(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión en castellano

10/2025 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 30EKOA, ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, ERRENTA BERMATUAREN ZENBATEKOA EGUNERATZEN DUENA 2025. URTERAKO

BON N.º 25 - 06/02/2025



Atariko

Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 7.3 artikuluak ezartzen duenez, kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa urtero eguneratuko da, gutxienez ere Nafarroako KPIaren igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldaten igoeraren artetik balio handiena aplikatuz.

Bestalde, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak garatzen dituen apirilaren 25eko 26/2018 Foru Dekretuaren 29.1 artikuluak ezartzen du urteko eguneratzeak eguneratze-urteko urtarriletik aurrera izanen dituela ondorioak eta, halaber, eguneratze-ehunekoa izanen dela, gutxienez ere, Nafarroan aurreko urtean izandako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPIa) urteko batez besteko igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldaten igoeraren artetik handiena den balioa. Nafarroako batez besteko soldaten balio hori aurreko urteko lehen hiru hiruhilekoetan eta urte horren aurreko urteko azken hiruhilekoan Lan Kostuaren Hiruhileroko Inkestaren soldata-kostu arruntaren arabera zenbatesten da.

Ikusirik Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuaren txostena, non proposatzen baita kide bakarreko familia-unitateentzako errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzea 2025erako, egungo zenbatekoari %3,71ko igoera aplikatuz, eta, hala, hilean 790,28 euroan finkatzea, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna ikusita, bidezkoa da foru agindua onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kide bakarreko familia-unitateentzako errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzea %3,71ko igoera aplikatuz; horren ondorioz, 2025. urtean, errentaren zenbatekoa 790,28 euro izanen da hilean.

2. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Foru agindu hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentrora, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web