66/2024 FORU AGINDUA, UZTAILAREN 3KOA, LURRALDE KOHESIORAKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITIRA NAFARROAKO ERREPIDE-SAREAN ABIADURA-MURRIZTAILEAK INSTALATZEKO ARAUDI TEKNIKOA ETA HURA BAIMENTZEKO BALDINTZAK
BON N.ş 162 - 08/08/2024
ERANSKINA. NAFARROAKO ERREPIDESAREAN ABIADURAMURRIZTAILEAK INSTALATZEKO ARAUDI TEKNIKOA
Tradizionalki, herriguneetako zeharbideak errepidearen partetzat jo izan dira, eta, anitzetan, herria zeharkatzean, hiriarteko zatien trazatua eta sekzioa mantentzen dira. Kasu gehienetan, abiadura mugatzeko seinale bertikalak baino ez daude instalatuta. Abiadura-muga hori ez bada errespetatzen, zeharbidea hiriarteko tartea baino arriskutsuagoa bilakatzen da, istripu-tasa handiagoa eragiten da, eta handik gertuko biztanleek bizi-kalitatea galtzen dute.
Halaber, frogatu da herri-sarreretan abiadura mugatzeko jartzen diren semaforoak ez direla erabat efikazak. Era berean, egiaztatu da toki-erakundeek beti ez dituztela behar bezala zaintzen semaforook, eta, batzuetan, funtzionalitatea galtzen dutela.
Elementu fisikoen bidez ibilgailuei abiadura jaitsarazteko, "Nafarroako Errepideen Sareko zeharbideetan oinezkoen pasabide goratuak (abiadura mantsotzekoak) instalatzeko Araudi Teknikoa" eta baimenak emateko baldintzak onetsi ziren 787/2001 Foru Aginduaren bidez (irailaren 10ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak emana). Araudi tekniko horrek indarrean jarraitzen du, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen aurka egiten ez duten alderdi guztietan, foru legearen beraren xedapen indargabetzaile bakarrean aurreikusten denez.
Hala ere, beste tarte batzuetan, bai ibilgailuentzat 50 km/h-ko abiadura edo txikiagoa ezarria duten Nafarroako errepide-sareko hiri-inguruneetako eremu perimetraletako zeharbideetan bai ibilbide-tarteetan, komenigarria da zirkulazioaren abiadura mantsotzeko gailu fisikoak ezartzea, oinezkoentzako pasabiderik gabe. Horrek aukera ematen du irailaren 10eko 787/2001 Foru Aginduan haien kokapenari dagokionez ezartzen diren baldintza teknikoetako batzuk arintzeko.
Oinezkoen pasabide goratuekin gertatzen den antzera, abiadura mantsotzeko ohiko edozein gailu-mota instalatzeak oztopoak ere eragiten ditu eta arrisku gehigarriak sortzen ditu, bai ibilgailuentzat, bai haiek ezarri nahi diren eremuetako biztanleentzat. Horregatik, bidezkoa da teknikoki arautzea gailu horien kokapenari, materialei, trazatuari, seinaleztapenari eta inguruneari buruzko baldintzak, kontuan hartuta, nagusiki, haien erabilgarritasuna, eta haiek instalatzeak eragiten dituen ondorio negatiboak ahal den neurrian murriztuz. Eskakizun horiek ezartzeko, kontuan hartu dira Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrean jasotako arau teknikoak eta kasu guztietan errespetatu beharreko gutxieneko batzuk. Horregatik, ezin izanen dira jarri Nafarroako herrigune guztietan.
Herriguneetako bide-segurtasuna hobetzen jarraitzeko, egoki da toki-erakundeei aukera ematea errepideez arduratzen den departamentuari neurri berriak eska ditzaten, ibilgailuei oztopo handirik eragin gabe haien abiadura modu efektiboan murrizteko hiriguneetako tarteetatik eta zeharbideetatik igarotzen direnean. Neurri horien artean, "mando-bizkar" erako abiadura-murriztaileek zenbait abantaila dituztela jotzen da; hona hemen nabarmenenak:
-Zirkulazio-abiadura modu efektiboan murriztea.
-Eragin txikia dute ibilgailuetan.
--Goratuta ez dauden oinezkoen pasabideak babesten dituzte.
Estatuan egin diren antzeko esperientziek instalazio horien efikazia berresten dute; estatuan araututa daude bere eskumeneko errepideak.
"Mando-bizkar" erako abiadura-murriztaileak eguneko 3.000 ibilgailutik beherako ibilgailuen batez besteko intentsitatea (IEBBI) duten zeharbideetara eta hiri-inguruneetako tarteetara mugatu behar dira. Mota horretako abiadura-murriztaileak, oro har, ez dira ezarriko Nafarroako Errepideen Katalogoan jasotako interes orokorreko errepideetan. Hala ere, salbuespen gisa, baimentzen ahalko dira zirkulazio oso baxua duten kasuetan.
"Mando-bizkar" erako abiadura-murriztaileak instalatzeko prozeduraz ari garela, toki-erakunde interesdunari dagokio esklusiboki prozedura hastea. Errepideen eskumena duen departamentuak eskumena izanen du hura eraikitzeko baimena emateko, baldin eta ondorio horietarako onesten den araudi teknikoan ezarritako eskakizunak betetzen badira.
Toki Araubidearen Foru Batzordeak aldeko txostena egin zuen bideratu nahi den araudiari buruz.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. artikulua. Araudi teknikoa onestea (AM).
Onesten da Nafarroako errepide-sarean abiadura-murriztaileak (aurrerantzean, "mando-bizkar" erako AMak) instalatzeko araudi teknikoa, foru agindu honen eranskin gisa jasoa.
2. artikulua. "Mandobizkar" erako AMen kokapena.
"Mando-bizkar" erako AMak Nafarroako errepide-sareko errepideetako tarteetan instalatzen ahalko dira, foru agindu honen eranskin gisa jasotako araudi teknikoan ezarritako kokapen-irizpideei jarraikiz.
3. artikulua. "Mandobizkar" erako AM gailuak instalatzea baimentzeko prozedura.
1. Toki-erakunde interesdunak eskatu beharko du "mando-bizkar" erako AM gailuak instalatzeko. Horretarako, baimena eskatu beharko dio errepideen alorrean eskumena duen departamentuari, errepideei buruzko indarreko foru-legedian ezarritakoari jarraikiz. Eskaeran jaso beharko da, kasu guztietan, gailuak zer kokapen-puntu zehatzetan instalatu nahi diren.
2 Errepideen alorreko departamentu eskudunak eskaera izapidetuko eta ebatziko du, errepideei buruzko indarreko foru-legedian ezarritakoari jarraikiz.
4. artikulua. Eraikitzea eta zaintzea.
1. "Mando-bizkar" erako AMen eraikuntza, barne direla obra zibila eta bide-seinale bertikalak eta horizontalak, eta, dagokionean, argiteria publikoa, toki-erakunde eskatzailearen kontura eginen da, eta foru agindu honi atxikitako araudi teknikoan ezarritako baldintzetara eta errepideen alorreko departamentu eskudunak baimenean ezartzen dituen gainerakoetara egokitu beharko du, errepideei buruzko indarreko foru-legedian ezarritakoari jarraikiz.
Toki-erakundea izanen da argiteriaren titularra, eta hari egokituko zaio hura zaintzea eta mantentze-lanak egitea.
2. Errepideen alorreko departamentu eskuduna izanen da "mando-bizkar" erako AMaren titularra, eta hari egokituko zaio hura zaintzea eta seinaleztapen horizontala eta bertikala jartzea.
5. artikulua. Egikaritutako gailua ez etortzea bat ezarritako baldintzekin edo gailua baimenik gabe instalatzea.
"Mando-bizkar" erako AMen eraikuntza edo seinaleztapena ez badator bat baimenean ezarritako baldintzekin, edo gailu horiek baimenik lortu gabe instalatu badira, departamentu eskudunak dagozkion neurriak hartuko ditu, kasuaren arabera, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen IV. tituluko IV. eta VI. kapituluetan jasotakoen artetik edo, dagokionean, errepideen alorrean indarren den foru-legedian jasotzen direnen artetik.
Lehen xedapen gehigarria. Lehendik dauden "mandobizkar" erako AMak arautzea.
1. Foru agindu hau argitaratu eta urtebeteko epean, errepideen alorreko departamentu eskudunak lehendik dauden "mando-bizkar" erako AMen egoera arautuko du, eta baimenduko ditu funtsean foru-arau honen bidez onetsitako araudi teknikoan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. Horretarako, toki-erakundeek baimena eskatu beharko diote Lurralde Kohesiorako Departamentuari, errepideei buruz indarrean den foru-legedian ezarritakoaren arabera.
2. Aurreko apartatuan ezarritakoaren kalterik gabe, errepideen alorreko departamentu eskudunak, edonoiz, egiaztatzen badu "mando-bizkar" erako AMren bat zuzendu, osatu edo kendu behar dela, dagokion toki-erakundea premiatuko du errepideei buruz indarrean den foru-legedian ezartzen den eskaera egin dezan, errekerimendua jakinarazi eta hilabeteko epean, edo epe laburragoan, modu arrazoituan, beharrezkoa bada bide-segurtasunari, errepidearen integritateari eta haren mantentze-lanei dagozkien inguruabarrak kontuan hartuta.
3. Aurreko apartatuetan ezarritako epeak igaro eta ukitutako toki-erakundeak ez badu dagokion eskaera egin, joko da lehendik dauden gailuak ez datozela bat araudi honekin; ondorioz, elementu ez-legezkotzat joko dira, eta kendu egin beharko dira.
Elementu horiek kentzeko, errepideen alorreko departamentu eskudunak adosten ahalko du aldatutako errealitate fisikoa berrezartzea, eta, hala badagokio, toki-erakunde interesdunaren kontura egikaritzea subsidiarioki, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 59.6 artikuluari eta indarrean dagoen gainerako araudiari jarraikiz.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA. NAFARROAKO ERREPIDE-SAREAN ABIADURA-MURRIZTAILEAK INSTALATZEKO ARAUDI TEKNIKOA
Araudi tekniko honen xedea da ezartzea abiadura-murriztaileak (aurrerantzean, "mando-bizkar" erako AM) Nafarroako errepide-sarean zeharbidetzat edo hiriguneko tartetzat jotzen diren errepide-tarteetan jartzeko eta haien kokapena zehazteko betekizunak ezartzea, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean definitutakoari jarraikiz, araudi tekniko honen 2. artikuluan zehazten diren tokietan.
Araudi tekniko honetan jasotzen dira "mando-bizkar" erako AM horien diseinuari eta eraikuntzari buruzko printzipioak, bai eta haiekin batera jarri beharreko seinaleztapen horizontalei eta bertikalei dagozkienak ere.
Araudi honetan jasotako "mando-bizkar" erako AMen helburua da beste neurri batzuen bidez (adibidez, seinaleztapena, biribilguneak, etab.) murriztua beharko lukeen abiadura bat mantentzea. Kokapenari dagokionez:
a) Oro har, zeharbidearen edo hiriguneko tartearen hasieran jarriko dira.
Aurrekoa alde batera utzita, egoera bakoitzaren inguruabarrek ez badiote kalterik egiten bide-segurtasunari, errepidearen integritateari eta hura modu egokian ustiatzeari, errepideen alorreko departamentu eskudunak baimentzen ahalko du, modu arrazoituan, 50 km/h-ko abiadura-muga edo baxuagoa duten hiri-inguruneko eremu perimetraletan kokatzea.
b) Elkarren segidako "mando-bizkar" erako AMen tarteak 50 m-tik beherakoa izan behar du; ondorio horietarako, ez da bereiziko mando-bizkar erako gailuak ala oinezkoen pasabide goratuak diren.
3. artikulua. Salbuetsitako tarteak.
Ezin izanen da "mando-bizkar" erako AMrik jarri kasu hauetan:
a) Aurreko artikuluko a) letran ezarritakoez bestelako Nafarroako errepide-sareko errepideetako tarteetan.
b) Zeharbidearen lehen 50 metroetan, ez dagoenean "sarrerako aterik" (neurrizko abiadura bermatzen den bide-zatia).
c) 200 metro baino gutxiago luze diren zeharbideetan.
d) Larrialdi-zerbitzuetako ibilgailuek (suhiltzaileak, anbulantziak, etab.) erabili ohi dituzten errepide-tarteetan.
e) Zubietan, tuneletan eta bestelako fabrika-obra berezietan, eta aurretiko eta ondorengo 25 m-etan.
f) Ehuneko 5etik gorako malda duten errepide-tarteetan.
g) 2 errei baino gehiago dituzten errepide-tarteetan, betiere ez badago noranzkoak bereizteko zeharkatu ezin den erdibitzailerik.
h) Interes Orokorreko Sareko errepide-tarteetan (errepide nazionalak), betiere ez badute eguneko 3.000 ibilgailutik beherako ibilgailuen batez besteko intentsitaterik (IEBBI).
i) Eguneko 3.000 ibilgailutik gorako IEBBI edo orduko gehieneko intentsitatea 300 ibilgailu/ordu baino altuagoa duten errepide-tarteetan.
j) Eguneko 300 ibilgailutik gorako ibilgailu astunen IEBBI duten errepide-tarteetan.
k) Bidegurutzeen inguruetan, oinezkoek ez ditzaten oinezkoentzako pasabideekin nahas.
"Mando-bizkar" erako AMak segmentu zirkularreko zeharkako sekzioan eraikiko dira (ikusi hurrengo krokisa):
- Zabalera: 4,00 metro (perdoia ± 20 zentimetro).
- Altuera: 6 zentimetro (perdoia ± 1 zentimetro).
5. artikulua. Sarrerako ertza.
Galtzadaren eta "mando-bizkar" erako AMaren ertzak gehienez 3 mm-ko altuera izan behar du; horretarako, abiadura-murriztaileak "in situ" eraikitzeko prozesuan, galtzadaren ardatzarekiko zeharkako muturrak kutxa batean sartuko dira, gutxienez 4 cm-ko sakoneran eta 50 cm-ko zabaleran.
Galtzadatik doazen euri-eurak drainatuko direla bermatu behar da, "mando-bizkar" erako AMen muturretan putzurik sor ez dadin. Neurri hauek har daitezke:
- Euri-urak bideko albo bakoitzean jarritako hodien bidez jasotzea, goren dagoen arrapalaren eremuan.
- "Mando-bizkar" erako gailuaren alboetan, urak hustea bermatzen duten hodiak jartzea.
7. artikulua. Eraikuntzako materialak.
Eraikuntza-lanetan erabilitako materialek kalitate nahikoa izan beharko dute, egonkortasuna, zoladurarekiko lotura, deformatzeko ezintasuna eta iraunkortasuna bermatzeko. Horrenbestez, "in situ" fabrikatuko dira.
Egokitzat jotzen dira asfalto-osagaiak dituzten materialak. Ingurumena zaintzeko erantzukizuna dela eta, material egokia erabiliko da, errepideko asfalto-geruzak fresatzetik datorrena eta kudeatzaile baimendu batek behar bezala tratatua.
Asfaltozko osagaiz egindakoen azaleko marruskaduraren koefizientea gutxienez % 65ekoa izanen da, Errepideetarako eta Zubietarako Obretako Zehaztapen Teknikoen Agiriaren (PG3) 540, 542 eta 543 artikuluan aipatutako amaitutako obraren kalitate-zehaztapenaren arabera.
8. artikulua. Bideseinaleak.
Bide-seinale horizontalak eta bertikalak nahitaez instalatu behar dira "mando-bizkar" erako AMekin batera, gailu horiek daudela jakinarazteko gidariei eta haien eragin-eremuko zirkulazio-arauak zehazteko.
1. Seinale horizontalak.
Mota honetako AMak ez dira erabiliko oinezkoentzako pasabide gisa. Zirkulazioaren noranzkoa bereizteko elementu gisa, errei bakoitzeko hiru triangelu zuri izanen ditu diseinuak, "mando-bizkarraren" goranzko aldean (irudian ageri denez).
Galtzada bi noranzkokoa denean, komeni da (M-2.2; Araua: 8.2-IC) erako marra axial jarraitu bat jartzea "mando-bizkar" erako AMetan, gutxienez 10 metrokoa, alde bakoitzean.
2 Seinale bertikalak.
Seinale bertikalak bi motatakoak izanen dira: tarterako sarbidea adierazten duena eta ohartaraztekoa. Seinaleztapen bertikala zeharbidean eta "mando-bizkar" erako AMan sartzeko bi noranzkoetan jarri beharko da, bi noranzkoetan dabiltzan ibilgailuetako gidariek irakurri ahal izan ditzaten.
a) Zeharbiderako sarbidea adierazten duen seinaleztapena: Zeharbiderako sarreretan, herria adierazten duen seinalea (S-500) kokatzen den lekuan edo inguruan, abiadura-murriztaileen gailuak seinaleztatuko dira, honako seinale hauek jarrita: R-301 abiadura mugatzeko eta P-15a irtengunearen berri jakinarazteko.
Seinale hauetako batzuk edo guztiak aukeratzeko orduan, tartearen eta AM gailu-moten ezaugarriak hartu beharko dira kontuan. Seinaleak bakarrik edo multzoan jartzen ahalko dira kartel berean, kasu bakoitzean seinaleztapen egokiena bermatzeko.
Abiadura-muga hautatzeko garaian, tartearen ezaugarriak hartuko dira aintzat, baina inola ere ezin izanen da 50 km/h baino abiadura handiagoa izan.
b) "Mando-bizkar" erako abiadura-murriztailea hurbil dagoela adierazten duen seinaleztapena: Abiadura-murriztaile bakar bat edo elkarren segidako abiadura-murriztaileen multzo bat gertu dagoela adierazteko seinaleztapena osatuko dute, oro har, R-301 (gehieneko abiadura baimendua) eta P-15a (irtengunea) seinaleek, ordena horretan, ibilgailuen noranzkoaren arabera.
"Mando-bizkar" erako AM bakarra edo multzoko lehena tartearen sarbidetik gertu badago, aztertuko da han jarritako seinaleak egokiak diren apartatu honetan azaldutako ondorioetarako; guztiz edo partez ordezten ahalko dute "mando-bizkar" erako AMa hurbil dagoela adierazteko seinaleztapena.
P-15a seinalea "mando-bizkar" erako AM bakartu batera hurbiltzean jarriko da beti, eta P-15 seinalea jarriko da, murriztaile bat baino gehiago behar adinako tartean daudenean, lehenaren aurretik.
R-301 seinalea instalatuko da, murriztailearen ezaugarri geometrikoei dagokien abiadura aurreko tarteko abiadura-muga baino txikiagoa denean.
Bi seinale bertikalak (R-301 eta P-15/P-15a) poste berean jarriko dira, bata bestearen gainean.
Gomendagarria izanen da P-20 seinalea jartzea oinezkoentzako pasabide bat badago "mando-bizkar" erako AMen ondotik, bai eta oinezko franko ibiltzen bada ertzetan eta haiek galtzadan sartzeko arriskua badago.
Abiadura-murriztaile guztiek gaueko argia izan behar dute, gidariek ongi ikus eta koka ditzaten. Tarte guztian badago argia, "mando-bizkar" erako AMen gaineko argia nabarmendu beharko da.