(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

142/2025 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 10EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 251 - 18/12/2025



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

- Erdi mailako tituludunak (BEZa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 4242 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

- Albaitariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67029 eta 67042 zenbakiak dituztenak.

- Farmazialariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 66977 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

- Suhiltzaile-sarjentuak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 5308, 6507 eta 10723 zenbakiak dituztenak.

- Suhiltzaile-gidariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 7820 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

- NBEFko zerbitzuetarako laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 5548 zenbakia duena.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

- Ingurumeneko goi mailako tituludunak (mendi ingeniariak): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1484 zenbakia duena.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

- Liburutegiko arduradunak: bi plaza huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 36040 eta 36787 zenbakiak dituztenak.

TURISMO ZUZENDARITZA NAGUSIA

- Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2642 zenbakia duena.

Bi. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

- Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12129 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

- Osasun publikoko ikuskatzaileak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 73841, 72842 eta 73843 zenbakiak dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

- Mendi-ingeniariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12130 zenbakia duena.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

- Liburutegiko arduradunak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12131 eta 12132 zenbakiak dituztenak.

TURISMO ZUZENDARITZA NAGUSIA

- Turismo jardueretako ofizialak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12133 zenbakia duena.

2. artikulua. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

- Suhiltzaile-gidari laguntzaileak: zortzi plaza huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 12134, 12135, 12136, 12137, 12138, 12139, 12140 eta 12141 zenbakiak dituztenak.

- Suhiltzaile-peoi laguntzaileak: plaza huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 12142 zenbakia duena.

- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12143, 12144 eta 12145 zenbakiak dituztenak.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

- Liburutegiko arduradunak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12146 eta 12147 zenbakiak dituztenak.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Aldatu egiten da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko):

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoko burutza.

Plaza zenbakia: 3332.

Maila: B, C.

Bi. Aldatu egiten da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeari begira:

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burutza.

Plaza zenbakia: 9958.

Maila: A, B, C.

Prestakuntza Ataleko burutza.

Plaza zenbakia: 9959.

Maila: A, B, C.

Hiru. Aldatu egiten da ekainaren 18ko 73/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

NBEUF-LGENF Funtsen Ordainketak Burutzeko Bulegoko burutza.

Plaza zenbakia: 5144.

Maila: A, B, C, D.

Xedapen gehigarri bakarra

Sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web