9/2024 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 1EKOA, LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO KONTZEJUETAKO POPULAZIOAREN ZIFRAK, 2023KO URTARRILAREN 1EKOAK, OFIZIALTZAT JOTZEN DITUENA
BON N.º 34 - 15/02/2024
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUETAKO BIZTANLEAK 202311EAN
Kontzejuetako populazioaren zifrak harturik, behar bezala egiaztaturik eta udalerrietako populazioaren zifra ofizialekin erkatu ondoren, beharrezkoa da kontzejuetako populazioaren zifra ofizialak, 2023ko urtarrilaren 1ekoak, onestea, Nafarroako Estatistika Institutuak udal errolden inguruan Nafarroako Foru Komunitatean izanen dituen eginkizunak arautzen dituen50/1998 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako kontzejuetako populazioaren zifrak, 2023ko urtarrilaren 1ekoak, ofizialtzat jotzea. Zifrak ondoko eranskinean ageri dira.
2. Kontzejuetako populazioaren zifrak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUETAKO BIZTANLEAK 2023-1-1EAN