135/2025 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 26KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 247 - 12/12/2025
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela hezkuntza-laguntzako espezialisten plaza batzuk sortzea plantilla organikoan, 2025eko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko azaroaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan:
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.
- Hezkuntza-laguntzako espezialisten hirurogeita hamabost plaza huts, C mailakoak, lan araubide finkoa eta lanaldi partziala dutenak. Plantilla organikoan zenbaki hauek dituzte: 40690, 40691, 40692, 40693, 40694, 40695, 40696, 40697, 40698, 40699, 40700, 40701, 40702, 40703, 40704, 40705, 40706, 40707, 40708, 40709, 40710, 40711, 40712, 40713, 40714, 40715, 40716, 40717, 40718, 40719, 40720, 40721, 40722, 40723, 40724, 40725, 40726, 40727, 40728, 40729, 40730, 40731, 40732, 40733, 40734, 40735, 40736, 40737, 40738, 40739, 40740, 40741, 40742, 40743, 40744, 40745, 40746, 40747, 40748, 40749, 40750, 40751, 40752, 40753, 40754, 40755, 40756, 40757, 40758, 40759, 40760, 40761, 40762, 40763 eta 40764.
- Hezkuntza-laguntzako espezialisten hogeita lau plaza huts, C mailakoak, lan araubide finkoa eta lanaldi partziala dutenak. Plaza elebidunak dira, B2 euskara maila ezarrita baitute, eta plantilla organikoan zenbaki hauek dituzte: 40765, 40766, 40767, 40768, 40769, 40770, 40771, 40772, 40773, 40774, 40775, 40776, 40777, 40778, 40779, 40780, 40781, 40782, 40783, 40784, 40785, 40786, 40787 eta 40788.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.