(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

10E/2024 FORU AGINDUA, EKAINAREN 5EKOA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO FORU OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ANTOLAMENDU EGITURA EZARTZEN DUENA ATALETIK BEHERAKO ADMINISTRAZIO UNITATEETAN

BON N.ş 129 - 24/06/2024



Preámbulo

Gaur egun, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren ataletik beherako administrazio unitateen egitura organikoa Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduak arautzen du. Xedapen hori zenbait aldiz aldatu da gerora, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren otsailaren 13ko 22/2017 eta otsailaren 22ko 22/2019 foru aginduen bidez eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 11ko 97/2021 eta urriaren 8ko 112/2021 foru aginduen bidez.

Nafarroako Foru Ogasunaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren bidez erakunde publiko horren egitura organikoan egin berri diren aldaketen ondorioz, komenigarria da egungo bulegoen eta ataletik beherako beste unitate batzuen egitura organikoa egokitzea eta haien atxikipena eta eginkizunak eguneratzea, antolamendu juridikoak esleitzen dizkion helburuetarako egokiagoa izan dadin.

Beraz, egokia da Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura garatzea, ataletik beherako administrazio unitateen mailan.

Erakunde autonomo horren estatutuen 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bulegoak edo ataletatik beherako beste administrazio unitate batzuk sortzea, aldatzea eta kentzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta aurrekontuen arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Nafarroako Foru Ogasuneko Kudeaketa Zuzendaritzaren proposamenak ez dakar inolako egitura-gehikuntzarik, eta funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunek aldeko txostena eman dute.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzua.

1. Zerga Kudeaketa Zerbitzuak bulego hauek ditu: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoa, Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoa eta Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoa.

2. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoak, Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Aitorpenak, errekurtsoak, kontsultak eta zerga kontuetan eragina duten bestelako agiriak egiaztatu eta aztertzea, betiere Nafarroako Foru Ogasunari ordaindu behar dioten ez-egoiliarrek aurkeztu badituzte.

b) Bidezko errekerimenduak egitea.

c) Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak kudeatu eta ebaztea, betiere Nafarroako Foru Ogasunari ordaindu behar dioten ez-egoiliarrek aurkeztu badituzte.

d) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko doktrina, ebazpen administratiboak eta epai judizialak biltzea eta sistematizatzea, honako jarduketa hauetan aplikatu beharreko irizpideak proposatzen eta finkatzen laguntzeko: kontsulta fiskalei erantzutea, autolikidazioak berrikustea eta atalak emandako egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

b) Nafarroako Foru Ogasuneko administrazio unitateek zergaren araudiari buruz egiten dituzten kontsultei erantzutea, betiere unitate horien eginkizuna bada balio erantsiaren gaineko zerga berrikustea eta aztertzea edo zergadunek planteatzen dituzten gaiak ebaztea.

c) Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko kontsultak tramitatzea eta ebaztea.

d) Laguntza ematea balio erantsiaren gaineko zergan eragina duten xedapen orokorrak aztertzen eta proposatzen.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoak, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Atalak ordainarazi behar dituen zerga arloko kontzeptu guztien gaineko kontu-hartzailetza.

b) Atalean aurkezten diren autolikidazioak berrikustea.

c) Atalak kudeatzen dituen tributuen ondoriozko behin-behineko likidazioak prestatzea.

d) Tributu horiei lotutako espedienteen gaineko txostenak egitea eta espedienteak ebaztea.

e) Ataleko gainerako kideei eta buruari laguntzea eta kontsulta teknikoak ebaztea.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

2. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak bulego eta administrazio unitate hauek ditu: Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoa, Kanpainako Prozesuen Analisirako eta Kontrolerako Unitate Administratiboa, Antolaketa Administratiboaren Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboa eta Kanpainaren Koordinaziorako 2. Unitate Administratiboa.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoak, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zerga arloko kontsultak eta ebazpenak tramitatzea, horiei buruzko ebazpen proposamena egitea eta zabalkundea egitea, eta gauza bera pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloko interpretaziorako irizpideei eta ebazpen jurisdikzionalei dagokienez ere.

b) Onura fiskalei eta araubide bereziei buruzko espedienteak tramitatzea eta ebazpen proposamenak egitea.

c) Tributu arloko aholkularitza ematea zerbitzuko gainerako unitateei, baita zergadunei ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz eskatzen zaizkion azterlanak eta proposamenak egitea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoak, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zergapekoen erroldak osatzea eta mantentzea.

b) Laguntza ematea irizpideak ezartzen, PFEZaren eta ondarearen gaineko zergetan aurkeztutako aitorpenak berrikusteko urteko plana egiteko.

c) Aitorpenak berrikusteko programen eguneraketan eta hobekuntzan parte hartzea.

d) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren prozedurak aztertzea eta haien hobekuntza bultzatzea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. Kanpainako Prozesuen Analisirako eta Kontrolerako Unitate Administratiboak, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Programen eta Prozesuen Analisirako eta Kontrolerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zerga-ondorioak dituzten dokumentuak eta datuak egiaztatzea eta aztertzea, Zerga Informazioaren Zerbitzuarekin lankidetzan.

b) Aitorpenak egiteko erabili beharreko datuak eta informazioa zehaztea.

c) Aitorpenak egiteko programetan informazio iturriak txertatzeko arauak zehaztea.

d) Pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei lotutako aitorpenerako inprimakiak eta programa informatikoak banatzea.

e) Errentaren kanpainako operadoreei buruzko aplikazioa kudeatzea, eta aldizkako txostenak egitea.

f) Entitate laguntzaileei laguntza ematea haietan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak prozedura automatikoaren bidez egiteko behar diren aplikazio informatikoen koordinazio eta instalazioan.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. Antolaketa Administratiboaren Unitate Administratiboak, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Zergadunekiko Harremanen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Unitatearen erregistro laguntzailean sartzen diren agiriak jaso, erregistratu, eskaneatu eta banatzea.

b) Nafarroako Foru Ogasuneko beste unitate eta atal batzuetatik bidalitako dokumentuak jasotzea eta banatzea, eta eduki administratiboa dutenak ebaztea.

c) Zergadunari laguntza eta informazioa ematea pertsona fisikoen errentaren eta ondarearen gaineko zergei buruz egiten dituen kontsulta eta erreklamazio administratiboak direla-eta, horretarako ezarrita dauden arreta-bide guztien bidez.

d) Nafarroako Foru Ogasunak errenta kanpaina aurrera eramateko gaitutako zerga bulegoetan banatu beharreko baliabide material eta informatikoak koordinatzea.

e) Errentaren kanpaina aurrera eramateko beharrezkoak diren web-aplikazioen administrazio- eta eguneratze-lanak egitea, Prozesuen Analisirako eta Kontrolerako Atalarekin eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Koordinazio Atalarekin lankidetzan.

f) PFEZaren proposamen eta aitorpenen bidalketak prestatzeko baliozkotze-lanak egitea, Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalarekin lankidetzan.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

6. Kanpainaren Koordinaziorako 1. eta 2. Unitate Administratiboek, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Koordinatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoarekin koordinatzea eta harekin lankidetzan aritzea PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak prestatzeko, kontsultatzeko eta berrikusteko behar diren jarduketa-irizpideak prestatzeari begira.

b) Prestakuntza teknikoa ematea eta ezarritako irizpideak zabaltzea Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainako Zergadunekiko Harremanen Ataleko langileen eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Koordinatzeko Ataleko langileen artean.

c) Entitate laguntzaileei errenta kanpainarako ematen zaien prestakuntza teknikoan laguntzea.

d) Zergadunek PFEZari eta ondarearen gaineko zergari buruz aurkezten dituzten aurkaratzeak, alegazioak eta beste eskaera batzuk ebaztea.

e) Aitorpenak egitea prozedura automatikoaren bidez.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua.

1. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu, zerbitzuari zuzenean atxikiak: Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 2. Unitate Administratiboa, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboa, Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboa eta Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboa.

2. Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1., 2. eta 3. Unitate Administratiboak Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari atxikitzen zaizkio zuzenean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Tributu ikuskapenerako planak prestatzen laguntzea.

b) Tributu Ikuskapenerako Planean sartutako zergapekoak esleitzea.

c) Ezartzen diren espedienteen instrukzioan laguntzea.

d) Espediente bakoitzean formalizatzen diren dokumentuen tramitazioa zuzentzea.

e) Ikuskapen jarduketen kalitatea gainbegiratzea eta unitateari esleitutako espedienteen tramitazioetan jarduteko irizpide homogeneoak aplikatzea, zerbitzuko gainerako unitateekin eta Bulego Teknikoaren Atalarekin koordinaturik.

f) Unitateari esleitutako espedienteen ikuskapen jarduketei buruzko txostenak egitea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaritzak eskatuz gero.

g) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboa Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari atxikitzen zaio zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Tributu ikuskapenerako planak prestatzen laguntzea.

b) Berariazko jarduketa lerro eta planak proposatzea, enpresa handiei dagokienez. Horretarako, enpresa handitzat hartuko dira, urtean, kontuak ikuskatzeko eskatzen dena adinako negozio-zifra edo handiagoa duten enpresak.

c) Tributu Ikuskapenerako Planean sartutako zergapekoak esleitzea.

d) Ezartzen diren espedienteen instrukzioan laguntzea.

e) Espediente bakoitzean formalizatzen diren dokumentuen tramitazioa zuzentzea.

f) Enpresek aitortutako tributazio-ehunekoen aplikazio egokia egiaztatzea, lurralde bakoitzean egindako eragiketa-bolumenaren heineko aitorpena egiten duten enpresei dagokienez.

g) Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuan sinatutako akta bakarrak eta beste administrazio batzuetatik jasotakoak kudeatzea.

h) Nazioarteko fiskalizazioari lotutako ikuskapen jarduketak programatzea, sustatzea eta koordinatzea.

i) Ikuskapen jarduketen kalitatea gainbegiratzea eta unitateari esleitutako espedienteen tramitazioetan jarduteko irizpide homogeneoak aplikatzea, zerbitzuko gainerako unitateekin eta Bulego Teknikoaren Atalarekin koordinaturik.

j) Unitateari esleitutako espedienteen ikuskapen jarduketei buruzko txostenak egitea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaritzak eskatuz gero.

k) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboa Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari atxikitzen zaio zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Tributu ikuskapenerako planen proposamenak egitea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaritzaren bidez jasotzen dituen irizpide eta jarraibideekin bat.

b) Tributu arloan eragina duen informazioa eskuratzea eta aztertzea zerga-egitateak egiaztatzeko, eta iruzur fiskala ikertzea eta aztertzea iruzurra egiteko arriskua duten sektoreak eta praktikak atzeman eta hautatzeko.

c) Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren informazioa ikuskapen arloan aritzen diren beste administrazio publiko eta erakunde batzuekin trukatzea, eta informazio truke hori sustatu eta hobetzea.

d) Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin koordinatzea ikuskapenerako beharrezkoak diren prozedura eta tresnak diseinatu eta ezartzeko.

e) Kudeaketan, zerga-bilketan eta tributuen arloko informazio sistemetan eskumena duten zerbitzuekin koordinatzea, era bateratuan planifikatzeko zerga-kontroleko jarduketak, arrisku fiskalak detektatzeko, egiaztatzeko, erregularizatzeko nahiz emaitzak ebaluatzeko faseetan.

f) Ikuskapen jarduketen emaitzak prestatzea, analizatzea eta ebaluatzea, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaritzaren bidez jasotzen dituen irizpide eta jarraibideekin bat.

g) Zerga administrazioen arteko desadostasunak egiaztatzea eta tramitatzea, zergapekoen helbideratzeari dagokionez.

h) Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko Unitate Administratiboen berezko eginkizunak, bere unitateari esleitutako espedienteei dagokienez.

i) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoa Bulego Teknikoaren Atalari atxikitzen zaio zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Dokumentuen sarrerak eta irteerak erregistratzea eta kontrolatzea Ikuskapenerako Zerbitzuan.

b) Zerbitzuko langileei eman beharreko ikuskapen espedienteak prestatzea eta dokumentatzea, eta, behin bukatuta, espedienteak tramitatzea.

c) Ikuskapen espedienteen artxiboa kudeatzea eta administrazio tramiteak erregistratzea Ikuskapen Jarduketen Erregistroan.

d) Ikuskapenerako Zerbitzurako ondasunen eta zerbitzuen eskurapena kudeatzea eta Ikuskapenerako Zerbitzuko langileek beren eginkizunak betetzean egindako gastuak kudeatzea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. artikulua. Dirubilketa Zerbitzua.

1. Diru-bilketa Zerbitzuak bulego hauek ditu: Gerorapen Bulegoa, Betearazpen Prozeduren Bulegoa, Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Kobrantzaren Aplikazio Bulegoa.

2. Gerorapen Bulegoa Gerorapenak Kudeatzeko Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ebazpenak tramitatzea eta kontabilizatzea.

b) Kitapenak eta ordainketa aurreratuak.

c) Kobrantzen, ez-betetzeen eta bermeen jarraipena egitea.

d) Gerorapen Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. Betearazpen Prozeduren Bulegoa Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ondasun higigarri eta higiezinak enbargatzeko espedienteak tramitatzea eta kontrolatzea, betiere Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalak kudeatu beharreko zordunenak badira.

b) Tributu zorren bermeak eta zuzenbide publikoko zorrenak betearazteko espedienteak tramitatzea eta kontrolatzea, zein den ere bermeak eratu dituen diru-bilketako organoa.

c) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

d) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zorra iraungitzera bideratutako bilketa-jarduketak tramitatzea eta kontrolatzea.

b) Bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko espedienteak tramitatzea.

c) Aurrekontuetako ordainketak konpentsatzeko espedienteak tramitatzea.

d) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean sartzen diren dokumentuak banatzea eta, hala badagokio, ebaztea.

e) Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren hileko txostenak egiteko behar diren datuak prestatzea.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. Kobrantzaren Aplikazio Bulegoa Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zerga-sarrera guztiak helbideratzeko aginduak tramitatzeko prozedurak kudeatzea.

b) Bidalketa telematikoak jasotzea eta baliozkotzea.

c) Kobrantzak baliozkotzea eta aplikatzea.

d) Entitate laguntzaileekin gertatzen diren gorabeherak kudeatzea.

e) Ordainketa-gutunen eredu berriak eguneratzea.

f) Normalizatu ez diren hamabostaldiak koadratzea eta kontabilizatzea.

g) Gaizki egotzitako kobrantzak deuseztatzea eta zuzentzea.

h) Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren hileko txostenak egiteko beharrezkoak diren datuak prestatzea.

i) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. artikulua. Lurondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak bulego bat du, hots, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoa, Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalari atxikia, eginkizun hauek betetzen dituena:

a) Aitorpenak, autolikidazioak, errekurtsoak, kontsultak eta tributu gaietan eragina duten bestelako agiriak egiaztatzea eta aztertzea, betiere oinordetzen zergaren subjektu pasiboek aurkeztu badituzte.

b) Bidezko errekerimenduak egitea.

c) Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatzea eta ebaztea, betiere oinordetzen zergari buruz badira.

d) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

6. artikulua. Zergadunei Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua.

1. Zergadunei Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu: Zergadunentzako Arreta Koordinatzeko 1. Bulegoa, Zergadunentzako Arreta Koordinatzeko 2. Bulegoa, Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboa, Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa eta Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoa.

2. Zergadunentzako Arreta Koordinatzeko 1. Bulegoa eta Zergadunentzako Arreta Koordinatzeko 2. Bulegoa Zergadunei Arreta Emateko Atalari atxikitzen zaizkio, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Lurralde bulegoen antolaketa kudeatzea, eta Iruńeko bulegoarena, hurrenez hurren.

b) Haiei atxikitako langileen artean zabaltzea aplikatu beharreko irizpideak eta Nafarroako Foru Ogasuneko unitateek ezarritako prozedurak.

c) Indarra duten xedapenek ematen dizkieten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaie.

3. Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboa Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Iruńeko zerga bulegoaren eta lurralde bulegoen antolaketa kudeatzea.

b) Haiei atxikitako langileen artean zabaltzea aplikatu beharreko irizpideak eta Nafarroako Foru Ogasuneko unitateek ezarritako prozedurak.

c) Tributuen arloko laguntza eta argibideak emateko jarduketak egitea, alderdi teknikoei dagokienez, aurrez aurre eta arreta emateko beste baliabide batzuen bidez.

d) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

4. Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Arreta espezifikoa ematea tributuen arloan kudeaketa-zerbitzuak eman ohi dituzten profesionalei eta entitateei, baldin eta Nafarroako Foru Ogasunarekin kanpoko lankidetzan aritzeko akordioari atxikita badaude.

b) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

5. Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoa Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta EJZaren Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Foru Ogasunari atxikitako organoek ematen dituzten egintza administratiboen jakinarazpenak prestatzea, gauzatzea eta kontrolatzea.

b) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

7. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

1. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak bulego hauek ditu: Informazio Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoa eta Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa.

2. Informazio Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoa Identifikazio, Truke eta Eredu Informatiboen Atalari atxikitzen zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zergadunen fitxategi nagusia prestatzea, mantentzea eta kontrolatzea.

b) Nafarroako Foru Ogasunarekin lotutako edozein motatako informazioaren titularrak identifikatzea eta baliozkotzea.

c) Aitorpenen edo Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoan aurkezten den beste edozein informazioren sarrera berrikustea eta kontrolatzea.

d) Nafarroako Foru Ogasunaren artxiboa kudeatzea eta zaintzea, eta Nafarroako Foru Ogasuneko langileek agiri eta aitorpenei buruz egiten dituzten eskaerei erantzutea.

e) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

3. Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa Segurtasunerako eta Prozedurak Hobetzeko Atalari atxikitzen zaizkio, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Foru Ogasunaren zerga informazioa eskuratzeko baimenen kudeaketa etengabe hobetzea, aplikazio informatikoen bidez.

b) Ondoren, informaziorako sarbidea behar bezala erabiltzen dela kontrolatzea, baimenaren helburuei dagokienez, egindako sarrerekiko adostasun dokumentua eskatuta kasuan kasuko arduradun organikoei.

c) Egindako sarreren auditoretza egitea, informazioa kontsultatzea eragin duten zenbait administrazio espediente egiaztatuz.

d) Kontsultatutako informazio fiskalaren konfidentzialtasuna eta sarrera hori justifikatua dagoela eta proportzionala dela bermatzen duten neurriak ezartzea.

e) Kanpoko erakundeei edozein bitarteko erabiliz (papera, euskarri informatikoak, telematikoak, etab.) egindako datu-komunikazioen inbentarioa egitea.

f) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

Lehenengo xedapen gehigarria

Bulego eta administrazio unitate batzuen izenaren eta atxikipenaren aldaketa:

1. Bulego eta administrazio unitate hauek izena aldatu dute, baina ez atxikipen organikoa:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa, aurrerantzean Kanpainako Prozesuen Analisirako eta Kontrolerako Unitate Administratiboa deituko baita.

b) Antolaketa Administratiboaren eta Erregistro Laguntzailearen Unitate Administratiboa, aurrerantzean Antolaketa Administratiboaren Unitate Administratiboa deituko baita.

c) Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 1. Bulegoa eta Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoa, aurrerantzean Zergadunentzako Arreta Koordinatzeko 1. Bulegoa eta Zergadunentzako Arreta Koordinatzeko 2. Bulegoa deituko baitira, hurrenez hurren.

2. Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoak izena eta atxikipen organikoa aldatzen ditu, aurrerantzean Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa deituko baita eta Segurtasunerako eta Prozedurak Hobetzeko Atalari atxikita egonen baita.

3. Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboak eta Kanpainaren Koordinaziorako 2. Unitate Administratiboak atxikipen organikoa aldatzen dute, aurrerantzean Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Koordinatzeko Atalari atxikita geldituko baitira; Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoaren atxikipen organikoa ere aldatzen da, Bulego Teknikoaren Atalari atxikita geldituko baita.

Bigarren xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.

Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru agindu honetan ezarritako egituran beren izenari eusten dioten bulegoetako eta unitate administratiboetako buruen izendapenak.

Halaber, foru agindu honen ondorioz izena aldatzen duten bulegoetako eta unitate administratiboetako buruen izendapenak mantentzen dira, bitarte baterako.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, abenduaren 15eko 105/2015 Foru Agindua, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ataletik beherako administrazio unitateetan.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web