52/2026 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 155 - 10/08/2026
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak adierazi du bere plantilla organikoa aldatu behar duela, plantilla bere benetako beharretara egokitzeko, eta epai bat exekutatu beharraren ondorioz.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko uztailaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
- Hezkuntza Departamentua.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia:
Haur-hezitzaileen plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa eta euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duena. 40495 plaza zenbakia du plantilla organikoan.
Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia:
Sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta B mailakoa. 39390 plaza zenbakia du plantilla organikoan.
Langileriaren Zuzendaritza Nagusia:
Eskolazainen plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta D mailakoa. 30387 plaza zenbakia du plantilla organikoan.
Bi. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
- Hezkuntza Departamentua.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia:
Haur-hezitzaileen lau plaza huts, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak. 40819, 40820, 40821 eta 40822 plaza zenbakiak dituzte plantilla organikoan.
Haur-hezitzaileen bi plaza huts, lanaldi partzialeko lan-araubide finkokoak, C mailakoak eta euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna dutenak. 40823 eta 40824 plaza zenbakiak dituzte plantilla organikoan.
Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia:
Datuen zientzietako teknikarien plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa. 40817 zenbakia du plantilla organikoan.
Sistema informatikoetako goi mailako teknikarien plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa. 40818 zenbakia du plantilla organikoan.
Langileriaren Zuzendaritza Nagusia:
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plaza huts bat, Marrazketa Artistikoa eta Kolorea espezialitatekoa, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa. 40816 plaza zenbakia du plantilla organikoan.
Eskolazainen bi plaza huts, lanaldi partzialeko lan-araubide finkokoak eta D mailakoak. 40825 eta 40826 plaza zenbakiak dituzte plantilla organikoan.
Zerbitzu orokorretako langileen plaza huts bat, lanaldi partzialeko lan-araubide finkokoa eta D mailakoa. 40827 zenbakia du plantilla organikoan.
Kontratazioaren arloan eskumena duten organoei baimena ematen zaie sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.