114/2024 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 264 - 30/12/2024
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2024ko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko urriaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia
-Bigarren Hezkuntzako irakasleak: berrehun eta hogeita zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 40189, 40190, 40191, 40192, 40193, 40194, 40195, 40196, 40197, 40198, 40199, 40200, 40201, 40202, 40203, 40204, 40205, 40206, 40207, 40208, 40209, 40210, 40211, 40212, 40213, 40214, 40215, 40216, 40217, 40218, 40219, 40220, 40221, 40222, 40223, 40224, 40225, 40226, 40227, 40228, 40229, 40230, 40231, 40232, 40233, 40234, 40235, 40236, 40237, 40238, 40239, 40240, 40241, 40242, 40243, 40244, 40245, 40246, 40247, 40248, 40249, 40250, 40251, 40252, 40253, 40254, 40255, 40256, 40257, 40258, 40259, 40260, 40261, 40262, 40263, 40264, 40265, 40266, 40267, 40268, 40269, 40270, 40271, 40272, 40273, 40274, 40275, 40276, 40277, 40278, 40279, 40280, 40281, 40282, 40283, 40284, 40285, 40286, 40287, 40288, 40289, 40290, 40291, 40292, 40293, 40294, 40295, 40296, 40297, 40298, 40299, 40300, 40301, 40302, 40303, 40304, 40305, 40306, 40307, 40308, 40309, 40310, 40311, 40312, 40313, 40314, 40315, 40316, 40317, 40318, 40319, 40320, 40321, 40322, 40323, 40324, 40325, 40326, 40327, 40328, 40329, 40330, 40331, 40332, 40333, 40334, 40335, 40336, 40337, 40338, 40339, 40340, 40341, 40342, 40343, 40344, 40345, 40346, 40347, 40348, 40349, 40350, 40351, 40352, 40353, 40354, 40355, 40356, 40357, 40358, 40359, 40360, 40361, 40362, 40363, 40364, 40365, 40366, 40367, 40368, 40369, 40370, 40371, 40372, 40373, 40374, 40375, 40376, 40377, 40378, 40379, 40380, 40381, 40382, 40383, 40384, 40385, 40386, 40387, 40388, 40389, 40390, 40391, 40392, 40393, 40394, 40395, 40396, 40397, 40398, 40399, 40400, 40401, 40402, 40403, 40404, 40405, 40406, 40407, 40408, 40409, 40410, 40411, 40412, 40413, 40414, 40415 eta 40416.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 40417, 40418, 40419, 40420, 40421, 40422, 40423, 40424 eta 40425.
-Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak: berrogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 40426, 40427, 40428, 40429, 40430, 40431, 40432, 40433, 40434, 40435, 40436, 40437, 40438, 40439, 40440, 40441, 40442, 40443, 40444, 40445, 40446, 40447, 40448, 40449, 40450, 40451, 40452, 40453, 40454, 40455, 40456, 40457, 40458, 40459, 40460, 40461, 40462, 40463, 40464 eta 40465.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.