63/2026 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 23KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 195 - 01/10/2026
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.
Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko irailaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA
Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia
- Goi mailako tituludunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7465 zenbakia duena.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
- Farmazialariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11901 zenbakia duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua
- Erizainak: zazpi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60153, 60201, 62665, 63177, 63234, 63299 eta 63873 zenbakiak dituztenak.
- Langileriaren eta lan harremanen buruak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 61160 zenbakia duena.
- Erizaintzako laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64815 zenbakia duena.
- Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak: plaza huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73023 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Foruzain-inspektoreordeak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3586 zenbakia duena.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
- Ingurumeneko goi mailako tituludunak (kimikariak): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1436 zenbakia duena.
- Ingurumeneko goi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1438 zenbakia duena.
- Zerbitzu orokorretako langileak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 1452 eta 2417 zenbakiak dituztenak.
Bi. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
- Ospitaleko Farmaziako espezialitateko BFEak/albokoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12263 zenbakia duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua
Oinarrizko Osasun Laguntza.
- Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74091 eta 74092 zenbakiak dituztenak.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.
- Pediatriako erizaintzako erizain espezialistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 74093 zenbakia duena.
Tuterako Osasun Barrutia.
- Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 74094 zenbakia duena.
Lizarrako Osasun Barrutia.
- Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: lau plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74095, 74096, 74097 eta 74098 zenbakiak dituztenak.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Foruzain-agente lehenak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 12264 zenbakia duena plantilla organikoan.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
- Industria ingeniariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12265 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
- Mendi ingeniariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12266 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
- Basozainak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12267 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan plaza batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA
Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia
- Enpresa zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, ingelesezko B1 jakite-maila eta frantsesezko B2 jakite-maila esleituak dituena eta plantilla organikoan 12268 zenbakia duena.
Bi. Aurreko atalean xedatutakoaren bidez sortzen den plaza aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko da; hain zuzen, plaza hori plantilla organikoan finkatzen den unean berean plantillatik desagertuko den egiturazko plaza finantzatzen duen partida berberaren kontura.
3. artikulua. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia
- Arkitektoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12269 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12270 zenbakia duena.
- Enpresa-zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12271 zenbakia duena.
- Nekazaritzako ingeniari teknikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12272 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12273, 12274 eta 12275 zenbakiak dituztenak.
- Enpresa zientzietako diplomadunak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12276 eta 12277 zenbakiak dituztenak. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita dute.
- Enpresa zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12278 zenbakia duena.
Nafarroako Foru Ogasuna
- Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: bost plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 12279, 12280, 12281, 12282 eta 12283.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12284 zenbakia duena.
4. artikulua. Burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Aldatu egiten da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko):
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Tuterako Enplegu Agentziaren burutza.
Plaza: 6674.
Maila: A, B, C edo D.
Bi. Aldatu egiten da apirilaren 4ko 29/2011 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko):
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Altsasuko Enplegu Agentziako burutza.
Plaza: 6662.
Maila: A, B, C edo D.
Doneztebeko Enplegu Agentziako burutza.
Plaza: 6665.
Maila: A, B, C edo D.
Hiru. Aldatu egiten da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeari begira:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Nafarroako Foru Ogasuna
Administrazio Ataleko burutza.
Plaza: 7100.
Maila: A, B edo C.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
Boluntarioen Bulegoko burutza.
Plaza: 10063.
Maila: A, B edo C.
Kontratazioaren arloan eskumena duten organoei baimena ematen zaie sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarrean jartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.