28/2026 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA
BON N.º 93 - 14/05/2026
1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA
2. ERANSKINA. CURRICULUMA
3. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK
4. ERANSKINA. KONPETENTZIA PROFESIONALEN ESTANDARREK LANBIDE MODULUEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA
5. ERANSKINA. IRAKASLEAK
6. ERANSKINA. ESPAZIOAK ETA INSTALAZIOAK
1
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa-zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.
Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak, konpetentzia digitalari eta genero ikuspegiari buruzko faktore garrantzitsuak jasotzen ditu, eta lanbide heziketari dagozkion zenbait alderdiri eragiten die, hala nola Lanbide Heziketaren sustapenari; araubide bereziko irakaskuntzetatik sartzea errazten du, eta, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua lortzeko aukera berresten die Oinarrizko Lanbide Heziketa egin dutenei, beste gai garrantzitsu batzuen artean.
Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoak, hezkuntza sistemako beste unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzekiko harremana ezartzen du, eta prestakuntza ibilbide osoa sortzen du.
Lege horrek nabarmenki aldatzen ditu Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak, sartzeko prestakuntza eskakizunei dagokienez. Aipatutako legearen arau bidezko garapenean zehaztuko dira baldintza horiek.
659/2023 Errege Dekretuak, uztailaren 18koak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duenak, arauzko estaldura ematen die sistema malgutu eta irisgarriago egiteko planteatutako zehaztapenei, eta lanbide heziketako eskaintza nahikoa eta egokia bermatzen du, hala ikasleentzat nola langileentzat, sisteman aurreikusitako gradu guztietan; horretarako, aukera ematen du prestakuntza ibilbideak sortzeko, nahitaezko hezkuntza bukatu aurretik eta haien laneko bizitza osoan zehar, ikaskuntzaren kultura berri bat orokortze aldera. Errege dekretu horrek beharrezkoa den esparrua ezartzen du Lanbide Heziketako Sistema gizartearen eskakizunetara eta premietara pixkanaka egokitzeko, kalitatezko lanbide kualifikazioa lor dadin.
500/2024 Errege Dekretuak, maiatzaren 21ekoak, goi mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege dekretu jakin batzuk aldatzen dituenak, prestakuntza ziklo bakoitzeko ikasketa plana osatzen duten lanbide moduluen nomina eguneratzen du, proiektu zaharra eskatzen den moduluartekotasunera egokitzen du, irakasleen kidegoak egokitzen ditu urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretua argitaratu ondotik (800/2022 Errege Dekretua, urriaren 4koa, zeinaren bidez arautzen baita desagertzekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzea eta aldatzen baita unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako irakasleei buruzko zenbait errege dekretu), eta errege dekretu batzuen 6. artikuluaren edukia eguneratzen du, eta, ondorioz, lanbide moduluen eta lanbide konpetentzien estandarren elkarrekikotasunari buruzko eranskina eguneratzen du.
Foru dekretu honen bitartez, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa-zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, curriculum honek irailaren 24ko 958/2024 Errege Dekretua garatzen du, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat zehaztu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, irakaskuntzen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.
2
Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, irakaskuntzen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.
Titulu honen lanbide erreferenteak, zeina arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen baita, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren konpetentzia orokorra zein den definitzen da, eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioetan definitutako konpetentzia unitateei dagozkien konpetentzia profesionalen estandarrak azaltzen dira. Lanbide kualifikazioak, hau da, bateko, SEA131-3.-Laneko arriskuen prebentzioak, zeina irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak araututa baitago, eta, besteko, SEA494-3.-Zaraten, bibrazioen eta isolamendu akustikoaren kontrola osatu gabeko kualifikazioak, zeina urriaren 1eko 1223/2010 Errege Dekretuak arautzen duen, lanbide jarduerako gune bat eratzen dute, banakatuta dituen eskumenek zehaztua, eta euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, behar bezain zabala eta espezializatua dena goi mailako teknikari horrek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.
Ekoizpen sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituztenak Nafarroarentzat, tituludun horrek lanean eta lanbidean izanen duen inguruneari buruz. Testuinguru hau gutxienez bi dimentsio osagarri dituen sistema batean oinarritzen da. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin lotuta dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denborari dagokio, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.
3
4. eta 5. artikuluak, 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoak dira. Lanbidearen ikaskuntzaren funtsa osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena zehazten dira. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa-zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena.
4
Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasatzen ahal den beste ikasketa batzuetara Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikari titulurako heziketa-zikloa bukatu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (4. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako konpetentzia profesionalen estandarren arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.
5
Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta haiei dagozkien 5. eta 6. eranskinetan deskribatzen da, heziketa-ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2026ko apirilaren 15eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Foru dekretu honen xedea da Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea. Titulu hori Segurtasuna eta Ingurumenaren arlokoa da Nafarroako Foru Komunitatean.
2. artikulua. Identifikazioa.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren titulua elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Laneko Arriskuen Prebentzioa.
b) Maila: 3. - Goi mailako Lanbide Heziketa.
c) Iraupena: 2.000 ordu.
d) Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 120.
e) Lanbide arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.
f) Jakintza arloak: Zientziak. Ingeniaritza eta Arkitektura.
g) Europako erreferentea: P-5.5.4. (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
h) Etengabeko Ikaskuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua: 5A maila
3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.
Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalen estandarrak, konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerakoak, baita ekoizpen sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.
4. artikulua. Curriculuma.
1. Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren heziketa-zikloa osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.
2. Heziketa-ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazioaren zehaztapena hura garatzen duten lan unitateen bitartez eginen da.
3. Programazio didaktikoetan, curriculumean sartzeko curriculum egokitzapenak jasotzen ahalko dira, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleek aukera izan dezaten ikasle guztientzat oro har ezarritako konpetentziak eta helburuak eskuratzeko.
5. artikulua. Zikloko lanbide moduluak.
1. Goi mailako heziketa-zikloek egitura modularra izanen dute, eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 96.1 artikuluan aurreikusiriko ardatz zatian eta aukerako zatian antolatuko dira.
2. Heziketa-ziklo horretan, enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza aldi bat sartuko da, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren IV. tituluan arauturiko baldintzetan.
3. Heziketa-ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak eta proiektu intermodularrak foru dekretu honen 2. eranskinean garatzen dira, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen irailaren 24ko 958/2024 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
4. Lanbide modulu horiek bi ikasmailatan antolatuko dira, foru dekretu honen 2. eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.
5. Hautazko parte bat sartzen da, 100 ordukoa, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 102. artikuluan aipatzen dena. Parte hori urtebeteko iraupena duen lanbide modulu batek edo lau hileko bi moduluk osatzen ahalko dute; bigarren kasu horretan, lau hileko bi modulutan banatzen ahalko da ikasturte desberdinetan. Hezkuntza Departamentuari dagokio hautazko moduluen eskaintza arautzea. Prestakuntza profesionaleko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek hautazko moduluak proposatzen ahalko dituzte, tituluen curriculumetan txertatzeko. Foru dekretu honen azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoaren ondorioetarako, proposamen horiei buruzko txostena egin beharko du Hezkuntza Departamentuan prestakuntza profesionalaren arloko eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak.
6. artikulua. Heziketazikloan sartzeko bideak.
Foru dekretu honek arautzen duen heziketa-zikloan sartzeko, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 112. artikuluan eta seigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak bete beharko dira.
7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara igarotzea.
1. Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako edo goi mailako beste edozein heziketa-ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.
2. Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.
3. Azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko graduko ikasketen arteko kreditu onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide modulu guztien artean banatuak.
8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.
1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarririko lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta foru dekretu honek curriculumaren egitura eta garapena ezartzen dituen tituluko lanbide moduluen arteko baliozkotzeek ekainaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 126. artikuluan ezarririkoa beteko dute, eta 3. eranskinean daude adierazirik.
2. Lanbide Heziketako Sistemako prestakuntzen eta aurretiko araudien berezko prestakuntzen lanbide moduluak baliozkotzeko, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 126. eta 127. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.
2017ko martxoaren 5a baino lehen ezarritako tituluetarako, aplikagarria izanen da abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa (errege dekretu horrek Espainiako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako tituluetako lanbide moduluen baliozkotzeak eta horiek aplikatzeko neurriak ezartzen ditu eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, aldatzen du).
3. Kontuan hartuta lanbide moduluen izendapenen eguneraketak, desadostasunik egonez gero, kodifikazioa lehenetsiko da izendapenaren aurretik.
4. Enpresako edo erakunde parekatuko prestakuntza aldiaren salbuespena uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 131. artikuluan ezarritakoaren arabera arautzen ahalko da.
9. artikulua. Lanbide moduluen eta konpetentzia profesionalen estandarren arteko korrespondentzia.
1. Lanbide moduluak lan esperientziaren bidez edo beste bide ez-formal eta informal batzuen bidez eskuratutako konpetentzia profesionalen estandarrak egiaztatuz baliozkotzeko, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 128. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Foru dekretu honen 4.A) eranskinean daude zehaztuta. Ondorio horietarako, gelaxka berean egiaztaturiko konpetentzia profesionalen bi estandar edo gehiago agertzen badira, ulertu behar da horiek guztiak egiaztaturik eduki beharko direla baliozkotzeko.
2. Konpetentzia profesionalen estandarrak gainditutako lanbide moduluen bidez egiaztatzeko, aplikatzekoak izanen dira "gainditutako lanbide moduluen egokitasuna konpetentzia profesionalen estandarrekin, horiek egiaztatzeko" taulak. Foru dekretu honen 4.B) eranskinean zehazten dira. Ondorio horietarako, gelaxka berean gaindituriko bi lanbide modulu edo gehiago agertzen badira, ulertu behar da horiek guztiak gainditurik eduki beharko direla egiaztatzeko.
3. Aurreko 1. puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, era berean aplikatzekoak izanen dira indargabetutako 1224/2009 Errege Dekretuak, uztailaren 17koak, lan esperientziaren bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak aitortzeari buruzkoak araututako prozeduraren bidez egiaztatutako konpetentzia profesionalen estandarrak.
4. Konpetentzia unitateen eta/edo lanbide moduluen izendapenen eguneratzeak kontuan harturik, bat etorri ezean, kodetzeak lehentasuna izanen du izendapenaren gainetik.
5. Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza aldia salbuesten ahalko da uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 131. artikuluan jasoriko baldintzetan.
10. artikulua. Irakasleak.
1. Heziketa-ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoei dagokie; foru dekretu honen 5. eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.
2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien tituluak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da.
3. Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo Hezkuntzakoak ez diren beste administrazio batzuetako titulartasun publikoko zentroetan lanbide moduluak irakasteko, aurreko paragrafoan aipatu diren irakasle kidegoetako espezialitateetara sartzeko eskaturiko titulazio eta baldintza berberak eskatuko zaizkie irakasleei, 5. eranskinean modulu bakoitzerako ezartzen den irakaskuntza esleipenaren arabera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide moduluen ikaskuntzaren helburuak bete beharko dituzte. Aipatu elementu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan esperientzia frogatu beharko da ziurtagiri bidez -hau da, ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio jarduerak garatzen izandako esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak-.
4. Beste profil laguntzaile batzuk izanez gero, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren V. tituluaren IV. kapituluan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte profil horiek.
5. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du moduluaren edo hautazko moduluen irakasle esleipena, curriculum diseinuari jarraikiz.
11. artikulua. Lekuak eta ekipamenduak.
1. Heziketa-ziklo honetako irakaskuntzak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 6. eranskinean ezarritakoak dira.
2. Lekuek behar adinako azalera izanen dute bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntzaren emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak egiteko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Prestakuntza espazioaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza eta ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.
b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.
c) Martxan dauden makinek eta tresneriak behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.
d) Bete beharrekoak dira laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak, aukera berdintasunari, ororentzako diseinuari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte prestakuntza lekuak, heziketa-ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.
4. Prestakuntza lekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereiziak egon behar.
5. Espazio bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ekipamenduak (tresneria, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.
b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, kontuan harturik prestakuntza espazio horietan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak.
6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da leku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak aurrera eramateko, eta irakaskuntzen bilakaerak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela irakaskuntzen kalitatea bermatuko baita.
Lehen xedapen gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.
1. Era berean, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluak, urriaren 26ko 1161/2001 Errege Dekretuak ezartzen duenak, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren (zeina foru dekretu honetan arautzen den) ondorio profesional eta akademiko berak izanen ditu.
Bigarren xedapen gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.
Errege dekretu honetan ezarritako prestakuntzak, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren V. eranskineko tarteko mailako funtzioak garatzeko prestakuntza programaren gutxieneko edukia jasotzen duenak, gaitu egiten du lan arriskuen prebentzioko tarteko mailako jarduerek behar dituzten lanbide erantzukizunak gauzatzeko (errege dekretu horren 36. artikuluan ezarritakoak).
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I lanbide moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 35. artikuluan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, irailaren 24ko 958/2024 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Indarrik gabe utzi da irailaren 23ko 203/2002 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken xedapenetako lehena. Arau garapena.
Hezkuntza Departamentuko titularrari ahalmena emanen zaio foru dekretu honetan xedatutakoa egoki aplikatzeko behar diren arau guztiak garatu ditzan, eta, bereziki, foru dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren hautazko moduluak onartu edo aldatu ditzan eta curriculumetako lanbide moduluen iraupena edo irakaste sekuentzia aldatu dezan, betiere aldaketa horiek funtsean ez badiote eragiten tituluan zehaztutako lanbide profilari eta Estatuko oinarrizko araudian ezarritako gutxieneko iraupenak errespetatzen badira.
Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA
A) Lanbide profila.
a) Lanbide profila.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerako konpetentziak, eta Konpetentzia Profesionalen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion konpetentzia profesionalen estandarrak.
b) Konpetentzia orokorra.
Heziketa-ziklo honen konpetentzia orokorra da parte hartzea laneko arriskuen prebentzioan, enpresaren egitura hierarkikoari aholkularitza eta laguntza emanez, lan jardueran eta hori egiteko joan-etorrietan, eta arriskuak identifikatzea, ebaluatzea eta langileen osasuna prebenitzeko eta babesteko segurtasun neurrien garapena planifikatzea, genero ikuspegiarekin, bai eta larrialdi egoeretan lankidetzan aritzea ere, ezarritako arauen eta protokoloen arabera.
c) Konpetentzia profesionalen estandarrak.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluan jasotako konpetentzia profesionalen estandarrak honako hauek dira:
–ECP0408_3: Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea.
–ECP0409_3: Segurtasun baldintzen ondoriozko arriskuak ebaluatzea eta kontrolatzea.
–ECP0410_3: Laneko giroarekin lotutako arrisku fisikoak ebaluatzea eta kontrolatzea.
–ECP0411_3: Laneko giroarekin lotutako arrisku kimikoak eta biologikoak ebaluatzea eta kontrolatzea.
–ECP0412_3: Lanarekin lotutako arrisku ergonomikoak eta psikosozialak ebaluatzea eta kontrolatzea.
–ECP0413_3: Lan inguruneko larrialdi egoeretan jardutea.
–ECP1618_3: Zarata eta bibrazioen aurretiko eragiketak eta datuak osatzekoak egitea, txostenak eta zarata mapak egiten lagunduz.
d) Konpetentzia profesionalak eta enplegagarritasunerako konpetentziak.
1) "Prebentzio Plana" diseinatzen, prestatzen, ezartzen eta inplementatzen parte hartzea.
2) Langileei, instalazioei edo inguruneari kalteak eragin diezazkieketen jardueren prebentzioa planifikatzea, enpresako beste sail batzuekin lankidetzan.
3) Jardueran (misioan) eta joan-etorrietan (in itinere) egoten ahal diren mehatxuak eta arriskuak zehaztea eta sailkatzea.
4) Jarduera bakoitzaren berezko arriskuak antzematea eta identifikatzea, sexuaren eta generoaren araberako eragin bereizgarrian parte hartzen duten faktoreak bereiztea, eta produkzio prozesu espezifikoak aztertzea, bai eta horietako bakoitzaren instalazioak, ekipamenduak eta elementu partikularrak ere.
5) Laneko arriskuen prebentzioan eskumenak dituzten zerbitzu eta erakundeekin lankidetzan aritzea, bai kanpokoekin, bai enpresaren beraren esparruan.
6) Oro har, prebentzioa sustatzea enpresan, eta langileen oinarrizko informazio eta prestakuntza jarduerak egitea.
7) Prebentzio neurriak aplikatzen aholkatzea eta laguntzea, neurriok ezartzen lagunduz eta horien eraginkortasuna gainbegiratuz, arriskuak ezabatzeko edo murrizteko eta langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko.
8) Laneko giroaren proba kualitatiboak eta kuantitatiboak egitea in situ.
9) Beren eskumenen esparruan izandako gertakariei buruzko txosten teknikoak egitea.
10) Ekoizpen prozesuetako jarduerekin lotutako prebentzio elementu eta ekipamenduen egokitasun gainbegiratzea, araudia betetzen dela zainduz.
11) Arrisku jarduera, baldintza eta jokabideen aurrean jarduteko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.
12) Larrialdi eta lehen sorospeneko kasuetan garatu beharreko jarduketetan lankidetzan aritzea.
13) Prebentzio jarduerak koordinatzea, zenbait enpresa dauden kasuetan, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita.
14) Behar den egoeretan prebentzio baliabide gisa parte hartzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
15) Behar den egoeretan segurtasun aholkulari gisa parte hartzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
16) Arriskuak kontrolatu eta murrizteko neurriak proposatzea edo goi mailara jo beharra planteatzea, ebaluazio emaitzak ikusi ondotik.
17) Arriskuak kontrolatzeko eta murrizteko programa betetzen dela zaintzea eta esleitutako lan baldintzen kontrolerako jarduerak gauzatzea.
18) Goi mailako funtzioetan laguntzeko, osatzeko edo lankidetzan jarduteko beste edozein eginkizun.
19) Lan egoera berrietara moldatzea, beren lan jarduerako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.
20) Bere mailari dagozkion zereginak bakarka edo lantalde bateko kide moduan autonomiaz eta arduraz betetzea.
21) Modu eraginkorrean komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.
22) Bere lan profesionalean eragiten duten kalitate arauak, irisgarritasun unibertsalekoak eta guztiontzako diseinukoak betetzea.
23) Modu ekintzailean eta ekimen pertsonalez jardutea, bere jarduera profesionaleko prozedurak hautatu edo aplikatu behar dituenean.
24) Norberaren lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta eskubideak erabiltzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.
B) Produkzio sistema.
a) Lanbide eta lan ingurunea.
Titulu hau eskuratzen duten pertsonek beren jarduna edozein tamaina eta jardueratako administrazio publiko, erakunde eta enpresa publiko edo pribatuetan egiten dute, izendatutako langilearen, enpresa jardueren koordinatzailearen eta prebentzio baliabidearen zereginak gauzatuz, prebentzio zerbitzu propioaren edo mankomunatuaren edo kanpoko prebentzio zerbitzuaren parte izanik, edo, hala badagokio, ordenamendu juridikoak ematen dizkion zereginak gauzatuz.
Honako hauek dira eginkizun eta lanpostu garrantzitsuenak:
−Erdi mailako prebentzio teknikariak.
−Laneko segurtasun eta osasuneko erdi mailako teknikariak.
−Prebentzio jardueren koordinazio arduradunak.
b) Nafarroako lurralde testuingurua.
Nafarroa askotariko ekonomia eta ekoizpen egitura dituen erkidegoa da, eta sektore estrategikoak hartzen ditu, hala nola industria, eraikuntza, nekazaritza, zerbitzuak eta osasuna. Ekoizpen jardueren aniztasun horrek lan arrisku desberdinak egotea eragiten du, eta, beraz, funtsezkoa da arlo guztietan prebentzio sistema eraginkorrak ezartzea.
Industria sektorea da Nafarroako adierazgarrienetako bat, automozioan, nekazaritzako elikagaietan eta industria farmazeutikoan presentzia handia izanik; hortaz, espezializazio maila handia behar da makineria, produktu kimiko eta ekoizpen prozesuekin lotutako arriskuen identifikazioan eta kontrolean.
Eraikuntzaren sektorean, laneko arriskuen prebentzioa funtsezko oinarria da, altuerako lanen izaera, makineria astunaren erabilera eta askotariko enpresa eta profesionalen arteko koordinazio beharra tarteko.
Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak berariazko erronkak ditu, hala nola produktu fitosanitarioen manipulazioa, nekazaritzako makineriaren erabilera edo ingurumen baldintza gogorrekiko esposizioa.
Osasunaren eta asistentziaren esparruan, Nafarroak erreferentziazko osasun sistema du, eta arriskuen prebentzioak langileen biosegurtasuna, ergonomia eta osasun psikosoziala ditu ardatz.
Azkenik, zerbitzuen sektoreak garraioko, ostalaritzako eta merkataritzako jarduerak hartu ditu barnean, eta lan kargarekin, salgaiak maneiatzeko segurtasunarekin eta lanbide osasunarekin lotutako arriskuak identifikatzeko eta minimizatzeko gai diren profesionalak ere behar ditu.
Testuinguru horretan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza funtsezko elementua da Foru Komunitateko langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko eta produktibitatea hobetzen eta sektore ekonomiko guztietan ezbehar kopurua murrizten laguntzeko.
c) Prospektiboa.
Nafarroan, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren titulua lan esparru guztietan gero eta gehiago eskatzen den arlo batean kualifikatutako langileak izateko beharrari zor zaio. Estatu mailako nahiz Europa mailako laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak prebentzioaren arloko adituak enpresen barruan egotea eskatzen du, eta, beraz, profesional horiek funtsezko figura bihurtzen ditu indarrean dagoen legeria betetzeko.
Araudia betetzeaz gainera, lan arloan segurtasunak eta osasunak duten garrantziari buruzko kontzientziazioa areagotu egin da, eta prebentzio estrategia eraginkorrak diseinatzeko gai izanen diren profil espezializatuen beharra bultzatu. Hori bereziki esanguratsua da Nafarroan, enpresa sareak gero eta gehiago egiten baitu prebentzioa barne kudeaketan txertatzearen alde, prebentzioaren kultura eta enpresa jardueren koordinazioa hobetuz eta lan ingurune seguruagoak sustatuz.
Bestalde, teknologiaren aurrerapena eta digitalizazioa ere lan arriskuen prebentzioaren arloa eraldatzen ari dira; izan ere, hainbat tresna erabiltzen hasi dira, hala nola denbora errealeko monitorizazioa, segurtasun prozesuen automatizazioa eta arrisku patroiak detektatzeko datuen analisiaren aplikazioa. Horri esker, berrikuntzarako aukera berriak ireki dira arlo horretan, eta sektorearen erronka berrietara egokitutako prestakuntza eguneratua duten profesionalen beharra areagotu da.
Laburbilduz, heziketa-ziklo honek lan eskaera gero eta handiagoari erantzutean dio eta, gainera, komunitateko lan baldintzak hobetzeko aurrerapen estrategikoa ere bada, enpresek ekoizpen sektore guztietan langileen segurtasuna eta ongizatea sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta baliabideak dituztela bermatuz.
2. ERANSKINA. CURRICULUMA
Lanbide moduluak.
a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehaztuta.

Heziketa-ziklo horrek barne hartuko du enpresa batean prestakuntza aldi bat egitea, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 106. artikuluan araututako baldintzetan.
b) Lanbide moduluen garapena.
Lanbide modulua: Enpresaren egitura eta arriskuen prebentzioa.
Kodea: 1411.
Iraupena: 160 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 9.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Laneko arriskuen prebentzioaren sisteman esku hartzen duten administrazio eta erakunde publiko eta pribatuen funtzionamendua ezaugarritzen du, eta haien zereginak eta gaitasunak eta enpresan izaten ahal duten jarduketa bereizten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Laneko arriskuen prebentzioaren printzipio arauemaileak identifikatu ditu.
b) Prebentzio ekintzako printzipioei buruzko arau garrantzitsuenen edukia ezagutu du.
c) Gomendiozko subjektuen edo erakundeen gaitasunak aztertu ditu, eta gelditzeko gaitasunetatik bereizi ditu.
d) Prebentzio plangintzako programa bat egin du, administrazio publikoak sustatutako kanpaina baten barruan.
e) Zehapen-prozedura baten aurreko alegazio espediente baten alderdi materialei buruzko txostena egin du.
f) Antolakuntza neurriak hartzeko errekerimendua ezaugarritu du, ezarritako epean betetzeko.
g) Arreta eta laguntza protokoloa prestatu du, segurtasun baldintzak fiskalizatzen dituen erakunde baten lantokira egindako bisitan.
2. Enpresaburuen elkarteen erakunde-egitura ezaugarritzen du, eta departamentu bakoitzak egiten dituen funtzioak eta jasotzen eta igortzen dituzten informazio fluxuak interpretatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresetako antolakuntza modalitateak ezagutu ditu.
b) Departamentu bakoitzak jasotako eta igorritako informazio fluxua zerrendatu du.
c) Enpresaren erakunde-egitura organigramen bitartez irudikatu du.
d) Erakunde bateko maila desberdinak zerrendatu ditu, horien jarduketa, irismena eta iraupena kontuan hartuta.
e) Enpresak ingurunearekin duen harreman maila identifikatu du.
3. Enpresaburuen elkarteen forma juridikoak ezagutzen ditu eta horietako bakoitzaren ezaugarriak aztertu eta interpretatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresaren elementuak identifikatu ditu.
b) Enpresen sailkapen irizpideak zerrendatu ditu.
c) Enpresaren forma juridikoak identifikatu ditu.
d) Enpresaren forma juridiko bakoitzaren ezaugarri bereizleak identifikatu ditu.
e) Enpresa batean parte hartzen duten guztien erantzukizunak identifikatu ditu.
4. Ondasun eta zerbitzuen ekoizpen prozesuak ezaugarritzen ditu, eta horien faseak, eragiketak eta esku hartzen duten gaiak zerrendatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ekoizpen prozesuen mota desberdinak zerrendatu ditu.
b) Ekoizpen prozesuak normalizatzeko eta dokumentatzeko beharra zehaztu du, bai eta ekoizpenean eta segurtasun eta kalitate mailen hobekuntzan duen eragina ere.
c) Erabilitako grafiko eta diagrama motak identifikatu ditu.
d) Diagramak egiten erabilitako ikurrak erlazionatu ditu.
e) Diagrama mota desberdinak egin ditu.
5. Enpresan prebentzioaren antolakuntza modalitateak identifikatzen ditu, eta indarrean dagoen araudia aztertu eta interpretatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Indarrean dagoen araudiaren arabera enpresaburuek dituzten prebentzioko antolakuntza aukerak zerrendatu ditu.
b) Antolakuntza eredu jakin bat hartzera behartzen duten lege eskakizunak identifikatu ditu, enpresaren parametroen arabera.
c) Enpresaren antolakuntza eredu eta hierarkia maila bakoitzaren zereginak eta erantzukizunak zerrendatu ditu.
d) Enpresaren egituraren barruan prebentzio organoa kokatzeko irizpideak zerrendatu ditu.
6. Enpresa kontratisten eta azpikontratisten eta langile autonomoen arteko prebentziozko koordinazio sistemak ezaugarritzen ditu, eta sistemak identifikatu eta zereginak balioesten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Intzidentzia liburuetan oinarrituta aurreikusi gabeko arriskuak identifikatu ditu.
b) Zenbait enpresa egotearen kasuetako prebentzio baliabideen arteko koordinazio aktak balioetsi ditu.
c) Enpresa titular, kontratista edo azpikontratista batek gainerakoei bidali beharreko ebaluatutako arriskuen egoerari eta prebentzio neurriei buruzko txostenak egin ditu.
d) Enpresa talde batek koordinazio sistema bat edo pertsona fisiko bat izendatzearen alde egin behar duten egoerak mugatu ditu.
e) Enpresa baten plangintza urriak dakarren inplikazioa balioetsi da, prebentzio koordinaziora legez lotutako gainerako enpresen aldean.
Lanbide modulua: Ingurumeneko arrisku fisikoak.
Kodea: 1413.
Iraupena: 190 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 8.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Laneko giroan dauden jatorri termikoko arrisku fisikoak ezaugarritzen ditu, eta osasunean dituzten eraginekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jatorri termikoko arrisku fisikoak zehaztu ditu.
b) Isuri iturriak zehaztu ditu.
c) Jatorri termikoko arriskuekin lotutako gaixotasun profesionalei buruzko informazioa bildu du.
d) Langileen osasunari buruzko ondorio termikoak identifikatu ditu.
e) Indarrean dagoen legezko araudia edo aplikatu beharreko erreferentziazko beste irizpide batzuk identifikatu ditu.
f) Jatorri termikoko agente fisikoekiko esposizio maila maximoak zehaztu ditu.
g) Agente termikoei zor zaien arrisku egoerak antzeman ditu ekoizpen prozesu batean.
h) Jatorri termikoko arriskuei buruzko txostenak egin ditu arrisku baldintzetan jarduten duten langileak informatzeko.
2. Jatorri termikoko arriskuen kontroleko detekzio eta neurketa teknikak aplikatzen ditu, eta aplikazio prozedura normalizatuak erabiltzen eta neurketa ekipamendu eta tresnak deskribatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jatorri termikoko arriskuen kontrolean neurtuko diren parametroak identifikatu ditu.
b) Neurketarako teknikak, ekipamenduak eta tresnak ezaugarritu ditu.
c) Detekzio eta neurketa ekipamenduak doitu ditu eta horien fidagarritasuna eta zehaztasuna ezagutu ditu.
d) Mantentze-lanak eta kalibratzea egin eta/edo kontrolatu ditu, detekzio eta neurketa ekipamenduen jarraibideen arabera.
e) Dagoen kutsatzailearen maila neurtu du ekipamendu egokiarekin.
f) Neurketa probak egin ditu in situ, kutsatzaile maila zehazteko.
g) Analisi zehatzagoak proposatu ditu kutsatzaile maila zehazteko, emaitzek hala eskatzen dutenean.
h) Detekzio eta neurketa ekipamenduak erabiltzeko baldintzetan utzi ditu.
3. Giro termikoarekiko laneko esposizioaren ondoriozko arriskua ebaluatzeko eta kontrolatzeko metodoak identifikatzen ditu, balorazio irizpideak aplikatuz indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Arriskuak identifikatu eta sailkatu ditu, larritasunaren eta langileen osasunerako balizko ondorioen arabera.
b) Giro termikoan jatorria duten arriskuek osasunean duten ondorioak balioetsi ditu.
c) Arriskuen ebaluaziorako kontrolatu behar diren parametroak zehaztu ditu.
d) Giro termikoaren ondoriozko arriskuen balorazio irizpideak ezarri ditu.
e) Indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita, arriskuaren arabera ezarritako erreferentziazko balioak aukeratu ditu.
f) Kasu praktiko batean lortutako emaitzak eta araudiak emandako erreferentziazko balioak alderatu ditu.
g) Arriskuak balioztatzeko prozedurak erabili ditu, eta horretan esku hartzen duten faktoreak eta aldagaiak identifikatu ditu.
h) Datuak biltzeko eta erregistratzeko dokumentuak egin ditu, eta txostenak egin ditu.
4. Ekoizpen jardueretarako prebentzio neurriak egiten ditu, eta neurri zuzentzaileak proposatzen ditu jatorri termikoko arriskuen aurrean.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzioko printzipio orokorrak zehaztu ditu prebentzio ekintzen lehenespenean.
b) Jardueraren edo ekoizpen prozesuaren jatorri termikoko arriskuarekiko sentikorrak diren alderdiak identifikatu ditu.
c) Antzemandako jatorri termikoko arriskuen kontrol neurriak aukeratu ditu.
d) Jatorri termikoko arriskuak ezabatzeko edo murrizteko prebentzio neurriak aukeratu ditu, beste batzuk sortzea saihesteko.
e) Lan prozesuetan, instalazioetan eta ekipamenduetan proposatutako aldaketen ondorioz egon litezkeen jatorri termikoko arrisku egoerak aurreikusi ditu.
f) Hondar arriskuen prebentzio neurrietan kontuan hartu ditu arrisku faktoreak, lan prozedurak, esposizio denborak eta osasunaren zaintza.
g) Babes kolektiboko eta indibidualeko printzipio orokorrak aplikatu ditu jatorri termikoko arriskuak kontrolatzeko neurrietan proposatutako jarduketetan.
h) Esposizio arriskuen ebaluazio eta kontrolerako prebentzio ekintzak erregistratzeko dokumentuak egin ditu, baita txostenak ere.
i) Segurtasun protokolo bat egin du langileak informatzeko eta aholkatzeko beren lan jardunean bete behar dituzten arau eta prozedurei buruz.
5. Laneko giroan dauden erradiazioen ondoriozko arrisku fisikoak ezaugarritzen ditu, eta osasunean dituzten eraginekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Erradiazioei zor zaien laneko giroko arrisku fisikoak identifikatu ditu.
b) Erradiazioen isuri iturriak deskribatu eta sailkatu ditu.
c) Erradiazioek langileen osasunean dituen ondorioak identifikatu ditu.
d) Indarrean dagoen legezko araudia eta aplikatu beharreko erreferentziazko beste irizpide batzuk identifikatu ditu.
e) Erradiazioekiko esposizio maila maximoak zerrendatu ditu.
f) Erradiazioei zor zaien arrisku egoerak identifikatu ditu lan jarduera batean.
g) Erradiazioekin lotutako gaixotasun profesionalei buruzko informazioa bildu du.
h) Erradiazioekiko esposizioaren arriskuei buruzko txostenak egin ditu arrisku baldintzetan jarduten duten langileak informatzeko.
6. Erradiazioen esposizioaren ondoriozko arriskua ebaluatzeko eta kontrolatzeko metodoak detektatzeko eta neurtzeko ekipamenduak identifikatzen ditu, balorazio irizpideak erabiliz indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Arriskuak identifikatu ditu, larritasunaren eta langileen osasunerako balizko ondorioen arabera.
b) Arriskuen ebaluaziorako neurtu eta kontrolatu behar diren parametroak zehaztu ditu.
c) Detekzio eta neurketarako ekipamenduak eta tresnak aukeratu ditu.
d) Erradiazio ez-ionizatzaileen ebaluazio metodoak ezaugarritu ditu.
e) Erradiazio ionizatzaileen detekzio eta neurketa ekipamenduak ezaugarritu ditu.
f) Indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita, arriskuaren arabera ezarritako erreferentziazko balioak aukeratu ditu.
g) Arriskuak balioztatzeko prozedurak erabili ditu, eta horretan esku hartzen duten faktoreak eta aldagaiak identifikatu ditu.
h) Datuak biltzeko eta erregistratzeko dokumentuak egin ditu, eta txostenak egin ditu.
7. Kontrolerako prebentzio neurriak aukeratzen ditu erradiazioekiko esposizio arriskuaren aurrean, eta ereduzko egoerak identifikatzen ditu, indarrean dagoen araudia aplikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzioko printzipio orokorrak zehaztu ditu prebentzio ekintzen lehenespenean.
b) Jardueraren edo ekoizpen prozesuaren arriskuarekiko sentikorrak diren alderdiak identifikatu ditu.
c) Antzemandako arriskuen kontrol neurriak aukeratu ditu.
d) Arriskuak ezabatzeko edo murrizteko prebentzio neurriak aukeratu ditu, beste batzuk sortzea saihesteko.
e) Lan prozesuetan, instalazioetan eta ekipamenduetan proposatutako aldaketen ondorioz egon litezkeen arrisku egoerak aurreikusi ditu.
f) Hondar arriskuen prebentzio neurrietan kontuan hartu ditu arrisku faktoreak, lan prozedurak, esposizio denborak eta osasunaren zaintza.
g) Babes kolektiboko eta indibidualeko printzipio orokorrak aplikatu ditu arriskuak kontrolatzeko neurrietan proposatutako jarduketetan.
h) Esposizio arriskuen ebaluazio eta kontrolerako prebentzio ekintzak erregistratzeko dokumentuak egin ditu, baita txostenak ere.
i) Segurtasun protokolo bat egin du langileak informatzeko eta aholkatzeko beren lan jardunean bete behar dituzten arau eta prozedurei buruz.
Lanbide modulua: Ingurumeneko arrisku kimikoak eta biologikoak.
Kodea: 1414.
Iraupena: 240 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 14.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Arriskuak sortzen ahal dituzten agente kimikoak ezaugarritzen ditu, eta organismoan dituzten ondorioekin erlazionatu ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Agente kimiko arriskutsuak dituzten ekoizpen prozesuak identifikatu ditu.
b) Kutsatzaile kimikoak beren izaeraren, osaeraren eta organismoan izaten ahal duten eraginaren arabera sailkatu ditu.
c) Agente kimikoekin lan egitearekin lotutako gaixotasun profesionalei buruzko informazioa bildu du.
d) Ekoizpen prozesu jakin batean agente kimiko arriskutsuak identifikatu ditu.
e) Ekoizpen prozesu batean arrisku egoerak antzeman ditu lan metodoetan.
f) Ekoizpen prozesu batean arrisku kimikoei buruzko txostenak egin ditu langileak informatzeko.
g) Agente kimiko arriskutsuekiko esposizioaren aurrean aplikatu beharreko indarrean dagoen araudia identifikatu du.
h) Agente kimiko arriskutsuek sortutako larrialdi egoeren aurrean egin beharreko ekintzak zehaztu ditu.
2. Agente kimikoengatiko ingurumen kutsadura detektatzeko kontrolatzeko teknikak aplikatzen ditu, eta teknikak eta ekipamenduak deskribatu eta prozedura normalizatuak erabiltzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Agente kimiko kutsatzaileak detektatzeko sistemak identifikatu eta sailkatu ditu.
b) Ezarritako araudiaren arabera, agente kimiko kutsatzaileen laginak hartzeko teknikak zehaztu ditu.
c) Laginak hartzeko eta datuak biltzeko behar diren material eta erreaktiboak zehaztu ditu.
d) Laginak hartzeko eta neurketak egiteko ekipamenduak doitu ditu eta jarraibideen arabera kalibratu ditu.
e) Neurketa ekipamenduen mantentze-lanak egin eta/edo kontrolatzen ditu, eta horien fidagarritasuna eta zehaztasuna ezagutzen ditu.
f) Neurketa eta erreaktibo ekipamenduak erabiltzeko baldintzetan utzi ditu.
g) Kutsatzaile kimikoen proba kualitatiboak eta kuantitatiboak egin ditu in situ.
h) Analisi kimikoak egiteko laginak hartu ditu, eta, hala badagokio, kanpoko proba analitikoak eskatu ditu, arriskuak hobeki ebaluatzeko.
3. Agente kimikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskua ebaluatzeko metodoak identifikatzen ditu, balorazio irizpideak aplikatuz indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Agente kimiko kutsatzaileak kontuan hartuta, larritasunaren araberako arriskuak identifikatu ditu.
b) Arriskuak sailkatu ditu, larritasunaren eta osasunerako balizko ondorioen arabera.
c) Osasunean dituen ondorioen balorazioak egin ditu.
d) Agente kimikoekiko esposizioaren arriskuen ebaluazio irizpideak zehaztu ditu.
e) Agente kutsatzaileen erreferentziazko balioak antzeman ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera.
f) Kasu praktiko batean lortutako emaitzak eta araudiak emandako erreferentziazko balioak alderatu ditu.
g) Esposizioa kalkulatzeko prozedurak erabili ditu, eta horretan esku hartzen duten faktoreak eta aldagaiak identifikatu ditu.
h) Datuak biltzeko eta erregistratzeko dokumentuak egin ditu, eta txostenak egin ditu.
4. Ekoizpen jardueretarako prebentzio neurriak egiten ditu, eta neurri zuzentzaileak eta babes neurriak proposatzen ditu arrisku kimikoen aurrean.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzioko printzipio orokorrak zehaztu ditu prebentzio ekintzen lehenespenean.
b) Jardueraren edo ekoizpen prozesuaren arriskuarekiko sentikorrak diren alderdiak identifikatu ditu.
c) Arriskuak ezabatzeko edo murrizteko prebentzio neurriak aukeratu ditu, beste batzuk sortzea saihesteko.
d) Lan prozesuetan, instalazioetan eta ekipamenduetan proposatutako aldaketen ondorioz egon litezkeen arrisku kimikoen egoerak aurreikusi ditu.
e) Hondar arriskuen prebentzio neurrietan kontuan hartu ditu arrisku faktoreak, lan prozedurak, esposizio denborak eta osasunaren zaintza.
f) Babes kolektiboko eta pertsonaleko printzipio orokorrak aplikatu ditu arrisku kimikoak kontrolatzeko neurrietan proposatutako jarduketetan.
g) Babes pertsonaleko neurri egokiak ezaugarritu ditu, indarrean dagoen legediaren arabera.
h) Segurtasun protokolo bat egin du langileak informatzeko eta aholkatzeko beren lanean bete behar dituzten arau eta prozedurei buruz.
i) Jardueran dauden agente kutsatzaileekiko esposizio arriskuen ebaluazio eta kontrolerako prebentzio ekintzak erregistratzeko dokumentuak egin ditu.
5. Produktu kimiko arriskutsuak ontziratzeko, manipulatzeko eta biltegiratzeko baldintzak identifikatzen ditu, eta segurtasun irizpideak aplikatzen ditu indarrean dagoen legeriaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Etiketatzean, substantzia kimikoen ontziratzean eta prestakin arriskutsuetan aplikatu beharreko indarrean dagoen araudiaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
b) Produktu kimikoak ondorio kaltegarrien arabera sailkatu ditu.
c) Produktu kimikoen piktogramak eta arrisku (H) eta zuhurtzia (P) faseak identifikatu ditu.
d) Segurtasun fitxak interpretatu ditu produktu kimikoak manipulatzean.
e) Segurtasun arauak zehaztu ditu produktu kimikoak manipulatzean eta biltegiratzean, beren ezaugarrien arabera.
f) Babes pertsonaleko bitartekoak ezaugarritu ditu produktu kimikoen manipulazioan, arriskuaren arabera.
g) Produktu kimikoak sailkatu ditu biltegiratzeko, eta kalitate eta segurtasun irizpideak erabili ditu.
h) Hondakinak ezabatzeko protokolo bat egin du, indarrean dagoen araudiaren arabera, langileak informatzeko.
i) Produktu kimikoak manipulatzeko intzidenteen aurrean jarduteko oinarrizko protokoloa egin du.
6. Arriskuak prebenitzeko eta babesteko neurriak proposatzen ditu, eta agente biologikoekin eta horiek osasunean dituzten ondorioekin lotzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Agente biologikoak sailkatu ditu, infekzio, hedapen eta profilaxi arriskuaren edo tratamendu eraginkorraren arabera.
b) Agente biologikoen arrisku egoerak eta esposizio kausak identifikatu ditu.
c) Arrisku biologikoei buruzko prebentziozko ekintza printzipioak aplikatu ditu.
d) Lantokian agente biologikoak askatzea saihesteko edo minimizatzeko lan prozedura egokiak ezarri ditu.
e) Arrisku biologikoen eta sartzeko bideen arabera, babes kolektiboko neurriak edo, halakorik ezean, norbera babesteko neurriak proposatu ditu.
f) Langileek jarraitu beharreko higiene neurriak ezarri ditu.
g) Agente biologikoei eusteko guneak mugatu eta seinaleztatu ditu, sailkapenaren arabera.
h) Kutsatutako hondakinak arriskurik gabe manipulatzeko eta ezabatzeko prozedurak ezarri ditu.
7. Agente biologikoei buruzko jakinarazpen, informazio eta erregistro prozedurak egiten ditu, horien edukia eta jakinarazpen prozesua zehazten ditu, eta dagokion dokumentazioa egiten du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Laneko agintaritzari 3. eta 4. kategoriako agente biologikoen berri emateko prozedura ezarri du, indarrean dagoen araudiak jasotzen dituen epeetan eta edukiekin.
b) Lan eta osasun agintarien esku egon behar duen dokumentazioa bildu du, indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorrita.
c) Informazioa eskatzen duten lan edo osasun agintariei igorri beharko zaien informazioari buruzko prozedura ezarri du, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
d) Erregistro bat ezarri du 3. eta 4. kategoriako agente biologikoen esposiziopean dauden lanpostuei, langileei, esposizioei, istripuei eta intzidenteei buruz.
e) Agente biologiko bat manipulatzea dakarten istripu edo intzidenteen aurrean jarduteko prozedura bat ezarri du.
f) 4. taldeko agente biologiko bat manipulatzeko prozedura bat ezarri du.
g) Azterketei, erregistroei eta kontserbazio denborei buruzko prozedura bat ezarri du.
h) Aplikazio ereduak egin ditu.
Lanbide modulua: Bide-segurtasunarekin lotutako arriskuak.
Kodea: 1420.
Iraupena: 160 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 9.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Gidatzeko oinarrizko prozesu psikologikoak eta arrisku faktoreak identifikatzen eta ezagutzen ditu, eta trafiko egoeretan gidarien jokabidea baloratzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gidatzean erabakiak hartzean inplikatutako oinarrizko prozesu psikologikoak ezaugarritu ditu.
b) Gidarien portaera azaltzen duten eredu teorikoen funtsezko aldagaiak identifikatu ditu.
c) Gidarien portaera azaltzeko eredu teorikoen antzekotasunak eta desberdintasunak ezagutu ditu.
d) Aurkeztutako trafiko egoeretan gidatzean alkohola edatearekin lotutako benetako arriskua kuantifikatu du likert motako eskala batean, eta arrisku horren balorazio objektiboarekin alderatu du.
e) Aurkeztutako trafiko egoeretan abusuzko drogen kontsumoarekin lotutako benetako arriskua kuantifikatu du likert motako eskala batean, eta arrisku horren balorazio objektiboarekin alderatu du.
f) Aurkeztutako trafiko egoeretan gidatzean farmakoak hartzearekin lotutako benetako arriskua kuantifikatu du likert motako eskala batean, eta arrisku horren balorazio objektiboarekin alderatu du.
g) Aurkeztutako trafiko egoeretan gidatzean logura eta nekea izatearekin lotutako benetako arriskua kuantifikatu du likert motako eskala batean, eta arrisku horren balorazio objektiboarekin alderatu du.
h) Aurkeztutako trafiko egoeretan gidatzean arreta falta izatearekin lotutako benetako arriskua kuantifikatu du likert motako eskala batean, eta arrisku horren balorazio objektiboarekin alderatu du.
i) Aurkeztutako trafiko egoeretan gidatzean abiadura desegokia izatearekin lotutako benetako arriskua kuantifikatu du likert motako eskala batean, eta arrisku horren balorazio objektiboarekin alderatu du.
2. Laneko ekipamendu gisa ibilgailuarekin lotzen diren faktoreak ezaugarritzen ditu, funtsezko aldagaiak aztertzen ditu eta trafikoko laneko arriskuen prebentzioan duten garrantzia zehazten du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Trafikoko laneko arriskuen prebentzioari aplikatu beharreko araudia identifikatu du, laneko ekipamendu gisa ibilgailuarekin lotuta.
b) Ibilgailu mota bakoitza segurtasunez gidatzeko beharrezkoa den prestakuntza zehaztu du.
c) Laneko ekipamendu gisa ibilgailu mota bakoitzerako beharrezkoa den dokumentazioa ezarri du.
d) Laneko ekipamendu gisa ibilgailuaren mantentze-lanekin lotutako arrisku faktoreak identifikatu ditu.
e) Ibilgailuen azterketa teknikoaren maiztasuna ezarri du, ibilgailu motaren eta antzinatasunaren arabera.
f) Arriskuen hasierako eta geroko ebaluazioaren edukia ezarri du, eta laneko ekipamendu gisa enpresako ibilgailu guztietarako prebentzio neurriak planifikatu ditu.
g) Takografo analogikoaren eta digitalaren elementuak eta funtzioak identifikatu ditu.
h) Gidariaren eta enpresaren txarteletatik takografo digitalek jasotako aldagaien datuak transferitu ditu, eta aztertu egin ditu.
i) Takografo analogikoko diskoetan erregistratutako informazioa baloratu du.
j) Takografoak emandako informazioari dagokionez zehatzen ahal diren egitateak zehaztu ditu.
3. Trafikoko laneko arriskuekin eta ibilbide seguruak egitearekin lotutako errepidearen funtsezko ezaugarriak ezagutzen ditu, eta trafikoko laneko arriskuen prebentzioaren barruan duten garrantzia zehazten du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Bide azpiegituraren trazadurak bide-segurtasunean duen eragina baloratu du.
b) Bide-segurtasunean eragin handiena duten trafiko ingeniaritzarekin lotutako faktoreak identifikatu ditu (dentsitatea, gaitasuna, intentsitatea eta osaera, besteak beste).
c) Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren Trafiko Mapan jasotako informazioa lortu du.
d) Batasuneko edo Batasunetik kanpoko herrialdeetan ibilbideak egitearekin lotutako arriskuak identifikatu ditu.
e) Hainbat ibilbidetarako arrisku mapak egin ditu, eta ibilbide horien alderdi bereizgarri guztiak baloratu ditu.
f) Egindako arrisku mapetarako ibilbide seguruena zehaztu du.
4. Trafikoarekin eta bide-segurtasunarekin lotutako araudia eta alderdi juridikoak aplikatzen ditu, eta trafikoko laneko arriskuen prebentzioan duten aplikazioa aztertzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Trafikoko eta bide-segurtasuneko araudia identifikatu du.
b) Laneko trafiko istripua izanez gero aplikatu beharreko erantzukizun motak bereizi ditu.
c) Kasu praktikoei salgai arriskutsuen araudia aplikatu die.
d) Enpresako bide-segurtasunari aplikatu beharreko laneko legeria zehaztu du.
e) Trafikoarekin eta bide-segurtasunarekin lotutako araudia eta alderdi juridikoak aplikatu dizkie enpresa mota desberdinei.
5. Trafikoko lan istripuak berregiten ditu, aurrekariak aztertuz eta zeregin mota horretarako berariazko teknikak eta tresna informatikoak aplikatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ikerketan inplikatutako trafiko istripuari buruzko oinarrizko kontzeptuak zehaztu ditu.
b) Trafikoko laneko istripu batean datuak biltzeko eta erregistratzeko prozedura egokia zehaztu du.
c) Trafikoko lan istripuari aplikatu beharreko biomekanika eta biktimen azterketaren oinarrizko kontzeptuak aplikatu ditu.
d) Laneko trafiko istripuen ikerketan aztertu behar diren ibilgailuaren kanpoko eta barruko alderdiak identifikatu ditu.
e) Laneko trafiko istripuen ikerketan aztertu behar diren agertokiaren alderdiak identifikatu ditu.
f) Laneko trafiko istripuak berregiteko formula fisiko-dinamikoak aplikatu ditu.
g) Laneko trafiko istripuen peritu txostenak aztertu ditu.
h) Laneko trafiko istripuen kasu praktiko bati buruzko peritu txostena egin du.
i) Laneko trafiko istripu bat berregin du trafiko istripuak berregiteko programa informatikoen bitartez.
6. Enpresako bide-segurtasunaren kudeaketa planifikatzen du, prebentzio neurriak eta jarduketa protokoloak diseinatu ditu eta horien eraginkortasuna ebaluatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Trafikoko laneko arriskuen ebaluazioak egin ditu.
b) Ebaluazioetan antzemandako arriskuen araberako prebentzio neurriak diseinatu ditu.
c) Diseinatutako prebentzio neurrien eraginkortasunaren ebaluazioak egin ditu.
d) Trafikoko laneko istripuen kasuetan jarduteko protokoloak diseinatu ditu.
e) Trafikoko intzidenteen eta istripuen datu-base bat diseinatu du.
f) Trafikoko intzidenteen eta istripuen datuen tratamendu estatistikoak egin ditu.
g) Enpresa bateko laneko bide-segurtasunaren kudeaketa orokorrari buruzko txosten bat egin du.
Lanbide modulua: Laneko ingelesa (GM).
Kodea: 0179.
Iraupena: 70 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 5.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:
1. Edozein komunikabidek hizkuntza estandarrean emandako ahozko diskurtsoetan, ulertzen du lanbideari, ikasketei eta eguneroko gaiei buruzko informazioa, eta zehaztasunez interpretatzen du mezuaren edukia.
Ebaluazio irizpideak:
a) Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin loturiko hizkuntza estandarreko mezuen ideia nagusia identifikatu du.
b) Zuzeneko mezuen zein edozein euskarritan hizkuntza estandarrean igorririko mezuen helburua ezagutu du.
c) Bizitza sozial, profesional edo akademikoarekin loturik hizkuntza estandarrean dauden ahozko zenbait diskurtsotako informazioa atera du.
d) Hiztunaren ikuspegia eta jarrera identifikatu ditu.
e) Ahozko mezuen argudio haria identifikatu du, eta mezu horietan agertzen diren rolak zehaztu ditu.
f) Kutsadura akustikoa duten giroetan hizkuntza estandarrean dauden mezuak behar bezala ulertu ditu.
g) Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.
h) Mezu bat osotasunean ulertzeko garrantzia gogoan hartu du, mezuaren elementu guztiak ulertzen ez badira ere.
2. Lanbide eta akademia arloko nahiz egunerokoarekin lotutako idatzizko mezuak ulertzen ditu, nahiko zailak, eta haien edukia ulertuz aztertzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Bere esparru sozial, profesional edo akademikoko berariazko testuen ideia nagusia identifikatu du.
b) Hizkuntza estandarrean edozein euskarritan idatzirik dauden lanbide jarduerarekin loturiko zenbait testuren helburua ezagutu du.
c) Lanbideari buruzko mota anitzetako eta zenbait euskarritako testuetatik informazio jakin bat atera du.
d) Testu bat osotasunean ulertzeko garrantzia gogoan hartu du, mezuaren elementu guztiak ulertzen ez badira ere.
e) Sektorearekin zerikusia duten testuak irakurri eta ulertu ditu, modu autonomoan eta konpetentzia mailari dagokion irakurketa abiadurarekin eta estiloarekin.
f) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu dira eta erraz atzeman zaie funtsezko esanahia.
g) Testu luze eta aski konplexuak interpretatu ditu, bere espezialitatearekin loturik egon zein ez, behin edo gehiagotan irakurririk.
h) Lanbideko gai sorta zabal baten inguruko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia azkar identifikatu ditu.
i) Euskarri digitalen bidez jasoriko zenbait zailtasun mailatako jarraibideak eta mezu teknikoak interpretatu ditu.
j) Testu aski konplexuen itzulpenak egin ditu, laguntza materiala erabiliz, behar izanez gero.
3. Ahozko mezu argiak eta ongi egituratuak sortzen ditu, egoeraren edukia aztertuz eta solaskideen hizkuntza erregistroari egokituz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sektorearen berezko eta eguneroko bizitzako mezu orokorrak igorri ditu, lokailuak eta elkarrekintzako estrategiak erabiliz.
b) Berariazko informazio xehatua arin trukatu du, konpetentzia mailarekin bat datorren konplexutasuneko egiturak erabiliz.
c) Mezua igortzeko erregistro egokiak hautatu eta aplikatu ditu, baita herrialdearen berezko gizarte harremanetako protokoloak eta arauak ere.
d) Lanbide esparruko gaiei buruzko aurkezpen ongi egituratuak egin ditu, ezarririko protokoloak erabiliz.
e) Behar bezala erabili da lanbideko terminologia.
f) Bere eskumeneko lan prozesua deskribatu eta sekuentziatu du ahoz.
g) Diskurtsoa edo diskurtsoaren zati bat berriro egiteko eskatu da beharrezkotzat jo izan denean.
h) Naturaltasunez komunikatu da, inguruabarren araberako formaltasun mailarekin.
i) Askotariko gai orokor, akademiko, profesional edo aisiaren ingurukoez mintzatu da hitz etorri errazez, zehaztasunez eta eraginkortasunez, ideien arteko lotura argi markatuz.
j) Ikuspuntuak argi adierazi eta defendatu dira, azalpenak eta argudio egokiak emanez.
k) Bizitza sozioprofesionalari buruzko galderei erantzun die, lan elkarrizketetan erabiltzen ohi direnak barne.
4. Sektoreko, ikasketetako edo eguneroko gaiei buruzko dokumentuak eta txostenak idazten ditu, eta hizkuntza baliabideak dokumentuaren helburuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Testu argi eta zehatzak idatzi ditu bere lanbidearekin zerikusia duten gaiez, hainbat iturritatik jasotako informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.
b) Bere lanbide esparruko berariazko dokumentazioa bete du, hiztegi espezifikoa eta herrialdearen berezko gizarte harremanetako protokoloak eta arauak erabiliz.
c) Informazioa zuzentasunez, doitasunez, kohesioz eta koherentziaz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta/edo eman du.
d) Ikusizko laguntzen eta hizkuntza gakoen bidez bete ditu testuak.
e) Txostenak idatzi ditu, alderdi esanguratsuak nabarmenduz eta euskarritzat erabiltzen ahal diren xehetasun adierazgarriak eskainiz.
f) Gutun formalak eta informalak idatzi ditu, eta, horretarako, ezarririko kortesiazko formulak eta haiek lantzeko berariazko hiztegia erabiliz.
g) Zenbait motatako dokumentu idatziak laburbildu ditu, bere hizkuntza baliabideak erabiliz.
h) Prestatuko den dokumentuaren berezko kortesia formulak erabili ditu.
5. Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu komunikazio egoeretan; horretarako, atzerriko hizkuntzaren lurraldean ohikoak diren harremanak deskribatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu dira.
b) Herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
c) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren balio eta sinesmenak identifikatu ditu.
d) Sektoreari dagozkion gizarte eta lanbide alderdiak identifikatu dira, edozein testu motatan.
e) Atzerriko hizkuntzaren lurraldeko gizarte harremanen protokolo eta arauak aplikatu dira.
f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza adierazgailuak ezagutu dira.
Lanbide modulua: Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM)
Kodea: 1665.
Iraupena: 40 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 3.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:
1. Digitalizazioaren kontzeptua eta produkzio sektoreetan duen eragina aztertzen ditu, enpresaren jarduera kontuan hartuta eta IT (Information Technology: informazioaren teknologia) eta OT (Operation Technology: eragiketa teknologia) ingurune bereizgarriak identifikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Deskribatu du zertan datzan digitalizazioaren kontzeptua.
b) Teknologia digitalaren ezarpena eta enpresen antolamendua lotu ditu.
c) IT eta OT inguruneen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak zehaztu ditu.
d) IT inguruneak izaten ahal diren enpresen ohiko sailak identifikatu ditu.
e) Instalazioko eta negozioko digitalizatze teknologia tipikoak hautatu ditu.
f) IT eta OT inguruneen arteko konexioaren garrantzia aztertu du.
g) Industria enpresa bat muturretik muturrera digitalizatzearen abantailak aztertu ditu.
2. Enpresak ingurune digitaletara egokitzeko/eraldatzeko beharrezkoak diren teknologia erraztaile digitalak ezaugarritzen ditu, eta haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Teknologia erraztaile digital nagusiak identifikatu ditu.
b) Teknologia erraztaile digitalak produktuen eta zerbitzuen garapenarekin lotu ditu.
c) Teknologia erraztaile digitalen garrantzia ekonomia jasangarri eta efizientearekin lotu du.
d) Teknologia erraztaile digitalek sortu dituzten merkatu berriak identifikatu ditu.
e) Teknologia erraztaile digitalek negozio zatian zein instalazio zatian duten inplikazioa aztertu du.
f) IT eta OT inguruneekin loturik teknologia erraztaileak ezartzearen ondorioz sorturiko hobekuntzak identifikatu ditu.
g) Teknologiak haien ezaugarri eta aplikazio eremuekin lotzen dituen txostena egin du.
3. Cloud/hodeian oinarritutako sistemak eta haiek sistema digitalen garapenean duten eragina identifikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Hodeiaren (cloud) mailak identifikatu ditu.
b) Hodeiaren eginkizun nagusiak identifikatu ditu (datuak prozesatzea, informazioa trukatzea eta aplikazioak exekutatzea, besteak beste).
c) Edge computingaren kontzeptua eta hodeiarekin duen lotura deskribatu ditu.
d) Fog eta mist kontzeptuak eta haiek multzoan dituzten aplikazio eremuak definitu ditu.
e) Sistema konektatuetan hodeia erabiltzeak dakartzan abantailak identifikatu ditu.
4. Titulua kokatzen den sektorearen inguruneetan AAk (adimen artifiziala) zer aplikazio dituen identifikatzen du, eta ezarpenak inplizituki dakartzan hobekuntzak deskribatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) AAk prozesuen automatizazioan eta optimizazioan duen garrantzia identifikatu du.
b) AA datu bilketa masiboarekin (Big Data) lotu du, eta datuen tratamendua (analisia) enpresen errentagarritasunarekin.
c) AAren oraingo eta etorkizuneko garrantzia baloratu du.
d) AAk ezarpen handiena dituen sektoreak identifikatu ditu.
e) AArako programazio lengoaiak identifikatu ditu.
f) Deskribatu du nola eragiten duen AAk tituluaren sektorean.
5. Datuen garrantzia ebaluatzen du, baita datu horien babesa ere ekonomia digital globalizatu batean, eta, horretarako, segurtasun eta zibersegurtasun sistemak definitzen ditu, bai ekipamendu/sistemei dagokienez, bai orokorrean.
Ebaluazio irizpideak:
a) Datuaren eta informazioaren arteko desberdintasuna ezarri du.
b) Produktuaren bizi zikloa deskribatu du.
c) Big Dataren, datuen analisiaren, ikasketa automatikoaren/sakonaren (machine/deep learning) eta adimen artifizialaren arteko lotura identifikatu du.
d) Big Data definitzen duten ezaugarriak deskribatu ditu.
e) Datu zientziaren etapa tipikoak eta prozesuan elkarrekin duten lotura deskribatu ditu.
f) Hodeian datuak biltegiratzeko prozedurak deskribatu ditu.
g) Hodeiko konputazioaren (cloud computing) garrantzia deskribatu du.
h) Datu zientziak enpresetan dituen helburu nagusiak identifikatu ditu.
i) Datuen aldetik segurtasunak eta segurtasunaren erregulazioak duten garrantzia baloratu du.
6. Tituluarekin lotutako sektore bateko enpresa baten eraldaketa digitaleko proiektu bat garatzen du, enpresaren helburuen arabera gauzatu beharreko aldaketak kontuan hartuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresaren helburu estrategikoak identifikatu ditu.
b) Produkzioko/negozioko eta komunikazioko arloak identifikatu eta lerrokatu ditu.
c) Digitalizatzen ahal diren arloak identifikatu ditu.
d) Aztertu du eremu digitalizatuak nola uztartzen diren elkarrekin eta digitalizaturik ez daudenekin.
e) Enpresaren oraingo eta etorkizuneko beharrak kontuan hartu ditu.
f) Arlo bakoitza teknologien ezarpenarekin lotu du.
g) Arlo bakoitzean izan litezkeen segurtasun arrakalak aztertu ditu.
h) Datuen tratamendua eta analisia definitu ditu.
i) Besteak beste, datuen, aplikazioen eta haiei eusten dieten plataformen arteko integrazioa kontuan hartu du.
j) Estrategiaren arabera eginiko aldaketak dokumentatu ditu.
k) Giza baliabideen egokitasuna kontuan hartu du.
Lanbide modulua: Produkzio sistemari aplikatutako jasangarritasuna.
Kodea: 1708.
Iraupena: 40 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 3.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:
1. Jasangarritasunari buruzko ingurumen, gizarte eta gobernantza alderdiak (IGG) identifikatzen ditu, garapen jasangarriaren kontzeptua eta hori lortzen laguntzen duten nazioarteko esparruak kontuan hartuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jasangarritasunaren kontzeptua deskribatu du, eta garapen jasangarriarekin loturiko nazioarteko esparruak zehaztu ditu.
b) Enpresa antolakundeen garapen jasangarrian eragina duten ingurumen , gizarte eta gobernantza gaiak identifikatu ditu.
c) Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) 2030 Agenda lortzeko duten garrantziarekin lotu ditu.
d) Erakundeen interes-taldeentzat garrantzitsuenak diren ingurumen , gizarte eta gobernantza alderdiak (IGG) identifikatzearen garrantzia aztertu du, eta erakundeari berari dakarzkioten arriskuekin eta aukerekin lotu ditu.
e) Jasangarritasun jarduna ebaluatzeko metriken estandar nagusiak identifikatu ditu, baita indarrean dagoen legeriak eta hura garatzeko etorkizuneko erregulazioek ezartzen duten kontu-ematean duten zeregina ere.
f) Inbertsio sozialki arduratsua eta analistek, inbertitzaileek, agentziek eta jasangarritasun indizeek jasangarritasunaren sustapenean duten zeregina deskribatu ditu.
2. Gizarteak aurrean dituen ingurumen eta gizarte erronken ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, pertsonengan eta produkzio sektoreetan dituen inpaktuak deskribatu eta haiek minimizatzeko ekintzak proposatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ingurumen eta gizarte erronka nagusiak identifikatu ditu.
b) Ingurumen eta gizarte erronkak jarduera ekonomikoa gauzatzearekin lotu ditu.
c) Ingurumen eta gizarte inpaktuek pertsonengan eta produkzio sektoreetan duten eragina aztertu du.
d) Ingurumen eta gizarte inpaktuak minimizatzera bideraturiko neurri eta ekintzak identifikatu ditu.
e) Ingurumen eta gizarte erronkei arrakastaz aurre egiteko aliantzak ezartzearen eta zeharka eta koordinaturik lan egitearen garrantzia aztertu du.
3. Jardun profesionalean eta pertsonalean jasangarritasun irizpideak aplikatzea zehazten du, horretarako beharrezko diren elementuak identifikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egiten duen lanbide jarduerarako garrantzitsuenak diren GJHak identifikatu ditu.
b) GJHek dakartzaten arrisku eta aukerak aztertu ditu.
c) Jarduera profesionaletik eta ingurune pertsonaletik ingurumen eta gizarte erronketako zenbaiti erantzuteko behar diren ekintzak identifikatu ditu.
4. Produktu eta zerbitzu arduratsuak proposatzen ditu, ekonomia zirkularraren printzipioak kontuan hartuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egungo produkzio eta kontsumo ereduaren ezaugarriak zehaztu ditu.
b) Ekonomia berde eta zirkularraren printzipioak identifikatu ditu.
c) Produkzio eredu klasikoarekin alderatu ditu ekonomia berde eta zirkularraren onurak.
d) Ekodiseinuaren printzipioak aplikatu ditu.
e) Produktuaren bizi zikloa aztertu du.
f) Produkzio prozesuak eta aplikatu diren jasangarritasun irizpideak identifikatu ditu.
5. Jarduera jasangarriak egiten ditu, jarduera horiek ingurumenean duten eragina minimizatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egungo produkzio eta kontsumo ereduaren ezaugarriak zehaztu ditu.
b) Ekonomia berde eta zirkularraren printzipioak identifikatu ditu.
c) Produkzio eredu klasikoarekin alderatu ditu ekonomia berde eta zirkularraren onurak.
d) Jarduera pertsonalen eta profesionalen inpaktua ebaluatu du.
e) Ekodiseinuaren printzipioak aplikatu ditu.
f) Estrategia jasangarriak aplikatu ditu.
g) Produktuaren bizi zikloa aztertu du.
h) Produkzio prozesuak eta aplikatu diren jasangarritasun irizpideak identifikatu ditu.
i) Ingurumen araudia aplikatu du.
6. Sektoreko enpresa baten jasangarritasun plana aztertzen du; horretarako, hain zuzen, enpresaren interes-taldeak eta IGG alderdi materialak identifikatzen ditu, eta horiek kudeatzeko eta neurtzeko ekintzak justifikatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresaren interes-talde nagusiak identifikatu ditu.
b) IGG-alderdi materialak, interes-taldeen itxaropenak eta enpresa helburuei dagokienez IGG-alderdiek duten garrantzia aztertu ditu.
c) Identifikaturiko IGG-alderdi nagusiek planteatzen dituzten inpaktu negatiboak minimizatzeko eta aukerak aprobetxatzeko ekintzak definitu ditu.
d) Enpresaren jarduna gehien erabiltzen diren jasangarritasun estandarren arabera ebaluatzeko metrikak zehaztu ditu.
e) Jasangarritasun txosten bat egin du, proposaturiko plana eta adierazleak adierazirik.
Lanbide modulua: Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I.
Kodea: 1709.
Iraupena: 100 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 5.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:
1. Produkzio sektorearen ezaugarriak bereizten ditu, eta lanpostuak definitzen ditu, tituluan adierazitako lanbide konpetentziekin erlazionatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lanbide sektorean dauden enplegurako eta laneratzeko aukera nagusiak aztertu ditu; enplegu aukerak identifikatu ditu, eta lanbide profilerako gaur egun dituzten eskakizunak aztertu ditu.
b) Lan merkatuak galdegiten dituen sektore pribatuarekin loturiko betekizunak eta funtzio publikoan lan egiteko betekizunak alderatu ditu.
c) Tituluarekin loturiko lanbide jarduerarako gaur egun galdegiten diren jarrerei eta gaitasunei buruz hausnartu du, bai eta sektorerako garrantzitsuenak diren konpetentzia pertsonal eta sozialei buruz ere, eta gure hurbileko garapen eremua identifikatu du.
2. Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko mailako funtzioak betetzeko beharrezkoak diren konpetentziak eskuratzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzioaren kulturak enpresako edo erakunde parekatuko eremu eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratu du; lan baldintzak eta langilearen osasun egoera lotu ditu; eta jardueraren arrisku faktoreak eta haien ondoriozko kalteak identifikatu eta sailkatu ditu, bereziki tituluarekin loturiko lanbide sektoreko lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak.
b) Tituluaren lanbide profilari lotutako kalte profesional motak sailkatu eta deskribatu dira, bereziki lan istripuei eta lanbide gaixotasunei dagokienez.
c) Enpresako edo erakunde parekatuko arriskuen ebaluazioa zehaztu du, eta kalteak jatorrian saihesteko eta haien ondorioak minimizatzeko aplikatu beharreko prebentzio eta babes teknikak zehaztu ditu.
d) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.
e) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.
f) Enpresan edo erakunde parekatuan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera eta, horrez gain, enpresan edo erakunde parekatuan arriskuen prebentzioaren arloan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan edo erakunde parekatuan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena eta, horrez gain, planaren edukiari buruz hausnartu du.
h) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak zehaztu dira, bai eta prebentzio neurri gisa duten garrantzia ere.
i) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.
3. Besteren konturako langile gisa dituen lan baldintzak aztertzen ditu, eta identifikatzen ditu lan araudian eta, bereziki, sektoreko hitzarmen kolektiboan lan harremanean izaten ahal diren aldaketa eta gorabehera garrantzitsu nagusietan.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lan harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak aztertu ditu, bai eta tituluarekin loturiko lanbide sektoreari aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan itunduriko lan baldintzak ere.
b) Kontratazio modalitate nagusiak alderatu ditu, eta dauden ereduak aurkitu ditu iturri ofizialetan.
c) Lan antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak eta dakartzaten eskubideak identifikatu ditu.
d) Soldataren ordainagiriak dituen osagaiak identifikatu ditu.
e) Lan harremanetan gertatzen ahal diren gorabeheren aurrean dauden lan baliabideak identifikatu ditu.
f) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.
g) Laneko harremanak eten eta azkentzearen ondoriozko prestazio nagusiak aztertu ditu.
4. Bere ahalmen profesionala eta autoorientazio prozesuan gidatzeko dituen interesak aztertzen eta ebaluatzen ditu, eta laneratzeko bide orri bat egiten du, konpetentzia, interes eta abilezia pertsonalen azterketan oinarrituta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Norberaren interesak, motibazioak, trebetasunak eta abileziak ebaluatu ditu, autoezagutza prozesu baten esparruan.
b) Tituluaren profilarekin loturiko lanbide jardueraren hurbileko ezaugarri eta konpetentzia pertsonalak aztertu ditu.
c) Enplegurako balioa duten konpetentzia pertsonalak eta sozialak zehaztu ditu.
d) Lanbide proiektu baten esparruko lehentasun profesional, interes eta jomugak adierazi ditu.
e) Lana bilatzeko prozesuan autoestimuaren kontzeptua aintzat hartu du.
f) Identifikatu du zer indar, ahulezia, mehatxu eta aukera dituen laneratzeko.
g) Laneratzeko etorkizuneko itxaropenak identifikatu ditu, eta norberaren konpetentziak, interesak eta abileziak aztertu ditu.
h) Balio profesionalizatzailea duten bizi ibilbideko mugarri garrantzitsuak baloratu ditu.
i) Lanbide profilari loturiko prestakuntza ibilbide profesionalak identifikatu ditu.
j) Helburu profesionalak formulatu ditu, eta enplegagarritasuna eta laneratzeko baldintzak hobetzeko helburu pertsonal eta profesionalak zehaztu ditu.
k) Hobetzeko arloak garatzeko eta enplegurako balioa duten indargune pertsonalak indartzeko ekintza plan bat egin du.
5. Ikaskuntza autonomorako estrategiak aplikatzen ditu, eta, horretarako, haren balio profesionalizatzailea aitortzen du, bere ikaskuntza ingurunea diseinatzen eta optimizatzen du, teknologia digitalak ikaskuntza autonomoko tresna gisa erabiliz, eta koherentea da bere nortasun digitalarekin eta bere garapen indibidualeko planean planteatutako helburu profesionalekin.
Ebaluazio irizpideak:
a) Garapen profesionalerako banakako erantzukizunaz jabetu da, eta etengabeko ikaskuntzako jarrera baloratu du konpetentzia propioak eta berriak garatzeko.
b) Enplegagarritasuna lan ingurunera egokitzeko gaitasun gisa identifikatu du.
c) Tresnak, informazio iturriak, konexioak eta jarduerak ezagutu eta erabili ditu enplegagarritasunerako ikaskuntza ingurune pertsonal bat eratzeko.
d) Konpetentzia digitala erabili du, enplegagarritasunerako ikaskuntza ingurune pertsonal bat konfiguratzeko.
e) Identitate digitalaren kontzeptua eta enplegagarritasunean duen eragina aztertu ditu.
f) Bere ikaskuntza ingurunearen diseinua justifikatu du, enplegagarritasuna hobetzeko duen gaitasunean oinarrituta.
g) Banakako garapen plana egin du, enplegagarritasuna hobetzeko tresna gisa.
h) Ikaskuntza autonomoko tresnak aplikatu ditu garapen pertsonalerako eta profesionalerako.
i) Banakako garapen plana lortzeko aukera ematen duen ikaskuntza ingurunea diseinatu du.
Lanbide modulua: Segurtasun baldintzak eta industria segurtasuna.
Kodea: 1412.
Iraupena: 240 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 14.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Produktuen informazioa identifikatzen du, eta segurtasuneko eta osasuneko funtsezko eskakizunak betetzearekin lotzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Erabilera araudia eta merkaturatze araudia bereizi ditu.
b) Produktuan segurtasunari buruzko araudia identifikatu du.
c) Produktuaren ziurtapen prozedura desberdinak interpretatu ditu.
d) Industriako kalitate eta segurtasun azpiegituraren parte diren organismo nazionalak zerrendatu ditu.
e) Produktu bat fabrikatzeko prozedura sekuentziatu du.
f) Diseinu eta fabrikazio faseko fabrikatzaileen, inportatzaileen eta hornitzaileen betebeharrak identifikatu ditu.
g) Fabrikatzailearen eta erabiltzailearen arteko informazio bideak identifikatu ditu.
h) Produktu baten CE marka segurtasuneko eta osasuneko funtsezko eskakizunak betetzearekin lotu du.
i) Jarraibideen eskuliburuaren edukia interpretatu du.
j) CE adostasun adierazpenaren bidez bildu du produktuari aplikatu beharreko merkaturatze araudiari buruzko informazioa, bai eta erabilitako arau teknikoak ere.
2. Lantokietako ekipamendu eta instalazio nagusiekin lotutako prebentzio eskakizunak zehazten ditu, esku hartzen duten agenteak identifikatzen ditu eta bete beharreko baldintzei buruzko fitxak egiten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Instalazio elektrikoei, presio aparatuei, mantentze aparatuei, atmosfera leherkorretan erabiltzeko aparatu eta babes sistemei, eraikitako instalazio termikoei eta hozteko instalazioei aplikatu beharreko industria segurtasuneko oinarrizko araudia identifikatu du.
b) Ekipamenduek eta instalazioek bete beharreko gutxieneko eskakizunak zehaztu ditu.
c) Instalazioaren proiektuan, gauzatzean eta martxan jartzean esku hartzen duten eragileak identifikatu ditu.
d) Berariazko industria araudia duten instalazioetarako proiektu fasetik martxan jarri arte jarraitu beharreko prozedura sekuentziatu du.
e) Ekipamendu bakoitzaren ikuskapen, berrikuspen eta mantentze-lanei buruzko informazioari buruzko fitxak egin ditu.
f) Instalazioen ikuskapen, berrikuspen eta mantentze-lanei buruzko informazioari buruzko fitxak egin ditu.
3. Lan inguruneko segurtasun baldintzei aplikatu beharreko segurtasun analitiko eta operatiboko teknikak ezaugarritu ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Arriskubidea, arrisku faktorea, arriskua, prebentzioa, babes kolektiboa eta norberaren babesa terminoak zuzen interpretatu ditu.
b) Segurtasun baldintzen ondoriozko arrisku faktoreak kalte motarekin lotu ditu.
c) Segurtasun teknikak bereizi ditu aplikazio esparruaren eta jarduketa sistemaren arabera.
d) Lan istripuaren aurretik aplikatu beharreko segurtasuneko teknika analitikoak identifikatu ditu.
e) Lan istripuaren ondoren aplikatu beharreko segurtasuneko teknika analitikoak identifikatu ditu.
f) Alderdi materialekin eta antolakuntzakoekin lotutako teknika operatiboak aipatu ditu.
4. Segurtasun baldintzen ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, eta arriskubideak identifikatu eta erreferentzia irizpideak ezartzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Segurtasun baldintzekin lotzen diren arriskuak ebaluatzeko jarraitu behar diren etapak sekuentziatu ditu.
b) Lantoki, ekipamendu, instalazio, produktu kimiko eta lan metodoetako balizko arriskuak identifikatu ditu.
c) Segurtasuneko ikuskapenak edo berrikuspenak ezarri ditu.
d) Arriskuak kontuan hartu ditu, probabilitatearen eta balizko ondorioen arabera.
e) Zenbatespen metodoaren egokitasuna zehaztu du, arriskubide motaren arabera.
f) Erreferentziazko irizpideak ezarri ditu, araudi eskakizunetan edo eskakizun teknikoetan oinarrituta.
g) Arriskuak identifikatu ditu, garrantziaren arabera.
h) Arriskuen ebaluazioa dokumentatu du, araudiarekin bat etorrita.
5. Lan prozedurak garatzen ditu arriskugarritasun bereziko egoerekin erlazionatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Arriskugarritasun bereziko jarduerak identifikatu ditu ekoizpen sektoreekin erlazionatuz.
b) Berezko arriskubideak eta prebentzio eta babes neurriak ezarri ditu arriskugarritasun bereziko jardueretan.
c) Altuerako lanetan seguru jarduteko prozedurak egin ditu.
d) Hondoratze edo lurperatze arriskua duten lanetan seguru jarduteko prozedurak egin ditu.
e) Eremu itxietan seguru jarduteko prozedurak egin ditu.
f) Murgilketagatik itotzeko arriskua duten lanetan seguru jarduteko prozedurak egin ditu.
g) Berariazko araudiaren arabera lan mota jakin batzuei aplikatu beharreko prebentzio eskakizunak zehaztu ditu.
6. Arriskuak ezabatzeko, murrizteko edo kontrolatzeko neurriak proposatzen ditu, eta lan arloko segurtasun baldintzekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Hartu beharreko neurriak lehenesteko prebentzio ekintzen printzipioak zehaztu ditu.
b) Prebentzio neurriak ezartzeko teknika operatiboak aplikatu ditu.
c) Antzemandako arriskuen kontrol neurriak aukeratu ditu.
d) Arriskuak ezabatzeko edo murrizteko neurriak aukeratu ditu, beste batzuk sortzea saihesteko.
e) Arriskuen aurrean hartu beharreko neurri osagarriak identifikatu ditu.
f) Epe labur, ertain eta luzera begira egin beharreko ekintzak planifikatu ditu.
g) Proposatutako neurrien eraginkortasuna egiaztatu du.
h) Prebentzio jardueraren plangintza dokumentatu du, araudiarekin bat etorrita.
7. Lan istripua izan ondorengo segurtasun teknikak aplikatzen ditu, eta istripuak ikertzeko metodologia definitzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lan istripuak garaiz eta forman jakinarazteko jarraitu beharreko pausoak sekuentziatu ditu, araudiarekin bat etorrita.
b) Istripu eta intzidenteen aurrean barne komunikazioko prozedura bat ezarri du.
c) Lan istripuak erregistratzeko prozedura bat egin du.
d) Istripuen ikerketetan jarraitu beharreko faseak identifikatu ditu.
e) Istripuak ikertzeko metodologia ezarri du.
f) Prebentzio neurriak proposatu dira, istripuen ikerketaren emaitzetan oinarrituta.
g) Maiztasun, larritasun, intzidentzia eta batez besteko iraupenaren indizeak kalkulatu ditu.
Lanbide modulua: Arrisku ergonomikoak eta psikosozialak.
Kodea: 1415.
Iraupena: 160 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 8.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Lanpostuarekin lotutako arrisku ergonomikoak identifikatzen ditu, lan baldintzak ebaluatzen ditu eta laneko postu eta espazioak diseinatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ergonomia laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako zientzia gisa identifikatu du.
b) Arrisku ergonomikoei buruzko laneko arriskuen prebentzioari aplikatu beharreko araudia identifikatu du.
c) Arrisku ergonomikoekin lotutako arrisku faktoreak deskribatu ditu.
d) Lanpostuko analisi ergonomikoa egiteko metodoak eta teknikak ezagutu ditu.
e) Lanpostuko analisi ergonomikoa egiteko metodoak eta teknikak kasu zehatzei aplikatu dizkie.
f) Zama fisikoa eta mentala ebaluatzeko metodoak identifikatu ditu.
g) Laneko jarrerak, mugimendu errepikakorrak, indarraren aplikazioa eta zama mentala ebaluatzeko metodoak lanpostu zehatzei aplikatu zaizkie.
h) Laneko postuak eta espazioak diseinatzeko funtsezko aldagaiak zehaztu dira.
i) Laneko postu eta espazio zehatzak diseinatu dira.
2. Lanpostuarekin lotutako arrisku psikosozialak identifikatzen ditu, lan baldintzak ebaluatzen ditu eta prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Psikosoziologia ezaugarritu du laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duen zientzia gisa.
b) Arrisku psikosozialei buruzko laneko arriskuen prebentzioari aplikatu beharreko araudia identifikatu du.
c) Arrisku psikosozialekin lotutako arrisku faktoreak deskribatu ditu.
d) Lanpostuko arrisku psikosozialak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki ebaluatzeko metodoak eta teknikak ezagutu ditu.
e) Lanpostuko arrisku psikosozialen analisia egiteko metodoak eta teknikak kasu zehatzei aplikatu dizkie.
f) Arrisku psikosozialen aurreko prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak kasu zehatzei aplikatu dizkie.
3. Lan inguruneko estres egoerak ebaluatzen ditu, estresa sortzen duten agenteak eta egoerak identifikatzen ditu eta prebentzio eta zuzenketa neurriak proposatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Laneko estresa sortzen duten agenteak eta egoerak identifikatu ditu.
b) Laneko estresak langileen osasunean dituen ondorioak balioetsi ditu.
c) Lanarekin lotutako estresa detektatzeko metodoak eta teknikak ezagutu ditu.
d) Laneko estresa detektatzeko metodo eta teknika egokiagoak aplikatu dizkie kasu zehatzei.
e) Kasu zehatzetan laneko estresaren arriskua ebaluatzeko txostenak egin ditu.
f) Kasu zehatzetan estres arriskuaren aurreko prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu.
4. Lan inguruneko burnout arriskuarekin lotutako egoerak ebaluatzen ditu, burnout sortzen duten agenteak eta egoerak identifikatzen ditu eta prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak proposatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lanarekin lotutako burnout sindromea ezaugarritu du.
b) Laneko burnout sortzen duten agenteak eta egoerak identifikatu ditu.
c) Laneko burnoutak langileen osasunean dituen ondorioak baloratu ditu.
d) Lanarekin lotutako burnouta detektatzeko metodoak eta teknikak ezagutu ditu.
e) Laneko burnouta detektatzeko metodo eta teknika egokiagoak aplikatu dizkie kasu zehatzei.
f) Kasu zehatzetan laneko burnoutaren arriskua ebaluatzeko txostenak egin ditu.
g) Kasu zehatzetan laneko burnout arriskuaren aurreko prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu.
5. Lan inguruneko indarkeria eta laneko jazarpenaren arriskuak ebaluatzen ditu, horiek sortzen dituzten agenteak eta egoerak identifikatzen ditu eta prebentzio eta zuzenketa neurriak proposatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lan inguruneko indarkeria eta jazarpen mota desberdinak ezaugarritu ditu.
b) Laneko jazarpenaren arrisku faktoreak identifikatu ditu.
c) Laneko jazarpenak langileengan dituen ondorioak baloratu ditu.
d) Laneko jazarpena detektatzeko metodoak eta teknikak ezagutu ditu.
e) Laneko jazarpena detektatzeko metodo eta teknika egokiagoak aplikatu dizkie kasu zehatzei.
f) Kasu zehatzetan laneko jazarpenaren arriskua ebaluatzeko txostenak egin ditu.
g) Kasu zehatzetan laneko jazarpen arriskuaren aurreko prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu.
6. Txandakako lanarekin eta gaueko lanarekin lotutako arrisku psikosozialak izateko aukera duten lan egoerak ebaluatzen ditu, arrisku faktoreak identifikatzen ditu eta prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak zehazten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Txandakako lanaren eta gaueko lanaren ezaugarri bereizleak ezarri ditu.
a) Txandakako lanarekin eta gaueko lanarekin lotutako arrisku faktoreak identifikatu ditu.
b) Txandakako lanaren eta gaueko lanaren ondorioz sortutako nahasmendu ohikoenak identifikatu ditu.
c) Txandakako lanarekin eta gaueko lanarekin lotutako arriskuen analisien metodoak eta teknikak identifikatu ditu.
d) Txandakako lanarekin eta gaueko lanarekin lotutako arriskuen analisien metodo eta teknika egokienak kasu zehatzei aplikatu dizkie.
e) Kasu zehatzetan txandakako lanarekin eta gaueko lanarekin lotutako arriskuak ebaluatzeko txostenak egin ditu.
f) Kasu zehatzetan txandakako lanarekin eta gaueko lanarekin lotutako arriskuen prebentzio ekintzak eta ekintza zuzentzaileak proposatu ditu.
Lanbide modulua: Larrialdi egoerak.
Kodea: 1416.
Iraupena: 100 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 5.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Sute eta leherketa arriskua ebaluatzen ditu, esku hartzen duten parametroak aztertzen ditu eta arriskugarritasunarekin lotzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sute eta leherketa arriskua identifikatu du.
b) Arriskua ezabatu, murriztu edo kontrolatzeko neurriak sartu ditu.
c) Sute arriskua ebaluatzeko aukeratutako metodoa zuzen aplikatu du.
d) Arrisku maila murrizteko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.
e) Proposatutako neurriak behar bezala lehenetsi ditu.
f) Antolakuntza neurriak aurreikusi ditu.
g) Leherketa arriskua zehaztu du eta arriskua murrizteko neurriak identifikatu ditu.
h) Jarduteko eta proposatutako neurrien jarraipena egiteko plan bat ezarri du, suteen ebaluazio edo ikuskapen bat egin ondoren.
2. Eraikinetan suteen eta leherketen aurkako planak egiten ditu, jarduteko neurriak proposatzen ditu eta ekipamendu eta instalazioen mantentze lanak egiteko eskakizunak kontuan hartzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sute batean beroa transmititzeko mekanismoak bereizi ditu.
b) Sute mota desberdinak identifikatu ditu.
c) Sute bati aurrea hartzeko jarduketa modu desberdinak identifikatu ditu.
d) Leherketa batean parte hartzen duten parametroak identifikatu ditu.
e) Leherketa bati aurre hartzeko jarduteko moduak identifikatu ditu.
f) Su mota bakoitzerako agente itzaltzaile egokiena aukeratu du.
g) Suteen aurkako babes sistemen funtzionamendua ezaugarritu du.
h) Alarma zentral batean jasotako seinaleen informazioa lortu du.
i) Seinaleztapen eta argiztapen sistemak zehaztu ditu.
j) Suteen aurkako babes sistemen mantentze lanetako plan bat egin du, indarrean dagoen legeriarekin bat etorrita.
3. Establezimenduen ebakuazioa planifikatzen du, kokapen planoak interpretatzen ditu eta indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak kontuan hartzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Establezimenduak ebakuatzeko aplikatu behar den araudia identifikatu du.
b) Establezimenduaren espazioak identifikatu ditu planoan.
c) Markatzearen informazioa kontuan hartu du eraikuntzako elementuak eta materialak sailkatzean.
d) Erabileraren arabera establezimenduan aurreikusten ahal den gehieneko okupazioa kalkulatu du.
e) Okupazioaren, ebakuazio ibilbideen luzeraren eta ebakuazio altueraren arabera beharrezkoak diren solairu irteeren kopurua zehaztu du.
f) Ebakuazio elementuen zabalera gehieneko okupazioaren arabera nahikoa den egiaztatu du.
g) Lokalak ezaugarritu ditu, arrisku maila kontuan hartuta.
h) Indarrean dagoen araudiaren arabera, establezimendu batek behar dituen suteen aurkako babes sistemak ezarri ditu.
i) Establezimenduaren ebakuazio ibilbideak ezarri ditu, egoera normalari eta blokeo egoerari buruz indarrean dagoen araudia aplikatuta.
j) Planoan ebakuazio bideak seinaleztatu ditu, ezarritako planarekin bat etorrita.
k) Gune egokietako su-itzalgailuek duten kokapena identifikatu du planoan.
4. Autobabeserako eskuliburuak egiten ditu, establezimenduetan gertatzen ahal diren larrialdi egoerak aurreikusita.
Ebaluazio irizpideak:
a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.
b) Indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita, ezaugarrien arabera autobabeserako plan bat egiteko betebeharra duten establezimenduak zehaztu ditu.
c) Larrialdi bat sortzen ahal duten balizko agertokiak zehaztu ditu.
d) Agertoki bakoitzerako larrialdi neurriak ezarri ditu.
e) Alerta, alarma, esku hartze eta ebakuazio egoeretan jarduteko giza baliabideak eta baliabide materialak zehaztu ditu.
f) Larrialdi moten araberako jarduketak behar bezala ezarri ditu eta eragiketa diagrametan islatu ditu.
g) Larrialdi taldeetako kideentzako prestakuntza programa bat diseinatu du.
h) Autobabeseko plana ezartzeko fase zuzenak ezarri ditu, autobabeseko eskuliburuaren edukien arabera.
i) Ebakuazio simulakroa programatu du, eta autobabeseko eskuliburuan hobekuntza neurriak txertatu ditu.
j) Istripu larriei buruzko araudiaren eraginpeko jardueren betebeharrak ezarri ditu.
5. Larrialdi egoeretan lehen sorospenak ematea planifikatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egiaztatu du establezimendu batean lehen laguntzako lokala behar den, zein ezaugarri izan behar dituen eta zer-nolako hornidura izan behar duen, indarrean dagoen araudiaren arabera.
b) Larrialdiei aurre egiteko jardueretarako botika-kutxek izan beharreko bitartekoak aukeratu ditu.
c) Enpresan lehen laguntzak ematea aurreikusi du eta langileak prestatu ditu.
d) Istripu bat gertatuz gero jarraitu beharreko ekintzak ezarri ditu: babestea, abisatzea eta laguntzea.
e) Kanpoko laguntza eskatzea aurreikusi du.
f) Erredurak, hemorragiak, intoxikazioak, hausturak, luxazioak eta muskulu lesioak izanez gero egin beharreko ekintzak sekuentziatu ditu.
Lanbide modulua: Zaratak eta bibrazioak.
Kodea: 1418.
Iraupena: 130 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 9.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Lan ingurunean zarata isuri iturriak eta horien arriskuak identifikatzen ditu, eta osasunean dituzten ondorioekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Zarata lan giroko arrisku faktore gisa ezaugarritu du.
b) Zaratarekin lotutako gaixotasun profesionalak identifikatu ditu.
c) Lantokiko zarataren isuri iturriak detektatu ditu.
d) Zaratarekiko laneko esposizioa ezaugarritzen duten parametroak deskribatu ditu.
e) Laneko jarduera edo ekoizpen prozesu batean zaratarekiko esposiziogatiko arrisku egoerak zehaztu ditu.
f) Zaratagatiko arrisku fisikoei buruzko araudia eta dokumentazio teknikoa identifikatu ditu.
g) Zaratarekiko esposizioaren gehieneko mugak askotariko lan jarduerekin erlazionatu ditu.
h) Zaratarekiko esposizioaren arriskuei buruzko txostenak egin ditu arrisku baldintzetan jarduten duten langileak informatzeko.
2. Laneko giroan zarata neurtzeko eta ebaluatzeko teknikak aplikatzen ditu, eta prozedura normalizatuak erabiltzen eta neurketa ekipamendu eta tresnak deskribatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jardueraren arabera zarata neurtzeko ekipamendu egokia aukeratu du.
b) Detekzio eta neurketa ekipamenduen kalibratze eta mantentze lanak gauzatu ditu.
c) Zarataren ezaugarritze parametroak identifikatu ditu.
d) Indarrean dagoen legezko araudiaren arabera normalizatutako metodoak erabiliz egin ditu neurketak.
e) Zaratarekiko esposizioagatiko arriskuak ebaluatzeko irizpideak ezarri ditu.
f) Zarataren neurketetan lortutako balioak interpretatu ditu.
g) Neurketa txostenak sortzeko datuak hartzeko dokumentuak egin ditu.
h) Lan jardueretako laneko giroan zaratarekiko esposizioa ebaluatu du.
i) Zarata ebaluatzeko txostenak egin ditu, bai eta langileak aholkatzeko eta informatzeko protokoloak ere.
3. Laneko giroan zarataren prebentzio eta babes neurriak aukeratzen ditu, eta indarrean dagoen araudia aztertu eta aplikatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzioko printzipio orokorrak zehaztu ditu prebentzio ekintzen lehenespenean.
b) Jardueraren edo ekoizpen prozesuaren zaratagatiko arriskuarekiko sentikorrak diren alderdiak identifikatu ditu.
c) Antzemandako arriskuen kontrol neurriak aukeratu ditu.
d) Arriskuak ezabatzeko edo murrizteko prebentzio neurriak aukeratu ditu, beste batzuk sortzea saihesteko.
e) Lan prozesuetan, instalazioetan eta ekipamenduetan proposatutako aldaketen ondorioz egon litezkeen arrisku egoerak aurreikusi ditu.
f) Hondar arriskuen prebentzio neurrietan kontuan hartu ditu arrisku faktoreak, lan prozedurak, esposizio denborak eta osasunaren zaintza.
g) Babes kolektiboko eta indibidualeko printzipio orokorrak aplikatu ditu arriskuak kontrolatzeko neurrietan proposatutako jarduketetan.
h) Esposizio arriskuen ebaluazio eta kontrolerako prebentzio ekintzak erregistratzeko dokumentuak egin ditu, baita txostenak ere.
i) Segurtasun protokolo bat egin du langileak informatzeko eta aholkatzeko beren lan jardunean bete behar dituzten arau eta prozedurei buruz.
4. Ingurumenean bibrazioen isuri iturriak identifikatu ditu, horiek sortzen dituzten arriskuak aztertu ditu, eta osasunean dituzten ondorioekin erlazionatu ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Bibrazioak lan giroko arrisku faktore gisa ezaugarritu ditu.
b) Bibrazioekin lotutako gaixotasun profesionalak identifikatu ditu.
c) Lantokiko bibrazioen isuri iturriak detektatu ditu.
d) Bibrazioekiko laneko esposizioa ezaugarritzen duten parametroak identifikatu ditu.
e) Laneko jarduera edo ekoizpen prozesu batean bibrazioarekiko esposiziogatiko arrisku egoerak zehaztu ditu.
f) Bibrazioagatiko arrisku fisikoei buruzko araudia eta dokumentazio teknikoa identifikatu ditu.
g) Bibrazioekiko esposizioaren gehieneko mugak askotariko lan jarduerekin erlazionatu ditu.
h) Bibrazioekiko esposizioaren arriskuei buruzko txostenak egin ditu arrisku baldintzetan jarduten duten langileak informatzeko.
5. Laneko giroan bibraziorekiko esposizioa neurtzeko eta ebaluatzeko teknikak aplikatzen ditu, eta prozedura normalizatuak erabiltzen eta neurketa ekipamendu eta tresnak deskribatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jardueraren arabera bibrazioak neurtzeko ekipamendu egokia aukeratu du.
b) Detekzio eta neurketa ekipamenduen kalibratze eta mantentze lanak gauzatu ditu.
c) Bibrazioak ezaugarritzen dituzten parametroak zehaztu ditu.
d) Indarrean dagoen legezko araudiaren arabera normalizatutako metodoak erabiliz egin ditu neurketak.
e) Bibrazioen neurketetan lortutako emaitzak interpretatu ditu.
f) Neurketa txostenak sortzeko datuak hartzeko dokumentuak egin ditu.
g) Lan jardueretako laneko giroan bibrazioekiko esposizioa ebaluatu du.
h) Bibrazioak ebaluatzeko txostenak egin ditu, bai eta langileak aholkatzeko eta informatzeko protokoloak ere.
6. Laneko giroan bibrazioengatiko arriskuaren aurreko prebentzio eta babes neurriak aukeratzen ditu, eta indarrean dagoen araudia aztertu eta aplikatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzioko printzipio orokorrak zehaztu ditu prebentzio ekintzen lehenespenean.
b) Jardueraren edo ekoizpen prozesuaren bibrazioengatiko arriskuarekiko sentikorrak diren alderdiak identifikatu ditu.
c) Antzemandako arriskuen aurrean hartu beharreko berariazko prebentzio neurriak zehaztu ditu.
d) Arriskuak ezabatzeko edo murrizteko prebentzio neurriak aukeratu ditu, beste batzuk sortzea saihesteko.
e) Lan prozesuetan, instalazioetan eta ekipamenduetan proposatutako aldaketen ondorioz egon litezkeen arrisku egoerak aurreikusi ditu.
f) Hondar arriskuen prebentzio neurrietan kontuan hartu ditu arrisku faktoreak, lan prozedurak, esposizio denborak eta osasunaren zaintza.
g) Babes kolektiboko eta indibidualeko printzipio orokorrak aplikatu ditu arriskuak kontrolatzeko neurrietan proposatutako jarduketetan.
h) Esposizio arriskuen ebaluazio eta kontrolerako prebentzio ekintzak erregistratzeko dokumentuak egin ditu, baita txostenak ere.
i) Segurtasun protokolo bat egin du langileak informatzeko eta aholkatzeko beren lan jardunean bete behar dituzten arau eta prozedurei buruz.
Lanbide modulua: Prebentzioaren eta erantzukizun juridikoaren kudeaketa.
Kodea: 1419.
Iraupena: 130 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 10.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Arriskuak ebaluatzen ditu, saihestu ezin izan direnen garrantzia zenbatetsiz, eta prebentzio neurriak hartzen ditu, jasotako informazioarekin bat etorrita.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lanean gertatzen ahal diren osasunaren gaineko ondorioak identifikatu ditu.
b) Arriskuaren eta arriskubidearen, laneko istripuaren eta gaixotasun profesionalaren arteko ezaugarri bereizleak aitortu ditu.
c) Arrisku faktoreak identifikatu ditu.
d) Prebentzioaren eta babesaren arteko aldea ezagutu du.
e) Arriskua identifikatzeko eta neurtzeko teknikak erabili ditu.
f) Gorputzeko kalteen taulak baloratu ditu.
g) Saihestu ezin diren arriskuak identifikatu ditu, izaten ahal diren ondorioak ebaluatzeko.
h) Arrisku mota eta ebaluazio metodoak ezagutu ditu.
i) Ebaluazio prozedurak ezarri ditu, metodoak aztertu eta prozesua sekuentziatu.
j) Ebaluazioa osatzeko erakunde espezializatuaren lankidetza behar duten alderdiak balioetsi ditu.
2. Arriskuen prebentzio sistema planifikatzen du, arrisku horien lehentasuna kontuan hartuta garrantziaren eta langileen esposizioaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prebentzio teknikak identifikatu ditu.
b) Arrisku faktoreak eta dagozkion prebentzio teknikak erlazionatu ditu.
c) Lan esparruan eta inguruan osasunerako izaten ahal diren kalteak ezagutu ditu.
d) Neurrien plangintzako programa bat egin du, betetze kontrolak ezarriz.
e) Lehentasun eskala bat ezarri du planifikatutako neurriak ezartzean, larritasun faktoreak eta langileek izaten ahal duten esposizioa kontuan hartuta.
f) Planifikatutako kontrolak betetzen direla testatzeko sistema bat diseinatu du.
g) Aurreikusitako plangintza betetzeko beharrezkoak diren inbertsioen programa bat diseinatu du.
3. Prebentzioko profesional gisa jarduteko teknikak aplikatzen ditu, prebentzio jardueren betetze maila eta eraginkortasuna baloratzen ditu eta hobetzeko proposamenak egiten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Prozesuak kontrolatzeko teknikak eta prozedurak ezaugarritu ditu.
b) Prebentzio programazioaren aplikazio eskasari buruzko argibideak eman ditu.
c) Enpresa baten ordezkari gisa parte hartu duen koordinazio bilera baten txostena egin du.
d) Bere funtzioak prebentzioko beste profesional batzuekin koordinatu ditu datuak hartzeko saio batean.
e) Galdetegi bat prestatu du, koordinazio bilera batean azaltzeko.
f) Garraio segurtasuneko aholkulariaren funtzioa eta prebentzio baliabidearen funtzioa lotu ditu.
g) Prebentzio sistemaren barne auditoria bat egin du eta hobetzeko proposamenak ezarri ditu.
4. Intzidenteak, istripuak eta langileen osasunerako kalteak ikertzeko teknikak aplikatzen ditu, horien kausak aztertzen ditu eta arriskuen ebaluazioan eta prebentzio plangintzan aldaketak proposatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Istripuak ikertzeko helburua ezarri du.
b) Istripuak ikertzeko prozedura eta faseak ezaugarritu ditu.
c) Istripu bati eragiten dioten elementu materialak eta antolakuntza elementuak bildu ditu.
d) Ezbehar batean esku hartu duten lekukoen galdeketa protokoloari jarraitu dio.
e) Ustezko ezbeharra gertatu den lekuan aurkitutako elementuak eta partikulak baloratu ditu.
f) Laginak laborategira bidali behar diren baldintzak identifikatu ditu, istripu baten zatiak/partikulak/elementuak narriatu gabe.
g) Istripu bat gertatu ondoren egin behar den dokumentazioa prestatzeko datuak bildu ditu.
h) Fidagarritasun prozedurak ezaugarritu ditu.
i) Ezbehar tasen kostuak kalkulatu ditu.
5. Prebentzio dokumentazioa betetzen du, enpresaburuei eta administrazio agintaritzei helarazi behar zaienak bereiziz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentuak zerrendatu ditu.
b) Dokumentuen ereduak egin ditu.
c) Dokumentuak behar bezala bete ditu.
d) Dokumentazioa kudeatzeko prozesua zehaztu du (berrikuspenak, kopiak eta artxiboa, besteak beste).
e) Istripuen eta gaixotasun profesionalen parteak eta gainerako erregistro ofizialak bete ditu.
f) Istripuen eta intzidenteen datuen kalkulu estatistikoak egin ditu.
g) Enpresaburuek lan agintaritzak eskatutako erantzuna bidaltzea baimentzeko beharrezkoa den informazioa bildu du.
h) Zirriborro bat egin du, higiene inkesta batean eskatutako informazioa Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalari edo eskualdekoari bidaltzeko.
6. Laneko arriskuen prebentzioan esku hartzen duen bakoitzaren erantzukizun juridikoak ezaugarritzen ditu, horietako bakoitzari legez ezarritako funtzioak eta betebeharrak identifikatzen ditu, eta horiek arlo administratibo, sozial, zibil eta penalean izaten ahal dituzten ondorioak baloratzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gertatzen ahal diren laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizun mailak ezaugarritu ditu.
b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko araudia ez betetzeagatiko arau-hauste eta administrazio-zehapenak identifikatu eta tipifikatu ditu.
c) Prebentzio teknikarien berariazko erantzukizunak aztertu ditu.
d) Prozedura autoak baloratu ditu.
e) Lan Ikuskaritzaren arau-hauste akta baten edukiari buruzko txostena egin du.
f) Lan agintaritzarako deskargu idazkiak egin ditu.
g) Elkartasunaren eta subsidiariotasunaren arteko aldea mugatu du, prebentzio koordinazioa baloratzean.
h) Istripu batekin lotuta segurtasun neurriak ez betetzeagatik prestazioak gainkargatzeko espediente bat baloratu du.
i) Lan istripu baten ondoriozko kalte-galerengatiko demandak baloratu ditu, eta administrazioak ezarritako arau-haustearen aktaren ebazpenetik bereizi ditu.
7. Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko oinarrizko tekniken helburuak, edukiak eta jarduketa espezifikoak zehazten ditu, eta laneko arriskuen prebentzioan sustapen, informazio eta prestakuntzako oinarrizko prozesuak aplikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Komunikazioko eredu teorikoak identifikatu ditu.
b) Komunikazio prozesu baten elementuak eta etapak kontuan hartu ditu.
c) Komunikazio mota desberdinak eta horien oztopoak erlazionatu ditu, eta horien abantailak eta desabantailak aztertu ditu.
d) Prestakuntza prozesuaren faseak identifikatu ditu.
e) Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko berariazko kanpaina motetarako dokumentazioa egin du.
f) Kolektibo jakin baterako oinarrizko eta lehentasunezko prestakuntza beharrizanak identifikatu ditu.
g) Lanpostu bateko arriskuen ebaluazioaren funtsezko alderdiak identifikatu ditu, langileari lanpostu horretan lehenengoz lanean hastean prebentzio informazio gisa jakinarazi behar zaizkionak.
Lanbide modulua: Laneko arriskuen prebentzioko proiektu intermodularra.
Kodea: 1421.
Iraupena: 70 ordu.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 5.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek lotzen ditu asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.
b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.
c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu ditu.
d) Sektorean aurreikusten ahal diren negozio aukerak baloratu ditu.
e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.
f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.
h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo dirulaguntzak identifikatu ditu.
i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia egin du.
2. Tituluan ageri diren konpetentziekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, eta hura osatzen duten faseak jasotzen eta garatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.
b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.
c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu ditu.
d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien irismena identifikatu du.
e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi ditu.
f) Aurrekontu ekonomikoa egin du.
g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu ditu.
h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.
i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.
3. Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku-hartze plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze beharren arabera antolatu ditu.
b) Jarduera bakoitzerako beharrezkoak diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.
c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu ditu.
d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.
e) Exekuzioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.
f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.
g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.
h) Hura exekutatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.
4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak zergatik hautatu dituen justifikatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.
b) Ebaluazioa egiteko kalitate adierazleak definitu ditu.
c) Jarduerak egin bitartean gertatzen ahal diren intzidentziak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.
d) Baliabideek eta jarduerek izaten ahal dituzten aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.
e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.
f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta dokumentu espezifikoak prestatu ditu.
g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.
Lanbide modulua: Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II.
Kodea: 1710.
Baliokidetasuna ECTS kreditutan: 5.
Iraupena: 70 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:
1. Enplegurako hautaketa prozesuetan estrategiak planifikatzen eta abian jartzen ditu, laneratzeko aukerak hobetzeko.
Ebaluazio irizpideak:
a) Langileak hautatzeko prozesuan gaur egun sektorean erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
b) Enplegua bilatzeko estrategiak garatu ditu, gaur egun gehien erabiltzen diren teknikekin loturik eta sektorearen testuingurua kontuan harturik.
c) Sektore pribatuan eta publikoan hautaketa prozesuak gainditzeko aukera ematen duten jarrerak eta gaitasunak baloratu ditu.
d) Marka pertsonal bat eraiki du, eta, horretarako, egungo merkatuaren beharrak, eta bere gaitasun, trebetasun eta balio ekarpenak identifikatu ditu.
2. Enplegurako konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalekin lotutako estrategiak aplikatzen ditu, enplegagarritasuna hobetzeko.
Ebaluazio irizpideak:
a) Konpetentzia pertsonalek eta sozialek erreferentziazko sektoreko enplegagarritasunean duten garrantzia baloratu du.
b) Taldearen helburuak ezartzen eta erabakiak hartzen aktiboki parte hartu du; taldearen ekintzen eta erabakien erantzukizuna bere gain hartu du; aktiboki parte hartu du partekaturiko helburuak lortzen, beste pertsona batzuekin lankidetzan ariturik eta lidergoa partekaturik.
c) Komunikazio eraginkor eta afektibo baterako egokiak diren ahozko zein idatzizko aurkezpen eta komunikazio teknikak eta baliabideak ikaskuntza prozesuan bertan txertatu ditu, eta gai da egoera eta inguruabar bakoitzera egokitzeko haietako bakoitzak eskaintzen dituen aukerak eta zailtasunak baloraturik.
d) Banakako nahiz taldeko helburuak lortzeko erabilgarri dagoen denbora kudeatzeko teknikak eta estrategiak aplikatu ditu, eta behar diren jarduerak programatu ditu.
e) Emozioak bideratzeko estrategiak aplikatu ditu, eta jarrera malgua erakutsi du beste pertsona batzuekiko harremanetan.
f) Antolamendu efizienteko irizpideei jarraikiz jarduerak programatzeko estrategiak garatu ditu, eta izan litezkeen zailtasunak aurreikusi ditu.
g) Gatazka eta egoera berrien aurrean era malgu eta positiboan erreakzionatu da, aukerak aprobetxatuz eta zailtasunak kudeatuz, eta adimen emozionalarekin lotutako estrategiak baliatuz.
3. Eredu jasangarri bat lortzeko bidean, produkzio sektorea modernizatzea sustatzen duten berrikuntza eta ikerketa prozesu aplikatuak garatzeko beharrezko diren ekintzailetza trebetasunak praktikan jartzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Berrikuntzaren kontzeptua eta horrek gizabanakoen ongizatea hobetuko duen gizarte jasangarriago bat eraikitzearekin duen lotura identifikatu ditu.
a) Ekintzailetzarako metodologiak aztertu ditu, baita horiek berrikuntza bultzatzeko eta enplegua eta gizarte ongizatea sortzeko duten garrantzia ere.
b) Ekintzailetza eta barne ekintzailetza sustatzeko behar diren ekintzailetza trebetasunak aplikatu ditu.
c) Elkarlana jarri du martxan, berrikuntza prozesuak garatzeko baldintza gisa.
d) Ekoizpen sektorea modernizatzea sustatzen duten berrikuntza eta ikerketa prozesu aplikatuak hobetzeko behar den konpetentzia digitala garatu du.
e) Jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin loturiko politiken eta ekimenen helburuak txertatu ditu eredu ekonomiko eta sozial jasangarria garatzera bideraturiko enpresa estrategian.
4. Ingurune sozioproduktiboa aztertzeko estrategietatik abiatuta, aukera berriak sortzen dituzten ekintzailetza ideiak identifikatzen, definitzen eta baliozkotzen ditu, ekintzailetzarako metodologia arinak erabiliz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Proiektu ekintzailearen hartzaile potentzialen arazoak identifikatu ditu, aukera bihurtuko diren soluzioak proposatu aurreko urrats gisa.
b) Sormen prozesua erabili du balio ekonomiko, sozial eta/edo kulturala emanen duen ideia ekintzaile bat lortzeko.
c) Ideia ekintzailetik eratorririko negozio eta/edo kudeaketa eredu bat diseinatu du.
d) Ideia ekintzaileari balio etiko eta sozialak gehitu dizkio, balantze sozialaren ereduak azterturik.
e) Ekonomia zirkularrak eta ondasun komunaren ekonomiak ekitatean, justizia sozialean eta jasangarritasunean oinarrituriko eredu ekonomiko eta sozial baten garapenari egiten dioten ekarpena aztertu du.
f) Ingurune orokorraren eta espezifikoaren osagai nagusiak aztertu ditu, baita haiek ideia ekintzailean duten eragina ere.
g) Arazo elkarrizketak egin ditu ideia ekintzailearen hartzaileen profila eta arazoa baliozkotzeko.
h) Prototipoak sortuz baliozkotu du soluzioa, eta arazoa eta soluzioa bat etortzea bilatu du.
i) Marketin estrategiak erabiltzearekin esperimentatu du, komunikazio eta salmenta tekniketan trebetasunak garatzeko.
5. Ingurunearekin lankidetzan, berrikuntza sozial eta/edo teknologiko aplikatuko proiektu ekintzaile bat garatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ekintzailetzaren eta gizarte berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.
b) Erakundeetan dagoen lidergo etiko eta jasangarriaren beharrari buruz hausnartu du.
c) Teknologia produkzio eredua aldatzeko oinarri izateari buruzko gogoeta egin du.
d) Diseinu pentsamenduaren berezko estrategiak abiarazi ditu gizarte eta ingurumen beharrak hautemateko.
e) Negozio eredu ekosozialen eta/edo oinarri teknologikodunen diseinuaren elementuak aztertu ditu.
f) Garapen jasangarriko helburuak negozio eredu ekosozial eta/edo oinarri teknologikodunak diseinatzearekin lerrokatu ditu.
g) Proiektu ekintzailearen bideragarritasuna aztertzeko behar diren estrategiak aplikatu ditu.
h) Sozialki arduratsuak diren finantza aukerak ikertu ditu.
i) Proiektuan inplikaturiko eragileak definitu ditu, baita proiektuan duten parte-hartzea ere.
3. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK
a) Lanbide moduluen arteko baliozkotzeak, zehazki, 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritakoen eta, 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babesean, Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluan ezarritakoen artekoak.

b) Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Mailako Teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babesean ezarritako beste hainbat tituluetako lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

4. ERANSKINA. KONPETENTZIA PROFESIONALEN ESTANDARREK LANBIDE MODULUEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA
A) Konpetentzia profesionalen estandarrek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

B) Lanbide moduluek konpetentzia profesionalen estandarrekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

9. artikuluko 2. puntuaren ondorioetarako, gelaxka berean gaindituriko bi lanbide modulu edo gehiago agertzen badira, ulertu behar da horiek guztiak gainditurik eduki beharko direla egiaztatzeko.
5. ERANSKINA. IRAKASLEAK
A) Esleitutako irakaslana.

6. ERANSKINA. ESPAZIOAK ETA INSTALAZIOAK
Espazioak:

Ekipamenduak:

