(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

145/2025 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, EPEEN ZENBAKETARAKO, 2026. URTEAN BALIOGABEAK IZANEN DIREN EGUNAK ZEHAZTEN DITUENA

BON N.º 260 - 31/12/2025



Atariko

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan, lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, autonomia erkidego bakoitzeko toki entitateen egun baliogabeak ere sartuko dira egutegian.

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2026rako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran aldeko txostena emanda, bidezko da, epeen zenbaketarako, 2026. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horiek horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hamazortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2026. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira baliogabeak epeen zenbaketarako: larunbat eta igande guztiak; urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 2a, 3a eta 6a; maiatzaren 1a; urriaren 12a; azaroaren 2a eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.

2. artikulua. Egun baliogabeak Nafarroako Toki Administrazioko entitateen esparruan.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko dira; jaiegunok Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren bidez ezarri ziren.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web