(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

58/2024 FORU AGINDUA, 2024KO MAIATZAREN 22KOA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITIRA 531 ZENBAKIKO ETA 535 ZENBAKIKO ORDAINKETA-GUTUNEN EREDUAK, KONTURAKO ORDAINKETA EGIN DADIN GERORATZEKO ETA ZATIKATZEKO ESKAERA TELEMATIKOETAN Nota de Vigencia-Nota de Vigencia

BON N.º 116 - 06/06/2024



Atariko

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketarako Erregelamendua, eta haren 48. artikuluan eta hurrengoetan araututa daude diru-bilketaren prozedurako geroratzeak eta ordainketa zatikatuak.

Aipatu erregelamenduaren 31. artikuluak eta hurrengoek arautzen dituzte ordainketa egiaztagiriak, eta horien artean daude, hain zuzen, ordainketa-gutunak.

Diru-bilketa behar bezala kudeatu ahal izateko, beharrezkoa da ordainketa-gutunaren eredu berri bat ezartzea konturako ordainketa egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan, eta eredu horri publizitatea egitea, guztiek izan dezaten haren berri.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan ezartzen denez, tributu arloko erregelamendu-ahala Nafarroako Gobernuari dagokio, eta tributu arloan eskuduna den departamentuko titularrak gauzatuko du ahal hori, legezko arau eta xedapenak betez eta aplikatuz. Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluko e) eta g) letretan, kontseilariei esleitzen zaie haien departamentuetako berezko eskumenei loturiko erregelamendu-ahala, zeina foru agindu bidez gauzatuko baitute.

Horrenbestez, eta eskudantzia hori erabiliz,

AGINTZEN DUT Nota de Vigencia:

1. Onestea, batetik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko 531 zenbakiko ordainketa-gutunaren eredua (Konturako ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan, borondatezko epean), konturako ordainketa borondatezko epean egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan, eta, bestetik, 535 zenbakiko ordainketa-gutunaren eredua (Konturako ordainketa epe exekutiboan egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan), exekuzio-epeko eskaeretarako. Ereduek honako aipu hauek, gutxienez, jaso beharko dituzte:

a) Borondatezko epeko eskaeretarako ordainketa-gutunaren zenbakia: 531. Exekuzio-epeko eskaeretarako ordainketa-gutunaren zenbakia: 535.

b) Ordainketa-gutunaren kontzeptua: konturako ordainketa egitea geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan .

c) Zordunaren izen-deiturak, sozietate-izena edo izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Zorraren zenbatekoa.

e) Ordainketaren data.

f) Ordainketa-gutuna eman duen organoa, pertsona edo entitatea.

2. Ordainketa-gutuna bitarteko mekanikoen bitartez ematen bada, arestian aipatutako horiek kode edo laburtzapenen bidez eman daitezke, baldin eta, oro har, kasuan kasuko zorduna eta ordaindutako zorra identifikatzeko nahikoak badira.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal |