(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

8/2024 FORU AGINDUA, UZTAILAREN 1EKOA, INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO KONTSEILARIAK EMANA, DEPARTAMENTUAREN BERDINTASUNERAKO DEPARTAMENTU BARNEKO BATZORDEA SORTZEN DUENA ETA HURA OSATUKO DUTEN PERTSONAK IZENDATZEN DITUENA

BON N.º 158 - 02/08/2024



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko berdintasun unitateen eginkizunak eta horien koordinazio egiturak arautzen dituen martxoaren 20ko 27/2024 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du departamentu barneko batzordea sortuko dela departamentu bakoitzean foru agindu bidez, bere berdintasun politika koordinatze aldera.

Era berean, aipatu artikuluak adierazten duenez, departamentu barneko batzorde bakoitzean zuzendaritza nagusiek eta kudeaketa zuzendaritzek ordezkari bana izanen dute, departamentuetako urteko berdintasun-planetan bildutako neurriak planifikatzen eta garatzen dituzten zerbitzuko zuzendaritzen bitartez. Idazkaritza tekniko nagusiko titularrak burutza lanak eginen ditu, berdintasun unitateko teknikariek idazkaritzako eginkizunak eginen dituzte.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko berdintasunerako departamentu barneko batzordea sortzea.

2. Honako hauek izendatzea batzordeko kide:

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularra, batzordearen buru izanen dena.

- Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Lehiakortasunaren eta S4ren Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko Industria Sustatzeko Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Zerbitzuko Zuzendaritzako titularra.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko berdintasun unitateko teknikaria, batzordeko idazkaritzako eginkizunak beteko dituena.

3. Foru agindu hau igortzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko berdintasunerako departamentu barneko batzorderako izendatutako pertsona guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web