(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

67/2024 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 157 - 01/08/2024



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko uztailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

- Haur-hezitzaileak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40164, 40165, 40166, 40167, 40168, 40169 eta 40170 zenbakiak dituztenak.

- Haur-hezitzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko C1 jakite-maila daukate), plantilla organikoan 40171 eta 40172 zenbakiak dituztenak.

- Haur-hezitzaileak: lau lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoaren araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40173, 40174, 40175 eta 40176 zenbakiak dituztenak.

- Haur-hezitzaileak: bi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoaren araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko C1 jakite-maila daukate), plantilla organikoan 40177 eta 40178 zenbakiak dituztenak.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoko burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoko Burutza.

Lanpostu zenbakia: 39028.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Xedapen gehigarri bakarra

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web