130E/2024 FORU AGINDUA, IRAILAREN 26KOA, MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ GARATZEN BAITIRA MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUAREN ETA EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN EGITURA ORGANIKOAK, BULEGOEN ETA ATALETIK BEHERAKO UNITATEEN MAILAN
BON N.º 202 - 04/10/2024
I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA
II. KAPITULUA. MEMORIA ETA BIZIKIDETZA ZUZENDARITZA NAGUSIA
III. KAPITULUA. KANPO EKINTZARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
IV. KAPITULUA. EUSKARABIDEAEUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA
Azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren bidez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailaraino garatuta.
Era berean, azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuaren bidez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren estatutuak onetsi ziren, eta haren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailaraino.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.
Halaber, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuaren 28. artikuluak ezartzen du bulegoak sortu, aldatu eta kentzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko titularrari dagokiola eta foru agindu bidez eginen dela.
Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege horren 37.2 artikuluak xedatzen duenez, bulego eta atalez azpiko mailako beste unitate batzuk egoten ahalko dira, eta honako eginkizun hauek esleituko zaizkie: izapidetzea, inbentarioa, erregistroa, artxiboa eta esleituta dituzten gaiekin lotutako beste izapide batzuk.
Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren Kudeaketako Zuzendaritzak aurkeztutako txostenak ikusita, identifikatu da egitura organikoa zein arlotan indartu behar den, arlo bakoitzaren eskumeneko gaien kudeaketa optimoa bermatze aldera.
Horregatik guztiagatik, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko egitura eta eginkizunak osatu eta egokitu behar dira, bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA
Foru agindu honen bidez garatu nahi dira Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren egiturak eta eginkizunak, bulegoen eta ataletik beherako unitateen mailan.
2. artikulua. Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren egituran, honako bulego hau dago:
- Sostenguko eta Administrazio Kudeaketako Bulegoa, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko Biktimen Arretarako Atalari atxikia.
3. artikulua. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren egituran, honako unitate hauek daude, biak zuzendaritza nagusiari atxikiak:
- Administrazio Koordinaziorako Bulegoa.
- Nafarroako Gobernuaren Europar Batasuneko Bulego Iraunkorreko Laguntza Unitatea.
4. artikulua. EuskarabideaEuskararen Nafar Institutuaren egitura.
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren egituran, honako bulego hau dago:
- Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoa, Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Atalari atxikia.
II. KAPITULUA. MEMORIA ETA BIZIKIDETZA ZUZENDARITZA NAGUSIA
5. artikulua. Sostenguko eta Administrazio Kudeaketako Bulegoa.
1. Sostenguko eta Administrazio Kudeaketako Bulegoa atxikita dago Biktimen Arretarako Bulegoari, eta honako eginkizun hauek ditu:
a) Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordearen espedienteen administrazio izapidetzea bultzatzea eta jarraipena egitea.
b) Espedienteei eta batzordearen funtzionamenduari buruzko dokumentazioa kudeatzea eta zaintzea.
c) Datu-basea kontrolatzea eta mantentzea.
d) Batzordekideei laguntzea, batez ere batzordeburuak eta idazkariak egiten dituzten lanetan.
e) Biktimen Arretarako Bulegoarekin koordinatzea.
f) Bere jarduera esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
III. KAPITULUA. KANPO EKINTZARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
6. artikulua. Administrazio Koordinaziorako Bulegoa.
Administrazio Koordinaziorako Bulegoa atxikita dago Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Gobernuaren Europar Batasuneko Bulego Iraunkorraren administrazio kudeaketa koordinatzea eta laguntzea.
b) Zuzendaritza nagusiaren joan-etorrien logistika kudeatzea.
c) Informazioa eta komunikazioa koordinatzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko gainerako unitate organikoekin.
d) Zuzendaritza nagusiko idazkaritza kudeatzea.
e) Bere jarduera esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
7. artikulua. Nafarroako Gobernuaren Europar Batasuneko Bulego Iraunkorreko Laguntza Unitatea.
1. Nafarroako Gobernuaren Europar Batasuneko Bulego Iraunkorreko Laguntza Unitatea atxikita dago Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:
a) Europar Batasuneko Eskualdeetako Komitearen lanen jarraipenean laguntza ematea, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren Europako beste erakunde eta sare batzuenean ere.
b) Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari laguntza administratiboa ematea Europar Batasuneko erakundeen erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipenean, eta erakunde horien arauak sortzeko prozesuetan informazioa lortzea, Nafarroako Foru Komunitatearen interesei eragiten zaien neurrian.
c) Bulegoaren lankidetza mantentzea eta hartan laguntzea, Espainiak Europar Batasunean duen Ordezkaritza Iraunkorrarekiko eta Bruselan dauden Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetako bulegoekiko edo beste estatu kide batzuetako antzeko erakundeekiko.
d) Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eta bulegoaren koordinazioa erraztea Nafarroako Foru Komunitateko sektore publiko eta pribaturako enpresa- eta finantza-aukeren bilaketa aktiboan, Europako Proiektuen Bulegoarekin koordinatuta.
e) Nafarroako Gobernuko departamentuei laguntzea Bruselara egiten dituzten misioetan eta bisitetan.
f) Bere jarduera esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
2. Nafarroako Gobernuaren Europar Batasuneko Bulego Iraunkorreko Laguntza Unitateak Bruselan izanen du destinoa, arduraldi esklusiboarekin, eta dagokion mailaren ehuneko 70eko lanpostu-osagarria izanen du.
IV. KAPITULUA. EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA
8. artikulua. Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoa.
Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoa Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Euskararen ezagutza egiaztatzeko probak egitea, prestakuntzara edo hautatze prozesuetara loturik, eta Egiaztagirien Erregistroa mantentzea.
b) Prestakuntza eta, orobat, lanpostuetan duen eragina ebaluatzeko sistemak abian jartzea.
c) Bere jarduera esparruaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
Lehen xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan, berresten da Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko titularraren izendapena.
Bigarren xedapen gehigarria. Bulegoak kentzea.
1. Gai Administratiboen eta Langileriaren Bulegoa kentzen da, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan, Kudeaketako Zuzendaritzari atxikitako Programen Bulegoa kentzen da.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauen indargabetzea.
Indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.