(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

69/2014 FORU AGINDUA, AZAROAREN 10EKOA, SUSTAPENEKO KONTSEILARIAK EMANA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDUKO PLANAK LEHENENGO ALDIZ EGUNERATZEA ONESTEN DUENA

BON N.º 229 - 21/11/2014



  ERANSKINA. Lurraldearen Antolamenduko Planak lehenengo aldiz eguneratzea


Atariko

Lurraldearen Antolamenduko Planak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean diseinatzen dira, Nafarroako udalez gaindiko eremuen lurraldea antolatzeko tresna gisa. Helburu horrekin, etorkizunean garatu beharreko Lurralde Garapeneko Eredua (LGEa) eta lurraldearen antolamenduarekin zerikusia duten gidalerroak (Nafarroako Lurralde Estrategiak ezarriak) garatzen dituzte.

2011ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (uztailaren 21ean) argitaratutako foru dekretu hauen bidez, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planak (LAPak) onetsi ziren, bost guztira:

-43/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Pirinioetako Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP1) onesten duena.

-44/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroa Atlantikoko Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP2) onesten duena.

-45/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP3) onesten duena.

-46/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Erdialdeko Eremuetako Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP4) onesten duena.

-47/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Ebroko ardatzeko Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP5) onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduko Planek haiek berrikusi, aldatu eta eguneratzeko mekanismoak dituzte, lurraldea alderdi askotan errealitate aldakorra baita eta, horren ondorioz, dokumentu baliagarri bat zaharkitzen ahal da edo haren eraginkortasuna galtzen ahal du. Jarraipena eta eguneraketa egiteko mekanismo horiei esker, LAPen aurreikuspenak lurraldearen etengabeko bilakaerara egokitzen dira, finkatutako helburuak betetzen direla bermatzeko eta edukiak berregokitzeko lurraldea eta haren dinamikak eboluzionatu edo horren guztiaren gaineko ezagutza hobetu ahala.

Planen bilakaera jarraitzeko eta lurraldera eta sinergietara egokitzen direla bermatzeko, hiru mekanismo daude: berrikusketa, aldaketa eta eguneraketa.

Plana eguneratzeko mekanismoa bost Lurraldearen Antolamenduko Planak onesten dituzten foru dekretuen 8. artikuluan azaltzen da, eta bere helburua da LAPek denboran zehar jarraitasuna eta moldakortasuna dituztela bermatzea, lurraldearen azterketa edo informazioa egokitu eta osatu edo LAPen zehaztapenak eta definitutako Lurralde Garapeneko Ereduak interpretatu, zehaztu edo behar bezala gauzatzen laguntzen dituzten edukiak sartuz, betiere aldaketak ez badira, hau da, zehaztapen eta LGE horiek aldatzen ez badituzte.

Hiru urte igaro dira Lurraldearen Antolamenduko Planek indarra hartu zutenetik, eta garaia da haien zehaztapenak egokitzeko, haiek aplikatzean lortutako esperientzia kontuan hartuta, atzemandako disfuntzioak -planak behar bezala gauzatzea eragozten ahal dutenak- zuzenduz.

Lehenbiziko eguneraketa honetan honako alderdi hauek jorratuko dira, Babes Bereziko Eremuen (BBEak) mugaketan eta haiek erabiltzeko eta babesteko arauetan (“Babes bereziko eremuak” izeneko PN3koak) eta uholde arrisku eremuen mugaketan atzemandakoak:

1. BBEetan legez gauzatu diren erabilera eta jardueretarako araubidea osatu eta egokitzea, haiek birgaitu eta handitu ahal izateko, hainbat irizpideren arabera, kasuan kasuko BBEan aplikatzen den araubidea edozein dela ere.

2. “Ingurumen balioa izateagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina-Ibai eremua” eta “Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina, ustiatze naturala egiteko-Nekazaritzarako emankortasun handiko lurrak” fitxei dagokienez:

-Informazioa zaharkitua edo nahasia da, eta babeserako irizpideak eta ezarritako araubidea ez dira elkarrekiko koherenteak; horren ondorioz, zaila da lurzoru horien gaineko zehaztapenak gauzatzea.

-Egungo arauaren aplikazioak gehiegi murrizten du lehen sektorearen garapena, baita lurzoru horien berezko jarduerena eta horiei lotutako jarduerena ere.

3. PN4 eta PN5 eranskinetan uholde arrisku handiko eremuen mugaketa murriztaileegia da. Uraren Zerbitzuak, puntako teknologiak erabilita, uholde arriskuei buruz egin dituen azken azterlanak kontuan hartuta, komenigarritzat jo da LAPetan uholde arrisku handiko eremuak mugatzeko erabiltzen diren irizpideak aldatzea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, maiatzaren 16ko 43/2011, 44/2011, 45/2011, 46/2011 eta 47/2011 foru dekretuen 8. artikuluak (azken xedapenetako lehenari lotuta) ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko Planak lehenengo aldiz egunera daitezen onestea, foru agindu honen eranskinean ezarri bezala.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

ERANSKINA. Lurraldearen Antolamenduko Planak lehenengo aldiz eguneratzea

ERANSKINA

Vínculo a objeto

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web