91/2024 FORU DEKRETUA, URRIAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 221 - 31/10/2024
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.
Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez, ukitutako departamentuek proposatutako zenbait aldaketa jaso dira, burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak eta lanpostu baterako eskatu behar den ingelesezko eta frantsesezko jakite mailari buruzkoak. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Azkenik, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuak proposatu du datuen zientziako teknikari lanpostua sortzea, dagozkion ordainsariak adierazita.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko urriaren hamaseian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:
LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
- Industria ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11215 zenbakia duena.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:
- Laborategiko teknikari espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71918 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia
- Biologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11024 zenbakia duena.
- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 3929 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA.
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Suhiltzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 483 eta 4428 zenbakiak dituztenak.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
- Siloko, bereizteko zentroko eta biltegiko buruak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 5519 zenbakia duena.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 36075 zenbakia duena.
Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
- Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12003 zenbakia duena.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:
- Analisien eta kalitate kontrolaren laborategiko teknikari espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73449 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia
- Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12004 zenbakia duena.
- Enpresa-zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12005 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12006 zenbakia duena.
- Ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, C mailakoa, plantilla organikoan 12007 zenbakia duena.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
- Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12008 zenbakia duena.
2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12009 eta 12010 zenbakiak dituztenak.
Bi. Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.
3. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
- Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12011 zenbakia duena.
Nafarroako Berdintasunerako Institutua:
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12012 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia
- Herri-lanetako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12013 zenbakia duena.
- Garraioen kudeaketako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12014 zenbakia duena.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
- Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Iruñeko El Vergel zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 12015 zenbakia.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Barne Zuzendaritza Nagusia
- Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12016 zenbakia duena.
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12017 zenbakia duena.
- Ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cordovillan duena, eta plantilla organikoan 12018 zenbakia.
- Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Cordovillan dutenak eta plantilla organikoan 12019 eta 12020 zenbakiak dituztenak.
- Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Cordovillan duena, eta plantilla organikoan 12021 zenbakia.
- Garraioen kudeaketako teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Cordovillan dutenak eta plantilla organikoan 12022, 12023 eta 12024 zenbakiak dituztenak.
Idazkaritza Tekniko Nagusia:
- Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12025 zenbakia duena.
4. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, behean azaltzen den burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:
- Osasun Departamentua.
Osasun Zuzendaritza Nagusia.
Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burutza.
Lanpostu zenbakia: 9972.
Berariazko betebeharrak:
Maila: A B
Titulazioa: Medikuntzako gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo Erizaintzako gradudun titulua edo diploma.
Bi. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, behean azaltzen den burutzari esleitzearren mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien betebeharrak, baita gainerako berariazko betebeharrak ere, burutza hori merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituztenak.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.
Gobernantza eta Sentsibilizazio Bulegoko burutza.
Lanpostu zenbakia: 11996.
Berariazko betebeharrak:
Gidabaimena: B
5. artikulua. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko lanpostu bati ingelesezko eta frantsesezko jakite maila esleitzea.
1. Ingelesezko B2 jakite-maila eta frantsesezko B2 jakite-maila esleitzen zaizkio turismoko enpresa eta jardueretako teknikari lanpostu bati, hots, plantilla organikoan 8615 zenbakia duenari, zeina Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiari atxikita baitago.
2. Lanpostu hori betetzen ari den langileak bertan jarraituko du lanean harik eta lanpostuak betetzeko ohiko prozeduren bidez behin betiko bete arte.
6. artikulua. Lanpostu bat sortzea NastatNafarroako Estatistika Institutuan.
Bat. Datuen zientziako teknikari lanpostua sortzen da Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuan, A mailakoa.
Bi. Lanpostu horrek bateraezintasuneko osagarria du, bai eta lanpostuko osagarria ere, bere mailako soldataren %6,88koa, 318/2004, 11/2007 eta 19/2008 foru dekretuetan ezarritakoari jarraikiz.
Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.