89/2025 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 20KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 172 - 29/08/2025
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.
Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abuztuaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.
- Antolamenduko goi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 939 zenbakia duena.
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia.
- Enpresa-zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10588 zenbakia duena.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.
- Administrariak: plaza huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 39994 zenbakia duena.
Bi. Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Nafarroako Foru Ogasuna.
- Goi mailako ogasuneko teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12102 zenbakia duena.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.
- Administrariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40498 eta 40499 zenbakiak dituztenak.
- Administrariak: hiru plaza huts, lan araubide finkokoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40500, 40501 eta 40502 zenbakiak dituztenak.
- Etxezainak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), plantilla organikoan 40503 zenbakia duena.
- Etxezainak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 40504 eta 40505 zenbakiak dituztenak.
- Zerbitzu orokorrak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 40506 zenbakia duena.
2. artikulua. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza.
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12101 zenbakia duena.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Nafarroako Enplegu Zerbitzua.
- Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12103 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12104 eta 12105 zenbakiak dituztenak.
- Psikologoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12106 zenbakia duena.
3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Aldatzen da otsailaren 19ko 15/2020 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa:
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia.
- Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 9957.
Betebehar espezifikoak:
Maila: A, B, C.
Lanpostua: Suhiltzaile-ofizialaren, suhiltzaile-ofizialordearen, suhiltzaile-sarjentuaren edo suhiltzaile-kaboaren lanpostu baterako izendatu izana.
Bi. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, behean azaltzen diren burutzei esleitzearren mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien betebeharrak, baita gainerako berariazko betebeharrak ere, burutza horiek merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituztenak.
MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:
- Aholkularitza Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 10898.
Betebehar espezifikoak:
Hizkuntza. euskarako C1 maila.
- Euskararen Azterlan eta Plangintza Estrategikoaren Ataleko burutza..
Plaza zenbakia: 11871.
Betebehar espezifikoak:
Hizkuntza. euskarako C1 maila.
- Gai Administratiboak, Langileria eta Azpiegiturak Kudeateako Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 11872.
Betebehar espezifikoak:
Hizkuntza. euskarako C1 maila.
Sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.