(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir


141/2025 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 10EKOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA, BULEGO BATZUETAKO BURUTZETARAKO BETEBEHARRAK EZARTZEKO

BON 30/12/2025



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuak bere egitura organikoa aldatu du azaroaren 6ko 71/2025 Foru Agindua onetsiz, horren bidez aldatu baita azaroaren 17ko 86/2022 Foru Agindua, departamentuko bulegoen mailako egitura organikoa ezarri zuena, eta bulego mailako zenbait unitate organiko sortu eta beste batzuk kendu dira.

Beraz, beharrezkoa da ezartzea bulegoetako burutza horiek bete nahi dituzten pertsonek zer maila, lanpostu edo/eta titulazio eduki behar dituzten.

Horretarako, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio bulegoko burutzen zerrenda, eta bertan ezartzen da burutza horiek bete nahi dituzten pertsonek eduki behar duten maila eta bete behar dituzten gainerako baldintzak.

Beraz, bidezkoa da plantilla organikoan ezartzea bulego horietako burutzetarako bete beharreko baldintzak, mailari, lanpostuari eta/edo titulazioari, hizkuntzei eta gainerako betebehar espezifikoei dagokienez, bete ahal izan daitezen.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko betebeharrei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, honako burutza hauetarako izangaiek bete behar dituzten betebehar espezifikoak esleitzearren:

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Proiektu eta Obren Bulegoko burutza.

Plaza zenbakia: 3650.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Proiektu eta Obra Berezien Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 10454.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Proiektuak eta Obrak Zuzentzeko eta Gauzatzeko Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 10450.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Egokitzapen Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 10455.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 10453.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Kalitate Kontrolaren Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 3657.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo Geologiako, Geologiako Ingeniaritzako edo Zientzia Kimikoetako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua.

Entseiu eta Laborategi Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 2125.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo Geologiako, Geologiako Ingeniaritzako edo Zientzia Kimikoetako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua.

Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 10456.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 7989.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa: hauetako tituluren bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; Ingurumen Zientzietako lizentzia edo gradua; Nekazaritzako Ingeniaritzako titulua, edo gradua eta nekazaritzako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko titulua, edo gradua eta nekazaritzako ingeniaritza teknikorako gaitzen duen masterra.

Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 1870.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Erdialdeko Ustiapen Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 12154.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Iparraldeko Ustiapen Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 12155.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Hegoaldeko Ustiapen Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 12156.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Bide Segurtasunaren Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 6383.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 10463.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa/Lanpostua: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; edo Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; edo obra zibileko teknikarien plaza baterako izendatua izatea.

Kontrol Zentroaren, Instalazioen eta Neguko Bidezaintzaren Bulegoko burutza

Plaza zenbakia: 12157.

Betebehar espezifikoak:

Maila: A, B, C.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako titulua; Herri-lanetako Ingeniaritza Teknikoko titulua; Ingeniaritza Zibileko gradua; Ingeniaritza Zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaitzen duen masterra; Industria-ingeniaritzako titulua edo Industria-ingeniaritza teknikoko titulua.

2. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honen arabera maila bat baino gehiago esleitua duten burutzen kasuan, kasuan kasuko burutzan sartzen den funtzionarioak daukan maila esleituko zaie.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarrean jartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web