46/2024 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 21EKOA, KULTURA, KIROL ETA TURISMOKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA, BULEGOEN MAILAN
BON N.º 123 - 14/06/2024
I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA
II. KAPITULUA. NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUA
1. ATALA. ZUZENDARI KUDEATZAILEA
2. ATALA. KIROLA ETA JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO ZUZENDARIORDETZA
3. ATALA. ENTITATEEI ARRETA EGITEKO ETA KIROL ERRENDIMENDURAKO ZUZENDARIORDETZA
Azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren.
Foru dekretu horretan, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailara arte.
Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak adierazten duenez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua departamentu horri atxikita gelditzen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bulego mailako egitura egokitzearren, bidezkoa da araudi berria onestea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
I. KAPITULUA. XEDEA ETA EGITURA OROKORRA
Foru agindu honen xedea da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatzea, bulegoen mailan eta ataletatik beherako beste mailetan.
2. artikulua. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren egitura.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak bulego hauek ditu bere egituran:
a) Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:
- Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.
- Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoa.
b) Kirola Sustatzeko Atalaren mende, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren barnean.
- Kirola Sustatzeko Bulegoa.
- Kirol Jokoen Bulegoa.
c) Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalaren mende, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzaren barnean:
- Kirol Federazioen Bulegoa.
- Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoa.
Era berean, zuzenean Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzaren mende:
- Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoa.
Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (CEIMD) bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:
- Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoa.
- Ariketa Fisikoko eta Osasuneko Programen Laguntzako Unitate Teknikoa.
- Prestakuntzako Unitate Teknikoa.
II. KAPITULUA. NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUA
1. ATALA. ZUZENDARI KUDEATZAILEA
3. artikulua. Gai EkonomikoAdministratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.
Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoak, Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aurrekontuen exekuzioaren, prozedura eta prozesu ekonomiko-administratiboen eta aurrekontuaren analisia eta jarraipena egitea, kontuan harturik Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren unitate organikoek ematen duten informazioa.
b) Erakunde autonomoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua prestatzeko laguntza ematea, baita aurrekontuen jarraipen eta kontrol lanetan ere, eta, orobat, eskatzen diren aurrekontu, ekonomia, administrazio eta prozedura txostenak prestatzean.
c) Kontu-hartzaile delegatuaren aurrean espediente arruntak tramitatzeko prozesuen jarraipena egitea.
d) Laguntza administratiboa ematea berariazko espedienteetan (urte anitzeko gastuenak, aurrekontu aldaketenak, Gobernuaren baimenenak eta bestelakoak).
e) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zentroen kontabilitate orokorrean laguntzea eta haren segimendua egitea.
f) Espedienteetan lagundu, haien jarraipena egin, tramitatu eta ixtea, agiri guztiak osatu arte, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Artxibo Nagusiari entregatzea.
g) Bere eskumenen esparruko espedienteen jarraipena egitea eta artxibatzea.
h) Fakturazioa izapidetzen laguntzea eta horren jarraipena egitea.
i) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria izanik, Administrazio eta Kudeaketa Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.
4. artikulua. Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoa.
Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoak, Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Erakunde autonomoko bulego zentralak antolatzea eta haien jarraipena egitea, oro har, baita bertan sortzen diren administrazio lanak eta mantentze lanak ere, bereziki artxibo nagusikoak, erregistrokoak, biltegikoak eta hornigaien gordailukoak.
b) Zerbitzuen katalogoei loturiko ondasun arruntetako gastuetan eta inbertsio berekietan egiten diren jarduketen proposamena eta jarraipena egitea, honako hauena konparazio batera: modernizazio zerbitzuak; erabiltzailearentzako zerbitzuak, besteak beste, telekomunikazioak eta haien gaineko gorabeherak, lan estazioak, informazio sistemak eta segurtasun esparruak; proiektu eta esperientzia arrakastatsuei buruzko zerbitzuak eta atal honen barrenean sar daitezkeen bestelako zerbitzuak.
c) Erosketen zentraleko jarduketak proposatzea eta haien jarraipena egitea, izan inbertsio berekien bidezkoak -altzarietarako, ekipamendurako, ibilgailuetarako eta beste batzuetarako-, izan ondasun arruntetarako gastuen bidezkoak (bulegoko materiala, papera eta beste batzuk), eta horretarako garatzen diren prozesuak kontrolatzea.
d) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko funtzionarioen plantilla finkatu, egokitu eta prestatzeko lanetan laguntzea.
e) Institutuari atxikitako langileei buruzko laneko aferak tramitatzea eta haien jarraipena egitea, baliabideen optimizazioa lortzearren eta Institutuak esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzeko.
f) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lantokian laneko osasuna sustatzeko jarduera eta prozesuak proposatzea eta koordinatzea.
g) Bere eskumenen esparruko espedienteak gordetzea eta artxibatzea.
h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.
i) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko webgune eta gailu eramangarrietarako aplikazioen irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak.
j) Aipatutakoen antzekoa edo osagarria izanik, Administrazio eta Kudeaketa Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.
2. ATALA. KIROLA ETA JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO ZUZENDARIORDETZA
5. artikulua. Kirola Sustatzeko Bulegoa.
Kirola Sustatzeko Bulegoak, Kirola Sustatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Eskola-adineko kirol jarduera fisikoa sustatzeko heziketa- eta kirol-proiektuak sustatzea, kudeatzea eta horien jarraipena egitea.
b) Kirol entitateei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, programak eta jarduerak gara ditzaten lehiarik gabeko kirol jarduera fisikoa sustatzeko.
c) Kirol garapenerako agenteekin lankidetza akordioak prestatzea eta horien jarraipena egitea, helburu nagusia izanik lehiarik gabeko prestakuntzako eta kirol jarduera fisikoko programak sustatzea.
d) Toki erakundeei kirol jarduera fisikoko programak sustatzeko ematen zaizkien laguntzak izapidetzea.
e) Laguntza ematea departamentuen eta toki erakundeen arteko zeharkako lan planak egiten, helburu dutenak jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako programak sustatu eta garatzea.
f) Kirol entitate eta agenteei kirol sustapen fisikoarekin lotutako jarduera puntualak antolatzeko ematen zaizkien laguntzak kudeatzea, baldin eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarentzat interesgarriak badira.
g) Lehiarik gabeko kirol jarduera fisikoa sustatzeko kongresuak eta jardunaldiak antolatzen laguntzea.
h) Bere eskumenen esparruko espedienteen jarraipena egitea eta artxibatzea.
i) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Kirola Sustatzeko Atalak agintzen dizkionak ere.
6. artikulua. Kirol Jokoen Bulegoa.
Kirol Jokoen Bulegoak, Kirola Sustatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Kirol Jokoen diseinua eta programa prestatzea, kirol federazioekin batera, bai eta programa berriak sartzeko proposamenak egitea ere.
b) Nafarroako Kirol Jokoen garapena koordinatzea Nafarroako kirol federazioekin eta toki erakundeekin, bai eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin ere.
c) Kirol federazioek eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak Nafarroako Kirol Jokoen gainean sinatzen dituzten lankidetza hitzarmenen eranskinak prestatzea.
d) Garatzen diren programen kalitatea kontrolatzea, antolakuntzari, kirol arloari eta prestakuntzari dagokienez.
e) Estatuko Kirol Administrazioak edo beste erakunde ofizial batzuek antolatzen dituzten txapelketetan Nafarroa ordezkatzen duten taldeak eta selekzioak prestatzen laguntzea.
f) Nafarroako Kirol Jokoen arloan informatzea eta koordinatzea.
g) Adingabeen kirol jarduerari buruzko araudia planifikatzea eta haren jarraipena egitea kategoria horietan.
h) Estatuko Kirol Administraziotik sustatzen diren kirol programak koordinatzea eta haien jarraipena egitea, administrazio horrekin lankidetzan.
i) Aurreko puntuan aipatutako kirol ikuskizunak antolatzeko laguntzak eta kontratuak proposatzea.
j) Bere eskumenen esparruko espedienteen jarraipena egitea eta artxibatzea.
k) Nafarroako Kirol Jokoen programaren edizioari dagokion memoria egitea.
l) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Kirola Sustatzeko Atalak agintzen dizkionak ere.
3. ATALA. ENTITATEEI ARRETA EGITEKO ETA KIROL ERRENDIMENDURAKO ZUZENDARIORDETZA
7. artikulua. Kirol Federazioen Bulegoa.
Kirol Federazioen Bulegoak, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kirol babesletzaren sustapena bultzatzea eta informazioa eta kudeaketa sustatzea kirol jarduera jakin batzuk gizarte intereseko deklaratzeko eskaerei buruzko espedienteen izapidetzeari dagokionez, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoarekin lankidetzan.
b) Nafarroako kirol federazioentzako laguntzak koordinatzea eta horien jarraipena egitea, haien kirol garapen integrala eta kudeaketa garapena sustatuz, eta, bereziki, Nafarroako Kirol Administrazioaren eskuordetzearen ondorioz betetzen dituzten administrazio izaera duten funtzio publikoak betearaztea.
c) Nafarroako Kirolaren Erregistroaren jarraipena, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoarekin lankidetzan.
d) Nafarroako Kirol Federazioen estatutuen, erregelamenduen eta hauteskunde prozesuen proposamenen jarraipena egitea, baita kirol modalitateak aitortzeko prozesuena eta beste baimen batzuena ere.
e) Kirola antolatzeko hitzarmenak sustatzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.
f) Nafarroako, beste autonomia-erkidego batzuetako, Espainiako edo nazioarteko kirol federazioen arteko lankidetza sustatzea, koordinatzea eta laguntzea.
g) Nafarroan eratutako kirol federaziorik ez duten kirol modalitateak sustatzea eta garatzen laguntzea.
h) Parte-hartze instituzionalaren kudeaketa lanetan laguntzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.
i) Bere eskumenen esparruko espedienteak erregistratzea, haien jarraipena egitea eta artxibatzea.
j) Nafarroako errendimendu handiko kirolari buruzko programen baldintzak, diseinua, abiaraztea eta jarraipena sustatzea, kasuan kasuko laguntzen deialdien eta lankidetza hitzarmenen bidez.
k) Nafarroan errendimendu handiko kirolak dituen beharrak koordinatzea kirol federazioekin eta Nafarroako edo Estatuko beste kirol entitate batzuekin lankidetzan.
l) Kirolarien arteko trukeak sustatzea, kirol errendimendua eta nafar selekzioak garatzeko tresna gisa.
m) Kirol jarduera eta norberaren ikasketak, bizitza pertsonala eta lana bateragarriak izateko neurriak proposatzea.
n) Kasuan kasuko zentroekin koordinatzea, Nafarroako errendimendu handiko kiroletan dauden kirolarien entrenatzeko baldintzak hobetzeko.
ñ) Azpiegiturak Kudeatzeko Atalarekin elkarlanean, instalazioen erabilerarako akordioak koordinatzea eta jarraipena egitea, bai Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin hitzarmen bidez diruz lagundutako instalazioei dagozkienak, bai oro har instalazioei dagozkienak.
o) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak agintzen dizkionak ere.
8. artikulua. Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoa.
Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoak, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Espainiako eta atzerriko kirol jarduera eta txapelketetan parte hartzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez kirol klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea, koordinatzea eta haien jarraipena egitea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzea helburu.
b) Gizartean oihartzuna duten Espainiako eta atzerriko kirol gertakari, ikuskizun eta lehiaketak eta interes bereziko kirol jarduerak antolatzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez entitateei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea, koordinatzea eta haien jarraipena egitea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzarekin lankidetzan.
c) Interes berezia duten gaietarako, kirol klub eta fundazioekin lankidetza hitzarmenak sustatu eta kudeatzea, haien kirol mailaren arabera.
d) Egiten diren goi mailako kirol jardueretan eta kirol taldeen kirol jardueran, irudi korporatiboaren eta/edo erabakitzen den beste irudi baten euskarri bereizgarriak tramitatzea eta haien jarraipena egitea, hedabideetan eta gizartean oihartzuna dutenean.
e) Bere eskumenen esparruko espedienteen jarraipena egitea eta artxibatzea.
f) Nafarroako errendimendu handiko kirola antolatzeko esparruaren inbentarioa eta jarraipena egitea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren helburuetan finkatutako jarraibideekin bat.
g) Kirolari talentudunak detektatzeko programak sustatu, sistematizatu eta koordinatzea.
h) Kirol arloko fundazioei aholkularitza ematea eta haiekin koordinatzea, Nafarroan errendimendu handiko kirola hobetzeko programak garatzeko.
i) Nafarroako selekzioen marka korporatiboaren elementu bereizgarriak izapidetzea eta haien erabileraren jarraipena egitea, kirol kluben bidez, parte-hartze instituzionalaren kudeaketa lanetan lagunduz.
j) Kirol babesletzaren sustapena bultzatzea eta informazioa eta kudeaketa sustatzea kirol jarduera jakin batzuk gizarte intereseko deklaratzeko eskaerei buruzko espedienteen izapidetzeari dagokionez, Kirol Federazioen Bulegoarekin lankidetzan.
k) Nafarroako Kirolaren Erregistroaren jarraipena, Kirol Federazioen Bulegoarekin lankidetzan.
l) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalak agintzen dizkionak ere.
9. artikulua. Zerbitzu Orokorren eta Mantentzelanen Bulegoa.
Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoak, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bulegoaren funtzionamenduaren zuzendaritza, plangintza, sustapena eta ebaluazioa, bai eta bulegoko zerbitzu orokorretako langileen, zerbitzu orokorretako arduradunen eta mantentze-lanetakoen jardunarena ere, ahalik eta funtzionamendu hoberena lortzeko "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroan, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan (CEIMD) eta Printzearen Gotorlekua kirol egoitzan (aurrerantzean, atxikitako zentroak).
b) Kontrolatzea agiri arautzaileak betetzen dituztela Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren lizitazioak (klimatizazioa, garbiketa, igogailuak...) atxikitako zentroetan hartzen dituzten pertsona eta entitateek, eta horren jarraipena egitea.
c) Atxikitako zentroetarako materialaren hornidura kudeatzea eta kontrolatzea, zentroetako zuzendaritzekin koordinatuta.
d) Dagokion eremuan, honako hauek ematen dituzten jarraibideak eta instrukzioak betetzea eta betearaztea: atxikitako zentroetako zuzendaritzak, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetza, Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko burua, Administrazio eta Kudeaketa Atala, eta, azken buruan, Zuzendaritza-Kudeatzailetza.
e) Bere mendean dauden zerbitzu orokorretako langileek, zerbitzu orokorretako arduradunek eta mantentze-lanetako langileek egin beharreko lanak koordinatzea eta banatzea.
f) Bere mendean dauden langileen egutegia, txandak, lizentziak eta bestelako baimenak planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea, baita langileen gorabeherengatik egutegi, txanda eta ordutegietan izan daitezkeen aldaketak ere, atxikitako zentroak irekita eta funtzionamenduan daudela bermatu ahal izateko.
g) Neurriak ezartzea bere mendean dauden langileen segurtasuna bermatzeko eta laneko arriskuak prebenitzeko, eta horien jarraipena egitea.
h) Atxikitako zentroetako instalazioen mantentze integrala, prebentiboa eta zuzentzailea.
i) Honako hauek agintzen dioten beste edozein eginkizun: atxikitako zentroetako zuzendaritzak, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetza, Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko burua eta, azken buruan, Zuzendaritza-Kudeatzailetza.
10. artikulua. Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoa.
Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa ildoetatik abiatuta, kirolariei kirol errendimenduaren laguntza arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.
b) Parte hartzen duten kirolarien egoera fisikoa kontrolatzea eta haren jarraipena egitea, Foru Komunitateko Kirol Administrazioak sustatutako programa hauetan: goi mailako kirolaren sustapena, kirol teknifikazioko programak, hobekuntza programak, Nafarroako selekzioak eta Miguel Indurain Fundazioaren programak.
c) Laguntza zerbitzuak ematea, bai egokitzapen fisikoaren arloan, bai kirol errendimendua hobetzeko beste arlo batzuetan.
d) Aholkularitza lanak egitea Foru Komunitateko goi mailako kirolariak hautatzeko prozesuetan.
e) Aholkularitza lanak egitea errendimendu handiko kirolaren arloan kirol klubei eta kirol federazioei ematen zaizkien laguntzen deialdietan.
f) Nafarroako kirol errendimendua koordinatzea eta hari laguntza ematea, batez ere Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eta entitate laguntzaileen programei, bai eta lehen mailakotzat hartzen diren Nafarroako taldeei ere.
g) Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa ildoetatik abiatuta, kirol errendimenduaren ikerkuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.
h) Kirol jardueren arloko ikerketa sustatu eta bultzatzea, kalitatezko ikerketa proiektuak bultzatuz eta gauzatuz, eta tutoretza eginez zentroarentzat interesgarriak diren txandaketak edo pasantiak egiten dituztenei edo Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren beka bat eskuratzen dutenei.
i) Sostengua ematea planifikatzen diren laguntza medikoko jarduerei, ariketa fisikoko eta osasuneko programetara joatekoei eta prestakuntzakoei, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen moduan.
j) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzak esleitzen dizkionak.
11. artikulua. Ariketa Fisikoko eta Osasuneko Programen Laguntzako Unitate Teknikoa.
Ariketa Fisikoko eta Osasuneko Programen Laguntzako Unitate Teknikoak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Jardueren plangintza orokorra egitea ariketa fisikoko eta osasuneko programetan parte hartzen duten pertsonei laguntzeko, oinarri hartuta zentroko zuzendaritzak adierazitako helburuak eta jarduera-ildoak.
b) Paziente-taldeak Nafarroako Ospitale Unibertsitariotik edo Nafarroako Foru Komunitateko osasun administrazioko beste zentro batetik deribatzeko lanak koordinatzea.
c) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak sustatutako ariketa fisikoko eta osasuneko programetan parte hartzen duten pertsonen kontrola edo jarraipena.
d) Laguntza zerbitzuak ematea bai egokitzapen fisikoaren arloan, bai pertsonen osasuna hobetzeko beste arlo batzuetan, eta lagungarria izatea patologia kronikoak dituzten pazienteen tratamendu medikoetan.
e) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroko laguntza emateko zerbitzuen karta egiten laguntzea.
f) Haurren obesitatearen eta sedentarismoari lotutako gaixotasun kronikoen heziketa, kontrol, tratamendu eta prebentzio programetan laguntzea eta parte hartzea.
g) Foru Komunitateko osasun administrazioarekin koordinatuta, dagozkion eginkizunak betetzea Foru Komunitateko Administrazioaren giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzearren, bereziki, ariketa fisikoarekin eta osasunarekin zerikusia dutenak.
h) Sostengua ematea planifikatzen diren laguntza medikoko jarduerei, kirol errendimendua eta ikerkuntza laguntzekoei eta prestakuntzakoei, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen moduan.
i) Sostengua ematea hauentzako tutoretza lanetan: zentroarentzat interesgarriak diren txandakatzeak edo pasantiak egiten dituzten pertsonak edo Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren beka bat eskuratzen dutenak.
j) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzak esleitzen dizkionak.
12. artikulua. Prestakuntzako Unitate Teknikoa.
Prestakuntzako Unitate Teknikoak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan parte hartzen duten eragileei bideratutako etengabeko prestakuntzaren jarduerak sustatzea eta garatzea.
b) Prestakuntzaren eskaintza eta eskura dauden baliabide didaktikoak zabaltzeko eta hobetzeko aldaketak eta berrikuntzak proposatzea.
c) Kirol entrenatzaileen eta monitoreen hasierako prestakuntzarako ikastaroak egiteko laguntzak proposatzea eta kudeatzea.
d) Unitate teknikoak oro har atxikirik dituen ekipamenduen, dokumentazioaren, prozedura ekonomiko-administratiboaren eta baliabideen inbentarioa eta jarraipena egitea.
e) Entitateei, ikasleei eta herritarrei informazioa eta aholkua ematea kirol prestakuntzari lotutako alderdien gainean.
f) Lankidetzan aritzea Nafarroako Kirol Eskolarekin eta aholkularitza ematea, hark kirol prestakuntzaren arloan dituen eskumenak gauzatzeko.
g) Aholkularitza ematea Nafarroan kirol entrenatzaile eta monitoreentzako prestakuntzaren gaineko arau berriei buruz.
h) Lankidetzan aritzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko atalekin, prestakuntzaren arloan.
i) Kirol Kontseilu Gorenak beste autonomia erkidego batzuekin kirol prestakuntza garatzeko sustatzen dituen batzorde eta lantaldeetan parte hartzea eta haietan ordezkari izatea.
j) Prestakuntza garatzeko eta berrikuntzak sartzeko beste zentro batzuekin batera eraturiko lantaldeetan parte hartzea.
k) Prestakuntzako Unitate Teknikoaren jarduerari buruzko txostenak, memoriak eta azterlanak prestatzea.
l) Sostengua ematea planifikatzen diren laguntza medikoko jarduerei, kirol errendimendua eta ikerkuntza laguntzekoei eta ariketa fisikoko eta osasuneko programak laguntzekoei, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen moduan.
m) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzak esleitzen dizkionak.
Lehen xedapen gehigarria. Unitateak kentzea.
Printzearen Gotorlekua egoitzaren Kudeaketa Bulegoa kentzen da.
Bigarren xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.
Honako izendapen hau berresten da, egin zen baldintza berberetan:
Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buruarena, hemendik aurrera Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua izanen baita.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Indargabetzen dira:
a) 1/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa ezartzen duena, bulegoen mailan.
b) Foru agindu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.