtzionarioei, onartutako zerbitzu-urteen kopurua zati zortzi eginda ateratako gradua esleituko zaie.

2. Hori hala izanik ere, maila berrian esleituko zaien graduari dagokion ordainsaria ezin da aurreko mailan zuten graduarena baino apalagoa izan.

18. artikulua

Funtzionarioek dauden mailaren barnean kategoriaz igo daitezke:

a) Merezimendu lehiaketa egin ondoren, 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Halakorik bada, 34. artikuluan ezarritako eran.

V. KAPITULUA

Plantilla organikoak, funtzionario zerrendak eta espediente pertsonalak

19. artikulua

Nafarroako Administrazio Publikoek beren plantilla organikoak onetsi beharko dituzte. Horietan, behar bezala sailkatutako lanpostuen zerrendak, ondoko azalpenak barne, agertuko dira:

a) Funtzionarioak atxikitako maila eta, hala bada, lanpostu horietan sartzeko egiaztatu behar diren berariazko betekizunak.

b) Izendapen librearen bidez, 34 eta 35. artikuluen arabera, bete daitezkeen lanpostuak

c) 40.3 artikuluan ezarritako ordainsari osagarriak erregelamendu bidez esleiturik dituzten lanpostuak.

20. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Publikoek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dute eta bertan datu pertsonalak, maila, gradua, lanpostua, administrazio-egoera eta erregelamendu bidez zehazten diren gainontzeko gorabeherak agertuko dira.

2. Zerrenda hori urte bakoitzeko abenduaren 31n itxi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

21. artikulua

Nafarroako Administrazio Publikoek funtzionario guztiei espediente pertsonal bana irekiko die, non haien gorabehera pertsonalez gain haiekin zerikusirik duten administrazio-egintzak agertuko baitira.

VI. KAPITULUA

Administrazio-egoerak

22. artikulua

Funtzionarioak ondoko egoeraren batean egon daitezke:

a) Jarduneko zerbitzuan.

b) Zerbitzu berezietan.

c) Eszedentzian.

d) Eginkizun-gabeturik.

23. artikulua

1. Funtzionarioak jarduneko zerbitzuan egonen dira:

a) Dagokion Administrazio Publikoaren plantilla organikoan edo haren menpeko erakunde publikoenean funtzionario publikoei dagokien lanpostua betetzen dutenean.

b) Lanpostu zehatz bati noiz atxiki zain daudenean, aurrekoa utzi edo zerbitzuak berriz antolatu direlako.

c) Edozein Administrazio edo erakunde publikotan aldi baterako zerbitzu-eginkizunen bat eman zaienean, epe zehatz batetan jarduera edo zeregin bat egiteko.

2. Jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioek beren izaerari dagozkion eskubide, betebehar eta erantzukizun guztiak izanen dituzte.

24. artikulua

1. Funtzionarioak zerbitzu berezietan egonen dira:

a) Diputatu, senatari, Europako Parlamentuko diputatu edo Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretako kide izaera hartzen dutenean.

b) Foru parlamentariaren izaera hartzen dutenean, administrazio-egoera horretan sartzeko aukera baliatu nahi badute.

Paragrafo honetan xedatutakoa beteko da, foru parlamentarien bateraezintasunen gaineko araudia galarazi gabe.

c) Estatuko Gobernuko, Nafarroako Gobernuko edo Autonomia Erkidegoetako gobernu-organoetako kidearen izaera hartzen dutenean.

d) Toki Entitateetan kargu hautetsiak betetzen dituztenean, ordainsariak eta dedikazio esklusiboa dituztenak badira.

e) Nafarroako Foru Komunitatearen, Estatuaren, Autonomia Erkidego baten edo edozein entitate, korporazio edo erakunde publikoren zerbitzuko izendapen libreko kargu politikoak betetzen dituztenean.

f) Behin-behineko langilearen izaeraz, kargu politikoei laguntza eta aholkularitza lanak ematen dizkietenean.

g) Izaera politikoko edozein kargutarako izendaturik gertatzen direnean, horrek funtzio publikoan aritzeko bateraezintasuna sortzen duenean.

h) Nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen zerbitzuko funtzionario izaera hartzen dutenean.

i) Baimena ematen zaienean eginkizun bat aurrera ateratzeko nazioarteko erakundeetan, atzerriko gobernuetan edo erakunde publikoetan, nazioarteko lankidetza programetan edo legez aitortutako garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakunde irabazi asmorik gabeko baten zerbitzuan, kasuko administrazioak kofinantzatzen duen programa edo proiektu batean Nota de Vigencia.

j) Konstituzioko organoen zerbitzuei edo Nafarroako Parlamentuko edo Kontuen Ganberakoei atxikita daudenean.

k) Soldaduska edo horren baliokidea den ordezko zerbitzua betetzen dutenean, funtzionario destinoarekin bateragarria bada izan ezik.

l) Lan egiten duten Nafarroako Administrazio Publikoaren menpeko entitateei, berezko nortasun juridikoa dutenei, atxikirik gertatu edo horietan zerbitzua ematera iragaten direnean. Ondorio hauetarako, berezko nortasun juridikoa duten entitatetzat hartuko dira, Administrazio Publikoak, zuzenean edo zeharka, enpresaren kapitalaren 100eko 50etik gorako partaidetza duenean.

2. Nafarroako Administrazio Publikoek beren menpeko funtzionario publikoak zerbitzu berezietan daudela deklaratu dezakete, beren prestakuntza, hobekuntza edo ikerketarako jarduerak burutzen badituzte, erregelamendu bidez ezarriko diren kasu, betekizun eta araubidearekin bat.

3. Zerbitzu berezietan dauden funtzionarioei egoera horretan dauden denbora ondorio guztietarako hartuko zaie kontuan, betetzen ari diren lanpostua eta destinoa gordetzeko eskubidea izanen dute, baita administrazio-karrera izan eta lanpostuak betetzeko prozesuetan parte hartzeko ere, titulu honetako IV. eta VII. kapituluetan ezarritako eran. Betiere, artikulu honetako 4 eta 5. zenbakietan ezarritakoa galarazi gabe, betetzen ari diren lanpostu edo kargu eraginkorreko ordainsariak jasoko dituzte eta ez funtzionario gisa dagozkienak.

Salbuespen gisa eta onartutako antzinatasun-saria aurrekontuen kargura jasotzerik ez badute, jarduneko zerbitzuan zegoen Administrazioak ordaindu beharko du kontzeptu horri dagokiona. Halaber, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketari dagokionean antzekorik gertatzen bada, jatorrizko Administrazioak ordaindu beharko ditu.

4. Beren Administrazio Publikoaren barnean kargu politiko edo behin-behinekoak betetzen dituzten funtzionarioek aukeran izanen dute, aukeratu edo hautatu dituzteneko karguari dagokion ordainsaria hartzea edo aukeraketa edo hautaketa horren aurretik funtzionario gisa jasotzen zutena. Aukeratu edo hautatu dituzteneko karguari dagokion ordainsaria hartzeko aukera egiten badute, horrez gainera, jarduneko zerbitzuan baleude izanen lituzketen graduari eta antzinatasun-sariari dagokien ordainsaria ere jasoko dute. Hori hala izanik ere, egin duten aukerari dagokion ordainsariaz gain, kargua edo eginkizuna betetzeagatik egindako gastuak soilik kitatzeko balioko duten zenbatekoak edo dietak jaso ahalko dituzte.

Foru parlamentariaren izaera hartzen duten funtzionarioek, jardunean segitzea aukeratu badute, funtzionario gisa dagozkien ordainsariak jasoko dituzte soilik. Ordainsari horiek eta parlamentariei dagozkien ordainsari finkoak ez dira inola ere bateragarriak izanen.

Foru parlamentariaren izaera hartzen duten funtzionarioek, zerbitzu berezietan sartzen badira, graduari eta antzinatasun-sariari dagokien ordainsaria jasoko dute, jarduneko zerbitzuan zeudeneko Administrazioaren kargura, foru parlamentari gisa dagozkienak galarazi gabe.

5. 1. apartatuko k) letrako kasuari dagokionez, funtzionarioek eskubidea izanen dute beren mailako hasierako soldataren 100eko 20 jasotzeko, baita graduari eta antzinatasun-sariari dagozkien ordainsarien gaineko portzentaje berbera ere.

6. Zerbitzu berezietan dauden funtzionarioek jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute, jatorrizko lanpostura, hogeita hamar eguneko epean, hautatu edo izendatu zituzten kargua edo atxikirik gertatu ziren zerbitzuak utzi edo soldaduska edo horren ordezko zerbitzutik lizentziatu ondoren.

Diputatu, senatari, Europako Parlamentuko diputatu, foru parlamentari eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretako kideek, Ganberak desegin edo horietan zuten agintaldia amaitzeagatik, izaera hori galtzen dutenean, zerbitzu berezietan egon daitezke Ganbera horiek berriz eratu arte.

25. artikulua

Eszedentzia izan daiteke borondatezkoa, berezia edo nahitaezkoa.

26. artikulua

1. Borondatezko eszedentzia deklaratzen ahalko da, funtzionarioek eskatuta, ondoko kasu hauetan:

a) Zerbitzuak egiten hasten bada beste Administrazio Publiko batean edo langilearena ez den beste Administrazio baten menpekoa den eta berezko nortasun juridikoa duen entitate batean; betetzen zuen lanpostua hemezortzi hilabetez gordeko zaio.

Puntu honetan xedatutakotik salbuetsita gelditzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak, baldin eta modu finkoan lan egiten badute Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen espezialitateen eranskineko A.1 eta A.2 5 osasun estamentuetako batean. Langile horiek borondatezko eszedentziaren modalitate hori lortzen ahalko dute bakarrik zerbitzu finkoak ematen hasten badira beste Administrazio Publiko batean edo beste Administrazio baten menpekoa den eta nortasun juridiko propioa duen entitate batean, eta interesduna gutxienez bi urtez jardunean edo egoera parekatuan egon bada, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko A.1 eta A.2 5 osasun estamentuetako batean lanpostu baten jabetza hartzen denetik kontatzen hasita.

b) Lanpostuaren jabetza hartzeko unean zerbitzuak egiten ari baldin bada beste Administrazio Publiko batean.

c) Administrazio Publiko beraren baitan, maila bereko edo desberdineko beste lanpostu bat, unitate organikoko burutza edo zuzendaritza direnak izan ezik, eskuratzen duen funtzionarioak bietako bat aukeratu beharko du, eta beste lanpostuan borondatezko eszedentzian deklaratzea eskatzen ahalko du.

d) Horretan interesa duenak hala eskatu ondoren, funtzionarioa borondatezko eszedentzian dagoela deklaratuko da Administrazio Publiko berean maila bereko edo desberdineko lanpostu bat aldi baterako betetzen hasten denean, eta ordura arte bete zuen lanpostua gordeko zaio hasierako hemezortzi hilabeteetan.

e) Funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartzeko unean langilea betetzen ari bada Administrazio Publiko berean maila bereko edo desberdineko beste lanpostu bat aldi baterako, funtzionario lanpostuan borondatezko eszedentzian deklaratzea eskatzen ahalko du.

f) Alderdi politiko, sindikatu edo lanbide erakundeetan zuzendaritza karguak betetzeko, funtzio publikoan aritzearekin bateraezinak badira.

g) Funtzionarioaren interes partikularrengatik. Jatorrizko lanpostua hasierako hemezortzi hilabetez gordeko da, zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute eta interesdunak egiaztatzen baldin badu eskaera egin aurreko bi urteetan, gutxienez, jardunean edo egoera parekatu batean aritu dela Nota de Vigencia.

2. Borondatezko eszedentzia, betiere, epe mugagabetzat eman dela ulertuko da.

3. Aski justifikaturiko beharren bat salbu, borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek ezin izanen dute jarduneko zerbitzuan berriz sartzerik eskatu, borondatezko eszedentzian urte bat eman arte. Itzultzea erabaki ondoren, hilabeteko epean gauzatu behar da. Hala egin ezean, langileak galdu eginen du funtzionario izaera

4. Borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek hartutako maila, gradu eta antzinatasuna gordeko dute baina ez dute eskubide ekonomikorik sortuko, ezta ez zaie inolako ondorioetarako egoera horretan iragandako denbora kontuan hartuko ere.

27. artikulua Nota de Vigencia

1. Funtzionarioak eskatuta, eszedentzia berezia deklaratu daiteke, hiru urterako gehienez subjektu eragile bakoitzeko, honelako kausa hauek justifikatuz gero:

a) Seme edo alaba bakoitza zaintzeko, naturalak zein adoptatuak, eta adoptatu aurreko harrera-fasean edo harrera iraunkorrean daudenak. Epea haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko da.

b) Langilearen kargura dagoen odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat zaintzeko, bigarren gradu artekoa -hori barne-, baldin eta adinagatik edo istripu edo eritasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez bada eta lan ordaindu erregularrik egiten ez badu.

2. Kasu guztietan, eszedentzia berezia emateko, funtzionarioak deklaratu beharko du eszedentzian dagoen bitartean ez duela beste jarduera profesionalik edo lanik egin behar.

3. Eszedentzia berezian dauden funtzionarioek jatorrizko lanpostua gordetzeko eskubidea izanen dute, baina ez dute eskubide ekonomikorik sortuko. Antzinatasunaren ondorioetarako, egoera horretan dirauen denbora guztia kontatuko zaio, eta eskubide pasiboen ondorioetarako, langilea atxikita dagoen aurreikuspen sozialeko araubidearen araudian xedatutakoari lotuko zaio.

4. Eszedentzia berezia haren subjektu eragileari dagokion gehieneko eperako emanen da. Gehieneko epea bukatuta, interesdunek jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute eszedentzia bukatu eta biharamunean, nork bere jatorrizko lanpostura.

5. Emandako eszedentzia berezia bukatu ez bada ere, interesdunek noiznahi eskatu ahalko dute jarduneko zerbitzura itzultzeko. Itzultzea erabaki ondoren, hilabeteko epean gauzatu behar da. Hala egin ezean, langileak galdu eginen du funtzionario izaera.

6. Aurreko apartatuan aurreikusita dagoen aldez aurreko itzulera gertatzen bada, funtzionarioek beste eszedentzia berezi bat eskatu ahalko dute subjektu eragile bera dela kausa, baina behin bakarrik, gehieneko epea bukatu arte gelditzen zaien denbora bete arte. Horrelakoetan, sei hilabete utzi beharko dira jarduneko zerbitzura itzultzen denetik hurrengo eszedentzialdia hasi arte.

28. artikulua

1. Nahitaezko eszedentzian deklaratuko dira:

a) Zerbitzu berezietako egoera utzi duten funtzionarioak, 24.6 artikuluan ezarritako epean jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzura itzultzen ez badira.

b) Bateraezintzat jotako jardueran aritzen diren funtzionarioak, jarduera horri uko egiten ez badiote.

2. Nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioei 26.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

28 bis artikulua Nota de Vigencia

1. Genero indarkeriaren biktima diren emakumezko funtzionarioek, haien babesa edo gizarte laguntza osorako duen eskubidea eraginkorra izateko, aurretik gutxieneko zerbitzu aldia eman beharrik gabe eskatu ahal izanen dute eszedentzia egoera, eta ez zaie eskatuko egoera horretan irauteko eperik.

2. Lehendabiziko sei hilabeteetan eskubidea izanen dute betetzen zuten lanpostua erreserbatzeko, eta aldi hori kontuan hartuko da antzinatasunaren, karreraren eta aplikatzekoa zaien gizarte aurreikuspeneko araubideko eskubideen ondorioetarako.

3. Epaitegiko jarduketek hala eskatuta, hiru hilabeteko luzapenak baimendu ahal izanen dira, gehienez ere hemezortzi, lehenago adierazitako ondorio berberekin, biktimaren babeserako eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko.

4. Eszedentzia honetako lehenbiziko bi hilabeteetan emakumezko funtzionarioak eskubidea izanen du ordainsariak osorik jasotzeko, bai eta, egoki denean, bere ardurapean dituen seme-alabengatiko familia prestazioak ere.

29. artikulua

1. Funtzionarioak behin-behinekoz eginkizun-gabeturik egonen dira, disziplina espediente bat edo prozedura judizial penal bat izapidetzen ari den bitartean, prebentzio gisa, espreski horrela erabakitzen denean.

Disziplina espedientea izapidetzean behin-behinekoz eginkizun-gabeturik egon daitekeen gehieneko epea ez da sei hilabete baino luzeagoa izanen.

Behin-behinekoz eginkizun-gabeturik dauden funtzionarioek, beren mailako hasierako soldata, gradu, antzinatasun-sari eta familia laguntzagatik dagozkien ordainsariak soilik jasotzeko eskubidea izanen dute.

Behin-behineko eginkizun-gabetzea irmo bihurtzen ez bada, funtzionarioari kendu zaizkion eskubide guztiak onartuko zaizkio.

2. Funtzionarioak eginkizun-gabetze irmoaren egoeran egonen dira, epai judizialaren edo disziplina zehapenaren kariaz espreski hala deklaratzen bada.

Funtzionarioa eginkizun-gabetze irmoaren egoeran dagoen bitartean, bere izaerari dagozkion eskubide guztiak galduko ditu.

30. artikulua

Lanpostua gorderik ez duten funtzionarioak jarduneko zerbitzura itzultzeko, lanpostu hutsik egon eta ondoko hurrenkera gorde beharko da:

1. Karguak betetzeagatiko borondatezko eszedentzian daudenak, 26. artikuluko 1. apartatuko b) paragrafoak aipatutakoak.

2. Borondatezko eszedentzian daudenak, 26. artikuluko 1. apartatuko a) eta c) paragrafoek aipatutakoak, eta, nahitaezko eszedentzian daudenak, 28. artikuluko 1. apartatuko a) paragrafoak aipatutakoak.

3. Nahitaezko eszedentzian daudenak, 28. artikuluko 1. apartatuko b) paragrafoak aipatutakoak.

VII. KAPITULUA

Lanpostuak betetzea

31. artikulua Nota de Vigencia

1. Funtzionarioak esparru organiko jakin bati atxiki dakizkioke, eta esparru horretan beteko dituzte beren mailari eta izendapenari dagozkien eginkizunak.

Atxikipen-esparruak, beharrezkoa bada, erregelamenduz zehaztuko dira, dagokion administrazio publikoan ezarritako egituraren eta antolamendu-irizpideen arabera.

2. Dagokion Administrazio Publikoaren organo eskudunek esleituko dituzte lanpostuak.

32. artikulua

1. Behin behar den Administrazio Publikoak izendaturik, funtzionarioek maila bereko eta titular diren lanpostuaren kategoria bereko edo goragoko edozein lanpostu bitarteko egoeran bete ahal dute, horretarako eskatutako titulazio edo prestakuntza baldin badute.

2. Administrazioak askatasuna izanen du aurreko apartatuak aipatutako izendapen horiek atzera botatzeko.

3. Etengabeko hiru hilabeteko bitarteko egoeran iragan ondoren, funtzionarioek titular diren lanpostuari dagokion ordainsaria, bitarteko egoeran betetzen ari direnarenarekin baliozkotzeko beharrezkoak diren zenbatekoak jasotzeko eskubidea izanen dute. Zenbateko horiek bitarteko egoera hasi zen unetik kobratuko dira.

4. Bitarteko izaeraz betetako lanpostuaren titulartasuna, lanpostu hori gordetzeko eskubidea duen funtzionario batena bada, bitarteko egoera gehienez urtebetekoa izanen da. Epe hori iraganik, lanpostu hustzat hartuko da eta ondoko artikuluetan ezarritakoaren arabera beteko.

32.bis. artikulua Nota de Vigencia.

Nafarroako Administrazio Publikoek barne mugikortasuneko prozesuak deitzen ahalko dituzte bi urtean behin beren zerbitzuan ari diren langileen atxikipen esparruaren barruan, erregelamenduz ematen diren xedapenei jarraikiz.

33. artikulua

1. Izendapen librekoak ez diren lanpostuei dagozkien lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidez beteko dira; bertan parte hartu ahal dute dagokion Administrazio Publikoko funtzionarioek, lanpostu horiek betetzeko eskatutako lanbide kualifikazioa eta gainontzeko betekizunak badituzte eta lanpostu hutsen mailakoak badira.

Aipatu lehiaketa horietan parte hartuko dutenek alegatutako merezimenduak dagokion deialdian ezarritako baremoaren arabera baloratuko dira.

2. Hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan, euskaraz edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek, aurrerago, beren Administrazio Publikoan hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdian baizik ez dute parte hartu ahal izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko hautapen prozesuaren ondorioz interesdunak betebehar hori ezarria ez zuen lanpostu bat eskuratzen duenean, eskatutako hizkuntza aintzat hartu gabe Nota de Vigencia.

3. Aipatu lehiaketa horiek eginda, gelditzen diren lanpostu hutsak funtzio publikoan sartzeko deialdietan sartuko dira. Deialdi horiek Estatutu honetako titulu honen I. kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio. Deialdi horietako parte-hartzaileei lanpostu hutsak esleituko zaizkie, interesdunen eskarien arabera eta hautaprobetan erdietsitako ordenari jarraikiz Nota de Vigencia.

4. Aurreko bi apartatuek aipatutako lanpostu hutsez gainera, funtzionarioei erreserbatutako lanpostuak ere merezimendu lehiaketaren eta sarrera deialdiaren bidez bete litezke. Horrelako kasuetan, esleitzen den destinoa behin-behinekoa izanen da, erregelamenduz erabakitzen diren baldintzei jarraikiz, lanpostu huts batean behin betiko destinoa lortzen den arte Nota de Vigencia.

34. artikulua Nota de Vigencia

1. Erregelamendu bidez zehaztuko da zein diren, horiek eskatzen duten erantzukizun eta konfiantza berezia dela-eta, funtzionarioen artean bete beharreko izendapen libreko lanpostuak. Behar den izendapena egin behar duen organoak zuzenean beteko ditu lanpostu horiek. Zuzendaritza lanpostuetan izan ezik, deialdi publikoa eginen da, organo eskudunak balora dezan izangaiak lanpostuan aritzeko egokiak diren.

2. Aurreko apartatuan aipatutako lanpostuetan aritzeko funtzionarioak organo eskudun berak izendatu eta kargutik kenduko ditu; hori gertatzen bada, lanpostuari dagozkion osagarriak jasotzeari utziko diote eta jatorrizko atxikipen-esparruan zuten maila eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko dute berehala.

Salbuespen gisa, funtzionarioen artean bete beharreko izendapen libreko lanpostutik kendutako funtzionarioek hala eskatuta, aurreko paragrafoan aipatutakoaz beste atxikipen-esparru batean sartu ahal izanen dira, betiere zerbitzuko beharrek horretarako aukera ematen badute.

3. Ez bada zehazten zein den atxikipen-esparrua dagokion administrazio publikoan, jatorrizko lanpostura itzuliko dira.

35. artikulua

1. Funtzionario izaterik behar ez duten izendapen libreko lanpostuak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

Behar den izendapena egin behar duen organoak lanpostu horiek zuzenean beteko ditu, aurretik deialdirik egin gabe.

2. Izendaturik gertatzen direnak behin-behineko langiletzat hartuko dira eta izendatu zituen organoak lanpostu horietatik kentzeko askatasuna izanen du.

3. Izendatutakoak funtzionarioak badira, zerbitzu berezien egoeran sartuko dira eta Estatutu honen 24. artikuluak xedatutakoa aplikatuko zaie.

35 bis artikulua . Emakumearen aurkako indarkeriaren ondoriozko mugigarritasuna Nota de Vigencia.

Genero-indarkeriaren biktima den Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko emakume enplegatuak utzi behar izan badu lan-zerbitzuak ematen zituen herria, horrela bere babesa edo gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzeko, bere lan-kategoriakoa den beste lanpostu bat betetzeko lehentasunezko eskubidea izanen du. Lanpostuak ez du izan behar derrigorrez bete beharreko lanpostu hutsa, eta enplegatuaren lansariak ere ez du inolako murrizketarik izanen.

Horrelako egoera gertatzen bada, organo eskudunaren betebeharra izanen da pertsona horri jakinaraztea zer lanpostu huts dauden herri berean edo interesdunak berariaz eskatzen dituen herrietan.

Lekualdatzeak, hasiera batean, sei hilabeteko iraupena izanen du, eta irakasleei ikasturtea amaitu arte luzatu ahal izanen zaie. Denbora horretan Administrazioak langileari erreserbatu egin behar dio lehenago betetzen zuen lanpostua, eta langileak zerbitzu-eginkizunetan beteko du lanpostu berria. Aipatu aldia iragan ondoren, enplegatuak hasierako lanpostura itzuli beharko du, edo, bestela, zerbitzu-eginkizunetan bete duen lanpostuan behin betiko gelditu.

VIII. KAPITULUA

Eskubideak eta betebeharrak

Lehen atala

Eskubideak

36. artikulua

1. Jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioek ondoko eskubideak izanen dituzte:

a) Beren karguari dagozkion eginkizunetan aritzea.

Halaber, funtzionarioek beren intimitatea errespetatzeko eta duintasunari dagokion gogoramena izateko eskubidea dute, izaera sexualeko ahozko irain edo irain fisikoen aitzinean babesa izatea barne.

b) Beren maila eta lanbide kualifikazioari dagozkien lanpostuak betetzea, titulu honetako VII. kapituluan xedatutakoaren arabera.

c) Igoera eta sustapenerako, titulu honetako IV. kapituluan xedatutakoaren arabera.

d) Bizitokiz ez mugitzea, zerbitzu beharrez edo zehapenaz ez bada.

e) Urteroko oporraldi ordainduak izatea.

f) Ikasketa-, ezkontza- eta amatasun-lizentzia ordainduak eta norbere arazoetarako lizentzia ordaindu gabeak izatea.

g) Lizentzia ordainduak izatea, erregelamendu bidez ezarriko diren kasu eta baldintzetan.

h) Eritasun edo istripua dela eta, zerbitzua eten ahal izatea.

i) Borondatezko eszedentzia eta eszedentzia berezia hartzeko eskubidea izatea, 26. eta 27. artikuluetan, hurrenez-hurren, xedatutakoari jarraikiz.

j) Dagozkien ordainsariak jasotzea, kapitulu honetako 2. atalean xedatutakoaren arabera.

k) Eskubide pasiboak izatea, titulu honetako X. kapituluan ezarritakoaren arabera.

l) Osasun eta gizarte laguntza izatea.

m) Greba egiteko eskubidea izatea, batzarrean biltzekoa, honako Estatutu honetan ezartzen diren ordezkaritza organoetan parte hartzekoa eta, orokorrean, eskubide sindikalak eta eskubide eta askatasun konstituzionalak izatekoa, Administrazio Publiko guztietako funtzionarioentzat orokorrean emanen diren xedapenekin bat etorriz.

n) Estatuko oinarrizko legeriak funtzionario publikoei onartzen dizkien oinarrizko eskubideak, aurreko paragrafoetan sarturik ez badaude.

2. Aurreko apartatuak aipatzen dituen eskubideen erabilera Estatutu honetan eta bere erregelamendu-xedapenetan ezarritakoari egokituko zaio.

37. artikulua

1. Eritasun edo istripuagatik zerbitzua ematerik ez duten funtzionarioek erregelamendu bidez ezarriko den ordainsaria jasoko dute.

2. Halaber, egoera horien iraupena eta horien ondorioz sor daitezkeen ezintasunen gradu, gorabehera eta ondorioak erregelamendu bidez arautuko dira.

38. artikulua

Erregelamendu bidez zehaztuko dira funtzionarioen urteko oporraldi ordainduen iraupena eta 36. artikuluko 1. apartatuko f) letrak aipatu lizentziena.

Bigarren atala

Ordainsariak

39. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek Estatutu honetan eta bere erregelamendu-xedapenetan zehaztu kontzeptu, modu eta zenbatekoen araberako ordainsariak soilik jasoko dituzte.

2. Funtzionarioen ordainsariak publikoak dira. Horien zenbateko zehatza dagokion Administrazio Publikoaren aurrekontuetan agertuko da.

3. Funtzionarioen urteko ordainsariak hamalau pagatan ordainduko dira; horietako hamabi ohikoak izanen dira eta bi, ohiz kanpokoak.

Hilero, ohiko soldata ordainduko zaie funtzionarioei eta ekainean eta abenduan, ohikoaz gainera, ohiz kanpokoa ere bai.

4. Funtzionarioen ordainsariak urtero aurrekontuetan zehaztutako portzentajeaz berrituko dira.

40. artikulua

1. Funtzionarioek soilik ondoko ordainsariak jaso ditzakete:

a) Oinarrizko ordainsari pertsonalak.

b) Lanpostuaren ordainsari osagarriak.

c) Artikulu honetako 4., 5. eta 6. apartatuek aipatutako ordainsariak.

2. Oinarrizko ordainsari pertsonalak, hauexek:

a) Dagokion mailaren hasierako soldata.

b) Graduaren ordainsaria.

c) Antzinatasun-saria.

Oinarrizko ordainsari pertsonalak funtzionario izaerari lotutako eskubide eskuratua dira.

3. Lanpostuaren ordainsari osagarriak, hauexek:

a) Lanpostuko osagarria.

b) Zuzendaritza lanpostuko osagarria.

c) Dedikazio esklusiboko osagarria.

d) Bateraezintasuneko osagarria.

e) Lanaldiaren luzapeneko osagarria.

f) Arrisku bereziko osagarria.

Ordainsari horiek atxikiak dituen lanpostua betetzeagatik ordaintzen dira eta, beraz, lanpostua uztean ordainketa bukatuko da.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari atxikita egonik ikuskapen-eginkizunak egiazki betetzen dituzten funtzionarioek zilegi izanen dute produktibitate-osagarri bat jasotzea, zeinarekin ordainduko baitira aipatu funtzionarioek beren lana egitean erdietsitako errendimendu berezia, aparteko jarduketa eta jarritako interes edo ekimena.

Osagarri horren zenbatekoak ezin izanen du kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren 100eko 55 gainditu.

Aurreko apartatuak aipatzen dituen baldintzei buruzko irizpena egin beharko da ikuskapen-eginkizunarekin zuzeneko zerikusia duten elementu objektiboen arabera, zeinak lotuta egonen baitira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezarritako helburu eta emaitzak lortzeari.

Halaber, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitako Ogasuneko gainerako teknikariek eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari atxikitako gainerako langileek zilegi izanen dute produktibitate-osagarri hau jasotzea. Osagarria ezin izanen da kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren 100eko 15 baino gehiagokoa izan, eta lotuta egonen da aipatu Departamentuko kontseilariak ezartzen dituen helburu eta emaitzen lorpenari.

Epe jakin batean produktibitate osagarriagatik jasotzen diren kopuruek ez dute eskubide eskuraturik sortuko eta ez dute ondoriorik izanen hurrengo denboraldietako balorazio edo apreziazioei dagokienez Nota de Vigencia.

5. Nafarroako Administrazio Publikoetako C, D eta E mailetan dauden funtzionarioek osagarria jaso dezakete, Administrazio Publikoek zehaztuko dutena beren plantilla organikoak onestean, baina osagarri hori ez da izanen, inolaz ere, maila horretako hasierako soldataren 100eko 15 baino handiagoa.

6. Estatutu honetan eta bere arauezko xedapenetan ezarritakoaren arabera, funtzionarioek ondoko ordainsariak ere jaso ditzakete:

a) Zerbitzuagatik, bidaiak egiteagatik edo nahitaezko lekualdatzeagatik, bizitoki aldaketa barne, izandako gastuen kalte-ordainak.

b) Familia laguntza.

c) Konpentsazioa, ondoko arrazoiengatik: aparteko orduak, txandaka, gauez edo jaiegunean lan egitea, lanpostuan egon beharreko guardiak eta guardia lokalizatuak egitea, hauta-probetarako epaimahaietan parte hartzea eta prestakuntza ikastaroak ematea.

d) Aurretik izandako ordainsarien konpentsazioa, Estatutu hau aplikatzearen ondoriozkoak baino handiagoak direnean.

7. Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuari atxikitako funtzionarioek, suhiltzaile-ofizial, suhiltzaile-ofizialorde, suhiltzaile-sarjentu, suhiltzaile-kabo, suhiltzaile, suhiltzaile-peoi laguntzaile edo suhiltzaile-gidari laguntzaile postuetan ari badira, eta Babes Zibilerako Zerbitzuari atxikitako funtzionarioek, koordinazioko operadore laguntzaile, koordinazioko operadore-ofizial, gelako buru eta segurtasun arloko goi mailako teknikari postuetan ari badira, produktibitateko osagarria jaso ahalko dute, errendimenduaren helburuak eta adierazleak lortzeari loturik, Zerbitzuaren prestazioen kudeaketan eta kalitatean erdietsitako eraginkortasuna kontuan hartuta, Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak ezarritakoaren arabera.

Osagarri horren zenbatekoak ezin izanen du kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren 100eko 20 gainditu.

Epe jakin batean produktibitateko osagarriagatik jasotzen diren kopuruek ez dute eskubide eskuraturik sortuko eta ez dute ondoriorik izanen hurrengo denboraldietako balorazio edo apreziazioei dagokienez Nota de Vigencia.

41. artikulua

1. Hasierako soldata maila bereko funtzionario guztientzat berbera izanen da, edozein izanik ere betetzen ari diren lanpostua.

2. Mailen hasierako soldatek ondoko proportzionaltasun indizeak izanen dituzte:

MAILA / PROPORTZIONALTASUN INDIZEA

A / 2

B / 1,65

C / 1,35

D / 1,15

E / 1

3. Maila bakoitzeko hasierako soldata aterako da dagokion proportzionaltasun indizea aurrekontu ekitaldi bakoitzean E mailarako ezarriko den hasierako soldataz biderkatuz.

42. artikulua Nota de Vigencia

Graduari dagokion ordainsaria kasuan kasuko mailako hasierako soldataren ehuneko 9ko portzentaje metagarria izanen da.

1. graduagatik ez da ordainsaririk jasoko.

43. artikulua

Antzinatasun-saria E mailaren hasierako soldataren gaineko portzentaje ez-metagarria da. Bukatutako bosturtekoez ordainduko da, ondoko eskalaren arabera:

1. bosturtekoa betetzean, % 2.

2. bosturtekoa betetzean, % 4.

3. bosturtekoa betetzean, % 5,5.

4. bosturtekoa betetzean, % 7.

5. bosturtekoa betetzean, % 8.

6. bosturtekoa betetzean, % 9.

7. bosturtekoa betetzean, % 10.

8. bosturtekoa betetzean, % 11.

44. artikulua

1. Lanpostuko osagarria eta horren zenbatekoa, zehaztuko diren lanpostu zehatzei erregelamendu bidez esleituko zaizkie, lanpostu horien zailtasun, berariazko erantzukizun eta gainontzeko ezaugarrien arabera. Osagarri honen zenbatekoa ez da inolaz ere, behar den mailaren hasierako soldataren 100eko 75 baino handiagoa izanen.

2. Zuzendaritza lanpostuko osagarria eta horren zenbatekoa, zehaztuko diren unitate organikoetako burutzei erregelamendu bidez esleituko zaizkie. Osagarri honen zenbatekoa ez da inolaz ere, behar den mailaren hasierako soldataren 100eko 75 baino handiagoa izanen.

45. artikulua

1. Dedikazio esklusiboko osagarria hala eskatzen duten lanpostuei erregelamendu bidez ezarriko zaie, dagozkien eginkizunen izaeraren arabera.

2. Aipatu lanpostu horiek betetzen dituztenek beren zerbitzuak prestasun osoz eta erabateko dedikazioaz emanen dituzte eta ezin izanen dute bestelako irabazizko jarduerarik burutu, ez sektore publikoan, ez sektore pribatuan; hala ere, unibertsitateetan irakats dezakete, baita norberaren edo familiaren ondarea administratu ere.

3. Osagarri honen zenbatekoa behar den mailaren hasierako soldataren 100eko 55 izanen da.

46. artikulua

1. Bateraezintasuneko osagarria hala eskatzen duten lanpostuei erregelamendu bidez esleituko zaie, dagozkien eginkizunen izaeraren arabera.

2. Lanpostu horiek betetzen dituztenek ezin izanen dute beren lanpostuari dagokion tituluarekin lanean aritu.

3. Osagarri honen zenbatekoa dagokion mailaren 100eko 35 izanen da.

4. Dedikazio esklusiboko osagarria jasotzen duten funtzionarioek ezin izanen dute bateraezintasunekoa jaso.

47. artikulua

1. Lanaldiaren luzapeneko osagarria erregelamendu bidez ezar daiteke, orokorrean ezarrita dagoen lanaldia baino luzeagoa egitea ohikotasunez eskatzen duten lanpostuei.

2. Osagarri horren zenbatekoa erregelamendu bidez ezarriko da eta ez da inolaz ere izanen dagokion mailaren hasierako soldataren 100eko 10 baino handiagoa.

3. Funtzionario bakar batek ere ezin izanen du bateraezintasuneko osagarria eta dedikazio esklusibokoa batera jaso.

48. artikulua

1. Arrisku bereziko osagarria erregelamendu bidez ezar daiteke, toxikotasun, nekagarritasun edo arrisku egoerak berekin dakartzaten lanpostuei.

2. Osagarri horren zenbatekoa erregelamendu bidez ezarriko da eta ez da inolaz ere izanen dagokion mailaren hasierako soldataren 100eko 10 baino handiagoa.

49. artikulua

1. Funtzionario publikoei ordainduko zaizkie zerbitzuagatik, bidaiak egiteagatik edo bizitoki barne den nahitaezko lekualdatzeagatik izandako gastuak.

2. Kalte-ordain horiek eta horien zenbatekoak jasotzeko betekizunak erregelamendu bidez ezarriko dira.

50. artikulua

1. Funtzionarioei familia laguntzagatik urtero zenbateko bat ordainduko zaie, duten familia egoeraren arabera. E mailako hasierako soldatari ondoko portzentajeak aplikaturik kalkulatuko da:

a) Dirusarrerarik ez duen ezkontide edo bikotekide egonkorragatik: %3,50 Nota de Vigencia

b) Ebazpen judizialagatik pentsioa ordaintzera beharturik dagoen ezkontideagatik:  %3,50

Pentsioa laguntza hau baino txikiagoa bada, laguntza pentsioaren zenbatekoaren gainean murriztuko da.

c) Emantzipatu gabe dagoen seme edo alaba adingabe bakoitzagatik: %3,00 Nota de Vigencia.

d) Aurreko ahaide bakoitzagatik, edo adinez txikiko emantzipatu gabeko anaia edo arreba umezurtz bakoitzagatik, funtzionarioarekin bizi eta ekonomikoki haren menean badago: %3,00

e) Ezindu fisikoa edo psikikoa den seme edo alaba bakoitzagatik:  %15,00

2. Aurreko apartatuan ezarritakoa aplikatu eta gero ateratzen den zenbatekoa gehituko da, funtzionarioarekin bizi diren emantzipatu gabeko adinez txikiko seme-alaba kopuruaren arabera; portzentajek, hauexek:

a) 3tik 5 seme edo alaba bitarte: %30.

b) 6tik 8 seme edo alaba bitarte: %35.

c) 8 seme edo alaba baino gehiago: %40.

51. artikulua

1. Aparteko orduengatik soilik ordainduko dira orokorrean ezarrita dagoen lanalditik kanpo salbuespenez egin behar diren zerbitzuak, behar bezala baimendurik badaude.

2. Zerbitzu horiek erregelamendu bidez ezarriko diren modu eta zenbatekoaz ordainduko dira.

3. Dedikazio esklusiboko osagarria jasotzen duten funtzionarioek ez dezakete inolaz ere aparteko ordurik kobratu.

4. Lanaldiaren luzapeneko osagarriaz ordaindutako zerbitzuek ez dute aparteko ordurik sortuko.

52. artikulua

1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko hauta-proben Epaimahai kalifikatzaileak osatzen dituzten funtzionarioek, erregelamendu bidez ezarriko den diru-konpentsazioa jasotzeko eskubidea izanen dute.

2. Halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria prestatzeko Eskoletan ikastaroak ematen dituzten funtzionarioek, erregelamendu bidez ezarriko den diru-konpentsazioa jasoko dute; eginkizun horiek ematea lanpostuari berari badagokio ez dute diru-konpentsaziorik jasoko.

53. artikulua

Zerbitzu beharrak direla eta, txandaka, gauez edo jaiegunetan lan egin behar duten funtzionarioek diru edo ordu-konpentsazioa jasoko dute, erregelamendu bidez luzatuko diren arauekin bat.

54. artikulua

Zerbitzu beharrak direla eta, lanpostuan egon beharreko guardiak eta guardia lokalizatuak diru edo ordu-konpentsazioa jasoko dute, erregelamendu bidez ezarriko den eran.

55. artikulua

1. Estatutu honek indarra hartu aurretik zegoen araudiaren arabera, Estatutu hau aplikatu ondorengo ordainsaria baino handiagoa jasotzen zuten funtzionarioek, bi ordainsarien arteko aldea adinako konpentsazio bat jasoko dute.

2. Konpentsazio hori urtero gaurkotuko da, oinarrizko ordainsari pertsonalen portzentaje berean.

Hirugarren atala

Betebeharrak

56. artikulua

Jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioek ondoko betebeharrak dituzte:

a) Nafarroako foru araubidea errespetatu eta Konstituzioa eta legeei men egitea.

b) Interes orokorrari objektibotasunez zerbitzu eman eta beren karguari dagozkion eginkizunak, zintzo, zehazki, inpartzialki eta finki betetzea.

c) Estatutu honetan ezarritako bateraezintasunen araubidea betetzea.

d) Sekretu profesionala gordetzea.

e) Goragokoak, lankideak, menpekoak eta administratuak begirunez eta zuzentasunez tratatzea eta administratuei erraztea horiek dituzten eskubideen erabilera eta betebeharrak betetzea.

f) Zerbitzuari dagozkion eginkizunetan hierarkikoki gorago daudenen aginduak betetzea.

g) Zerbitzuan ez dauden lankideen eginkizunetan horien ordezkapena egitea, goragokoenak barne.

h) Nota de Vigencia

i) Lantokira ordu-orduan joan eta erregelamendu bidez ezarriko den lanaldia zehatz-mehatz betetzea.

j) Beren karguari dagokion jardunean, beren sinaduraz txosten, proiektu edo lanbide jarduketen erantzule izatea.

k) Eskubide pasiboen araubidea finantzatzen laguntzea, 73.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

l) Estatuko oinarrizko legeriak funtzionario publikoei ezartzen dizkien oinarrizko betebeharrak, aurreko paragrafoetan sarturik ez daudenak, betetzea.

57. artikulua

1. Funtzio publikoan aritzea bateraezina izanen da, edozein kargu, lanbide edo jarduera publiko nahiz pribatutan, norberaren nahiz besteren kontura, ordainduta edo soilik ohorez, aritzearekin, funtzionarioaren betebeharrak betetzea eragotzi edo gutxietsi, haien inpartzialtasun edo independentzia ezbaian jarri edo interes orokorrak kaltetzen badituzte.

2. Funtzionario publikoek ezin izanen dute merkataritza, industria edo lanbide jarduerak burutzean funtzionario direla aldarrikatu edo izaera hori erabili.

3. Estatutu honen aplikazio-eremuan dauden funtzionarioek ezin izanen dute soldata bat baino gehiago jaso Administrazio, Entitate edo Erakunde Publikoen, edo horien menpeko entitate eta enpresen aurrekontuen kargura, unibertsitateetan irakaskuntza lanak egitearen ondoriozkoak izan ezik.

Debeku hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialeko kontratua duten langileei, eta kontratu bat baino gehiago izaten ahalko dituzte Administrazio Publiko desberdinetan, baldin eta gainditzen ez bada oro har ezarritako lanaldi osoa.

Ondorio horietarako, soldatatzat hartuko da aldizkako ordainsari oro, edozein izanik horien zenbatekoa eta izena Nota de Vigencia.

4. Funtzio publikoan aritzea ondoko jarduera pribatuekin osoki bateraezina izanen da:

a) Enpresa pribatuetako administrazio kontseiluei aholku ematea edo horien partaide izatea, betiere horien jarduerek eta funtzionarioak bere zerbitzuak ematen dituen Administrazio Publikoak burutzen duenak zerikusi zuzena badute.

b) Funtzionarioa atxikita dagoen Administrazio Publikoarekin egindako itunen, hau da, zerbitzuak jarraian edo noizbehinka ematekoen, titulartasun indibiduala edo partekatua, edozein izanik zerbitzu horien izaera.

c) Funtzionarioa atxikita dagoen Administrazio Publikoarekin zerbitzuak emateko itunak dituzten sozietateen kapitalaren 100eko 10 baino handiagoko partaidetza, edozein izanik zerbitzu horien izaera; baita aipatu sozietate horien zerbitzura egindako lana ere, jarraian emandakoa edo jarrai gabekoa, ordaindutakoa edo ordaindu gabekoa, ordutegiari atxikia edo atxiki gabekoa.

5. Jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioek, Administrazio Publikoetatik kanpo burutzen dituzten irabazizko jarduerak, lanbide, lan, merkataritza edo industriakoak, aitortzeko obligazioa dute, norberaren edo familiaren ondarea administratzearen ondoriozkoak izan ezik, azken hauek aurreko apartatuan ezarritako bateraezintasunen araubideari atxikiko baitzaizkio. Aitorpen hori ikusirik, dagokion Administrazio Publikoak arrazoitutako ebazpena eman beharko du. Horretan deklaratuko da funtzionarioaren betebeharrak betetzea eragotzi edo gutxietsi, haien inpartzialtasun edo independentzia ezbaian jarri edo interes orokorrak kaltetzen dituzten jarduerak bateraezinak direla.

6. Nafarroako Administrazio Publikoek parte hartzen duten enpresen gobernu organoetan horien ordezkari gisa arituko diren funtzionarioek, organo horien bilkuretara joateagatik dagozkien dieta edo kalte-ordainak soilik jaso ditzakete.

Enpresek beste edozein kontzepturengatik sortutako zenbatekoak zuzenean ordainduko dizkiote behar den Administrazio Publikoari.

7. Dedikazio esklusiboko osagarria esleiturik duten lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioak, Estatutu honetako 45.2 artikuluak aipatzen duen debeku berariazkoari lotuko zaizkio, aurreko apartatuetan ezarritako bateraezintasun orokorrak ahaztu gabe.

8. Bateraezintasuneko osagarria esleiturik duten lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioak, Estatutu honetako 46.2 artikuluak aipatzen duen debeku berariazkoari lotuko zaizkio, aurreko apartatuetan ezarritako bateraezintasun orokorrak ahaztu gabe.

9. Artikulu honetan ezarritako bateraezintasunen araubidea ez betetzea falta oso larritzat hartuko da. Diziplina espedientea irekiko da, Administrazioak, egin den bateraezintasuna eraginkorra izan dadin har ditzakeen neurriak berehala hartzea galarazi gabe.

10. Bateragarria den jarduera bat burutzea ez da aitzakiatzat hartuko, karguari dagokion bizitokia izan eta lantokira joateko betebeharrei dagokienez, ezta horietan emandako gibelamendu, axolagabekeria edo arduragabekeriari dagokienez ere. Horrela ez bada, Administrazioak, emandako bateragarritasunaren baimena berehala utziko du indarrik gabe eta egindako faltak zehaztu eta zehatzeko diziplina espedientea irekiko.

58. artikulua Nota de Vigencia

1. Destinoko herria ez den beste batean bizitzeak ez du funtzionarioa salbuesten lan lekura garaiz iristeaz eta lanaldia nahiz karguaren berezko funtzioak zorrotz betetzeaz, eta ez du ekarriko ordainik ematea lan lekurako joan-etorriengatik.

2. Behar bezala justifikaturiko kasu batzuetan Administrazio Publikoek zilegi izanen dute funtzionarioei eskatzea destinoko herrian bizitzea, hala behar izanez gero lanpostuaren funtzioengatik edo lanposturako eskaturiko dedikazioarengatik.

59. artikulua

1. Lanpostuei dagokien lanaldia erregelamendu bidez ezarriko da.

45.2 artikuluan eta hurrengo apartatuetan ezarritakoa galarazi gabe, lanaldi horrek, urteko ordu-kopuruari dagokionez, funtzionario guztientzat iraupen bera izanen du.

2. Zerbitzu beharrak hala eskaturik, txandak eta lanaldi luzapenak ezar daitezke.

Txandak nahitaez betetzekoak izanen dira eta errotazioan beteko dira. Asteko atsedena beti errespetatu beharko dute.

Lanaldiaren luzapena soilik ezar daiteke, orokorrean ezarrita dagoen lanaldia baino handiagoa egitea ohikotasunez eskatzen duten lanpostuetan eta, betiere, Estatutu honen 47. artikuluak aipatzen duen osagarria sortuko du.

3. Erregelamendu bidez zehaztuko dira funtzionarioei lanaldiaren murrizketa onartzeko kasu eta baldintzak; haien ordainsariak proportzioan murriztuko dira. Murrizketa aplikatu ondoren, egiazko lanaldia oro har ezarritako lanaldiaren murrizketa motak, erregelamenduz onetsi direnak, aplikatzean ezarri diren lanaldi tarteetako bat izan beharko da.

Salbuespenez, genero indarkeriaren biktima diren emakumezko funtzionarioen ordainsariak osorik jasoko dira lanaldia heren bat edo gutxiago murrizten dutenean Nota de Vigencia.

IX. KAPITULUA

Diziplina araubidea

60. artikulua

Funtzionarioak beraiei dagozkien betebeharrak ez betetzeagatik soilik zehatuko dituzte, ez-betetze horrek berarekin diziplina falta dakarrenean.

61. artikulua

1. Diziplina faltak arinak, astunak eta oso astunak izan daitezke.

2. Falta arinak hilabete baten buruan preskribatuko dira; astunak, urte baten buruan eta oso astunak, hiru urteren buruan.

62. artikulua

Falta arinak hauek dira:

a) Hilabete beraren barnean, arrazoi justifikaturik gabe, hamabi aldiz baino gutxiago lanera ordu-orduan ez joatea.

b) Hilabete batean, arrazoi justifikaturik gabe, lanera behin ez joatea.

c) Hilabete batean, arrazoi justifikaturik gabe, lanaldia behin ez betetzea.

d) Agintariekin, goragokoekin, lankideekin, menpekoekin eta administratuekin harremanetan zuzentasunik ez izatea.

e) Zerbitzuetako lokal, instalazio, material eta agiriak ez zaintzea.

f) Zerbitzuaren jardun eraginkorra oztopatuko ez duten eta Administrazioari edo herritarrei kalterik sortuko ez dizkieten betebeharrak betetzean gibelamendu, axolagabekeria edo arduragabekeria.

63. artikulua

Falta astunak hauek dira:

a) Hilabete baten barnean, arrazoi justifikaturik gabe, lanera ordu-orduan hamabi aldiz baino gehiago ez joatea.

b) Hilabete batean, arrazoi justifikaturik gabe, lanera bost aldiz baino gutxiago ez joatea.

c) Hilabete batean, arrazoi justifikaturik gabe, lanaldia bost aldiz baino gutxiago ez betetzea.

d) Agintari, goragoko, lankide, menpeko eta administratuei errespeturik ez izatea.

e) Zerbitzuetako lokal, instalazio, material eta agiriak ez zaintzean kalte larriak sortzea.

f) Zerbitzuari dagozkion eginkizunetan hierarkikoki gorago daudenek idatziz emandako aginduak ez betetzea.

g) Estatutu honen 58.2 artikuluan xedatutakoari jarraituta ezarrita dauden kasuetan bizitokiaren beharkizuna ez betetzea Nota de Vigencia.

h) Administrazio prozedura batean esku hartzea, legez ezarrita dauden abstentzio arrazoietako bat dagoenean.

i) Lanean liskarrak sortu eta bertan parte hartzea.

j) Sekretu profesionala ez gordetzea.

k) Falta arinen errepikapena edo berrerortzea.

l) Orokorrean, betebeharren ez-betetzea, zerbitzuen jardun eraginkorra oztopatzen duena edo Administrazioari edo hiritarrei kalteak sortzeko dizkiena.

m) Sexu-jazarpena Nota de Vigencia.

64. artikulua

Falta oso astunak hauek dira:

a) Hilabete batean, arrazoi justifikaturik gabe, lanera bost aldiz baino gehiago ez joatea.

b) Hilabete batean, arrazoi justifikaturik gabe, lanaldia bost aldiz baino gehiago ez betetzea.

c) Zerbitzua uztea, hau da, hilabete baino gehiagoz lanera jarraian eta justifikatu gabe ez joatea.

d) Bakarka edo taldean insubordinatzea.

e) Legezkoak ez diren grebetan parte hartzea.

f) Bateraezintasun araubidea ez betetzea.

g) Funtzio publikoaren jardunean, Nafarroako foru araubidea errespetatu eta Konstituzioari eta legeei men egiteko betebeharra ez betetzea.

h) Atarramendu gabezia, agerikoa, errepikatua eta justifikatu gabekoa bada.

i) Funtzio publikoan aritzean izandako jarrerak, dolozko delitu direnean.

j) Falta astunen errepikapena edo berrerortzea.

k) Orokorrean, betebeharren ez-betetzea, zerbitzuen jardun eraginkorra larritasunez oztopatuko dutenak edo Administrazioari edo herritarrei kalteak sortuko dizkiena.

65. artikulua

1. Errepikatzea gertatzen da, funtzionarioa, falta egitean, astuntasun handiagoko falta batez edo astuntasun bereko edo txikiagoko biz lehenago diziplina aldetik zehaturik gertatu bada.

2. Berrerortzea ematen da, funtzionarioa, falta egitean, mota bereko falta batez edo gehiagoz lehenago diziplina aldetik zehaturik gertatu bada.

3. Ukitutako funtzionarioaren espediente pertsonalean diziplina zehapenen idatz-oharrak egiteari uzteak berekin ekarriko du, beste faltaren bat egiten badu, errepikapen edo berrerortzetzat ez hartzea.

66. artikulua

Erantzule izanen dira, falten egileez gain, horiek onartzen dituzten goragokoak eta horiek estali eta egitera bultzatzen duten funtzionarioak.

67. artikulua

1. Zehapenak ondokoaren arabera ezarri eta mailakatuko dira:

a) Faltaren izaera.

b) Erantzuleen parte-hartze maila.

c) Zerbitzua asaldatzea.

d) Administrazioari edo herritarrei eragindako kalteak.

e) Errepikapena edo berrerortzea.

2. Falta arinek ondoko zehapenak izan ditzakete:

a) Ohartarazpena.

b) Enpleguaz eta soldataz egun batetik lautara gabetzea.

3. Falta astunek ondoko zehapenak izan ditzakete:

a) Enpleguaz eta soldataz bost egunetatik hogeita hamar bitarte gabetzea.

b) Nahitaez lekuz aldatzea, bizitokia aldatuz edo aldatu gabe.

d) Eginkizun-gabetzea, urte bat gehienez.

4. Falta oso astunek ondoko zehapenak izan ditzakete:

a) Eginkizun-gabetzea, urte batetik bost bitarte.

b) Zerbitzutik bereiztea.

68. artikulua

Aurreko artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, lanera ordu-orduan ez joateagatik, lanera ez joateagatik eta lanaldia ez betetzeagatik izandako faltek berekin ekarriko dute horiei dagozkien ordainsariak galtzea, erregelamendu bidez luzatuko diren arauekin bat.

69. artikulua

1. Funtzionarioei jarriko zaizkien diziplina zehapenen idatz-oharrak haien espediente pertsonalean jasoko dira; falten arrazoiak ere jarriko dira.

2. Idatz-ohar horiek, interesdunak hala eskatuta, ezabatuko dira, behar den zehapena bete eta ondoko epeak iraganik:

a) Falta arinei dagokienez, sei hilabete.

b) Falta astunei dagokienez, bi urte.

c) Falta oso astunei dagokienez, sei urte.

3. Idatz-ohar horiek ez dira ezabatuko, aurreko apartatu horretan ezarritako epe horien barnean, funtzionarioak beste diziplina zehapen bat jasotzen badu.

4. Errepikapena edo berrerortzea gertatzen bada, idatz-ohar berriak ezabatzeko epeak 2. apartatuan adierazitakoak bi halako izanen dira.

5. Zerbitzutik behin betikoz bereiztearen zehapenaren idatz-oharra ezin izanen da ezabatu.

70. artikulua

1. Hierarkikoki funtzionarioa baino gorago dagoenak ezarriko ditu falta arinengatiko zehapenak; horretarako, espediente sumarioa irekiko da, bertan interesdunari aurretik entzunaldia ematea bermatuta.

2. Dagokion administrazioko agintariek ezarriko dituzte falta astun edo oso astunengatiko zehapenak; horretarako, zehapen espedientea irekiko da eta bertan nahitaezkoa izanen da erantzule den funtzionarioari aurretik entzunaldia ematea. Funtzionario horrek letradu baten laguntza izan dezake.

3. Falta arinengatik ezarritako zehapenak hilabete baten buruan preskribatuko dira; falta astunengatik ezarritakoak, urte baten buruan eta falta oso astunengatikoak, hiru urteren buruan.

71. artikulua Nota de Vigencia

1. Erregelamendu bidez ezarriko da aurreko artikuluan aipatzen diren diziplinako espedienteak irekitzeko, tramitatzeko eta ebazteko prozedura.

2. Diziplinako prozedura falta astun eta oso astunengatik ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hamabi hilabetekoa izanen da, espedientea irekitzeko ebazpena hartzen denetik kontatzen hasita. Falta arinengatiko diziplinako prozeduren kasuan, epe hori sei hilabetekoa izanen da.

3. Aurreko apartatuan ezarritako epeen ondorioetarako, ez da kontuan hartuko diziplina espedientea ustezko erantzuleari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik geldiarazirik dagoen denbora.

72. artikulua

Diziplina faltengatik izandako erantzukizuna ulertuko da, horien ondorioz egon litekeen erantzukizun zibil edo penala galarazi gabe.

X. KAPITULUA

Eskubide pasiboak Nota de Vigencia

73. artikulua

74. artikulua

75. artikulua Nota de Vigencia

76. artikulua

77. artikulua

78. artikulua

79. artikulua

XI. KAPITULUA

Ordezkaritzarako, negoziazio kolektiborako eta lan baldintzak zehazteko parte hartzeko organoak Nota de Vigencia

80. artikulua Nota de Vigencia

1. Funtzionario publikoek beren zerbitzuak emateko baldintzak zehazterakoan parte hartuko dute, ondoko ordezkaritza organoetan:

a) Langileriaren delegatuak.

b) Langileriaren batzordeak.

2. Dagokion Administrazio Publikoko funtzionarioek aukeratuko dituzte langileriaren delegatuak eta langileriaren batzordekideak, sufragio unibertsal, libre, berdin, zuzen, sekretu eta ordezkaritza proportzionalekoaz, erregelamendu bidez zehaztuko diren arauekin bat.

3. Langileriaren delegatuen eta langileriaren batzordekideen  agintaldia lau urtekoa izanen da, berriz hautatu ahalko direlarik. Agintaldia luzatutzat emanen da, hura bukatzean, hauteskunderik sustatu ez bada. Agintaldi luzatuko ordezkariek beren eskumen eta bermeei eutsiko diete, kontutan hartuko ez direlarik sindikatuen ordezkaritza neurtzerakoan.

81. artikulua Nota de Vigencia

1. Nafarroako Administrazio Publiko guztietan, lautik berrogeita hamar funtzionariora bitarte daudenean, langileriaren delegatuak aukeratuko dira. Haien kopurua eskala honi  jarraikiz ezarriko da:

- 4 funtzionariotik 9 bitarte: langileriaren delegatu 1.

- 10 funtzionariotik 25 bitarte: 3 langileriaren delegatu.

- 26 funtzionariotik 50 bitarte: 5 langileriaren delegatu.

2. Langileriaren delegatuek, dagokion Administrazio Publikoaren baitan, langileriaren batzordeek esleiturik dauzkaten eginkizunak izanen dituzte eta haiei eta haien kideei aitorturiko ahalmenak gozatuko dituzte.

82. artikulua Nota de Vigencia

1. Berrogeita hamar funtzionario baino gehiago dauden Nafarroako Administrazio Publiko guztietan langileria batzorde bana hautatuko da, eta horren kide-kopurua honako eskalaren arabera zehaztuko da Nota de Vigencia:

– 51tik 100era bitarteko funtzionario-kopurua: 7 kide.

– 101etik 250era bitarteko funtzionario-kopurua: 9 kide.

– 251tik 500era bitarteko funtzionario-kopurua: 13 kide.

– 501tik 750era bitarteko funtzionario-kopurua: 17 kide.

– 751etik 1.000era bitarteko funtzionario-kopurua: 21 kide.

– 1.001etik aurrera: 2 kide gehiago, bostehun funtzionario edo zatiki bakoitzeko.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lau langileria batzorde hautatuko dira: bat, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek; beste bat, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileek; beste bat, Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Zerbitzuko langileek; eta beste bat, administrazio horretako gainerako funtzionarioek.

2. Halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen menpeko erakunde autonomoetan ere langileriaren batzorde bat aukeratuko da, gutxienez ere 51 funtzionarioren errolda badute. Hala ez bada, beste bati erantsiko zaizkio eta haren ordezkaritza atxikirik daudeneko Administrazioko Langileriaren Batzordearen bidez erabiliko da.

Gutxienez ere 51 funtzionarioren errolda daukan erakunde autonomo bat sortzen baldin bada, erakunde autonomo hari atxikitako langileentzako langileriaren batzordea aukeratuko da.

Langileriaren batzordea aukeratua dagoen erakunde autonomo bat desagertze edo iraungitzeak hauteskundeetan lorturiko ordezkaritza sindikalaren galera ekarriko du, baita kasuan kasuko eskubide sindikalenak ere, beste hauteskunde esparru batean hein bateko hauteskundeak eragiten baditu. Hala ez bada, aldi batez ordezkaritza sindikalak iraunen du, baita eskubide sindikalek ere, hauteskundeak egin arte.

3. Erroldako aldaketek ez dute aldaraziko eginiko hauteskundetatik ateratzen den ordezkaritza sindikala, aldaketa horrek plantillaren 100eko 25 baino gehiago eragiten ez badu. Bestela, agintaldia bukatzeko urtebete baino gehiago falta bada, hein bateko hauteskundeak antola daitezke.

Halaber, langileriaren batzordean gutxienez ere postuen 100eko 50 hutsik daudenean eta agintaldia bukatzeko urtebete baino gehiago falta denean, hauteskundeak antola daitezke.

Hein bateko hauteskundeen kasu guztietan, hautaturiko ordezkarien agintaldiak hura osatzeko falta den adina iraunen du.

4. Langileriaren batzordeek aukeratuko dute, bere kideen artean, lehendakari eta idazkari bat, eta beren jarduneko erregelamendu berariazkoa eginen dute.

5. Langileriaren batzordeak ondoko ahalmenak izanen dituzte:

a) Departamentu, erakunde edo toki erakundeko langileria arloko politikari buruzko informazioa jasotzea, hiru hilean behin emanen zaiena.

b) Txostena egitea gai hauei buruz:

- Instalazioen erabateko edo zatikako lekualdatzea.

- Langileriaren prestakuntza planak.

- Lan egiteko moduak edo lana antolatzeko sistemen ezarpena eta azterketa.

- Falta astunak edo oso astunak direla-eta ezartzen diren diziplina-zehapenak.

- Bateragarritasuneko baimenak.

c) Falta astunak edo oso astunak direla.eta ezartzen diren zehapen guztien berri jasotzea.

d) Hiru hilean behin informazioa jasotzea ondorengo hauei buruz: funtzionarioek egindako aparteko orduei buruz, produktibitatea dela-eta funtzionario bakoitzak hartzen duen diru kopuruari buruz, baita dagokion Administrazio Publikoak egiten dituen kontratazio administratiboei buruz ere.

e) Gutxienez hiru hilean behin ondorengo gai guztien berri edukitzea: absentismo indizeari buruzko estatistikak eta haren arrazoiak, zerbitzua betetzen ari denean izandako istripuak, lanbideari loturiko gaixotasunak eta haien ondorioak, istripu indizeak, hainbatero edo berariaz egiten diren laneko giro eta baldintzei buruzko azterketak, baita erabiltzen diren prebentzio mekanismoak ere.

f) Lan baldintzen arloko indarreko arauak betetzen direla zaintzea, baita enplegu eta gizarte segurantza arlokoak ere, eta, beharrezkoa bada, erakunde eskudunen aurrean egokiak diren lege-ekimenak aurrera eramatea.

g) Lan egiten ari den bitartean segurtasun eta osasun baldintzak zaintzea eta kontrolatzea.

h) Dagokion Administrazioan langileentzat ezarritako gizarte-ekintzen kudeaketan parte hartzea.

i) Dagokion Administrazioarekin lankidetza edukitzea produktibitateari eustea edo berau handiagotzea helburu duten neurriak ezar daitezen lortzeko.

j) Lanpostuak betetzeko edo funtzio publikoan sartzeko hauta-probak epaitu behar dituzten Epaimahaietan bere ordezkariak izendatzea.

k) Langileria arloan eskudunak diren organoei proposamenak eta iradokizunak egitea.

l) Ordezkatzen dituztenei apartatu honetan aipatzen diren gai guztiei buruzko informazioa ematea.

6. Langileria batzordeei aitortzen zaie, modu kolegiatuan, bere kideen gehiengoaren erabakiaz, dagozkion prozedura administratiboak hasteko zilegitasuna, interesdun diren aldetik, baita akzioak egikaritzeko ere bide administratiboan zein judizialean, beren eginkizunei dagokien eremuan. Era berean, indarreko esparru juridikoan ezarritako edozein neurri hartu ahalko dute langileak defendatzeko.

7. Langileriaren batzordeetako kideek, baita batzordeek ere, isiltasun profesionala gordeko dute Administrazioak isilpeko izendatzen dituen gaien inguruan, baita haien agintea bukatu eta gero ere. Edonola ere, ezin izanen da Administrazioak ematen duen isilpeko inongo agiririk erabili Administrazioaren arlotik kanpo, edo agiria ematea eragin zuen helburua ez den beste helbururik lortzeko.

8. Langileriaren batzordeek honako eskudantzia hauek edukiko dituzte:

a) Beren ordezkaritza eremuan sartutako langileriaren batzar edo bileretara deitzea.

b) Entzuna izatea, beren agintaldia irauten duen bitartean, batzordeko kideren bati zehapen-espedientea ezartzen bazaio, baita agintaldia bukatu eta ondorengo urtebetean ere, zehapen-prozeduran arautzen den interesdunari entzunaldia ematea deusetan galarazi gabe.

c) Iragarki, deialdi edo argibideak paratzeko toki egokia izatea lan leku bakoitzean.

d) Beren eginkizunak bete ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak eta lokalak edukitzea.

e) Orokorrean, beren eginkizunak betetzeko behar hainbat erraztasun izatea, zerbitzuen eginbide egokia galarazi gabe.

9. Langileriaren batzordeetako kideek, langileriaren lege-ordezkariak diren aldetik, ordezkaritza hori betetzen duten bitartean honako eskubideak eta bermeak edukiko dituzte:

a) Beren ordezkaritza eremuko bulego eta geletara libreki sartu eta bertan ibiltzea, dagozkien unitate administratiboen ohizko funtzionamendua oztopatu gabe.

b) Beren eginkizunetan jarduten duen bitartean lekualdatuak edo zehatuak ez izatea, ez eta agintaldia bukatu eta ondorengo urtean ere, agintaldiaren bukaeraren arrazoia dimisioa edo errebokatzea ez badira, eta lekualdaketa zein zehapena funtzionarioa bere ordezkaritza betetzen ari zelarik egindako ekintzan oinarritzen bada.

Era berean, ezin izanen dira diskriminatuak izan bere sustapen ekonomiko edo profesionalean beren ordezkaritza-lanak direla eta.

c) Beren eginkizunen jardunari dagozkion argitalpen mota oro askatasun osoz banatzea.

d) Lanaldiaren barnean, hilero, beren eginkizunak betetzeko ordu ordaindu hauek izanen dituzte gutxienez:

- 250 funtzionario edo gutxiago dituzten Administrazio Publikoak: 20 ordu.

- 250 funtzionario baino gehiago eta 750 funtzionario edo gutxiago dituzten Administrazio Publikoak: 35 ordu.

- 750 funtzionario baino gehiago dituzten Administrazio Publikoak: 40 ordu.

Ordu horiek langileriaren batzordeko hautagai-zerrenda bakoitzeko kideen artean pila daitezke.

Langileriaren batzordeetako kideen ordu-kreditua, baita izaera orokorrez Askatasun Sindikalaren Lege Organikoak erakunde sindikalei aitortzen dizkienak ere, aldatu daiteke negoziazio kolektiboaren bidez eta Administrazio Publiko bakoitzaren eremuan.

83. artikulua Nota de Vigencia

1. Negoziazio kolektiboa eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen lan baldintzak zehazterakoan parte hartzea Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoko 6.3,c), 7.1 eta 7.2 artikuluetan erakunde sindikalei aitorturiko ordezkaritza gaitasunaren eta kapitulu honetan ezarririkoaren bidez burutuko da.

2. Aurreko apartatuan ezarririko ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen Negoziaziorako Mahai Orokorra osatuko da. Bertan, Nafarroako Administrazio Publikoen ordezkariak egonen dira eta Estatuan eta Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien daukaten erakunde sindikalak, baita Nafarroako Administrazio Publiko guztietan langileriaren delegatu eta batzordeak aukeratzeko hauteskundeetan ordezkarien 100eko 10 edo gehiago lortu dituzten sindikatuak ere.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan negoziazio mahai sektorialak osatuko dira, negoziazio kolektiborako eta lan baldintzak zehazteko, ondoren aipatzen diren sektore espezifikoetan:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakasleak.

b) Osasun Departamentuko erakunde autonomoei atxikitako langileak Nota de Vigencia.

c) Administrazio Erroari atxikitako langileak.

d) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua erakunde autonomoari atxikitako langileak.

e) Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak Nota de Vigencia.

f) Nafarroako Babes Zibil eta Suhiltzaile Zerbitzuei atxikitako langileak Nota de Vigencia.

Mahai Orokorrak erabakirik, beste mahai sektorial batzuk osatu ahalko dira, kasuan kasuko funtzionario publikoen sektore zehatzen kopuru eta berezitasunak kontutan hartuta.

Mahai sektorialen eskumena kasuan kasuko sektoreko gai espezifikoetara zabalduko da, Mahai Orokorraren aldetik erabakiaren xede izan ez badira.

Mahai sektorialetan, Mahai Orokorrean dauden erakunde sindikalez gain, kasuan kasuko sektorean langileriaren delegatu eta batzordeak aukeratzeko hauteskundeetan ordezkarien 100eko 10 edo gehiago lortu dituzten sindikatuak egonen dira.

Mahai sektorialetan kasuan kasuko sektoreko langile lan-kontratudunak ere sartu ahalko dira, betiere Mahai Orokorrean eta baita kasuan kasuko langile lan-kontratudunen Negoziaziorako Batzordean hala erabakitzen baldin bada.

4. Nafarroako Administrazio Publiko bakoitzean, negoziaziorako mahaiak osatuko dira. Bertan, kasuan kasuko Administrazio Publikoaren ordezkariak egonen dira eta Estatuan eta Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien daukaten erakunde sindikalenak, baita kasuan kasuko erakundean langileriaren delegatu eta batzordeak aukeratzeko hauteskundeetan ordezkarien 100eko 10 edo gehiago lortu dituzten sindikatuak ere.

5. Negoziaziorako mahaiak urtean behin bilduko dira gutxienez eta barne jardunerako bere araubidea landu eta onartuko dute.

Era berean, esku hartzen duen Administrazio Publikoaren erabakiz egin daitezke bilerak; Administrazio horren eta kasuan kasuko mahaietan diren sindikatuen arteko akordioz, eta mahai horretan diren sindikatuen gehiengoaren eskariz.

6. Honako gai hauek negoziatu ahalko dira kasuan kasuko esparruan eta Administrazio Publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez:

a) Haren ordezkaritza eremu barruko langileria soilik ukitzen dituzten xedapen orokorren proiektuen lanketan parte hartzea, dagokien kontsulten bitartez.

b) Nafarroako Aurrekontu Orokorren urteroko proiektuaren barruan sar daitekeen Administrazio Publikoetako funtzionarioen ordainketen igoera. Halaber, toki eremuko kasuan kasuko arau proiektuetan dagokien langileentzat erabaki beharreko gainontzeko ordainketen igoera.

c) Funtzionario publikoen ordainketak finkatu eta aplikatzea.

d) Enplegu publikorako eskaintzaren planak prestatu eta taxutzea.

e) Lanpostuen sailkapena.

f) Barne-igoeraren ekintzarako eta hobekuntzarako programa eta funtsak zehaztea.

g) Prestakuntzarako funts eta programen azterketa, horiekiko parte-hartzea eta zehaztapena.

h) Lanaldia eta lan ordutegia finkatzea.

i) Baimen, opor eta lizentzien araubidea.

j) Klase pasiboen prestazio eta pentsioak finkatzea eta, orokorrean, erretiratutako funtzionarioen bizimoduaren hobekuntzari nolabait eragin diezaioketen gai guztiak.

k) Funtzionario publikoen sartze, birsartze, betetzeko sistemak eta igoera profesionalekoak.

l) Sindikatu eta partaidetza eskubideei buruzko proposamenak.

ll) Lan osasunari buruzko neurriak.

m) Funtzio publikorako sarbideari, administrazio karrerari, ordainsariei eta Gizarte Segurantzari, edo funtzionario publikoen lan baldintzei nolabait eragiten dieten gaiak, horien erregulazioak foru lege mailako araua eskatzen dutenak.

n) Ekonomia arloko gaiak, zerbitzuak ematekoak, sindikatukoak, laguntzakoak, eta orokorrean, funtzionario publikoen lan baldintzei eta horien eta horien sindikatuen Administrazioarekiko harreman eremuari eragin dakizkieketen guztiak.

7. Negoziatu beharretik at geratzen dira, hala badagokie, Administrazio Publikoaren erabakiak, , honako hauei eragiten dietenak: haren antolaketa ahalmenei, herritarrek beren eskubideak funtzionario publikoen aurrean erabiltzeari eta administrazio egintza eta xedapenak eratzeko prozedurari.

Administrazio Publikoen beren antolaketa ahalmenei eragiten dieten erabakien ondorioek funtzionario publikoen lan baldintzetan eraginik izan ahal dutenean, nahitaez egin beharko zaie kontsulta negoziaziorako mahaietan diren sindikatuei.

84. artikulua Nota de Vigencia

1. Nafarroako Administrazio Publikoek eta erakunde sindikalek negoziazio mahaietan dituzten ordezkariek akordioak eta itunak izenpetu ditzakete, funtzionario publikoen lan baldintzak zehazteko.

Itunak izenpetzen dituen administrazio organoaren eskumeneko esparruarekin hertsiki zerikusia duten gaiei buruzkoak eginen dira eta zuzenean bi alderdiei lotuko zaie.

Akordioak kasuan kasuko Administrazio Publikoaren eskumeneko gaiei buruz eginen dira. Indarra eta eraginkortasuna izateko, kasuan kasuko administrazio organoak espreski eta formalki onetsi beharko ditu.

Akordio eta itunek alderdi parte-hartzaileak eta indarraldia ezarri beharko dituzte, baita langile, eginkizun eta lurralde esparrua ere.

2. Alderdiek erabakirik, akordio eta itunen jarraipen batzordeak ezar daitezke.

Ordezkari sindikal gehienek izenpetu ez dituzten akordio eta itunak izanez gero, ez daitezke jarraipen batzordeetatik baztertu kasuan kasuko mahai orokor edo sektorialean dauden erakunde sindikalak, haiek izenpetu ez badituzte ere.

3. Onetsiriko akordioak eta eginiko itunak Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan aipatzen den bulego publikora igorriko dira eta berehala Nafarroako Aldizkari Ofizialean  argitaratuko.

4. Kasuan kasuko Administrazio Publikoari dagokio funtzionario publikoen lan baldintzak zehaztea, haien negoziazioan akordiorik ez dagoenean edo artikulu honetako 1. apartatuan aipatzen den onespen espres eta formala lortzen ez denean.

5. Administrazio Publikoek eta negoziazio mahaietan dauden sindikatuek, elkarrekin adosturik, bitartekari bat edo batzuk izenda ditzakete, gehienez ere hilabeteko epearen barrenean, negoziazioan adostasunik lortzerik ez dagoenean edo akordioak edo itunak betetzean liskarrak sortzen direnean.

Bitartekaritza erregelamendu bidez ezartzen den prozedurari jarraikiz burutuko da.

Bitartekariaren proposamenak eta alderdien aurkaritza, halakorik balitz, berehala plazaratu beharko dira.

III. TITULUA

BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK

85. artikulua

Behin-behineko langileek, Estatutu honen 3.3. artikuluan zehazten diren karguak soilik beteko dituzte, aldi baterako, eta inolaz ere ezin izanen dituzte funtzionario publikoei dagozkien lanpostuak bete.

86. artikulua

Behin-behineko langileen kopurua, mota eta ordainsariak Nafarroako Administrazio Publiko bakoitzaren aurrekontuetan azaldu beharko dira.

87. artikulua

Foru Diputazioak eta Nafarroako Toki Korporazioek behin-behineko langileak askatasun osoz izendatu eta kargutik kenduko dituzte. Betiere, behin-behineko langileek kargua utzi beharko dute izendatu zituen agintariak ere kargua uzten duenean.

IV. TITULUA

LANGILE KONTRATUDUNAK

I. KAPITULUA

Administrazio-araubideko kontratudunak

88. artikulua Nota de Vigencia

1. Nafarroako Administrazio Publikoek honako kasu hauetan bakarrik eginen dituzte administrazio-araubideko kontratuak:

a) Langileak ordezkatzeko.

b) Beren plantilla organikoetan hutsik dauden lanpostuak aldi baterako betetzeko, gehienez ere hiru urterako.

c) Aldi baterako programak gauzatzeko, azterlan edo proiektu zehatzak edo ohikoak ez diren lan bereziak egiteko. Programa horiek ezin izanen dute hiru urte baino gehiago iraun, baina hamabi hilabetera arte luzatu ahalko dira, baldin eta programa Europako proiektu bat gauzatzearekin lotuta badago.

d) Gehiegizko zereginak daudenean edo zereginak pilatzen direnean; gehienez ere bederatzi hilabeterako. Ezin izanen da inola ere kontratu hau luzatu, ezta beste bat formalizatu ere, premia berari erantzuteko.

e) Ikastetxeetan, irakasleei eta laguntzako langileei dagokienez, behar bezala justifikatutako beharrei erantzuteko, baldin eta egiaztatzen bada langile finko nahikorik ez dagoela horiei aurre egiteko. Kontratuaren iraupena kontratuan bertan ezarriko da, eta ez du inola ere gaindituko hurrengo ikasturtearen hasiera eguna. Beharrei aurre egiteko izenpetzen diren irakasleen kontratuetan ikastetxeetako curriculum-orduak nahiz ikasturte bakoitzari dagozkion unean uneko premiak jaso ahalko dira.

2. Langileak administrazio-araubidean kontratatzeak ez du inola ere ekarriko karrerako funtzionario-izaera aitortzea.

3. Artikulu honen lehen apartatuaren b) letran aurreikusitako kasuan, administrazio-kontratudun langileek betetako lanpostu hutsak betetzeko, lanpostuak betetzeko edo mugigarritasunerako arauz aurreikusitako mekanismoetako edozein erabili beharko da.

Hala ere, langilea administrazio-araubidean kontratatu zenetik hiru urte igarotakoan, kontratua azkenduko da, eta karrerako funtzionarioek soilik bete ahalko dute lanpostu huts hori, kasuan kasuko hautapen prozesua bete gabe geratu ezean; kasu horretan, langileak berriz kontratatzen ahalko dira administrazio-araubidean.

Salbuespen gisa, administrazio-kontratudun langileek aldi baterako betetzen duten lanpostuan jarraitu ahalko dute, baldin eta dagokion deialdia argitaratu bada hiru urteko epean, kontratazioaren egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, deialdia ebatzi arte bete ahalko du lanpostua, eta kargu-uzteak ez du konpentsazio ekonomikorik ekarriko.

4. Arlo honetako jarduketa irregularrek indarreko araudiaren araberako erantzukizunak eskatzea ekarriko dute.

89. artikulua

Administrazio-araubidean kontratatutako langileak deialdi irekiaren bidez hautatuko dira eta merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritutako probak eginda.

90. artikulua Nota de Vigencia

Administrazio Publiko batek ezin izanen ditu bere funtzionarioak administrazio-araubidean kontratatu, borondatezko eszedentzian ez badaude.

91. artikulua Nota de Vigencia

1. Administrazio-araubideko kontrataziorako, berariazko kontratua eginen da, idatziz eta epe jakin baterako.

2. Lanaldi partzialeko administrazio-kontratua egin ahal izanen da, ordezkatzen den pertsonak lanaldia murriztua badu, edo lanaldi partzialeko lanpostu huts bat aldi baterako bete behar denean.

Aipatu kasuak salbu, administrazio-araubidean kontratatutako langileek zerbitzuak lanaldi osoko araubidean emanen dituzte.

3. Aurreko apartatuan ezarritakotik salbuetsiko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak administrazio-araubidean kontratatzen dituen langileak. Langile horiei lanaldi osoko, partzialeko edo laguntza jarraiturako kontratua egin ahal izanen zaie.

4. Hezkuntza Departamentuak lanaldi partzialeko kontratuak egin ahal izanen ditu, baldin eta, ikastetxeetako antolaketa araubidearen ondorioz, langile finkoek ezin badiete zenbait beharri aurre egin, eta lan horiek lanaldi partzialeko langileak kontratatuz bete ahal badira.

5. Lanaldi osoko kontratua duten langileek lanaldia heren batean edo erdian murrizteko aukera izanen dute, interes partikularra dela eta, funtzionarioen era eta baldintza beretan, betiere zerbitzuko beharrek ahalbidetzen badute. Aipatu kasuan, beste kontratu bat eginen da, lanaldi partzialekoa, lanaldi murrizketa hori ordezteko.

92. artikulua

1. 88. artikuluko b) paragrafoak aipatutako kontratuak azkenduko dira funtzio publikoan sartzeko hauta-probetan lanpostua lortu duen funtzionarioak horren jabetza hartzen duen egunean.

2. Aipatu hauta-probetan ez dira baloratuko, inola ere, behar den deialdiaren ondorio den administrazio-kontratuaren kariaz emandako zerbitzuak.

93. artikulua

Administrazio-araubideko kontratua duten langileak arautuko dituzte erregelamendu bidez luzatuko diren xedapenek eta dagokion kontratuan ezarritakoak.

II. KAPITULUA

Lan-araubideko kontratudunak

94. artikulua

Nafarroako Administrazio Publikoek langileak lan-araubidean kontrata ditzakete, soilik bertako funtzionario edo behin-behineko langileei ez dagozkien zerbitzuak emateko.

95. artikulua

Lan-araubidean kontratatutako langileak deialdi irekiaren bidez hautatuko dira, merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritukoak probak eginda.

96. artikulua Nota de Vigencia

Lan-araubidean kontratatutako langileak arautuko dituzte Langileen Estatutuak, ematen diren xedapen berariazkoek eta ituntzen diren lan hitzarmenek, zerbitzuaren izaera publikoaren berezitasunak galarazi gabe.

V. TITULUA

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOAK

97. artikulua

Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak titulu honetako xedapenei lotuko zaizkie, eta hark aipatzen ez dituenetan, Estatutu honen gainerakoei.

98. artikulua

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren funtzio publikoan, hautapena, lanpostuak betetzea, lanbide mailaren igoera eta barneko igoera, baita kidego eta eskalen berrantolaketa ere, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen Hamabosgarren Xedapen Gehigarriaren 10. atalaren aurreikuspenei jarraikiz arautuko dira eta, foru lege bidez, Estatutu honen printzipioen esparruan, hezkuntza sistemaren egitura eta beharrekin bat etorriz. Foru lege hori onesten ez den artean, gai horiei buruz Estatuan indarra duen legeria izanen da aplikagarri.

99. artikulua

Nafarroan, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei mugatutako lanpostuak betetzeko prozeduretan, izendapen librekoak ez baldin badira, Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionario guztien partaidetza librea bermatuko da, aurkez litezkeen beste Administrazio Publikoetako irakasle funtzionarioen baldintza berberetan.

100. artikulua

1. Foru Komunitateko Administrazioan, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek irakasleenak ez diren lanpostuak eskura ditzakete, Estatutu honen II. tituluaren IV. eta VII. kapituluetan ezarritakoarekin bat.

2. Irakasleenak ez diren lanpostuetan aritu bitartean, lanpostu horiei dagokien ordainsari eta araubide juridikoari loturik geldituko dira eta, horren ondorioz, beren lehengo irakasle lanpostuak atxikirik zituen ordainsari osagarriak hartzeari utziko diote.

101. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei V. titulu honetan aipatzen diren kontzeptuengatik eta foru lege bitartez ezartzen den zenbatekoa baizik ez zaie ordainduko.

102. artikulua

Irakasle funtzionarioek ordainsari hauek baizik ez ditzakete jaso:

a) Estatutu honen 40.2 artikuluak orokorrean ezarritako oinarrizko ordainsari pertsonalak.

b) Estatutu honen 103, 104, 105 eta 105. bis artikuluek arauturiko ordainsari osagarriak Nota de Vigencia.

c) Estatutu honen 40. artikuluko 6. apartatuak aipatzen dituen ordainsariak.

103. artikulua

1. Ordainsari osagarriak ondokoak izanen dira:

a) Irakaskuntzako osagarri berariazkoa.

b) Irakaskuntzako zuzendaritza lanpostuko osagarria.

2. Ordainsari horiek esleiturik dituen lanpostua betetzearen ordaina dira. Hortaz, lanpostu hori uztean utziko zaio haiek jasotzeari.

3. Artikulu honetako lehenbiziko apartatuan ezarritako osagarriez gainera, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoari jarraikiz behin-behinekoz edo behin betikoz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lanposturen bati atxikita dauden irakasleen kidegoko langileek osagarri berezi bat jaso lezakete. Osagarriaren zenbatekoa foru lege bidez zehaztuko da Nota de Vigencia.

104. artikulua

Irakaskuntzako osagarri berariazkoa, lanpostu bakoitzaren zailtasun, erantzukizun eta gainerako ezaugarrien arabera esleituko zaie lanpostuei.

Osagarri hau lanpostuei esleitzea eta horren zenbatekoaren zehaztapena foru lege bidez eginen da.

105. artikulua

1. Irakaskuntzako zuzendaritza lanpostuko osagarria, ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoei eta izaera berdineko beste lanpostuei esleituko zaie.

Osagarri hau lanpostu desberdinei esleitzea, baita horren zenbatekoaren zehaztapena, foru lege bidez eginen da.

2. Irakaskuntzako zuzendaritza lanpostuko osagarri hori aurreko artikuluak aipatu osagarri berariazkoarekin bateragarria izanen da.

105.bis artikulua. Irakaskuntzako zuzendaritza lanpostuko osagarriaren finkatze partziala, ikastetxe publikoetako zuzendarikarguan aritzearen ondoriozkoa Nota de Vigencia.

1. Irakaskuntzako zuzendaritza lanpostuko osagarria partzialki finkatuko dute, ikastetxe publikoetako zuzendari-karguan aritzearen ondorioz, ikastetxe publikoetako langileek, honako betekizun hauek betez gero:

a) Zuzendari-karguan jardun izana, deialdi batean izendatua izan ondoren.

b) Zuzendari-karguaren jarduna 2024ko ekainaren 30ean edo geroago bukatu izana, eta jarduneko zerbitzuan edo prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran irautea.

c) Kargu-jardunari buruz ebaluazio positiboa lortu izana, Hezkuntza Departamentuko titularrak foru agindu bidez asmo horrekin ezarriko duen prozedurari jarraikiz.

2. Osagarriaren finkapenaren ehunekoa.

Zuzendari-karguan jarduteagatiko irakaskuntzako zuzendaritza-lanpostuko osagarriaren finkapenaren ehunekoa honako hau izanen da:

a) Karguan lau urtez edo gehiagoz eta zortzi urte baino gutxiagoz aritzeagatik: %25.

b) Karguan zortzi urtez edo gehiagoz eta hamabi urte baino gutxiagoz aritzeagatik: %40.

c) Karguan hamabi urtez edo gehiagoz aritzeagatik: %60.

3. Aurreko apartatuetan aipaturiko epeak modu jarraituan nahiz ez-jarraituan aritu izandakoak izan ahalko dira.

4. Goiko 2. apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako, aintzat hartuko da zer zenbateko zeukan zuzendari gisa jasotzen ari zen berariazko osagarriak azken zuzendaritza-uzte momentuan, zeinak osagarriaren finkapena ekarriko baitu.

5. Zuzendaritza-osagarriaren parte finkatua jasotzea bateraezina izanen da Irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipena arautzen duen uztailaren 25eko 71/2012 Foru Dekretuak aurreikusitako beste edonolako osagarri jasotzearekin, hezkuntzako ikuskatzaile postuarekin, Administrazioko aholkulari, zuzendari edo buru postuarekin, behin-behineko langilearen postuarekin eta Nafarroako Gobernuak bateraezin deklaratzen dituen beste postuekin.

Aurreko paragrafoan ezartzen dena ezertan galarazi gabe, baldin eta bertan aipatzen diren postuetan aritzeari dagokion osagarria ordainduta badago zuzendari-karguan aritzeagatiko osagarriaren zenbateko finkatua baino baxuagoa den kopuru batekin, funtzionarioak berdintze-osagarri bat jasoko du, izaera pertsonalekoa, diferentzia hori bezainbestekoa.

6. Artikulu honetan aurreikusitakoaren aplikaziorako, aintzat hartuko dira zuzendari-karguaren jardunean emandako epe guztiak, 1. apartatuari jarraikiz, baldin eta jardun hori uzteko unean aipatu kargua deialdi bat tarteko betetzen bada.

7. Irakaskuntzako zuzendaritza-lanpostuko osagarriaren portzentaje finkatua ofizioz ordainduko du Administrazioak, kontuan harturik, eragin-data gisa, zuzendari-karguaren jarduna uztearen data.

106. artikulua Nota de Vigencia

1. Hezkuntza ikuskapena azaroaren 20ko 9/1995 Legeak aipatzen dituen funtzionarioek eginen dute. Hezkuntza ikuskapeneko lanpostuetan sartu eta horiek betetzeko sistema lege horretan eta xedapen osagarrietan xedatutakoaren araberakoa izanen da.

2. Estatutu honetako 102. artikuluan xedatutakoa gorabehera, hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuari dagozkion lansari osagarriak, horrelakorik bada, Estatutu honetako 40.3 artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoak izanen dira.

107. artikulua

1. Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek, Estatutu honen 98. artikuluak aipatzen dituen kidego eta eskaletakoak baldin badira, Estatuko Funtzionario Zibilen eta Klase Pasiboen Mutualitate Orokorraren kudeaketa bateratuaren menpean segituko dute eta, hala behar bada, aplikagarri zaien Gizarte Segurantzaren araubide orokorrarenean ere. Azken kasu honetan lehengo Gizarte Segurantza edo aurreikuspen sistemarekin segituko dute.

2. Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioek, Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan sartu eta Estatutu honetako 98. artikuluak aipatzen dituen kidego eta eskaletakoak badira, Estatuko Funtzionario Zibilen eta Klase Pasiboen Mutualitate Orokorraren gizarte aurreikuspeneko araubideari lotuko zaizkio eta, hala behar bada, aplikagarri zaien Gizarte Segurantzako araubide orokorrari.

108. artikulua Nota de Vigencia

Titulu honetan ezarritakoaren arabera, euskaraz jakitea derrigorrezkoa duten lanpostuak eskuratzen dituzten langileak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak antolatzen dituen euskarazko gaitasun edo birziklapen ikastaroetan parte hartzen dutenak euskarazko lanpostuetan aritzera beharturik egonen dira, erregelamenduz ezarriko diren kasu, baldintza eta epeetan.

VI. TITULUA

NAFARROAKO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUKO LANGILEAK Nota de Vigencia

109. artikulua Nota de Vigencia

1. Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko Auzitegiko Medikuen Kidegoko eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako langileei Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta foru lege honetako xedapenak aplikatuko zaizkie.

110. artikulua Nota de Vigencia

Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan justizia arloan eskumenak dituen departamentuaren mende egonen dira organikoki, eta langileak zein bulego edo zerbitzuri atxikita dauden, hartako zuzendari edo buruaren mende, funtzionalki.

111. artikulua Nota de Vigencia

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak eta hura garatzeko xedapenek arautuko dute Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen jarduera profesionalaren antolamendua.

112. artikulua Nota de Vigencia

1. Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Gobernuak onetsiko du hasiera batean, eta Justizia Ministerioari igorriko zaio, hark behin betikoz onets dezan.

2. Justizia Ministerioak eginen du karrerako funtzionarioen izendapena, Foru Komunitateko Administrazioan justizia arloko eskumena esleitua duen departamentuak proposatuta.

113. artikulua Nota de Vigencia

1. Mugikortasun nazionalari kalterik egin gabe, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bere funtzionarioak mugitzeko prozesuak deitu ahalko ditu, Nafarroako Justizia Administrazioko bulego eta zerbitzuei atxikitako lanpostuak betetzeko.

2. Mugikortasun prozesu horiek garatzean, esparru nazionaleko prozesuekiko koordinazioa bermatuko da, destinoak esleitzeko.

3. Langileak nahitaez birbanatu, berrantolatu eta birkokatzeko prozesuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak lurraldeka multzokatu ahalko ditu lanpostuak, zerbitzuko premietara ahalik eta hobekien egokitzeko.

4. Nafarroako Justizia Administrazioko funtzionarioek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Justizia Administraziotik kanpoko lanpostuak eskuratu ahalko dituzte, Estatutu honen II. tituluko IV. eta VII. kapituluetan ezarritakoarekin bat. Lanpostu horietan dauden bitartean, horien araubide berekiari lotuko zaizkio, eta estatutu honetan araututakoa izanen da jatorrizko lanpostuaren administrazio-egoera.

114. artikulua Nota de Vigencia

115. artikulua Nota de Vigencia

116. artikulua Nota de Vigencia

117. artikulua Nota de Vigencia

118. artikulua Nota de Vigencia

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak administrazio-araubidean kontratatu ahalko ditu aldi baterako langileak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile premia behar bezala justifikatuei erantzuteko, baldin eta horiei aurre egiteko langile finko aski ez dagoela egiaztatzen bada, estatutu honetako I. tituluko I. kapituluan ezarritakoarekin bat.

Lehen Xedapen Iragankorra

1. Estatutu hau ez zaie gaur egun dauden klase pasiboei aplikagarri izanen, beraiei dagozkien pentsioak aldioro gaurkotzea galarazi gabe.

2. Estatutu honetan aurreikusitako eskubide pasiboen araubidea, dagokion foru legeak indarra hartu ondoren sortzen diren pentsioei aplikatuko zaie.

3. Aipatu foru lege horrek indarra hartu bitartean, egun indarra duten xedapenek arautuko dituzte erretiroak.

4. Aipatu foru lege horrek indarra hartzen duenean 60 urte baino gehiago eta onartutako 35 zerbitzu-urte dituzten funtzionarioek eta nahitaezko erretiroa aurreratzeagatik ukituta gertatzen direnek, erregelamendu bidez ezarriko den diru-konpentsazioa jasoko dute.

Bigarren Xedapen Iragankorra Nota de Vigencia

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei gradua lehen aldiz esleitzeko ondoko arauei jarraituko zaie:

Lehena. Administrazio Publikoek gradua lehen aldiz esleituko dute, bertako funtzionarioei, antzinatasunaren ondorioetarako, onartu dizkieten zerbitzu-urteen kopuruaren arabera, betiere karrerako urteak alde batera utzita. Horren ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoek onartutako zerbitzutzat hartuko dituzte Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an egindako bilkuran hartutako Erabakian horrelakotzat hartutakoak.

Gradua hasiera batez esleitzearen ondorio soiletarako, bosturteko metagarrien sistemari atxikitako funtzionarioei aurreko paragrafoak aipatutako zerbitzu-urte onartuen aldiari bost urte gehituko zaizkie.

Bigarren. Graduaren hasiera bateko esleipena ondoko eskalari egokituko zaio:

ONARTUTAKO ZERBITZUAK 1983KO ABENDUAREN 31N / GRADUA

7 urte / 2

14 urte / 3

21 urte / 4

28 urte / 5

35 urte / 6

42 urte / 7

Hirugarren Xedapen Iragankorra

1. Estatutu honek indarra hartzean, goi mailako ofizialaren mailara igotzeko eskubidea espreski onarturik duten administrari-ofizialek, kategoria hori erdietsiko dute, horretarako ezarritako epeak iragan ondoren.

2. Azkentzeko den kategoria hori erdietsirik, B mailan sartuko dira.

Laugarren Xedapen Iragankorra Nota de Vigencia

1. 1992ko urtarrilaren batetik aitzineko ondorioekin eta 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen 13. artikuluak, egun dagoen gradu eta antzinatasun sistemaren aldaketari buruzkoak, aipatzen duen araudia onetsi artean, bertan behera gelditzen da, aldi batez, Estatutu honetako 16. artikuluan ezarritako gradu-igoerarako sistema. Igoera hori, data horretatik aitzina, funtzionario bakoitzarentzat aparte burutuko da, dagokion graduan duen antzinatasunaren arabera, ondotik zehazten den eran:

a) 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. graduetako funtzionarioen gradu-igoera zuzenean eginen da, aurreko graduan 6 urte eta 7 hilabeteko antzinatasuna badute.

b) Sistema hau, hasieran, funtzionario bakoitzak 1991ko abenduaren 31n graduan duen antzinatasunean oinarrituz aplikatuko da. Data horretan funtzionarioren batek 6 urte eta 7 hilabeteko kopurua gaindituz gero, alde hori hurrengo graduko antzinatasunari gehituko zaio. Antzinatasun horren kalkulua eta ondorio ekonomikoak behin-behinekoak izanen dira, ohiz kanpoko bosturtekoaren gaiari buruzko errekurtso judizialak ebatzi arte.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioz, data horretatik aitzina eta aldi batez ere, Administrazio bereko barneko maila-igoeren kasuetan, Estatutu honen 17. artikuluan aurreikusitako horietan, gradua eta antzinatasuna mantenduko dira nondik sustatzen den han duen mailan.

Lehen Xedapen Gehigarria

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio Estatutu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren hainbat erregelamendu-xedapen eman ditzan eta jadanik onetsitakoak testu honek sartutako sistematika berriari egoki dakizkien.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Ordainsariak kalkulatzeko orduan, oinarritzat E mailari dagokion hasierako soldata hartuko da. Horren zenbatekoa urte bakoitzerako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeak zehaztutakoa izanen da.

Hirugarren Xedapen Gehigarria

1. Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak Administrazio horretakoak diren edo horri atxikita dauden funtzionarioek beteko dituzte eta merezimendu lehiaketa bidezko deialdiaren bidez beteko dira.

Aipatu lehiaketa horien kariaz, burutza horiek lortzen dituztenek sei urtean bete ahalko dituzte.

Epe hori bukatu eta ondoko hilabetean, burutza horiek sei urterako beteko dira merezimendu lehiaketaren bidezko deialdien bidez. Aipatu epe hori bukatu eta horren ondoriozko lehiaketan lanpostua lortzen duen funtzionarioak burutza horren jabetza hartu artean, burutza horiek bitarteko egoeran beteko dira, xedapen gehigarri honetako 2. atalean ezarritakoari jarraikiz.

Arestion xedatutakoak ez du Gobernuaren ahalmena ukituko, ezta, hala behar bada, kontseilariek Foru Komunitateko Administrazioaren egitura organikoa ezarri eta aldatzeko dutena ere. Beraz, unitate organiko zehatzen ezabaketa dakarren egitura aldaketa orok berekin ekarriko du burutza horiek betetzen dituzten funtzionarioen kargu uztea eta ordainsari osagarriak galtzea.

Atal honetan aipatutako merezimendu lehiaketak lanpostuak betetzeko Erregelamenduan eta behar den deialdian ezarritakoari egokituko zaizkio.

2. Aurreko atalak aipatutako burutzak bitarteko egoeran bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzeko nahitaez Foru Komunitateko Administraziokoak diren edo horri atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Izendapen horiek egin dituen organoak askatasuna izanen du horiek errebokatzeko. Bitarteko izaeraz atalburuaren edo bulegoburuaren izendapena jasotzen dutenek, egoera horretan dauden bitartean, erregelamendu bidez ezarritako ordainsari osagarriak jasoko dituzte.

Bitarteko egoeran betetako lanpostuaren titulartasuna, lanpostu hori gordetzeko eskubidea duen funtzionarioari badagokio, bitarteko egoera gehienez urtebetekoa izanen da. Epe hori iraganik, lanpostu hustzat hartuko da eta xedapen gehigarri honetako 1. atalean ezarritako eran beteko da.

3. Salbuespenez, 2. ataleko azken paragrafoak aipatutako bitarteko egoera hori luza daiteke:

a) Xedapen gehigarri honetako lehen atalak aipatutako merezimendu lehiaketak ebatzi arte.

b) Departamentuetako egitura organikoaren aldaketak ukitutako atal eta bulegoetan, hala behar bada, estatuko zerbitzuak hartzearen ondorio badira.

4. Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa, Estatutu honek indarra hartu aurretik bitarteko egoera bete ziren atalburutzei eta bulegoburutzei aplikagarri izanen zaie.

Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko erakunde autonomoen unitate organikoetako burutza edo zuzendaritzak xedapen gehigarri honetan xedatutakoari lotuta beteko dira.

Aurreko paragrafo horretan ezarritakotik salbuesten dira, behar den erakunde autonomoko Estatutuetan xedatutakoari jarraikiz, izendapen libreaz bete daitezkeen burutza edo zuzendaritzak.

Laugarren Xedapen Gehigarria

Nafarroako Gobernuak Parlamentuari igorriko dio Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea erregulatzeko foru lege proiektu bat, aurretik Iruñeko, Tuterako eta Tafallako udalei eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari entzunaldia eman eta funtzionarioen ordezkaritza sindikalarekin negoziatu ondoren.

Bosgarren Xedapen Gehigarria

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuari igorriko dio Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, antzeko titulazioa eskatu zaien lanpostuak betetzen dutenak edo eginkizun berdintsuak eman zaizkienak, taldeetan edo, hala behar bada, kidegoetan sartzea arautuko duen foru lege proiektu bat, funtzionarioen mugikortasuna eta haien administrazio-karrera erraztu eta Administrazio Publikoetan horiek egoki banatzeko.

Seigarren Xedapen Gehigarria

Nafarroako Administrazio Publikoaren Eskolak prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak emanen dizkie Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei eta, hala behar bada, horietan sartzeko hauta-probetako parte-hartzaileei.

Zazpigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan publikoaren eskaintzetan lanpostu hutsen %7 gutxienez gorde eginen da %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta, dagokion unean, aipatutako desgaitasun gradua eta bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin bateragarria dela frogatzen badute. Hala eginen da, helburua izanik lortzea, denboraren poderioz, desgaitasuna duten langileen kopurua Administrazio Publiko bakoitzeko langile guztien %2koa izatea.

Hautapen prozesuak egin ondotik, desgaitasuna dutenek bete gabe gelditzen diren lanpostu erreserbatuak hurrengo lan eskaintzako kupoari gehituko zaizkio, baina gehienez ere %10 izanen dira.

2. Hautapen probetan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat beharrezkoak eta zentzuzkoak diren egokitzapenak eta denbora eta baliabide doikuntzak eginen dira, hala eskatuz gero, desgaitasuna dutenek baldintza berdinetan parte har dezaten ziurtatzeko, ariketaren mamia aldatu gabe, betiere.

3. Desgaitasuna duten langileen egiazko integrazioa ziurtatzeko, lanpostuen benetako zereginak zehaztuko dira eta lanpostu horien eskatzaileen desgaitasunaren bakarkako balorazioa eginen da, halako moduz non desgaitasuna duen pertsona bakoitzak jakinen duen zer lanpostu eskura ditzakeen.

Aurreko ataletan ezarritako desgaitasun gradua izan eta, edozein txandatan, Administrazioan sartzeko deialdi bateko lanpostua lortzen duten pertsonak, lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik egonen dira.

Era berean, enplegu lagunduaren arloko neurriak ezarriko dira, baldin eta desgaitasuna duen pertsonak halakoak behar baditu lortutako lanpostura egokitzeko.

Duen desgaitasunak ez badio kasuko pertsonari eragozten eskuratu duen lanpostuaren zeregin berekiak betetzea, beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira lanpostura iristea eta/edo bere lana egitea eragozten dioten oztopoak kentzeko.

4. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostuko bat, lehenbizikoa, zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat erreserbatuko da, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin.

5. Desgaitasuna dutenentzako txandan 1. apartatuaren arabera ezarritako lanpostu kopurutik %25 erreserbatu ahal izanen da, gehienez ere, adimen gaitasuna mugakoa duten edo atzerapen mental arina edo moderatua dutenentzat, betiere %33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen badute. Erreserba berezi hori ezartzeko, nahitaezkoa izanen da horrelako desgaitasuna duten pertsonen berezitasunetarako egokiak diren lanpostu hutsak egotea enplegu publikoaren eskaintzan.

Atal honetan aipatzen diren lanpostuak betetzeko eta sartzeko prozedurak deialdi bereizien bitartez eginen dira, eta txanda ezberdinak ezarriko dira, mugako adimen-gaitasuna duten pertsonentzako batetik, eta atzerapen mental arin edo moderatua frogatzen duten pertsonentzat bestetik. Izangaiei ez zaie kasuan kasuko titulaziorik eskatuko, non eta lanpostuaren eginkizunak direla-eta derrigorrezkoa ez den berariazko titulazioa izatea. Proben helburua funtsean izanen da egiaztatzea izangaiek ba ote dituzten lanpostuari dagozkion eginkizunetan aritzeko behar diren jokabide-sail oinarrizkoak eta ezinbesteko ezagutzak.

Zortzigarren Xedapen Gehigarria

Mailaz igotzearen bidezko mugikortasuna eta mugikortasun horizontala Nafarroako Parlamentuaren eta Foru Komunitateko Administrazioaren artean aplikatuko dira. Hori horrela, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek parte har dezakete Foru Komunitateko Administrazioak egin ditzakeen lekualdatze lehiaketetan eta txanda murriztuaren bidez bertan sartzeko hauta-probetan.

Bederatzigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

1. Unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegokoak ez diren lanpostu hutsak betetzeko deituriko hautapen proben ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoetan berritik sartzen diren funtzionarioei Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanen zaie eta hantxe afiliatuko dira, araubide horretan aurreikusitako babesean. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko, inolaz ere, Estatutu honetan eta xedapen osagarrietan, eskubide pasiboei eta osasun eta gizarte laguntzari buruz, aurreikusten diren xedapenak.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartzen diren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoko funtzionarioek Estatuan indarra duen legean kidego horietarako ezarrita dagoen gizarte aurreikuspen eta osasun laguntza sistema izanen dute eta ezin izanen zaizkie aplikatu, inolaz ere, Estatutu honetan eta xedapen osagarrietan, eskubide pasiboei eta osasun eta gizarte laguntzari buruz, aurreikusten diren xedapenak.

3. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzen diren funtzionarioek, une horretan beren montepioren baten eskubide pasiboen araubideari afiliatuak baldin badaude, sartzen diren Administrazioaren montepioan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko aukera izanen dute.

Hamargarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanbide igoera errazteko, ziurtatu eginen da langile horiek berdintasunez hartuko dutela parte Estatutu honetako 33. artikuluan lanpostuak betetzeko aurreikusitako lekualdatze lehiaketetan, beren araubide juridikoa zeinahi delarik ere, funtzionarioena, estatupeko langileena edo lan-kontratudunena. Nolanahi ere, lekualdatze lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridiko bera izaten segituko dute.

Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten lan-kontratudun finkoei. Langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean pasatuko dira funtzionario izatera.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoaren barnean daudenek zilegi dute merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez lanaldi partzialeko lan-araubideko lanpostu bat eskuratzea, eta kasu horretan borondatezko eszedentziako egoerara pasatuko dira funtzionario edo estatutupeko gisa, Estatutu honen 26.1.a) artikuluan araututako baldintzetan.

3. Ziurtatuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek igoera txandan edo txanda murriztuan berdintasunez parte hartu ahal izatea, Estatutu honen 15. artikuluan aurreikusia baitago, beren araubide juridikoa zeinahi delarik ere, funtzionarioena, estatutupeko langileena edo lan-kontratudunena, betiere aipatu lege aginduan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

Hamaikagarren Xedapen Gehigarria

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko osasun arloko langileek ez dute Administrazio horien kargura bizitokiaren kontzeptuan inolako eskubiderik izanen, ezta eskubide horren ordezko diruzko kalte-ordainik jasotzeko ere.

Hamabigarren Xedapen Gehigarria

Parte hartzen duten toki entitate elkartuetara transferitzen diren Nafarroako Toki Entitateetako zerbitzu eta eginkizunei atxikitako funtzionarioak, entitate elkartu horien funtzio publikoaren antolaketan sartuko dira, era honetan:

a) Organigramaren eta eginkizunen aldetik toki entitate elkartuaren menpean egonen dira eta jatorrian zuten aurreikuspen sistema mantenduko dute; Administrazioari dagozkion kuotak entitate horren kargu egonen dira.

Nafarroako Administrazio Publikoetan eta horiek sarturik dauden entitateetan emandako zerbitzuak direlarik ere, araubide eta pentsio bakarra izanen dute.

b) Administrazio-karrera izateko eta lanpostuak betetzeko eskubidea izanen dute, bai jatorrizko Administrazioan, bai beren zerbitzuak ematera iragandako entitatean, Estatutu honetako IV. eta VII. kapituluetan ezarritako eran.

c) Jatorrizko Administrazioan, administrazio-egoera berezian, entitateei zerbitzuak ematekoan, egonen dira; Administrazio horri dagokionez, eskubide guztiak izanen dituzte jarduneko zerbitzuan baleude bezala.

Hamahirugarren Xedapen Gehigarria

1. Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketan sartuko dira, Nafarroako Gobernuak 1988ko irailaren 26an eta 1990eko urtarrilaren 25ean egindako bilkuretan hartutako Erabakietan ezarritako eran; unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei dagokienez, Estatutu honetan aurreikusitako berezitasunak ere kontuan hartuko dira.

2. Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako lan-kontratudunak Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketan sartuko dira eta lan-kontratudunentzat indarra duen lan hitzarmenari lotuko zaizkio. Horiek ukitzen dituen estatuko hitzarmena betetzen dela bermatuko da.

Hamalaugarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei atxikitako lan-kontratudun finkoek eta estatutupekoek, borondatezko eszedentzian badaude edo egoera hori hartzen badute, jardunera itzultzea eskatu ahalko dute, nahitaez Administrazio horretako funtzionario gisa, lanpostu hutsik baldin badago eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Horrela izanez gero, eszedentzia aurretik zuten gizarte segurantza eta aurreikuspen sistema berarekin jarraituko dute. Funtzionario gisa itzultzeko behar diren baldintzak betetzen ez badituzte, lehenago zuten araubide juridikoarekin eta bertan ezarritako baldintzekin itzultzea eskatu beharko dute.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura itzultzea estamentu eta espezialitate berean bete gabe dauden lanpostuetara mugatuko da.

Hamabosgarren Xedapen Gehigarria (indargabetua) Nota de Vigencia

Hamaseigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak zerbitzu berezietan daudela deklaratu ahalko da, erregelamendu bidez zehaztuko den moduan, Administrazio Publikoekin itundutako zerbitzuak ematen hasten direnean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeak aurreikusitako kasuetako baten arabera.

Araubide hori bera aplikatuko zaie, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileei, hala behar denean.

Hamazazpigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Estatutu honetako II. tituluko XI. kapituluan jasotzen diren Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen aipamenak, zabaldu egin behar dira Administrazio Publiko haietan beren zerbitzuak ematen dituzten langileengana, administrazio nahiz estatutu izaerako harreman baten bidez haiei loturik daudela, baina ez haien zerbitzuko langile kontratudunengana. Horiek, betiere, aplikatzekoa den lan arloko legeriak arautuko ditu.

Hemezortzigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langileek, Nafarroako Foru Komunitatera transferituak badira, aukera izanen dute Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko hauta-probetan funtzionarioen arteko txanda murriztuan parte hartzeko, Estatutu honen 15. artikuluko 1. apartatutik 5. apartatura bitartekoetan xedatutakoaren arabera.

Hemeretzigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

1. Funtzionario izateko lanpostuaren jabetza hartzea edo langile lan-kontratudun finko izateko kontratua sinatzea geroratzen ahalko dute lizentziaren bat (erditzea, adopzioa, adoptatzeko edo harreran hartzeko zaintza, edo ama biologikoa ez den gurasoarentzako baimena) hartuta duten izangaiek. Kasu bakoitzean, geroratzeak etenik gabe hartzen ari den aldia amaitu arte iraunen du.

2. Izangaiak geroratzea erabakitzen badu, lanpostuaren jabetza hartzeko edo kontratua sinatzeko epea zenbatzen hasiko da interesdunak erditze, adopzio edo adoptatzeko edo harreran hartzeko zaintzagatik duen lizentzia edo baimena etenik gabe hartzen ari den aldia amaitu eta gero, edo lehenago, baldin eta interesdunak hala eskatzen badu. Nolanahi ere, erditzearen ondoko nahitaezko atsedenaldia errespetatuko da.

3. Kasu horietan, dagokion Administrazioan emandako zerbitzu gisa aitortuko da lanpostuaren jabetza hartzeko edo kontratua sinatzeko gerorapenaren epe hori. Funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartzeak edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratua sinatzeak baldintzatuko dute aitorpen hori, eta horiek gertatzen direnetik hasita izanen ditu ondorioak.

4. Aurreko apartatuetan ezarritakoa aintzat hartuko da aldi baterako kontratazioak egiteko deialdietan, kontratazio horren berariazko ezaugarriek eragindako egokitzapenekin.

Hogeigarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Lau urteko epean preskribatuko da Nafarroako Administrazio Publikoei haiekiko harreman funtzionarial edo administrazio-araubideko kontratu harreman baten ondorio den eduki ekonomikoko edozein betebehar aitortu edo likidatzea eskatzeko eskubidea.

Hogeita batgarren Xedapen Gehigarria Nota de Vigencia

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan administrari lanpostuak (C maila) eta administrari laguntzaileen lanpostuak (D maila) betetzeko egiten diren lekualdatze lehiaketak batera eginen dira, eta deialdi bakar batean.

Hogeita bigarren Xedapen Gehigarria. Gurasotasun, harrera eta adopzioagatiko baimenak eta, lanaren, bizitza pertsonalaren eta familiakoaren uztartze eta erantzukidetasunaren aldeko neurriak Nota de Vigencia.

1. Seme edo alaba baten jaiotza, adopziorako edo harrerarako zaintza edo adopzioagatiko gurasotasun-baimena agortu ondoren, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek baimen gehigarri ordaindua izanen dute, eta horren iraupena, gehituta Estatuko oinarrizko legerian araututako gurasotasun-baimenarenari, hamazazpi asteko atsedenaldia izanen da guztira, edo kasu bakoitzean zilegi dena seme edo alabaren desgaitasunagatik eta bigarren seme edo alabaz aurrerako bakoitzarengatik, jaiotza, adopzio edo harrera anizkoitzaren kasuan.

Baimen horrek berekin dakar enplegatuaren ordainsarien %100eko ordainketa, ezin izanen zaio beste gurasoari transferitu eta jarraian nahiz modu zatikatuan baliatu ahalko da, erregelamenduz ezartzen den eran; zatikatuta hartuz gero, jaiotza, adopzio edo harreraren ondoko hamabi hilabeteen barruan.

Gurasotasun-baimen gehigarria 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarriko da, eta hari atxikitzea zilegi izanen dute semea edo alaba une horretatik atzerako urtean jaio zaien gurasoek, honako ezarpen honi jarraikiz:

– Jaiotzak, adopziorako zaintzak, harrerak edo adopzioak, 2018. urtean gertatuak: 4 aste.

– Jaiotzak, adopziorako zaintzak, harrerak edo adopzioak, 2019. urtean gertatuak: 8 aste.

– Jaiotzak, adopziorako zaintzak, harrerak edo adopzioak, 2020. urtetik aitzina gertatuak: 12 aste.

Baimen gehigarria ez dago loturik oinarrizko legeriaren bidez arautzen diren bost asteei dagokien baimena -jaiotza, adopzio, adopziorako zaintza edo harreragatikoa- modu partekatuan baliatzearekin. Hura baimentzeko, bost aste horiek bukatu baino lehen eskatu beharko da, baimen gehigarri horren hasierako data zein ere den.

2. Behar diren urratsak eginen dira honako neurriak Nafarroako administrazio publikoen esparruan ezartzeko:

a) Telelana, halako sektoreetan non zerbitzuak ematea bateragarria baita kasuko zentro edo lantokian presentzia fisikorik behar ez duen lanaldi-mota batekin.

b) Ordutegien bateragarritasuna eta arrazionaltasuna, lanaldia 18:00etan buka dadin, ematen diren zerbitzu publikoen izaerak horretarako bidea emanez gero.

c) Langileen atsedenerako denboran deskonexio digitala eta lanpostuaren eginkizunetarako arretari buruzkoa ahalbidetuko duten neurriak.

d) Halaber, arreta emanen zaio, lanaldi murrizketaren kasu guztietan, ordutegien egokitzapenari eta, bereziki, bertaratze-egunen egokitzapenari, norberaren bizitza, familia-bizitza eta lan-arloko bizitza bateragarri egiteko.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Antzinatasunak eragindako oporegun eta norberaren aferetarako baimenegun gehigarriak Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek eskubidea izanen dute lau opor-egun gehigarri hauek izateko: lehena, hamabost urteko antzinatasuna betetzean, eta gainerakoak hogei urtekoa, hogeita bost urtekoa eta hogeita hamar urtekoa betetzean, hurrenez hurren.

2. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek eskubidea izanen dute norberaren aferetarako baimen ordainduko bi egun gehigarri izateko hemezortzi urteko antzinatasuna betetzean; horri beste egun bat gehituko zaio 24 urteko antzinatasuna betetzean eta beste bat hortik aurrera betetzen diren hiru urteko.

3. Aurreko apartatuak aplikatuta ateratzen diren opor-egun eta norberaren aferetarako baimen-egun gehigarriak gehituko zaizkie jardunean emandako urte oso bakoitzean sortzen direnei. Zerbitzualdia txikiagoa denean, antzinatasunak eragindako opor-egun eta norberaren aferetarako baimen-egun gehigarrien kopurua proportzioan dagozkionak izanen dira.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Minbiziak edo beste gaixotasun larri batek jotako seme edo alaba zaintzeko lizentzia ordaindua Nota de Vigencia.

1. Funtzionarioek eskubidea izanen dute beren lanaldiaren iraupena erdira murritz dakien, ordainsari-murrizketarik izan gabe, minbizia edo beste gaixotasun larri bat duen seme edo alaba bat zaintzeko, beharrezkoa duena zuzeneko zainketa etengabe eta iraunkorra gaixotasunaren tratamendu jarraituan zehar, aurretiazko ospitaleratzea behar izanda nahiz behar izan gabe. Salbuespenez, handiagoa izan daiteke lanaldi-murrizketa, %99,99ra bitartekoa gehienez, baldin egokiro frogatzen bada beharrezkoa dela helburu hori betetzeko.

2. Lanaldi-murrizketa emanen da seme edo alabaren gaixotasunaren ospitaleratze eta/edo tratamendu jarraituak irauten duen bitartean; eta, gehienez ere, seme edo alaba horrek hogeita hiru urte bete arte.

Lanaldi-murrizketa horretarako eskubideari eutsiko zaio semeak edo alabak 26 urte bete arte, baldin eta halaber frogatzen badu ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duela.

3. Xedapen honetan ezarritakoa aplikatuko da tutoretza kasuetan, adingabe-harrera aldi baterakoaren nahiz iraunkorraren kasuan, adopzio-asmoko zaintzaren kasuan edo egoera parekatuan, hemen ezartzen diren baldintza berei loturik.

4. Seme edo alaba adingabeak minbizia edo beste gaixotasun larri bat pairatzen duela, bai eta ospitaleratze-aldian eta/edo gaixotasunaren tratamendu jarraituaren iraupen-aldian zuzeneko eta etengabeko zaintza jarraitua beharrezkoa duela ere, frogatuko da minbizia edo gaixotasun larria duen seme edo alaba artatzearen ardura duen osasun-zerbitzu publikoko fakultatiboek eginiko adierazpen baten bitartez. Baldin semea edo alaba mutualismo administratiboaren araubide berezian onuradun bezala sartuta badago, frogatze-zeregina entitate horretako fakultatiboek beteko dute.

5. Artikulu honetan arautzen den lizentzia ordaindua ematearen ondorioetarako, gaixotasun larritzat joko dira kasuko diru-prestazioa emateko oinarri gisa hartzen den Gizarte Segurantzaren sistemaren zerrendan jasota daudenak.

6. Lizentzia emateko baldintza izanen da bi gurasoek lan egitea. Funtzionarioek ordainsarien osotasuna jasotzeko eskubidea izanen dute, soilik, beste gurasoa ez bada arrazoi honi dagokion prestazioaren onuraduna berari aplikatzekoa zaion aurreikuspen sozialeko araubidean. Bi gurasoak funtzionarioak badira, soilik haietako batek izanen du eskubidea bere ordainsariak ez dakizkion murriztu lizentzia hau edukitzeagatik.

7. Baldin funtzionarioak seme edo alaba adingabe bat baino gehiago badu lizentzia honetarako eskubidea ematen duten zirkunstantzietan dagoena, zilegi izanen da bidezko lizentzia bana ematea.

8. Arau orokor gisa, lanaldiaren murrizketa egunero baliatu beharrekoa izanen da, funtzionarioak ezarririk daukan lanaldiaren lehen eta/edo azken orduetan baliatu ere, zerbitzuaren beharren arabera. Zerbitzuaren funtzionamendu egokiarekin bateragarri izanez gero, zilegi izanen da lanaldi osotan metatzea murrizketa, hilabeteko kontaketarekin gehienez ere.

9. Gaixorik dagoena adinduna izan eta ezkondu egiten bada edo izatezko bikotea eratzen badu, prestaziorako eskubidea bere ezkontide edo izatezko bikotekide den pertsonak izanen du, baldin eta frogatu egiten badu onuradun izateko baldintzak betetzen dituela, eta 18 urteko adina bete aurretik hasi bada gurasoaren lanaldi-murrizketa.

10. Adingabe batek berak ez du ezein kasutan eskubiderik emanen artikulu honetan arautzen diren lizentzietako bat baino gehiago hartzeko.

11. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, lizentzia hau emanen da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak aurretiaz txostena jaulkirik, lizentziarako ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. Administrazio publikoen arteko mugikortasuna Nota de Vigencia.

Emakumearenganako indarkeriaren biktima izanik administrazio publikoen zerbitzura diharduten emakumezko enplegatuen eskubideak babestu egiten direla bermatzearen helburua gauzatze aldera, Foru Komunitateak zilegi izanen du administrazioarteko mugikortasuneko neurriak ezartzea.

Horretarako, estatutu honen 35. bis artikuluan jasotzen den kasuan, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura ariturik emakumearenganako indarkeriaren biktima direla apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen 4. artikuluari jarraikiz aitortuta duten emakumezko enplegatuek zilegi izanen dute eskatzea Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko beste administrazio publiko batera lekualdatuak izan daitezen. Mugikortasun hori gauzatuko da jomugako administrazio publikoaren ordenamendu indardunak mugikortasun hori arautzen duen nondik norakoekin, eta halaber ezarriko da zein baldintzatan gauzatuko den jomugako administrazio publiko jadanik aipatuaren plantillako postu batera haiek lehentasunez iragatea.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateaz kanpoko administrazio publiko bateko emakumezko enplegatu publikoa izanik genero-indarkeriaren biktima izan eta mugikortasun hori norbere babes eta laguntza integralerako eskubideaz baliatze aldera eskatzen duenak zilegi izanen du Nafarroako Gobernuko postu huts batera igarotzea, zeina esleituko baitzaio estatutu honen 35. bis artikuluak ezarritako baldintzetan.

Betiere, administrazio publikoen arteko salbuespenezko mugikortasunari buruzko aurreikuspen hau ulertuko da lanpostu-betetzearen eta mugikortasunaren beste modalitate batzuen kalterik gabe, zeinetarako eskubidea izaten segitu eginen baitu kasuko emakumezko enplegatu publikoak, lanpostu-betetzerako eta mugikortasunerako prozedura arrunt bakoitzaren araubideari jarraikiz.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Estatutu honetan ezarritakoari aurka egiten dion xedapen oro indarrik gabe gelditzen da eta, zehazki, ondoko hauek:

- 13/1983 Foru Legea, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua arautzen duena.

- 9/1985 Foru Legea, maiatzaren 25ekoa, Foru Komunitateko Administrazioko Atalburutzen eta Bulegoburutzen hornidura arautzen duena.

- 2/1988 Foru Legea, martxoaren 24koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legea aldatzen duena, funtzionario publikoen administrazio-egoerei dagokienean.

- 3/1988 Foru Legea, maiatzaren 12koa, Nafarroako 1988.eko Aurrekontu Orokorrena: Foru Lege horren Hamazazpigarren Xedapen Gehigarriaren lehen atala.

- 10/1989 Foru Legea, ekainaren 27koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legea aldatzen duena.

- 5/1990 Foru Legea, ekainaren 27koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua aldatu eta Estatuko Administraziotik transferitu beharreko langileria Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartzea arautzen duena. Seigarren Xedapen Gehigarria kanpo gelditzen da, Nafarroako 1991.eko Aurrekontu Orokorren otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen 12. artikuluak aldatu ez zuena izan ezik.

- 5/1991 Foru Legea, otsailaren 26koa, Nafarroako 1991.eko Aurrekontu Orokorrena: Foru Lege horren 13. artikuluko 2 eta 3. apartatuak, 18. artikuluaeta Hogeita Laugarren Xedapen Gehigarria.

- 9/1992 Foru Legea, ekainaren 23koa, Nafarroako 1992.eko Aurrekontu Orokorrena: Foru Lege horren 16. artikuluaeta Lehen, Bigarren eta Hamargarren Xedapen Gehigarriak.

- 9/1993 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroako 1993.eko Aurrekontu Orokorrena: Foru Lege horren Hirugarren Xedapen Gehigarria.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web