4/2026 FORU LEGEA, MARTXOAREN 23KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA 6/1990 FORU LEGEA, UZTAILAREN 2KOA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKOA
BON N.º 66 - 07/04/2026
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 19.1.a) artikuluak aitortzen dion legegintza-ekimena erabiliz, Nafarroako Gobernuak, 2025eko azaroaren 12an hartutako Erabakiaren bidez, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aldatzeko foru-lege proiektua igorri dio Nafarroako Parlamentuari. Erregelamenduaren 172.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, proiektu horren edukitik banandu egin da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen aldaketa, gehiengo osoa behar baitu onetsia izateko.
Nafarroari dagozkio 46. artikuluak toki-administrazioaren aferan ematen dizkion eskumenak. Horiek erabiliz, 338. artikulua aldatzea proposatzen da, helburu izanik 338. artikuluan 4. apartatu berri bat txertatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiak izapidetzen dituen gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak argitaratu ditzan, datuak babesteko arauak betez.
Artikulu bakarra. Aldatu egiten da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.
4. apartatu berri bat gehitzen zaio 338. artikuluari. Testu hau izanen du:
"4. Nafarroako Administrazio Auzitegiak, datu-babeserako arauak betez, izapidetzen dituen gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak argitaratuko ditu gehienez ere astebeteko epean ebazpena errekurtsoetako interesdun guztiei jakinarazten zaienetik zenbatzen hasita".
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru-lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.