73/2024 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 21EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
BON N.º 182 - 06/09/2024
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
-Hezkuntza Departamentua.
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia:
Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Cintruenigoko "La Paz" BHIan duena, eta plantilla organikoan 40179 zenbakia.
Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), Sarrigurengo "Sarriguren" DBHIan destinoa duena, eta plantilla organikoan 40180 zenbakia.
Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko "Agroforestal" IBan duena, eta plantilla organikoan 40181 zenbakia.
Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 40182 zenbakia duena.
Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa (euskarazko C1 jakite-maila), destinoa Burlatako "Ermitaberri" IPan duena, eta plantilla organikoan 40183 zenbakia.
Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko Felix Urabayen NHBHIan duena, eta plantilla organikoan 40184 zenbakia.
Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko Arte Eskolan duena, eta plantilla organikoan 40185 zenbakia.
Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), destinoa Irunberriko "FP Lumbier LH" IBPan duena, eta plantilla organikoan 40186 zenbakia.
Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Irunberriko "FP Lumbier LH" IBPan duena, eta plantilla organikoan 40187 zenbakia.
Eskolazainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Sarrigurengo "Sarriguren" DBHIan duena, eta plantilla organikoan 40188 zenbakia.
Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.